Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

losintxari

adj./iz. Losintxa egiten duena. Ik. lausengari. Morroi losintxari bihotz gaiztoko batek. Ez zaitu, ez, engainatzen mundu losintxariak. Losintxari madarikatua!

losintxatu, losintxa/losintxatu, losintxatzen

du ad. Losintxa egin, losintxaz irabazi. Ik. balakatu; lausengatu. Neskatxak losintxatuz.

lotailu

1 iz. Lotzeko erabiltzen den gauza. Ik. lokarri.

2 iz. Lotura (oihalezko zerrenda). Begiak lotailuz estalita zituzten.

3 iz. Anat. Zuntz sorta, giltzadura bateko hezurrak lotzen dituena. Zaragozaren aurkako partidan eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua eta barrualdeko alboko lotailua hautsi zituen. Lacruzek lotailu haustura du eta sei hilabete beharko ditu osatzeko.

4 iz. Anat. Organo bati bere lekuan eusten dion mintz tolesduna.

lotaratu, lotara/lotaratu, lotaratzen

da/du ad. Lo egitera joan; lo egitera eraman. Berandu lotaratzen da. Amak lotaratzen ninduen.

lotaratze

iz. Lo egitera joatea edo eramatea. Lotaratze eta esnatze orduak.

lotarazi, lotaraz, lotarazten

du ad. Lotzera behartu. Lisiasek San Paulo bi katerekin lotarazi zuen.

lotazil

iz. Abendua.

lotegi

iz. g.er. Logela.

loteria

iz. Zorizko jokoa, salgai jartzen diren edo banatzen diren hainbat txartel zenbakidunen artetik, zozketa bidez, bat edo zenbait saritzean datzana. Hogei euro loterian jokatzeko. Loteriako txartel bat. Loteria egokitu zaiola. Loteriarik onena, lana. Loteria-saltzailea.

lotesle

adj. Zuz., Admin. Bereziki erabaki eta kidekoez mintzatuz, bete beharrekoa dena. Erraustegien inguruan erreferendum loteslea egitea proposatzen dute.

lotetsi, lotets, lotesten

du ad. Zuz., Admin. Norbait edo zerbait eginbide edo betebehar baten pean ezarri. "Aurreko gobernuak eskainitako guztiak, hitzez adostu zen guztiak, ez du Israelgo Gobernua lotesten", adierazi du politikari eskuindarren eledunak.

loti1

adj. Lo asko egiten duena. Nagi eta lotiak. Abereen artean muxarra da lotiena.

loti2

iz. Lesothoko diru unitatea.

lotin

adj. Trinkoa, harrotu gabea.

lotinant

iz. Ipar. Armadako ofiziala, kapitainaren azpian hurrengoa. Ik. teniente.

lotinantorde

iz. Ipar. Armadan, maila baxueneko ofiziala. Ik. tenienteorde.

loto

iz. Igebelarraren familiako landare hosto-handia, lore biribil handiak, zuriak eta usaintsuak ematen dituena (Nelumbo nucifera eta Nymphaea Lotus). Loto lorea. Zumar sendoak, sahatsak eta lotoak.

lotsa

1 iz. Ohorea galtzeak, egin den hutsak, hartu den irainak, edota zenbait pertsonaren aurrean egoteak sortzen duen sentipen ezatsegina. Ik. ahalke. Hau lotsa! Lotsa-lotsa eginik. Lotsaz beterik. Ondasun horiek besteren hainbat gure badira, ez dirudi gupida edo lotsarik izan behar genukeenik horietaz jabetzeko. || Konponduak ez du lotsarik; urratuak bai.

2 iz. Begirunea, errespetua. Ik. itzal1 6. Elizgizonei zor zaien lotsa. Zintzoa eta lotsa onekoa. Lotsa hobea diotela euskarari kanpokoek bertakoek baino. Lotsa gutxi die azaleko itxurakeriei.

3 iz. Norbaitek bere izen ona aintzat hartzea; norberaren duintasunaren begirunea. Ez du lotsarik. Hitza eskatzen dut, hala eta guztiz ere, eta lotsa gutxirekin gainera, gure behin bateko neskatxen irudira.

4 iz. Moralaz, eta, batez ere, sexuaz, gizarteak eskatzen duen jokabidearekiko begirunea. Lotsa da gazteen edergarri maitagarriena.

5 iz. Ipar. Beldurra. Ik. lotseria. Lotsak hartu zuen.

lotsa eman 1 Lotsa sentiarazi. Lotsa ematen dio jendaurrean hitz egiteak. Haren jardunak lotsa ematen zion.

2 Norbaitengan begirunea sorrarazi. Apaiz jaunaren aurrera eramanda, umeari lotsa eman nahi izatea.

lotsa gaizto 1 Begirunerik eza. Seme-alaben lotsa gaiztoa eta esker txarra.

2 Adkor. Lotsa. Kanpotarrengana jo dugu, beraz, bide galde, lotsa gaiztorik gabe. Esku trebez eta lotsa gaiztorik gabe pintatu zituen irudi hauek.

lotsa gaiztoko adj. Lotsagabea. Ik. lotsa gutxiko. Agar-en esan-egin lotsa gaiztokoak. Esker txarreko eta lotsa gaiztoko umeak.

lotsa galdu 1 Lotsa-sentipena galdu. Ik. lotsagabetu; lotsagaldu. Garbi ikusten da hemen lotsa galtzen dela askotan ezaguera baino lehen. Lotsa galdu duen neskatxa.

2 Norbaiti zor zaion begirunea galdu. Pertsona nagusiei lotsa galtzen eta dongaro erantzuten diete. Ez nioke lotsa galdu nahi abade bati.

lotsa gorde dio ad. Norbaiti begirunea izan. Gurasoei lotsa gordetzen die.

lotsa gorri(t)an adb. Erabat lotsaturik. Lotsa gorritan gelditu zen, zer erantzun asmatu ezinik. Lotsa gorrian ikusi beharko dut orduan neure burua.

lotsa gutxiko adj. Lotsagabea, lotsagaldua; lotsarik edo begirunerik agertzen ez duena. Ik. lotsa gaiztoko. Lotsa gutxiko lapurrak. Amaitu dira gure etxean jantzi lotsa gutxikoak.

lotsa izan 1 da ad. Lotsatu. (Osagarritzat, batez ere, -tzen, -tzeko edo -tzeaz). Hargatik nengoen txapela burutik kenduta, lotsa nintzela berba egiten. Gu geu izateaz, ez gaitezela lotsa. Ez naiz lotsa izan bekatu egiteko.

2 da ad. Ipar. Beldur izan. (Osagarritzat, batez ere, -en atzizkia hartzen duen izen sintagma bat edo subjuntibozko esaldi bat hartzen ditu). Haren lotsa naiz. Adiskide eta diru duenaren bihotza ez da alkatearen lotsa. Lotsa naiz arima gal dezadan. Lotsa denari malda guztiak otso (esr. zah.).

lotsaren lotsaz adb. lotsaz-en indargarria. Oi, kristau errukarria, lotsaren lotsaz bekatuak ezin esanda zaudena! Lotsaren lotsaz, gorri-gorri jartzen zen.

lotsaz 1 adb. Lotsaturik; lotsagatik. Elkarri begira geratu ginen, lotsaz. Lotsaz gorritu. Begi salatariak garondoan nabaritzen hasi nintzen, lotsaz edo kezkaz. || (Osagarri bat hartzen duela). Kalera ateratzeko lotsaz nengoen.

2 adb. Ipar. Beldurrez. Lotsaz, ontzi batean ihes abiatu zen. || (Osagarri bat hartzen duela). Lotsaz herioak tronpa dezan.

lotsazko 1 adj. Lotsak eragina. Lotsazko irriñoa egin zuten neskaren begiek.

2 adj. Lotsa ematen duena.

lotsabako

adj. Bizk. Lotsagabea. Lotsabako berbak. Hasi berriak gara, eta nahiko lotsabakoak sarritan.

lotsabide

iz. Lotsatzeko arrazoia. Ik. lotsaizun 2. Sortaldeko herrietan lotsagarria zen haurrik ez izatea; horregatik, Elisabetek Jainkoari eskerrak eman zizkion lotsabide hori kendu ziolako, haur bat emanez.

lotsagabe

adj. Lotsarik ez duena; lotsarik edo begirunerik agertzen ez duena. Seme-alaba lotsagabeak dituzten gurasoak. Masaileko bat eman zion neskatxak mutil lotsagabeari. Lotsagabe hori! Lotsagabe samarra izan zitekeen Larramendi, ez, ordea, ergela. || Hitz lotsagabeak. Harrokeria lotsagabeak.

lotsagabeko adj. Lotsagabea. Nire lotsagabeko ausarkeria. Bere aitorpen lotsagabekoetatik.

lotsagabekeria

iz. Lotsagabetasun gaitzesgarria; bereziki, lotsagabeari dagokion egite edo esana. Mila lotsagabekeria eginda. Haren neskamearen lotsagabekeriak ezin eramanik. Lotsagabekeriak esan.

lotsagabeki

adb. Lotsagabekeriaz. Harro-harro eta lotsagabeki. Lotsagabeki erantzun.

lotsagabetasun

iz. Lotsagabearen nolakotasuna. Ik. lotsagabekeria. Jainkoaren ontasuna eta nire lotsagabetasuna.

lotsagabetu, lotsagabe/lotsagabetu, lotsagabetzen

da/du ad. Lotsagabe bihurtu. Bekatuan erori artean, grinak ez ziren lotsagabetzen, ez ziren altxatzen borondatearen kontra. Edariak gizona lotsagabetu eta ausarkeriaz janzten du. Behinola ostatu bateko etxekoandrearekin lotsagabetu zen mutil bati. || Hemen hitz egitera lotsagabetu naizenez gero, alferrik litzateke baimen eske hastea.

lotsagaldu

adj. Lotsagabea. Ik. lotsa galdu. Ematxar lotsagaldua! Lotsagaldua izan arren, beldurti eta koldarra zen. Begirunez jantzi zaitez, ez lotsagalduen antzera. Nahitaez lotsatuko da denik eta lotsagalduena ere.

lotsagalduko adj. Lotsagaldua. Seme-alaba lotsagalduko, gurasoei obeditu nahi ez dietenak.

lotsagarri

1 adj. Lotsa ematen duena, lotsarazten duena. Gauza lotsagarria, gertatu dena. Hitz edo ukitze lotsagarriak. Grina lotsagarria. Bizitza lotsagarria zeramalako. Mendetasun lotsagarri hartatik atera zitzala. Horrelako desegokikeriek ez naute, lotsagarri bada ere, gehiegi nahigabetzen. Era lotsagarrian jokatu dugula diote.

2 (Adizlagun gisa). Hobe dugu isildu, lotsagarri gelditu baino. Lotsagarri utzi nau. Onak gailen eta gaiztoak lotsagarri ikusirik azkenean.

3 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Anaien negargarria, ahaideen lotsagarria, etxeko hondamendia. Etxekoen lotsagarrirako.

4 adj. Ipar. Beldurgarria. Infernuko pena lotsagarriak. Mehatxu lotsagarrienak.

lotsagarrizko adj. Lotsagarria. Lotsagarrizko gauza. Lotsagarrizko bekatuan erori ziren. Ohitura zikin lotsagarrizkoak.

lotsagarrikeria

iz. Gauza edo egite lotsagarria. Elizarentzat lotsagarrikeriaren bat gero gerta ez dadin, gauden oraingoz isilik. Horrelako lotsagarrikeriarik nola inori adierazi? Bazirudien lotsagarrikeria batean atzeman ninduela.

lotsagarriro

adb. Era lotsagarrian. Hain lotsagarriro bere burua ikusirik. Ilobak garaitu egin zuen, lotsagarriro garaitu.

lotsagorritu, lotsagorri, lotsagorritzen

da/du ad. Lotsatu. Ekintza laidogarri horrek lotsagorritu zuen.

lotsaizun

1 iz. Jas. Laido apalgarria. Ik. ahalkeizun. Bere arrebari egindako bidegabekeria eta lotsaizuna.

2 iz. Lotsatzeko arrazoia, lotsabidea. Ez dago hor lotsaizunik. Inoren aurrean eta inongo lekutan lotsaizunik gabe harro ager daitekeen liburua argitaratu du.

lotsakor

1 adj. Lotsatia. Baroja gizon herabea zen, lotsakorra. Neskatoaganako lotsakor bihurtu zen Jose.

2 adj. Ipar. Beldurtia. Ihesi joan zen, lotsakorra baitzen.

lotsaldi

iz. Lotsatzea; norbaitek lotsa sentitzen duen aldia. Iduri luke, Jesusek hor ematen dion lotsaldi hori ez zuela merezi gizonak. Zenbat lotsaldi gogor pasarazi zizkion mutil horrek!

lotsarazi, lotsaraz, lotsarazten

1 du ad. Norbaiti lotsa sentiarazi. Hitzez edo egitez inor lotsarazi duzun. Ez gaitzazula lotsaraz kanpotarren aurrean. Nire jatorri apalak lotsarazten du.

2 du ad. Ipar. Beldurrarazi. Ez du ekaitzak lotsarazten.

lotsari

1 iz. Batez ere Bizk. Lotsa; desohorea. Zer lotsari gogorra, guztien aurrean biluzi zintuztenean! Lotsaria eman, igaro. Hordikeria da gizatasunaren lotsaria. Nahastatu direla lotsarizko bizio eta bekatu guztietan.

2 iz. pl. Batez ere Bizk. Giza ernalkinen ageriko zatia. Ikusi zuen bere aitaren lotsariak agerian zeudela.

lotsarren

adb. Batez ere Bizk. Lotsaz, lotsaren lotsaz. Pernandok berak ere ez zukeen lotsarren horrelako egiarik esango.

lotsati

adj. Erraz lotsatzen dena, zenbait pertsonaren aurrean lotsatzeko joera duena. Ik. lotsakor. Lotsatia eta beldurtia da. Mañasi lotsatia zen mutilen aurrean. Lotsati samarra. || Hitz lotsati batzuk esan zizkion mutilak neskatxari.

lotsatu, lotsa/lotsatu, lotsatzen

1 da/du ad. Lotsa sentitu edo sentiarazi. Bekatu hura aitortzeaz lotsatzen bada. Beren hizkuntzaz maiz lotsatzen direlako. Gauza apaletara makurtzeak lotsatzen ez gintuelako. Biluzik zeudelako lotsatu gabe. Ez zekiten zer erantzun eta lotsaturik gelditu ziren. Lotsaturik nago, zu nire etxean ikusita. Lotsatuta utzi zuen.

2 da/du ad. Ipar. Beldurtu. Ene hezurrak eta ene zainak lotsatu dira, ikaratu dira ilunpean. Hotzak, beroak, deusek ez du lotsatuko.

lotsatzeko adj. Lotsagarria. Lotsatzekoa zen, baina ez ginen lotsatu: harritu egin ginen. Lotsatzeko gauza.

lotseria

iz. Ipar. Beldurra. Jainkoaren justizia garratzaren lotseriak zertara eraman behar gaitu? Lotseria handi batek hartu zuen.

lotsor

adj. Lotsakorra, lotsatia.

lotu, lot, lotzen

1 du ad. Lokarrien edo korapiloen bidez atxiki edo batu. Ik. estekatu. Anton. askatu. Astoa zuhaitzean lotu zuen. Lepoan eta eskuetan sokaz lotu zuten. Oihal bat hartu eta gerrian lotu zuen. Oihal batekin gerria lotu zuen. Txakurra katean lotu. Loturik eraman. Loturik naukan katea (Ik. kateatu). Oinetakoak lotu: oinetakoen lokarria lotu. Liburua paperean bildu eta listari batez lotu zuen. Hari baten bi muturrak korapilo batez lotu. Eskuak lotu zizkion. Ezin hautsizko lokarriz lotua. Estu, tinko lotua.

2 du ad. Irud. Emaztea lotua da legeaz haren senarra bizi den denbora guztian. Arbasoekin lotzen gaituen haria. Beste zenbait olerkarirenarekin lotua agertzen zaigu Sagartzazuren izena. Gizartean lotzen eta askatzen gaitu hizkuntzak, hizkuntza honek nahiz horrek. Adiskideek lotu ninduten lur honetara, eta gero emazteak. Ez zuen inolako lotsa gaiztok lotu, bere adiskideaz mintzo zenean. Loturik idazten diren hitzak.

3 du ad. Zauriez mintzatuz, lotura batez bildu edo inguratu. Ik. bendatu. Zauria loturik, egun berean igorri zuten etxera.

4 zaio ad. Atxiki, itsatsi. Errotara doanari irina lotzen zaio. Berehalako probetxuari loturik bizi garelako. Antzinako hotsa x denean, x-ri lotu behar gatzaizkio, batasunera bagoaz. Aurrekoen ohiturei estu lotua. Erdarari lotuago azaldu zen hor Axular Leizarraga baino.

5 zaio ad. Heldu, oratu; ekin. Zeri lot ez dakizula. Bizitza berri bati lotu. Bideari lotu zaio. Ausikika lotu zitzaion. Behin lanari lotu zaizkionez gero, nahiago izan dute lana burutik burura egin.

6 da ad. Bizk. Gelditu, higitzeari utzi; aipatzen den tokian edo egoeran jarraitu edo gelditu. Isilik lotu zen. Zergatik lotu ote zen etxean?

7 (Partizipio burutua izenondo gisa). Dantza lotuak eta askatuak.

lotune

iz. Bi gauza elkarrekin lotzen diren gunea. Soken lotunean. Luizi handia gertatu da N-1 errepidearen eta A-8 autobidearen lotunean.

lotura

1 iz. Bi gauza, bereziki bi gauza abstraktu, elkarrekin lotzen dituen zera. Ik. lokarri. Loturak urratu. Gorputzaren eta arimaren lotura hertsia. Esaldiaren osagaien arteko lotura. Ezkontza dela lotura bat, heriotzarekin baizik etengo ez dena. Bekatuaren loturatik askatzeko. Bazuen haurtzarotik gurekiko lotura eta gureganako joera.

2 iz. Oihalezko zerrenda, gorputzeko atalak inguratuz, zauri, mailatu edo hausturak lotzeko edo estaltzeko ezartzen dena. Ik. benda. Eskuineko belauna lotura batez inguratua du. Zauriak berak lotzen zituen, oihalak eta loturak berak garbitzen. Sos baten mina eta bi sosen lotura (esr. zah.).

3 iz. Kim. Konposatu kimiko baten atomoak loturik iraunarazten dituen indarra. Karbono-karbono loturak dituzten konposatuak. Beste lotura mota bat sortzen da elektroia 1. atomotik 2. atomora erabat transferitzen denean.

lotutasun

iz. Askatasuna eragozten duen gauza. Lotsa handi edo lotutasunen bat badugu aitor-entzulearekin.

lotxa

iz. Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi den arraina, gorputza luzanga eta kolore arrekoa duena (Phycis sp.).

lotzaile

iz. Aipatzen dena lotzen duen pertsona. Iritsi ziren bordara bala-lotzaileak. Hagin-ateratzaile eta zauri-lotzaile zen. || Lapur bat balitz bezala lotzen utziko du bere burua, baina hitz batekin lurrera botatzen ditu bere lotzaile guztiak aurretik.

lotzaki

iz. g.er. Lokarria.

lotze

iz. lotu aditzari dagokion ekintza.

lozio

iz. Ilea edo azala garbitzeko edo zaintzeko erabiltzen den isurkaria. Zorrien kontrako lozioa.

lozorro

iz. Lo sakona edo pisua. Lozorro pisutik zerbait bereganatu zirenean. Lozorroak hartu zuen. Negu lozorrotik esnatu da lurra.

lozorroan adb. Lo, lotan; erdi lo. Lozorroan aurkitu nuen, sukarraren mende. Aspaldidaniko lozorroan zetzan Euskaltzaindia bera ere iratzartu zen.

luandar

1 adj. Luandakoa, Luandari dagokiona. Luandar langileak.

2 iz. Luandako herritarra.

lubaki

iz. Zulo luze eta meharra, alde bietara ezponda utziz, lurrean egiten dena. Lubakiak egin. Lubakiz inguratua. Lubaki batera bota zuten. Armada bietako soldaduak lubakietan daude orain.

luban

1 iz. Bizk. g.er. Lubakia.

2 iz. Bizk. g.er. Pezoia.

lubeazun

iz. g.er. Konposatuen familiako belar-landare latz, kirten-zuzen eta adar gutxikoa, metro erdi inguru hazten dena eta lore more-arrosak ematen dituena (Centaurea scabiosa).

lubera

iz. g.er. Lur biguna.

luberri

iz. Zuhaitzak, zuhaixkak, otea, iratzea eta sasiak kenduz, lantzeko prestatu den lurra. Ik. labaki. Luberria distiratsu dago, goldeak urratua. Luberriak atera eta ongarritu.

luberritu, luberri/luberritu, luberritzen

du ad. Lur eremu bat luberri bihurtu. Ik. labakitu; gorritu 3. Larre zati bat luberritzea.

luberritze

iz. Lur eremu bat luberri bihurtzea.

lubeta

1 iz. Aldapan dagoen lur eremua, hutsune bat lurrez betetzean eratzen dena. Kamioia, errepidetik irten, eta lubeta batetik behera erori da.

2 iz. Lubakia.

lubrifikatu, lubrifika, lubrifikatzen

du ad. Zerbaiten gainaldea leundu eta erraz irristatzeko eran jarri. Bizikletaren katea lubrifikatzeko, katebegi bakoitzean olio tanta bat jarri eta olioa kate osora hedatu arte pedalei eragitea izaten da onena.

lubrifikatzaile

adj./iz. Gaiez mintzatuz, lubrifikatzen duena. Ik. labaingarri 2. Olio lubrifikatzaileak. Motorra koipeztatzeko lubrifikatzaile bereziak erabili behar dira.

ludi

iz. Lurbira, mundua. Ludi zabala ikusteko. Ludiko bizitza.

ludiko

adj. Jolasarena, jolasari dagokiona. Zinemak berezkoa duen alde ludikoarekin gozatzea da kontua.

ludopatia

iz. Jokorako zaletasun patologikoa, jokoarekiko mendekotasuna. Liburuko protagonista osasun etxe batera joango da, eta bertan ludopatia, anorexia eta droga arazoak dituzten gaixoekin egingo du topo.

ludoteka

iz. Jolaserako areto edo lokal publikoa, jokoak eta jostailuak erabiltzailearen, eta batez ere haurren, esku jartzen dituena. Horrez gain, haurrentzako ludoteka, film laburrak, musika eta bertsolariak ere izango dira.

luebaki iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, luebaki-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. lubaki].

lugin

iz./adj. Nekazaria. Lore bat ibai erdian, bitsezko otzara zurian, neska leunari bidali zion lugin gazteak. Baserritar luginak.

lugintza

iz. Nekazaritza. Emazteak ari dira lugintzan.

lugorri

iz. Erein gabe uzten den lursaila. Bukatu zen lehortea, eta lugorriak uzta ederra eman zuen.

luhartz

iz. Kilkerraren familiako intsektua, hura baino handiagoa, aurreko hankak induskatzeko moldatuak dituena eta, lurpean zuloak eginez, landareen sustraiak jaten dituena (Gryllotalpa gryllotalpa). Luhartzek eguzkia bilatzen dute.

luhesi

iz. g.er. Lurrezko hesia, pezoia.

luhusoar

1 adj. Luhusokoa, Luhusori dagokiona.

2 iz. Luhusoko herritarra.

luia

iz. Ipar. Zah. g.er. Aurkako haizea.

luietan adb. Aurkako haizearekin borrokan, aurrera egin ezinik. Ontzia hara-hona dabil haize kontra luietan.

luis

iz. Frantziako urrezko diru zaharra, XVII-XVIII. mendeetan erabili zena.

luistar

iz. San Luis Gonzagak sortu zuen kongregazio laikoko kidea. Luistarren kongregazioa.

luizi

iz. Lur malkarren goitik beherako higidura; higidura horren ondorioz eroritako lur pila. Ik. lurtadura. Luizi batek bidea estali du. Luiziek jandako mendixka.

lukainka

iz. Txerri haragiz egiten den hestebete luze eta mehea. Odolki eta lukainka muturrak. Jaits ezazu haga horretatik lukainka on bat.

lukaniar

1 adj. Lukaniakoa, Lukaniari dagokiona.

2 iz. Lukaniako herritarra.

luki

iz. Bizk. Azeria. Luki kume, azeri (esr. zah.).

luki-buztan Azeri-buztana.

lukindar

1 adj. Lukingoa, Lukini dagokiona.

2 iz. Lukingo herritarra.

lukru iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, lukru-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. lukuru].

lukur

iz. Lukuraria.

lukurantza

iz. Lukurreria.

lukurari

iz. Maileguak lukurreriaz egiten dituen pertsona. Sindikatuek salatu dutenez, bankuak dira XXI. mendeko lukurari okerrenak.

lukurreria

iz. Maileguz ematen den dirutik ateratzen den gehiegizko korritua; horrelako korritua hartzea. Lukurreriazko salerosiak.

lukurreru

iz. Heg. Lukuraria.

lukuru

1 iz. Korritua, irabazia.

2 iz. Lukurreria.

lüküztar

1 adj. Lüküzekoa, Lüküzeri dagokiona.

2 iz. Lüküzeko herritarra.

luma

1 iz. Hegaztien gorputza estaltzen duten hodi estu eta luzeetako bakoitza, bi alboetan bizar modukoak dituena. Jainkoak beztitu zituen abereak larruz eta ilez, hegaztiak lumaz, arrainak ezkataz eta zuhaitzak azalez. Luma-bizarrak. Uso luma-zuria. Txori lumak. Paumaren luma ederrak. Lumak kendu (Ik. lumatu).

2 iz. Luzakin hori apaingarri edo berogarri gisa erabilia. Kapelako luma. Besteren lumaz apaindua. Negu honetan zaila izango da hotza pasatzea, aspaldi modan egon ziren lumazko jakak berriro itzuliko baitira. || Lumazko lastaira (Ik. lumatxa).

3 iz. Tintaz idazteko erabiltzen zen hegazti luma, hodiaren muturra ebakia zuena; idazteko lanabesa, metalezko xafla puntadun batez eta eskutoki batez osatua. (Maiz irudizko adieran erabiltzen da). Ik. idazluma. Papera eta luma. Urrezko luma bat. Luma tintan busti. Luma ontzia. Ahoz nahiz lumaz. Luma darabil orain armen ordez. Hementxe noa nire lumaren etorria etetera. Gure ezpain-lumetatik jaulkitzen dena. Ez dio maitasunak begi zorrotza lausotu, ez luma kamustu. Ene lumak ezin adieraz dezakeen poza. Umorez eta luma zorrotzez idatzia da liburua. Fikziozko unibertsoak sortzeko ere luma trebea duela.

elur luma, elur-luma Elur maluta. Elur lumak erortzen diren bezain usu dabiltza haren baitan bekatu mortalak. Elur lumak bezain zuriak.

lumaberritu, lumaberri, lumaberritzen

da ad. Hegaztiez mintzatuz, lumak aldatu. Oiloa lumaberritu.

lumadi

iz. Hegazti baten gorputza estaltzen duten lumen multzoa. Ik. lumaje. Lumadia aldatu (Ik. lumaberritu).

lumadun

adj./iz. Lumak dituena. Animalia lumaduna. Kapela lumadunak.

lumagabe

adj. Lumarik ez duena. Intsektuen hego lumagabeak.

lumaje

iz. Hegazti baten gorputza estaltzen duten lumen multzoa. Ik. lumadi. Lumaje ederreko hegaztiak.

lumatsu

adj. Luma asko duena. Kaio zuri lumatsuak.

lumatu, luma/lumatu, lumatzen

1 du ad. Lumaz gabetu. Ik. mutildu2. Oilo hilak lumatzen.

2 du ad. Norbait ezer gabe utzi. Ik. larrutu 4. Burutik oinetaraino lumatu dute joko etxean.

3 da ad. Lumaz hornitu. Txorikume bat, artean lumatu gabea. Habian antzeman duen txoritxo lumatu berria.

lumatxa

1 iz. Hegazti lumatu berriaren luma txiki eta leuna; hegaztien kanpoaldeko lumen azpian izaten den luma txiki eta leuna. Bururdirako antzara lumatxak. || (Multzokari gisa). Pinguinoek beren lumatxa leuna galdua izango dute honezkero.

2 iz. Lumaz beteriko lastaira; lastaira. Lumatxa guri baten gainean. Lumatxatzat lastoa du, bururditzat belarra.

lumatxo

1 iz. Luma txikia. Ni ere banengoen lumatxo artean.

2 iz. Idazteko lumaren metalezko xafla.

lumaztatu, lumazta, lumaztatzen

1 da ad. (Hegaztiak) lumaz hornitu. Ik. lumatu 3.

2 du ad. Lumaz apaindu; lumaz estali. Agindua eman zuen atxilotua larrugorrian jarri eta bikez dena ondo igurtzi eta lumaztatzeko.

lumen

iz. Fis. Argi fluxua neurtzeko unitatea, estereorradian bateko angelu solido baten erpinean kokaturik dagoen 1 kandelako argi iturri batek igortzen duen fluxuaren baliokidea dena (lm).

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper