Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

m

1 Ik. eme.

2 metro-ren nazioarteko sinboloa.

ma

iz. Haur. Musua. Ik. pa. Ma egiozu amatxori. Ma eman.

mA

miliampere-ren nazioarteko sinboloa.

mach

iz. Fis. Gorputz baten abiaduraren eta soinuak gorputz hori higitzen ari den ingurunean duen abiaduraren arteko zatidura. Mach zenbakia: macha. Mach 1etik gorako abiadurei supersoniko deritze. NASAren X-43 gailuak mach 9,6ko abiadurari eustea lortu zuen hamar segundoz.

madagaskartar

1 adj. Madagaskarkoa, Madagaskarri dagokiona. Madagaskartar arrantzaleak.

2 iz. Madagaskarko herritarra.

madalena

iz. Irin, azukre eta arrautzez eginiko opiltxo bigun biribila, paper kizkurreko moldeetan erretzen eta gordetzen dena. Kafesnetan bustita jaten genituen madalenak.

madama

iz. g.g.er. Andrea. Ik. andere. Madama de Neuville eta Madama Brunier. Medikuaren madamaren txakurtxoa.

madari

iz. Udarea. Ik. makatz 2; txermen. Donibane madariak eta Abuztu madariak. Madari ardoa.

madari dantza, madari-dantza Luzaiden dantzatzen den dantza tradizionala.

madarikagarri

adj. g.er. Madarikatzea merezi duena. Ik. biraogarri.

madarikatu, madarika, madarikatzen

1 du ad. Jainkoaren gaitzespena edo haserrea norbaitentzat edo zerbaitentzat eskatu; Jainkoak bere gaitzespena eman. Noek Kam bere semea madarikatu zuen. Jainkoak sugea madarikatu zuen.

2 du ad. Norbait edo zerbait, harekiko gorrotoa edo ezinikusia adierazteko, gaitzetsi. Madarikatua, ezagutu zintudan eguna!

3 (Era burutua izenondo edo izen gisa). Arima madarikatuak. Deabru madarikatua. Poeta madarikatuak, zorrez eta gosez beterik bizi zirenak. Zoazte, madarikatuak, sekulako sutara.

madarikatzaile

adj./iz. Madarikazioak botatzen dituena, madarikazioak botatzeko ohitura duena. Gizon isekari eta madarikatzaile lotsagabea.

madarikazio

iz. Madarikatzea; madarikatzeko erabiltzen den esaldia. Ik. birao. Jainkoaren eta bere aitaren madarikazioa bereganatu zuen. Jainkoaren haserre eta madarikazioaren azpian bizi. Madarikazio hori nire gain izan bedi. Ekar ez dezala nire gainera madarikazioa. Madarikazioak ezarri, egotzi, bota.

madariondo

iz. Udareondoa. Madariondoa txertatu.

madonna

iz. Art. Ama Birjinaren irudia. Edozein margolarik madonna baten eredutzat hartzeko modukoa.

madrepora

iz. Ur epeletan bizi den koral generoa (Acropora sp.).

madrildar

1 adj. Madrilgoa, Madrili dagokiona. Madrildar agintariak.

2 iz. Madrilgo herritarra.

madura

iz. Batez ere Bizk. Padura.

maeztuar

1 adj. Maeztukoa, Maezturi dagokiona.

2 iz. Maeztuko herritarra.

mafia

1 iz. Siziliako zenbait gaizkile elkartek osatzen duten sarea, indarkeria edo xantaia erabiliz, tokiko politikan eta ekonomian eragin handia duena; hedaduraz, antzeko eran jarduten duen gaizkile elkartea. Siziliako mafiako buruzagia. New Yorkeko mafia. Mafia eta interes talde boteretsuak sortu dira Txinan. Drogaren mafiak.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. mafioso 2. Mafia-familia ezagunak. Mafia giroan sartua zegoen. Mafia taldeen arteko lehia.

mafioso

1 iz. Mafiako kidea. Mafioso itxura zuen.

2 adj. Mafiakoa, mafiari dagokiona. Ik. mafia 2. Ekintza terrorista eta mafiosoa izan da, enpresa, langile eta familien kontrakoa.

mafrundi

iz. Ipar. Buruko hotzeria. Burutik behera, mafrundi txar batek dit hetsi sudurra.

mafrunditu, mafrundi/mafrunditu, mafrunditzen

da/du ad. Ipar. Mafrundiak joa gertatu; mafrundia eragin. Zoaz janztera mafrunditu aurretik. Deusek ez du hala mafrunditzen nola berotik hotzera iragateak.

magal

1 iz. Altzoa. Magalean hartu zuen haurra. Magalean jarri. Haur bat magalean eta bestea bularrean. Golkotik eroria magalean gelditu.

2 iz. Mantala edo gona gorantz tolestean gertatzen den poltsa modukoa. Aleak magalean biltzen. Magal betea saskian hustu.

3 iz. Irud. Aldendu zen handik ilunabarraren magalean.

4 iz. Mendi baten aldatsa eta beheko aldea. Ik. hegal 8. Mendiaren magalean.

Abrahamen magal Abrahamen altzoa.

magalpe

iz. (Leku atzizkiekin, singularrean). Babesa. Elizaren magalpetik urrundu. Mendi horren magalpean dagoen herria. || Izadia iluntasunaren magalpe sakonean lo datza.

magalpeko adj. Babespekoa.

magazin

1 iz. Albiste aldizkari argazkiduna.

2 iz. Askotariko gaiak eta albisteak jorratzen dituen telebista edo irrati emanaldia. Goiza betetzeko magazin horietako bat.

magdalena

iz. pl. Santa Maria Magdalena egunaren inguruan egiten diren jaiak. Zezensuzkoa izan zen magdalenetan.

magenta

1 iz. Argazkigintzan edo inprimatze lanetan erabiltzen den oinarrizko kolorea, arrosa iluna.

2 adj. Kolore hori duena. Gelako sabaiaren erdi-erdian lanpara parpailadun magenta bat zegoen zintzilik.

magia

iz. Azti lana, isileko edo ezkutuko bidez gertakari miragarriak edo itxuraz miragarriak sortzeko antzea; antze horri dagokion jakintza. Ik. aztikeria; sorginkeria. Magia-hitzak. Magiaz egina, sortua. Magiazko arteak.

magiko

adj. Magiazkoa. Aztikeriak eta hitz magikoak erakutsi zizkion.

magina

iz. Zah. Ezpata eta antzeko armak gordetzeko zorroa. Ezpatak ezpata sarrarazten du maginan.

magisteritza

1 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, magisteritza ikasi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide horren ordez, irakasle ikasketak egin erabiltzea gomendatzen du; ik. irakasle].

2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, magisteritza eskola-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide horren ordez, irakasle eskola erabiltzea gomendatzen du; ik. irakasle].

magistral

1 adj. Maisu bati dagokiona. Ik. maisulan. Eskola magistrala: ikasturte hasieran edo oroitzapen ospakizunetan ematen den eskola edo hitzaldia.

2 iz. Kalonje magistrala: kabildo bateko predikaria.

magistratu

iz. Lege, administrazio edo politika agintea duen funtzionario zibila; bereziki, lege agintea duena.

magistratura

1 iz. Magistratuaren lanbidea edo jarduera; magistratuen multzoa.

2 iz. Magistratuaren jardueraren iraupena.

magma

iz. Geol. Harri urtuen eta gasen nahastura beroa, tenperatura oso altuen eraginez lur azpian sortzen dena. Magma egoera likidoan ateratzen da sumendietatik eta, hoztuz joan ahala, kristalak sortzen dira.

magmatiko

1 adj. Geol. Magmarena, magmari dagokiona.

2 adj. Geol. Harriez mintzatuz, magma hoztearen eta gogortzearen ondorioz sortu dena. Ik. igneo. Harri magmatikoak.

magnesia

iz. Kim. Magnesio oxidoa (MgO).

magnesiar

1 adj. Magnesiakoa, Magnesiari dagokiona.

2 iz. Magnesiako herritarra.

magnesio

iz. Kim. Metal arina, zuri zilarkara, lantzeko erraza, 651 °C-tan urtzen dena eta, su hartzean, gar zuri distiratsuz erretzen dena (Mg; zenbaki atomikoa, 12). Magnesioa argazkigintzan erabiltzen da. Magnesio gatzak.

magnesita

iz. Miner. Magnesio karbonato naturala. Magnesitas Navarras enpresak magnesita ateratzeko harrobia ireki nahi du Artesiaga aldean.

magnetiko

adj. Imanari dagokiona, imanaren nolakotasunak dituena; magnetismoari dagokiona. Indar magnetikoa. Gertakari magnetikoak. Orratz magnetikoa: imanorratza.

magnetismo

iz. Fisikaren adarra, imanen eta eremu magnetikoen tasunak aztergaitzat dituena; tasun eta gertakari horien multzoa. Elektrizitatea eta magnetismoa.

magnetita

iz. Iman harria.

magnetizatu, magnetiza, magnetizatzen

1 du ad. Gorputz bati ezaugarri magnetikoak eman. Eremu elektriko edo magnetiko bat aplikatzean, materia polarizatu edo magnetizatu egiten da. Burdina, nikela, kobaltoa, kromoa eta zenbait aleazio, magnetizatu egin daitezke, hots, iman bihur daitezke.

2 (Era burutua izenondo gisa). Orratz magnetizatua.

magnetizazio

iz. Magnetizatzea; horren ondorioa. Eremu magnetiko txikiak aplikatu arren, magnetizazio handiak lor daitezke.

magneto

iz. Elektr. Induktore gisa iman iraunkor bat duen sorgailu mota.

magnetofono

iz. Zinta edo zerrenda magnetiko baten bidez hotsak grabatzen eta erreproduzitzen dituen tresna. Magnetofonoan hartu zuten kantaldi osoa.

magnetoskopio

iz. Bideo tresna, telebistako irudiak eta soinuak bideokaseteetan grabatzen eta bideokaseteetako irudiak eta soinuak telebista-pantaila batean erreproduzitzen dituena.

magnificat

1 iz. Erl. Ebanjelioen arabera, Ama Birjinak, Elisabet lehengusuari eginiko bisitan, Jainkoari eskaini zion kantika, Bezperetan kantatzen dena.

2 iz. Kantika horretan oinarrituriko musika-lana. Pergolesiren Magnificata.

magnitude

1 iz. Fis. Neur daitekeen edozein ezaugarri.

2 iz. Astron. Izar baten distiraren neurria.

magnizidio

iz. Errege, erregina, estatuburu edo kideko baten hilketa.

magnolia

iz. Magnolia generoko zenbait zuhaitz edo zuhaixkaren izen arrunta (Magnolia sp.). Magnolia grandiflora delakoak larruaren tinkotasuneko hosto iraunkor distiratsuak ditu eta lore zuri handiak eta usaintsuak ematen ditu.

mago

1 iz. Magia egiten duen pertsona, bereziki magia-saioak egiten dituen artista. Ik. azti. Kapelatik usoa ateratzen duen magoaren gisa.

2 iz. Batez ere pl. Ebanjelioen arabera, Jesus haurra gurtzera joan ziren jakintsuetako bakoitza. Errege magoak. Ekialdeko magoak.

magurio

iz. Itsas barakuilua (Littorina sp.). Ik. karrakela.

magyar

adj./iz. Hungariarra.

magyarrera

iz. Hungariera.

mahai

1 iz. Ohol lau batek eta hanka batek edo gehiagok osaturiko altzaria, jateko, idazteko edo lan egiteko erabiltzen dena. Zurezko mahaia. Harrizko mahai bat. Mahai luze batean. Leiho ondoko mahai biribila. Hamahiruak bildurik zeuden mahai baten inguruan. Mahai gainean utzi zuen egunkaria.

2 iz. Jateko mahaia, plater, koilara, edalontzi eta kidekoz hornitua. Mahaia bedeinkatu. Mahaian eseri ziren afaltzeko. Mahaian jarririk zeudela. Haren mahaitik erortzen ziren apurrak biltzen. Mahai lagunak (Ik. mahaikide).

3 iz. Zerbait erabakitzeko edo eztabaidatzeko biltzen diren pertsonen multzoa. Ik. epaimahai. Eusko Legebiltzarreko Mahaia. Neurriak hartzeko Krisi Mahaia Eusko Jaurlaritzako egoitzan bilduko da.

gau mahai, gau-mahai Ohearen burualdean kokatzen den altzari txikia, gauean behar diren gauzak gordetzeko edo jartzeko erabiltzen dena. Ik. mesanotxe. Gau mahaiko lanpara.

mahaia eman Ipar. Mahaia otordua egiteko prestatu. Ik. mahaia jarri. Mahaia ematen du eta askaria zerbitzatzen.

mahaia jarri (ipini) Mahaia otordua egiteko prestatu. Ik. mahaia eman. Emaztea mahaia jartzen ari zen eta umea, sutondoan belauniko, sutara egurra botatzen. Ireki ditzatela leihoak seietan, gela egurats dadin, eta mahaia jar dezatela gero.

mahaia jaso Otordua egin ondoren, plater, koilara, edalontzi eta kidekoak jaso. Frutaontzitik sagar bat hartu, eta mahaia jaso gabe irten nintzen.

mahai futbol, mahai-futbol Futbol zelai bat irudikatzen duen mahai antzeko batean egiten den jokoa, futbolari irudi batzuk dituzten haga kirtendun batzuei eraginez, bola txiki bat ate moduko zulo batean sartzean datzana.

mahai inguru, mahai-inguru Arazo edo gai bati buruz eztabaidatzeko, mahai baten inguruan eta jendaurrean egiten den elkarrizketa. Bi hitzaldi eta mahai inguru bat euskararen batasunari buruz.

mahai santu Aldarea, meza ematen den mahaia.

mahai tenis, mahai-tenis Tenisaren antzeko kirola, mahai batean, zeluloidezko edo plastikozko pilotaz eta pala biribilaz jokatzen dena. Mahai tenisean jokatu. Mahai-tenis taldea.

mahai tresna, mahai-tresna pl. Otorduetan erabiltzen diren koilara, sardexka eta ganibeta.

mahai zapi, mahai-zapi Otorduak egitean mahaia estaltzeko erabiltzen den ehuna. Ik. dafaila; zamau.

mahaiburu

1 iz. Mahaiko toki nagusia. Mahaiburuan jarri zen. Mahaiburuko eserlekua.

2 iz. Mahaiburuan dagoen pertsona; epaimahai eta kidekoetan, buru gisa aritzen den pertsona. Alkatea jarri da mahaiburu. Mahaiburu egiten zuenari.

mahaiburuko

iz. Mahaiburua. Mahaiburukoak dastatu zuen ardoa. Aitona mahaiburuko zutelarik. Alkate jauna eseri zen aurrenik mahaiburuko, eta haren atzetik besteak.

mahaigain

1 iz. Mahaiaren gaina.

2 iz. Inform. Ordenagailua piztu, eta, sistema eragilea eta programak kargatu ondoren, pantailan azaltzen den edukia edo irudia.

mahaikide

1 iz. Mahai laguna, mahai batean jatera biltzen diren lagunetako bakoitza. Ik. bazkaltiar. Hura sartu zenean, mahaikide guztiak zutitu ziren. Donostiako jauntxo liberalen hizketa-lagun eta mahaikide izan genuen Iturriaga.

2 iz. Mahai baten inguruan zerbaitez eztabaidatzera biltzen diren lagunetako bakoitza. Eusko Legebiltzarreko mahaikideen aurkako auzia. Tribunaleko mahaikidea.

mahaiko

1 iz. Mahaikidea.

2 iz. Epaimahaikoa.

mahaipe

1 iz. Mahai azpia. (Batez ere leku atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Mahaipeko ogi apurrak biltzen. Mahaipean lo.

2 iz. (Otordu batera berandu iritsi denari jan gabe geldituko dela adierazteko erabiltzen diren zenbait esapidetan). Berandu datorrena, mahaipe. Berandu etorriak mahaipetik txistu.

mahairatu, mahaira/mahairatu, mahairatzen

1 da ad. Mahaian jarri, eseri. Jesus joan zen fariseuaren etxera eta mahairatu zen.

2 du ad. Mahaira eraman. Edozeinek ardo onena mahairatzen du lehenbizi. Jakiak mahairatu.

mahaitxo

iz. Mahai txikia. Jantoki polita, lau lagunentzako mahaitxoekin.

maharaja

iz. Indiako printzea. 1947an, Kaxmir eskualdean agintzen zuen maharajak Indiarekin bat egitea erabaki zuen.

maharani

iz. Indiako printzesa.

mahasgintza

iz. Mahastiak landatzen eta zaintzen dituenaren lanbidea. Ik. mahastizaintza. Mahasgintza eta ardogintzaren sektorea oso garrantzitsua da Nafarroan, 7.000 laguni ematen baitie lana.

mahaska

1 iz. Zub. Mahats biltzea.

2 iz. Zub. Bildu den mahatsa.

mahaskari

iz. Zub. Mahats-biltzailea.

mahaspasa

iz. Mahats ale idor gozoa. Bixkotxa eta mahaspasa ahoan luzaz goxatuz.

mahasti

iz. Mahatsondoak landaturik dauden saila. Ik. ardantze. Mahasti bat landatu zuen. Mahastia hesiz inguratu. Mahasti jabea. Mahastiko langileak.

mahastizain

iz. Mahasti baten ardura duen pertsona.

mahastizaintza

iz. Mahastiak zaintzea, mahastizainaren lanbidea. Ik. mahasgintza. Mahastizaintzaren krisia Frantzian.

mahats

1 iz. (Multzokaria). Mahatsondoaren fruitua, mordoetan biltzen diren ale zuri, gorri edo beltzen multzoa. Mahatsa jaten. Mahats beltza, zuria. Egon zen mahats gozoen ustean zain, baina alferrik, zeren ez zituen eman mahats garratz-basatiak baizik. Mahats aleak, garauak, bihiak.

2 iz. Mahats landarea. Ik. mahatsondo. Mahats hostoak. Mahats orriak geriza ederra egiten du. Mahats aihenak, adarrak. Mahatsaren orpotik dator mama gozoa.

mahats biltzaile, mahats-biltzaile Mahatsa biltzen aritzen den pertsona. Mahats-biltzaileen atzetik hondarrak hartzen dituena bezala.

mahats biltze, mahats-biltze Mahatsa biltzea. Handik egun batzuetara mahats biltzea hasi zen. Laster egin da mahats biltzea. Mahats-biltze garaian.

mahats luku, mahats-luku Mahats mordoa.

mahats mordo, mahats-mordo Mahatsa (fruitua). Ik. mahats mulko; mahats luku; mahatsoko. Aukeratu zuen mahats mordo eder eta helduak zituen mahatsondo bat.

mahats mulko, mahats-mulko Mahats mordoa. Mahats mulkoz betea den aihena.

mahats zimur Mahaspasa.

mahats zorri, mahats-zorri Zimitzaren ordenako intsektua, mahatsondoaren sustraiei erasotzen diena. Ik. filoxera.

mahatsardo

iz. Zah. Ardoa.

mahatsoko

iz. Naf. Mahats mordoa.

mahatsondo

iz. Zuhaixka igokaria, lore oso txikiak eta fruituak mordoetan dituena, ardoa egiteko landatzen dena (Vitis vinifera subsp. Vinifera). Mahatsondoak landatu. Mahatsondo hostotsuak.

mahel

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, mahel-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. urmael].

mahuka

iz. Beso osoa edo besoaren goiko aldea estaltzen duen jantzi zatia. Mahuka luzeak. Mahuka motzak. Mahukak gora jaso edo goititu. Mahukak ukondoraino bildurik.

mahuka hutsean, mahuka-hutsean adb. Mahuka-hutsik. Jostetarik gogokoena mahuka-hutsean jarri eta lasterka ibiltzea genuen.

mahuka hutsik, mahuka-hutsik adb. Alkandora hutsean. Mahuka-hutsik ibiltzen zen.

mahunga

iz. Ipar. Mahuka.

mahunga-has adb. Mahuka-hutsik.

maia

1 adj. Guatemalan, Mexikoko hegoaldean, Belizen eta inguruko lurraldeetan bizi den herri indigena batekoa, herri horri dagokiona. Maia hizkuntzak. Kultura maia.

2 iz. Herri horretako herritarra. Maien zibilizazioa. Non dira Yucatango maiak eta Chiapasko indiarrak?

maiasturu

iz. Ipar. Zurgina.

maiasturuntza

iz. Ipar. Zurgintza. Maiasturuntzan aritu zen hogeita hamar urtean.

maiatz

1 iz. Urteko bosgarren hila. Maiatza, Ama Birjinaren hilabetea. Maiatzeko loreak. Maiatzeko pazkoa. Maiatz hotzak dakartza pozak (esr. zah.).

2 iz. (Data adierazteko, -en atzizkia hartzen duela). Maiatzaren lehena. 1901eko maiatzaren 9an. || (Aposizioan, -k atzizkia hartzen duela eta zenbakia artikulurik eta kasu markarik gabe). Gaur, maiatzak 25, larunbata. Datorren ostegunean, maiatzak 20, izendatuko da epaimahaia.

maiatzeko gurutze Eliza katolikoan, maiatzaren 3an ospatzen den festa, Santa Elena Konstantino enperadorearen amak Jesu Kristo hil zuten gurutzea aurkitu izana gogoratzen duena. Maiatzeko Gurutze Donea, baserritarren jaia. || Ermita Maiatzeko Gurutze egunean zabaldu zen lehenbizi.

maiatzeko lore pl. Eliza katolikoan, maiatzeko igandeetan Ama Birjinaren omenez egiten den ospakizuna. Erruz zihoazen herritarrak elizara, Maiatzeko loreetara.

maiatz lehen Maiatzaren lehen eguna. Maiatz lehenaren bezperan.

maiestate

iz. Jainkoaren, erregearen edo erreginaren handitasun gurgarria. Jainkoaren maiestate santua. Maiestatez beterik.

maiestatezko adj. Maiestatea duena, maiestatez betea. O, loriazko eta maiestatezko Jainkoa!

maiestatetsu

adj. g.er. Maiestatez betea. Ik. maiestatezko.

maiestatiko

adj. Maiestatearena, maiestateari dagokiona; maiestatearen ezaugarriak dituena.

mail

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, mail-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. maila].

maila

1 iz. Eskaileretan, oina jartzeko euskarrietako bakoitza; norabait igotzeko edo jaisteko oina jartzeko egindako euskarri laua. Ik. harmaila. Zurubiaren lehen mailan. Mailaz maila igo.

2 iz. pl. Ik. mailadi; harmaila 2. Mailak igo. Mailak tarrapatan beheraino jaitsi gabe. Ate aurreko mailak.

3 iz. Kate bat osatzen duten eraztun moduko ataletako bakoitza. Katearen mailarik ahulena. Hiru erloju, hiruna kate, hiru mailarekin bakoitza.

4 iz. Sarearen ehuna eratzen duten hari edo soken loturek osatzen duten laukietako bakoitza. Arratoiak azkenean maila bat urratzen dio sareari. Mailan kateaturik zekarten arraina.

5 iz. Hierarkia edo balio sistema batean, egonguneetako bakoitza. Gizarte mailak. Maila guztietako irakaskuntza. Pilotari gutxi, haren mailakoak. Gure literaturaren maila. Lehen mailako eskoletan. Maila jasoago batean. Erdi mailakoak. Goi mailako aldizkaria. Bigarren mailako arazoak. Bizitza jainkozko mailaraino nahi dute goratu. Haien mailara heltzeko. Langileen bizi maila hobetzeko.

6 iz. (Ahaidetasunaz mintzatuz). Ahaidetasun mailak. Lehen mailako ahaideak.

mailadi

iz. Hurrenez hurreneko mailen multzoa. Ik. eskailera; zurubi; maila 2. Etxeko mailadi ilunetan. Aldarearen mailadia. Jauregi aurreko harrizko mailadian. Gazte franko zegoen mailadian eserita. Mailadian gora.

mailaka

adb. Mailaz maila. Mailaka antolatu.

mailakatu, mailaka/mailakatu, mailakatzen

1 du ad. Mailaka ezarri, mailen arabera antolatu edo sailkatu. Eragozpenak mailakatu.

2 (Era burutua izenondo gisa). Hurrenkera mailakatua.

mailakatze

iz. Mailaka ezartzea, mailen arabera antolatzea edo sailkatzea. Ik. mailaketa.

mailaketa

iz. Mailakatzea. Indiako egoerak bere gizarte mailaketari esker gordetzen zuen oreka.

mailakide

iz. Maila berekoa. Bere mailakide batekin ezkonduko zela.

mailaratu, mailara/mailaratu, mailaratzen

1 da ad. g.er. Aipatzen den mailara iritsi.

2 da ad. g.er. (Arraina) sarean geratu.

3 du ad. g.er. (Belar ebakia) mailatan ezarri.

mailasto

iz. Bizk. Artoaren lastoa.

mailatu1, maila/mailatu, mailatzen

1 da/du ad. Zerbaiti edo norbaiti, kolpeak emanez, sakonuneak egin. Ik. makatu; maspildu. Biltzean, sagarrak maila ez daitezen. Mailatu arren gorputza, hezurrik ez zuen hautsi.

2 (Era burutua izenondo gisa). Fruta mailatua. Sagar mailatuak jaten. Piper poto mailatu bat.

mailatu2

iz. Zerbaiti edo norbaiti, kolpeak emanez, egiten zaion sakonunea. Mailatuak egin dizkiote gure autoari. Zilarrezko ontzi honek mailatua du ertz batean. Han hartu zituen zauri eta mailatu guztiak.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper