Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

kulunka

1 iz. Oreka puntuarekiko edo ardatzarekiko alde batera eta besterako higidura. Ik. zabu 2; balantza 2; zealdo. Ezkilen kulunkak. Sehaskaren kulunkan entzun zituen kantu haiek.

2 iz. Kulunkatzen den tresna. Ik. zabu 1.

3 adb. Kulunkatuz. Oraino kulunka gabiltza uhinetan.

kulunkan adb. Kulunkatuz. Ohol bakoitzaren muturretan, gizon bi kulunkan.

kulunkari

adj. Kulunkatzen dena. Zume kulunkariak.

kulunkatu, kulunka/kulunkatu, kulunkatzen

da/du ad. Oreka-puntuarekiko edo ardatzarekiko alde batera eta bestera higitu. Galburuak eskuin-ezker kulunkatzen dira. Urak kulunkatzen gaituen bitartean. Sehaska kulunkatzen.

kulunkaulki

iz. Bi beso eta bizkar luzea dituen jarleku kulunkaria, zurezko bi arku ahurren gainean finkatua dena. Supazter txokoan dago, bera bezain zaharra den zurezko kulunkaulki batean eserita.

kuluska

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kuluska-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kuluxka].

kuluxka

iz. Loaldi arina eta laburra. (Batez ere, lo kuluxka esapidean erabiltzen da). Lo kuluxka bat egin. Bazkalondoko lo kuluxka. Lo kuluxka batek hartu nau ene aulkiaren gainean. Kuluxka bat egin.

kuma

iz. Batez ere Bizk. Sehaska.

kumastar

1 adj. Kumaskoa, Kumasi dagokiona.

2 iz. Kumasko herritarra.

kume

1 iz. Animalien umea. Ik. arkume; astakume; belakume; katakume... Antzararen kumeak. Zozoaren kumeak. Ahuntz amak bi kume zituen.

2 iz. (Hedaduraz, hitz elkartuetako bigarren osagai gisa, maiz gutxiespenezko ñabarduraz). Ik. aberaskume; kalekume. Ijito kumea ematen zuen. Hizkuntzalari edo hizkuntzalari kumeren bat. Liberal kume baten mendean. Hiru eratako hitzak daude zabalduak, bai latinez, bai latin kumeetan.

kumikera

iz. Dagestanen, Txetxenian eta Ipar Osetia-Alanian mintzatzen den hizkuntza.

kumino

iz. Landare ginbailduna, medikuntzan eta sukaldaritzan erabiltzen diren hazi txiki urrintsuak ematen dituena (Cuminum cyminum). Kumino belarra. Kumino-haziak.

kumulu

iz. Meteorol. Hodei zurien multzo handia, mendi itxurakoa.

kuna

iz. Kroaziako diru unitatea.

kunde

iz. Zub. Zah. Mota. Anitz abere kunderen irudiak adoratzen zituzten.

kuneiforme

1 adj. Ziri itxurakoa.

2 adj. Idazkeraz mintzatuz, ziri itxurako letrak edo ikurrak erabiltzen dituena; idazkiez mintzatuz, ziri itxurako letrak edo ikurrak erabiliz idatzia dena. Mesopotamiako idazkera kuneiformea bost hizkuntzatan erabili zen. Antzinako persieraz idatzitako testu kuneiformea.

kunkuin

adb. Zub. Gainezka, mukuru.

kunplitu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, kunplitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. konplitu].

kuntza

iz. g.er. Itxura, eitea.

kuntze1

iz. g.er. Seinalea.

kuntze2

iz. g.er. Sexua.

kuota

1 iz. Eman edo hartu behar den kopuru batetik, bereziki diru kopuru batetik, bakoitzari dagokion zatia. Estatu bakoitzaren kuotaren arabera. Esne kuota.

2 iz. Elkarte, erakunde eta kidekoetan, bazkideek aldian-aldian ordaindu behar duten diru kopurua. Bazkideen kuotak.

kupel

iz. Upela.

kupira

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kupira-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gupida].

kupitu, kupi, kupitzen

da/du ad. Gip. Gupidatu.

kupo

iz. Heg. Euskal Autonomia Erkidegoak Espainiako estatuari egin behar dion diru ekarpena. Kupoaren negoziazioa.

kupoi

iz. Txartel edo bonu batetik bereizten den zatia, zerbait kobratzeko edo eskuratzeko eskubidea ematen duena. Hilero kobratu beharreko kupoiak.

kupula

iz. Esfera erdiaren forma duen ganga. Babiloniako urrezko kupulak.

kuraia

iz. Ipar. Adorea. Ik. kemen. Kuraia handia erakutsi zuen guduan. Kuraia galdua du.

kuraia eman Ipar. Adore eman. Hasiberriei kuraia eman nahi diete.

kuraia hartu Ipar. Adorea hartu. Har ezazu kuraia eta mintza zaitez garbiki!

kuraiaz adb. Ipar. Adorez, kementsu. Kuraiaz eman zituen alde hartara pausuak.

kuraios

adj. Ipar. Adoretsua, bihoztuna. Ingurukoen laguntzarekin, beti aitzina doan ama kuraiosa.

kurba

iz. Mat. Zati zuzenik ez duen lerroa.

kurbadura

iz. Erreferentziatzat hartzen den lerro zuzen batekiko, lerro kurbatu bateko puntuek duten desbideratzea.

kurbatu, kurba/kurbatu, kurbatzen

1 da/du ad. Angelurik osatu gabe, norabide zuzenetik aldendu.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Gainazal kurbatua.

kurdu

1 adj. Kurdistangoa, Kurdistani dagokiona. Iraken eta Iranen arteko mugan aritzen diren milizia kurduak atzerriko talde terroristen zerrendan sartu ditu AEBk.

2 iz. Kurdistango herritarra. Turkian bizi diren 12 milioi kurduen autonomia eskatzen du PKK alderdiak.

kurduera

iz. Kurdistanen mintzatzen den hizkuntza.

kuria

1 iz. Erl. Eliza katolikoaren gobernuan aita santuarekin lankidetzan aritzen diren erakundeen multzoa. Erromako kuria. Kuriako kideen artean Hugolino kardinala zegoen.

2 iz. Elizbarruti baten gobernuan apezpikuaren lankide diren pertsonen multzoa.

kurio

iz. Kim. Aktinidoen saileko elementu kimiko erradioaktiboa, sintesi bidez lortzen dena (Cm; zenbaki atomikoa, 96). Kurioak gadolinioaren antzeko propietate kimikoak ditu, baina kristal egitura konplexuagoa du.

kurios

1 adj. Ipar. Polita, ikusgarria. Hiri kuriosa da bere harkaitz bereziekin.

2 adj. Ipar. Bitxia, harrigarria. Azkenik ikusi ditugu Amazonian bizi diren indiarrak, beren hizkuntza berezi eta ohitura kuriosekin.

kuriositate

1 iz. Jakin-mina. Josu Etxanizek Ermuari buruzko zerbait idatzi duela ikustean, kuriositatez irakurtzen hasi naiz.

2 iz. Bitxikeria.

kurioski

1 adb. g.g.er. Jakin-minez.

2 adb. Bitxiki, atentzioa emateko eran. Kurioski, fatalismo horrek indartzen zituen ene gurasoak.

kurioso

1 adj. Herr. Txukuna. Etxeak ederki zurituak eta kuriosoak daude.

2 adb. Herr. Txukunki. Mikrofonoa hartu eta bai kurioso azaldu ere igandean gertatu zena!

3 adj. Bitxia, harrigarria. Oso gauza kuriosoa gertatu da, gainera, aurten.

kuriostasun

iz. Ipar. Ikusgura, jakin-nahia.

kurka

iz. Zah. Hurrupa.

kurkubita

1 iz. Kuia mota, fruitua txikiagoa eta gerri moduko batez hornitua duena (Cucurbita moschata). Atera zuen kurkubita-azalaz egindako ontzi bat.

2 iz. Fruitu horren azala, idortuz gero, edaria eramateko erabiltzen dena. Pordoitik zintzilik, kurkubitan ura. Kurkubita bat ardo edaten zuen bazkarian.

kurkulux

iz. Tortolosa.

kur-kur

onomat. Ipar. Irriaren onomatopeia. Ik. kar-kar. Kur-kur-kur, gidaria ene saihetsean irriz.

kurlinta

iz. Kuliska mota handia, gure artean neguan ikusten dena (Numenius sp.). Kurlinta arras beldurtia da.

kurlo1

iz. Ipar. Kurriloa.

kurlo belar, kurlo-belar iz. Zub. San Robertoren zaingorria.

kurlo2

adj. Ipar. Nanoa. Kanoi kurlo bat dugu begien aitzinean. Frantses kurlo bat.

kurloi

iz. Bizk. Txolarrea, hormatxoria. Kurloia garauzalea da.

kuros

iz. Art. Antzinateko Greziako eskultura mota, zutik dagoen gizon gazte bat irudikatzen duena. Kroisosen kurosa. Anavyssosko kurosa.

kurri

adb. Ipar. Batetik bestera ibiliz. Ehiztariak beti kurri dabiltza oihanean gaindi.

kurrika

iz. (Singularrean nahiz pluralean). Metalezko tresna, erdialdean giltzatzen diren, eta alde bat gidertzat erabiltzen den eta besteak baraila moduko bat egiten duen bi atalez osatua. Ik. trukes; tenaza; matxarda1 1. Kurrika haginkariekin burdina irauliz.

kurrilo

iz. Paseko hegazti zangaluzea, mokoa zuzena, lepoa luzea, hegoak handiak, isatsa motza eta lumak hauskarak dituena (Grus sp.). Kurrilo taldeak. Kurriloak oso goian hegan badoaz, eguraldi ona dator.

kurrinka

1 iz. Txerriek, basurdeek eta kidekoek egiten duten hotsa. Eman diezaiotela elefanteari azukre koxkor bat, eta egingo du kurrinka txiki bat. Urdea hil eta kurrinka bizi (esr. zah.).

2 iz. Marmarra, marmarioa. Kurrinkak eta zinkurinak.

3 iz. Haizeek hesteetan egiten duten hotsa. Ik. korrokada 2; korroka 3; gurgur 1. Sabela sekulako kurrinketan ari delarik.

4 iz. Karranka. Itzulpen honetako hizkerari leku malkarretan barrena dabilen gurdi zahar negartiari baino kurrinka eta karranka gehiago dario.

5 adb. Kurrinkaz. Ik. kurrinkaka. Kurrinka doa basurdea basora.

kurrinka egin Kurrinka-hotsa atera. Txerriek adiskidetsu erantzuten zioten atsoari, kurrinka eginez.

kurrinkaz adb. Kurrinka eginez. Ik. kurrinkaka. Txerriak ere hasten dira kurrinkaz. Barnea kurrinkaz hasia nuen haatik, eta nik jateko mikorik ez! Sabela kurrinkaz ari zait.

kurrinkaka

adb. Kurrinka eginez. Ik. kurrinkaz. Txerri horiek, beti kurrinkaka.

kurrinkari

adj. Kurrinka egiten duena, kurrinkaz ari dena. Abere kurrinkariak. Tripa hutsa, kurrinkari.

kurritu, kurri/kurritu, kurritzen

du ad. Ipar. Korritu.

kurrixka

iz. Oihua, orro zolia. Ik. txilio; garrasi. Kasildaren kurrixkak entzun nituen. Baso itzalean mika zaharren kurrixka garratzak entzuten ziren. Haiek kurrixkak!, urdeak ere, hiltzerakoan, handiagoak ez ditu egiten.

kurruka1

iz. Usoen eta usapalen urruma. Uso maiteminduen kurrukak.

kurruka2

1 iz. Bizk. Herra, ezinikusia.

2 iz. Bizk. Mendekua.

kurrunka

iz. Zub. Zurrunga.

kurruskari

adj. Jakiez mintzatuz, ahoan txikitzean halako karraska hotsa ateratzen duena. Ogi honek mami gutxi eta azal kurruskaria ditu. Galleta fin kurruskaria.

kurtso

1 iz. Ikastaroa.

2 iz. Ikasturtea.

3 iz. Ibilbidea.

kurtsore

iz. Ordenagailuen eta kidekoen pantailan ageri den seinale higikaria, erabiltzailea zer kokalekutan ari den lanean adierazten duena. Kurtsorea keinuka ari zen pantailan.

kurubil

iz. Ipar. Kiribila.

kurubilka

adb. Ipar. Kiribilka.

kurubilkatu, kurubilka/kurubilkatu, kurubilkatzen

da/du ad. Ipar. Kiribildu. Mutikoa ohe gainean kurubilkaturik zegoen.

kurumino

iz. Liztorraren familiako intsektua, liztor arrunta baino handixeagoa dena (Vespa crabro).

kusi

iz. Ipar. Lehengusua; lehengusina. Elisabet zure kusi maitea. Kusiak dira.

kusina

iz. Ipar. Lehengusina.

kusku

1 iz. Zenbait landaretan, fruitua, haziak edo kidekoak gordetzen dituen estalkia. Kotoia zuhaixka baten kuskuan aurkitzen da. || Ez jarri txitatarako kusku gogorra duten arrautzak.

2 iz. Har batzuek, bereziki zeta-harrek, beren burua biltzeko erabiltzen duten estalgarria, berek jariatzen duten gai likatsu batez egiten dutena. Kusku biltzen ari ziren. Kuskuak ezartzen dira ur irakinean, eta han beratzen dira; hartzen da izpi bat eta kuskua askatuz doa.

3 iz. Maskorra.

kuskubiko

adj./iz. Zool. Bibalbioa.

kuskuila

1 iz. Ipar. Kaskabiloa; txintxarria. Dantzarien saihetsak xingola eta kuskuilaz beteak, gainetik beheraino; espartin zuriak ere, kuskuilekin.

2 adj./iz. Ipar. Kizkurra.

kuskuilatu, kuskuila/kuskuilatu, kuskuilatzen

1 da/du ad. Ipar. Kizkurtu. Ileak kuskuilatuak ditu.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Buruko ile kuskuilatuak xut-xuta zituen.

kuskuilu1

1 iz. Burbuila.

2 iz. Larruazaleko baba.

kuskuilu2

iz. Kuku sagarra.

kuskula

iz. Ezker-aihenaren familiako landare bizkarroia, hari itxurako zurtoin gorria duena eta lore txiki zuri edo arrosak ematen dituena (Cuscuta epithymum). Ik. tina2.

kuskus

iz. Gari-irin larri pikorkatua, guztiz eho edo birrindu gabea; Magreb eskualdean ohikoa den jakia, lurrunez egosiriko irin larri pikorkatu honi beste zenbait osagai (arkumea edo oilaskoa, barazkiak, etab.) gehituz prestatzen dena. Ura, tea eta oilaskoa kuskusarekin. Kuskuserako behar zuen ardikia erosten. Kuskus platerkada.

kustodia

iz. Erl. Metalezko ontzia, gehienetan urrezkoa edo zilarrezkoa, Eliza katolikoan ostia santua jendaurrean erakusteko, sinestunek adora dezaten, erabiltzen dena. Ik. eguzki saindu. Santa Klararen irudiak kustodia bat eraman ohi du eskuan.

kuter

iz. Papera, kartoia eta kidekoak ebakitzeko erabiltzen den tresna, kirten batez eta haren barnean gorde daitekeen aho zorrotz batez osatua dena.

kutikula

1 iz. Biol. Zenbait animaliatan, adibidez anelido eta artropodoetan, epidermisak jariatzen duen geruza, exoeskeleto moduko bat eratzen duena.

2 iz. Bot. Landare batzuen zurtoin eta hostoak estaltzen dituen geruza babeslea, ura galtzea eragozten diena; perretxikoen txapeleko kanpoko azala. Klima lehorretako landareetan, kutikula oso lodia izan daiteke, ur galera handia baita.

3 iz. Anat. Ilea, azazkalak eta kidekoak estaltzen dituen mintz edo azal geruza mehea.

kutixi

iz. Gip. Lgart. Gutizia. Dirutza ordaintzeko prest gara gure kutixia bete dadin.

kutizia

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kutizia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gutizia].

kutsadura

iz. Kutsatzea; kutsatzearen ondorioa. Gure ibaien kutsadura. Airearen kutsaduraren aurkako neurriak. Hirietako kutsadura.

kutsaezin

adj. Ezin kutsatuzkoa. Ama Birjina kutsaezina zelako.

kutsagaitz

adj. Ia kutsaezina, nekez kutsa daitekeena.

kutsagaiztasun

iz. Kutsagaitza denaren nolakotasuna.

kutsagarri

adj. Kutsatzen duena, kutsatzearen eragilea. Baterietako merkurioa kutsagarria da.

kutsakor

1 adj. Eritasunez mintzatuz, kutsatzez itsasten dena, bereziki erraz kutsatzen dena. Ik. kutsagarri. Legenarra oso kutsakorra da, eta, gehienetan, ezin sendatuzkoa. || Irribarre zorrotza bezain kutsakorra du algara luze atsegina.

2 adj. Bizidunez mintzatuz, erraz kutsatzen dena. Pertsona kutsakorra.

kutsakortasun

iz. Kutsakorra denaren nolakotasuna, kutsakorra izatea. Hilgarritasunagatik baino gehiago kutsakortasunagatik da arriskutsua.

kutsapen

iz. Kutsatzea. Kutsapen kaltegarria.

kutsarazi, kutsaraz, kutsarazten

du ad. Kutsatzera behartu. Ura kutsarazi zuen, bertako biztanleak hiltzeko.

kutsatu, kutsa, kutsatzen

1 da ad. Garbia ez den edo ez-garbitzat hartzen den zerbaitek zikindua gertatu. Bekatu anitzez kutsatu baldin bada. Lizarragaren adiskide baitzen, kutsatu egin zen haren nireganako gorrotoaz. Haragizko bekatuan kutsatzen ez dena. Etsai baten hil-berria zetorkionean, berehala garbitzen zen, adieraziaz ez zela odol hartan kutsatu. || Eritasun honetaz kutsatua gertatzen den elizgizona.

2 du ad. Garbia ez den edo ez-garbitzat hartzen den zerbaitek zikindu. Ez dezazula ezer uki kutsatuko zaituenik. Usteldura moralak dena kutsatzen du. Ura kutsatu. Lehorretik iristen diren hondakinek kutsatzen dute gehien itsasoa. Atmosfera kutsatzen duten gasak. Eleberriaren pozoiak hain barreneraino kutsatu zaituenez gero. Latinak kutsaturiko euskara. Erdalkeriak bera gutxiago kutsatu duela Axular edo Agirre Asteasukoa baino. Europako haizeek gehiegi kutsatu ez zaituztenok.

3 du ad. Izaki bizidun batek beste bati eritasun bat itsatsi. Beren gaitza besteei ez kutsatzeko. Manuel hiriko txakur amorraturen batek kutsatu du.

4 du ad. (Txartzat hartzen ez diren gauzez mintzatuz). Inguru guztiak biziaz eta pozez kutsatzen dituelarik.

5 (Partizipio burutua izenondo gisa). Ardi kutsatua artaldetik bereizten da. Hitz berri eta kutsatuen truk, zahar garbiak erabiltzen genituen. Gaiztoak edo kutsatuak balira bezala. || Frantziskotarrek behar zuten mundu bekatuz kutsatua garbitu.

kutsatzaile

adj. Kutsatzen duena. Ik. kutsagarri. Baterietako merkurioa kutsatzailea da.

kutsatze

iz. kutsatu aditzari dagokion ekintza. Azken egunotan gripe kasuak biziki emendatu dira; kutsatze arriskua saihestu nahi dute.

kutsu

1 iz. Kutsatzearen ondorioa eta aztarna. Salatzen duen bekatuaren kutsutik garbi egon behar du salatzaileak. Begira ezazu ene bihotza eta gorputza kutsu guztietatik. Auzokoen kutsua, onerako zein gaitzerako, itsaskorra izan ohi da. Irakaspen horien kutsu galgarria. Arantzazuko hizkera besteren kutsurik gabe agertzen duelako. Gure ondorengoak, agian, gu baino garbiago aurkituko direla oraindik erdalkeriaren kutsutik.

2 iz. Aztarna, arrastoa, ukitua. Olioa husten duzunean ere gelditzen zaio ontziari zenbait hondar edo kutsu. Oraindik ez zitzaien hortzetatik haragi kutsua kendu.

3 iz. (Gauza materiagabeek uzten dutena). Ik. usain 3. Eritasun handiak, sendatuz gero ere, uzten du bere ondotik zenbait kutsu. Bekatuak ariman uzten duen bigarren kutsu eta zauria da gaitzerako makurtua geratzea. Batere bekaturik eta bekaturen kutsurik ere gabe. Apaizgaitegiko kutsua ez zaizula joan ezagun da. Ez naiz sekula estrukturalistaegia izan; kutsu hori ezinbestean hartu nuenean, gainera, ez nuen Barthes, Lacan eta horien gisakoengandik hartu. Antzinako klasikoen kutsu bizia euskal letretan txertatu nahi dutenak. Barojaren kutsua zerbaitetan, alderik okerrenean bada ere, itsatsia dut, nonbait. Madrilgo hizketaren kutsua hartu duzu.

4 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Erre kutsua. Herri kutsua duten bertsoak. Euskal kutsua darion liburua. Ezin hobeki adierazten digu frantziskotar kutsua. Hitzek badute beste zerbait: beren giroa, usaina eta sentimen kutsua. Aristokrazia kutsuko jaiak.

kutsudun

1 adj./iz. Kutsua duena, kutsatua. Gurtzen da Inazio eta kutsuduna maiteki besarkatzen.

2 adj. Kutsakorra. Gaitz kutsuduna.

kutsugabe

adj. Kutsurik ez duena. Lili zuri kutsugabeak. Ama guztiz garbia, Ama kutsugabea.

kuttun

adj./iz. Adkor. Kutuna, maitea. Nire semetxo kuttuna. Minervaren kuttunek berezko duten goi arnasa.

kutturlio

iz. Hegatxabalaren antzeko hegazti motoduna (Galerida sp.). Kutturlioa hegatxabala baino anitz kantariagoa da oraino.

Oharra: azken eguneraketa 2022-01-12

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper