Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

kultibatu, kultiba, kultibatzen

du ad. Mikrob. Mikroorganismoak edo zelula biziak, helburu zientifiko jakin batekin, ingurune egokian hazi. Espezie patogeno batzuk, "Treponema pallidum"a, adibidez, ezin dira laborategian kultibatu.

kultibo

iz. Mikrob. Mikroorganismoak edo zelula biziak, helburu zientifiko jakin batekin, ingurune egokian haztea. Bakterio kultiboak.

kulto

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kulto-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kultu1].

kultu1

iz. Erl. Gurtza; erlijio-ospakizunen multzoa.

kultu2

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, kultu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'ikasia, landua' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ikasi2 eta landu].

kultura

1 iz. Gogo ahalmenak lantzea; gogo ahalmenen garapena dakarten ezagutza eskuratuen multzoa. Kultura, dena ahazten denean gelditzen dena da. Kulturarik gabeko gizona. Irakaskuntza da kulturaren oinarria. Izadiaren eta kulturaren arteko bitartea. || Orotariko kultura.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Zordun gara zenbait kultura sailetan. Gaztelaniaz mintzatzen den kultura-mundua. Kultura-gaiak. Kultura-erakundeak. Txinako kultura-iraultza. Kultura-harremanak.

3 iz. Gizarteetan, ikasten diren jokamoldeen multzoa. Arbasoengandik ikasi duguna da gure kultura.

4 iz. Herri edo zibilizazio baten buru-lanaren emaitzen multzoa. Europaren kultura gu guztiona da. Frantses kultura. Euskaldunok ez dugu, herri gaietan izan ezik, kultura berezirik. Herri kultura eta kultura ikasia edo landua. Hizkuntza bakoitza kultura baten adierazpidea da. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Kultura hizkuntza: kultura ikasiaren adierazpide den hizkuntza araupetua.

kultura aniztasun, kultura-aniztasun Lurralde berean kultura eta jatorri desberdineko gizataldeak elkarrekin bizitzea. Herrialdeen batasuna eta kultura aniztasuna helburu duen mundu honetan bada oraindik gaindiezineko muga bat, Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko muga.

kultur etxe Kulturaren inguruko jarduerak egiten eta ekimenak sustatzen diren etxea, erakunde publiko batek kudeatzen duena. Ikastaro trinkoak antolatzen hasi nintzen auzoko kultur etxean. Kultur etxeko astearteroko hitzaldia. Al Kooperren kontzertua maiatzaren 26an izango da, Donostiako Egia auzoko kultur etxeko aretoan.

pebble kultura Hist. Behe Paleolitoko lehen aldia edo kultura, Acheul aldiaren aurrekoa, tresnak, batez ere errekarriak, egiteko erabili zirena.

kulturadun

adj. Kultura duena. Jende ikasia, ongi hezia, sentikorra, kulturaduna.

kultural

adj. Kulturarena, kulturari dagokiona. Jarduera politiko eta kulturalak. Iraultza kulturala: kultura-iraultza.

kulturarteko

adj. Kulturen arteko harremanei dagokiena. Inprobisazioari buruzko kulturarteko jardunaldiak antolatu ditugu.

kulturartekotasun

iz. Kulturartekoa denaren nolakotasuna. Literaturaz eta kulturartekotasunaz idatzi dute beren jaioterrietatik urrun bizi diren hiru idazlek.

kulturgile

iz. Kulturgintzan lan egiten duen pertsona. Euskal Herritik kanpoko kulturgile ezagunak ere badira sinatzaileen artean. Azokak irauten duen artean, euskal kulturgile eta kulturazale asko elkartzen da han.

kulturgintza

iz. Kulturaren aldeko lana; kulturarekin loturiko jarduera. Kulturgintzan eta herrigintzan dabiltzanak.

kulubiz

iz. Arrantzan egitean, sarea edo haria hondora ez dadin, jartzen den artelazki zatia. Ik. buia1.

kulunka

1 iz. Oreka puntuarekiko edo ardatzarekiko alde batera eta besterako higidura. Ezkilen kulunkak. Sehaskaren kulunkan entzun zituen kantu haiek.

2 iz. Kulunkatzen den tresna. Ik. zabu.

3 adb. Kulunkatuz. Oraino kulunka gabiltza uhinetan.

kulunkan adb. Kulunkatuz. Ohol bakoitzaren muturretan, gizon bi kulunkan.

kulunkari

adj. Kulunkatzen dena. Zume kulunkariak.

kulunkatu, kulunka/kulunkatu, kulunkatzen

da/du ad. Oreka-puntuarekiko edo ardatzarekiko alde batera eta bestera higitu. Galburuak eskuin-ezker kulunkatzen dira. Urak kulunkatzen gaituen bitartean. Sehaska kulunkatzen.

kulunkaulki

iz. Bi beso eta bizkar luzea dituen jarleku kulunkaria, zurezko bi arku ahurren gainean finkatua dena. Supazter txokoan dago, bera bezain zaharra den zurezko kulunkaulki batean eserita.

kuluska

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kuluska-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kuluxka].

kuluxka

iz. Loaldi arina eta laburra. (Batez ere, lo kuluxka esapidean erabiltzen da). Lo kuluxka bat egin. Bazkalondoko lo kuluxka. Lo kuluxka batek hartu nau ene aulkiaren gainean. Kuluxka bat egin.

kuma

iz. Batez ere Bizk. Sehaska.

kumastar

1 adj. Kumaskoa, Kumasi dagokiona.

2 iz. Kumasko herritarra.

kume

1 iz. Animalien umea. Ik. arkume; astakume; belakume; katakume... Antzararen kumeak. Zozoaren kumeak. Ahuntz amak bi kume zituen.

2 iz. (Hedaduraz, hitz elkartuetako bigarren osagai gisa, maiz gutxiespenezko ñabarduraz). Ik. aberaskume; kalekume. Ijito kumea ematen zuen. Hizkuntzalari edo hizkuntzalari kumeren bat. Liberal kume baten mendean. Hiru eratako hitzak daude zabalduak, bai latinez, bai latin kumeetan.

kumino

iz. Landare ginbailduna, medikuntzan eta sukaldaritzan erabiltzen diren hazi txiki urrintsuak ematen dituena (Cuminum cyminum). Kumino belarra. Kumino-haziak.

kumulu

iz. Meteorol. Hodei zurien multzo handia, mendi itxurakoa.

kuna

iz. Kroaziako diru unitatea.

kunde

iz. Zub. Zah. Mota. Anitz abere kunderen irudiak adoratzen zituzten.

kuneiforme

1 adj. Ziri itxurakoa.

2 adj. Idazkeraz mintzatuz, ziri itxurako letrak edo ikurrak erabiltzen dituena; idazkiez mintzatuz, ziri itxurako letrak edo ikurrak erabiliz idatzia dena. Mesopotamiako idazkera kuneiformea bost hizkuntzatan erabili zen. Antzinako persieraz idatzitako testu kuneiformea.

kunkuin

adb. Zub. Gainezka, mukuru.

kunplitu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, kunplitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. konplitu].

kuntza

iz. g.er. Itxura, eitea.

kuntze1

iz. g.er. Seinalea.

kuntze2

iz. g.er. Sexua.

kuota

1 iz. Eman edo hartu behar den kopuru batetik, bereziki diru kopuru batetik, bakoitzari dagokion zatia. Estatu bakoitzaren kuotaren arabera. Esne kuota.

2 iz. Elkarte, erakunde eta kidekoetan, bazkideek aldian-aldian ordaindu behar duten diru kopurua. Bazkideen kuotak.

kupel

iz. Upela.

kupira

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kupira-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gupida].

kupitu, kupi, kupitzen

da/du ad. Gip. Gupidatu.

kupo

iz. Heg. Euskal Autonomia Erkidegoak Espainiako estatuari egin behar dion diru ekarpena. Kupoaren negoziazioa.

kupoi

iz. Txartel edo bonu batetik bereizten den zatia, zerbait kobratzeko edo eskuratzeko eskubidea ematen duena. Hilero kobratu beharreko kupoiak.

kupula

iz. Esfera erdiaren forma duen ganga. Babiloniako urrezko kupulak.

kuraia

iz. Ipar. Adorea. Ik. kemen. Kuraia handia erakutsi zuen guduan. Kuraia hartu, eman. Kuraia galdua du.

kuraios

adj. Ipar. Adoretsua, bihoztuna. Ingurukoen laguntzarekin, beti aitzina doan ama kuraiosa.

kurba

iz. Mat. Zati zuzenik ez duen lerroa.

kurbadura

iz. Erreferentziatzat hartzen den lerro zuzen batekiko, lerro kurbatu bateko puntuek duten desbideratzea.

kurbatu, kurba/kurbatu, kurbatzen

1 da/du ad. Angelurik osatu gabe, norabide zuzenetik aldendu.

2 (Era burutua izenondo gisa). Gainazal kurbatua.

kurduera

iz. Kurdistanen mintzatzen den hizkuntza.

kuria

1 iz. Erl. Eliza katolikoaren gobernuan aita santuarekin lankidetzan aritzen diren erakundeen multzoa. Erromako kuria. Kuriako kideen artean Hugolino kardinala zegoen.

2 iz. Elizbarruti baten gobernuan apezpikuaren lankide diren pertsonen multzoa.

kurio

iz. Kim. Aktinidoen saileko elementu kimiko erradioaktiboa, sintesi bidez lortzen dena (Cm; zenbaki atomikoa, 96). Kurioak gadolinioaren antzeko propietate kimikoak ditu, baina kristal egitura konplexuagoa du.

kurios

1 adj. Ipar. Polita, ikusgarria. Hiri kuriosa da bere harkaitz bereziekin.

2 adj. Ipar. Bitxia, harrigarria. Azkenik ikusi ditugu Amazonian bizi diren indiarrak, beren hizkuntza berezi eta ohitura kuriosekin.

kuriositate

1 iz. Jakin-mina. Josu Etxanizek Ermuari buruzko zerbait idatzi duela ikustean, kuriositatez irakurtzen hasi naiz.

2 iz. Bitxikeria.

kurioski

1 adb. g.g.er. Jakin-minez.

2 adb. Bitxiki, atentzioa emateko eran. Kurioski, fatalismo horrek indartzen zituen ene gurasoak.

kurioso

1 adj. Herr. Txukuna. Etxeak ederki zurituak eta kuriosoak daude.

2 adb. Herr. Txukunki. Mikrofonoa hartu eta bai kurioso azaldu ere igandean gertatu zena!

3 adj. Bitxia, harrigarria. Oso gauza kuriosoa gertatu da, gainera, aurten.

kuriostasun

iz. Ipar. Ikusgura, jakin-nahia.

kurka

iz. Zah. Hurrupa.

kurkubita

1 iz. Kuia mota, fruitua txikiagoa eta gerri moduko batez hornitua duena. Atera zuen kurkubita-azalaz egindako ontzi bat.

2 iz. Fruitu horren azala, idortuz gero, edaria eramateko erabiltzen dena. Pordoitik zintzilik, kurkubitan ura. Kurkubita bat ardo edaten zuen bazkarian.

kurkulux

iz. Tortolosa.

kur-kur

onomat. Ipar. Irriaren onomatopeia. Ik. kar-kar. Kur-kur-kur, gidaria ene saihetsean irriz.

kurlinta

iz. Kuliska mota handia, gure artean neguan ikusten dena (Numenius sp.). Kurlinta arras beldurtia da.

kurlo1

iz. Ipar. Kurriloa.

kurlo belar, kurlo-belar Zub. San Robertoren zaingorria.

kurlo2

adj. Ipar. Nanoa. Kanoi kurlo bat dugu begien aitzinean. Frantses kurlo bat.

kurloi

iz. Bizk. Txolarrea, hormatxoria. Kurloia garauzalea da.

kurri

adb. Ipar. Batetik bestera ibiliz. Ehiztariak beti kurri dabiltza oihanean gaindi.

kurrika

iz. (Singularrean nahiz pluralean). Metalezko tresna, erdialdean giltzatzen diren, eta alde bat gidertzat erabiltzen den eta besteak baraila moduko bat egiten duen bi atalez osatua. Ik. trukes; tenaza; matxarda1 1. Kurrika haginkariekin burdina irauliz.

kurrilo

iz. Paseko hegazti zangaluzea, mokoa zuzena, lepoa luzea, hegoak handiak, isatsa motza eta lumak hauskarak dituena (Grus sp.). Kurrilo taldeak. Kurriloak oso goian hegan badoaz, eguraldi ona dator.

kurrinka

1 iz. Txerriek, basurdeek eta kidekoek egiten duten hotsa. Kurrinka egin. Eman diezaiotela elefanteari azukre koxkor bat, eta egingo du kurrinka txiki bat. Urdea hil eta kurrinka bizi (esr. zah.).

2 iz. Marmarra, marmarioa. Kurrinkak eta zinkurinak.

3 iz. Haizeek hesteetan egiten duten hotsa. Sabela sekulako kurrinketan ari delarik.

4 iz. Karranka. Itzulpen honetako hizkerari leku malkarretan barrena dabilen gurdi zahar negartiari baino kurrinka eta karranka gehiago dario.

5 adb. Kurrinkaz. Ik. kurrinkaka. Kurrinka doa basurdea basora.

kurrinkaz adb. Kurrinka eginez. Ik. kurrinkaka. Txerriak ere hasten dira kurrinkaz. Barnea kurrinkaz hasia nuen haatik, eta nik jateko mikorik ez! Sabela kurrinkaz ari zait.

kurrinkaka

adb. Kurrinka eginez. Ik. kurrinkaz. Txerri horiek, beti kurrinkaka.

kurrinkari

adj. Kurrinka egiten duena, kurrinkaz ari dena. Abere kurrinkariak. Tripa hutsa, kurrinkari.

kurritu, kurri, kurritzen

du ad. Ipar. Korritu.

kurrixka

iz. Oihua, orro zolia. Ik. txilio; garrasi. Kasildaren kurrixkak entzun nituen. Baso itzalean mika zaharren kurrixka garratzak entzuten ziren. Haiek kurrixkak!, urdeak ere, hiltzerakoan, handiagoak ez ditu egiten.

kurruka1

iz. Usoen eta usapalen urruma. Uso maiteminduen kurrukak.

kurruka2

1 iz. Bizk. Herra, ezinikusia.

2 iz. Bizk. Mendekua.

kurrunka

iz. Zub. Zurrunga.

kurtso

1 iz. Ikastaroa.

2 iz. Ikasturtea.

3 iz. Ibilbidea.

kurtsore

iz. Ordenagailuen eta kidekoen pantailan ageri den seinale higikaria, erabiltzailea zer kokalekutan ari den lanean adierazten duena. Kurtsorea keinuka ari zen pantailan.

kurubil

iz. Ipar. Kiribila.

kurubilka

adb. Ipar. Kiribilka.

kurubilkatu, kurubilka/kurubilkatu, kurubilkatzen

da/du ad. Kiribildu. Mutikoa ohe gainean kurubilkaturik zegoen.

kurumino

iz. Liztorraren familiako intsektua, liztor arrunta baino handixeagoa dena (Vespa crabro).

kusi

iz. Ipar. Lehengusua; lehengusina. Elisabet zure kusi maitea. Kusiak dira.

kusina

iz. Ipar. Lehengusina.

kusku

1 iz. Zenbait landaretan, fruitua, haziak edo kidekoak gordetzen dituen estalkia. Kotoia zuhaixka baten kuskuan aurkitzen da. || Ez jarri txitatarako kusku gogorra duten arrautzak.

2 iz. Har batzuek, bereziki zeta-harrek, beren burua biltzeko erabiltzen duten estalgarria, berek jariatzen duten gai likatsu batez egiten dutena. Kusku biltzen ari ziren. Kuskuak ezartzen dira ur irakinean, eta han beratzen dira; hartzen da izpi bat eta kuskua askatuz doa.

3 iz. Maskorra.

kuskubiko

adj./iz. Zool. Bibalbioa.

kuskuila

1 iz. Ipar. Kaskabiloa; txintxarria. Dantzarien saihetsak xingola eta kuskuilaz beteak, gainetik beheraino; espartin zuriak ere, kuskuilekin.

2 adj./iz. Ipar. Kizkurra.

kuskuilatu, kuskuila/kuskuilatu, kuskuilatzen

1 da/du ad. Ipar. Kizkurtu. Ileak kuskuilatuak ditu.

2 (Era burutua izenondo gisa). Buruko ile kuskuilatuak xut-xuta zituen.

kuskuilu1

1 iz. Burbuila.

2 iz. Larruazaleko baba.

kuskuilu2

iz. Kuku sagarra.

kuskula

iz. Ezker-aihenaren familiako landare bizkarroia, hari itxurako zurtoin gorria duena eta lore txiki zuri edo arrosak ematen dituena (Cuscuta epithymum). Ik. tina2.

kuskus

iz. Gari-irin larri pikorkatua, guztiz eho edo birrindu gabea; Magreb eskualdean ohikoa den jakia, lurrunez egosiriko irin larri pikorkatu honi beste zenbait osagai (arkumea edo oilaskoa, barazkiak, etab.) gehituz prestatzen dena. Ura, tea eta oilaskoa kuskusarekin. Kuskuserako behar zuen ardikia erosten. Kuskus platerkada.

kustodia

iz. Erl. Metalezko ontzia, gehienetan urrezkoa edo zilarrezkoa, Eliza katolikoan ostia santua jendaurrean erakusteko, sinestunek adora dezaten, erabiltzen dena. Ik. eguzki saindu. Santa Klararen irudiak kustodia bat eraman ohi du eskuan.

kuter

iz. Papera, kartoia eta kidekoak ebakitzeko erabiltzen den tresna, kirten batez eta haren barnean gorde daitekeen aho zorrotz batez osatua dena.

kutikula

1 iz. Biol. Zenbait animaliatan, adibidez anelido eta artropodoetan, epidermisak jariatzen duen geruza, exoeskeleto moduko bat eratzen duena.

2 iz. Bot. Landare batzuen zurtoin eta hostoak estaltzen dituen geruza babeslea, ura galtzea eragozten diena; perretxikoen txapeleko kanpoko azala. Klima lehorretako landareetan, kutikula oso lodia izan daiteke, ur galera handia baita.

3 iz. Anat. Ilea, azazkalak eta kidekoak estaltzen dituen mintz edo azal geruza mehea.

kutixi

iz. Gip. Lgart. Gutizia. Dirutza ordaintzeko prest gara gure kutixia bete dadin.

kutizia

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kutizia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gutizia].

kutsadura

iz. Kutsatzea; kutsatzearen ondorioa. Gure ibaien kutsadura. Airearen kutsaduraren aurkako neurriak. Hirietako kutsadura.

kutsaezin

adj. Ezin kutsatuzkoa. Ama Birjina kutsaezina zelako.

kutsagaitz

adj. Ia kutsaezina, nekez kutsa daitekeena.

kutsagaiztasun

iz. Kutsagaitza denaren nolakotasuna.

kutsagarri

adj. Kutsatzen duena, kutsatzearen eragilea. Baterietako merkurioa kutsagarria da.

kutsakor

1 adj. Eritasunez mintzatuz, kutsatzez itsasten dena, bereziki erraz kutsatzen dena. Ik. kutsagarri. Legenarra oso kutsakorra da, eta, gehienetan, ezin sendatuzkoa. || Irribarre zorrotza bezain kutsakorra du algara luze atsegina.

2 adj. Bizidunez mintzatuz, erraz kutsatzen dena. Pertsona kutsakorra.

kutsapen

iz. Kutsatzea. Kutsapen kaltegarria.

kutsarazi, kutsaraz, kutsarazten

du ad. Kutsatzera behartu. Ura kutsarazi zuen, bertako biztanleak hiltzeko.

Oharra: azken eguneraketa 2019-01-11

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper