Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

juntetxe

iz. Heg. Beh. Batzar etxea.

juntu

1 adb. Elkarrekin, batera.

2 adb. Hurbil.

juntura

iz. Bi pieza lotzen edo elkartzen diren gunea; bereziki, giltzadura. Min nuen hezurren juntura guztietan.

juramentu

1 iz. Zah. Zina.

2 iz. Zah. Arnegua, biraoa.

jurasiko

1 adj./iz. (Izena denean, J larriz). Geol. Mesozoikoa banatzen den periodoez mintzatuz, bigarrena, duela 199 milioi urte ingurutik duela 145 milioi urte arte hedatzen dena, dinosauroen garaia izan zena. Indiako Ozeanoa Jurasikoan hasi zen zabaltzen. Periodo jurasikoa.

2 adj. Geol. Jurasikokoa, Jurasikoari dagokiona. Parke jurasikoa.

juridiko

adj. Zuzenbideari dagokiona. Ik. zuzenbide. Antolamendu juridikoa. Testu juridikoak.

jurisdikzio

iz. Gobernatzeko eta legeak betearazteko ahalmena; ahalmen horrek hartzen duen eremua. Ik. eskumen 3. Estatuen jurisdikzioaren barruan burututako jarduerak. Probintziak ongi finkaturiko jurisdikzioak ziren ordurako.

jurisprudentzia

1 iz. Zuzenbidearen jakintza.

2 iz. Gobernuko agintarien edo epaileen erabakietatik ateratako doktrina.

3 iz. Epaileak legea ulertzeko duen era.

jurista

iz. Legelaria.

jus

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, jus-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zuku].

justifikaezin

adj. Ezin justifikatuzkoa. Justifikaezina justifikatzeko Bushek atzo egindako saioa alferrikakoa izango da.

justifikagarri

adj. Zuritu edo desenkusa daitekeena. Arrazoi justifikagarririk gabe.

justifikatu, justifika, justifikatzen

1 da/du ad. Erl. Jainkoaren graziaz norbait zuzen bihurtu; Jainkoak bere graziaz norbait zuzen bihurtu. Fedez justifikatzen dela gizakia: gizakia fedeaz dela zuzen bihurtzen.

2 da/du ad. Zuritu, desenkusatu.

3 du ad. Onargarri egin; zuzenetsi. Dena da erlatiboa, dena justifika daiteke.

justifikazio

1 iz. Teologian, justifikatzea. Justifikazioko grazia.

2 iz. Justifikatzea; zerbait justifikatzen duen gauza. Ik. zurigarri. Nobelagileek ez dute inolako justifikazio beharrik izaten.

justizia

1 iz. Legea eta zuzenbidea ezartzea; ezartze hori gauzatzen duten erakundeen multzoa. Ik. zuzentza. Justizia-jauregia.

2 iz. Zuzentasuna.

justizia egin g.g.er. Legea betearazi. Nik ere badut makila, justizia egiteko!

justizian adb. g.g.er. Auzitegian, auzitegiaren aurrean. Makilak ez du indarrik justizian. Nola ziren justizian sartu hitz baten gainean.

justiziati

adj. Zah. Pertsona historikoez mintzatuz, justizia hertsiki betetzearen aldekoa dena; justizia hertsiki betearazten duena. Petri Justiziatia, Gaztelako erregea.

justiziatu, justizia/justiziatu, justiziatzen

du ad. g.g.er. Kondenatuez mintzatuz, hil edo hilarazi. Kondenatuak eta justiziatuak izan ziren.

justu

1 adj./iz. Herr. Zintzoa, prestua.

2 adj./iz. Herr. Zuzena, bidezkoa.

hain justu (ere) Heg. Hain zuzen. Horixe da, hain justu, hemen dihoakidan auzia. Eta hori du, hain justu ere, kontra.

justu-justu adb. Herr. Ozta-ozta. Justu-justu lortu nuen trena hartzea.

justu-justuan adb. Herr. Ozta-ozta.

justuki

adb. Ipar. Zuzentasunez.

justutasun

iz. Justua denaren nolakotasuna.

jutsiar

1 adj. Jutsikoa, Jutsiri dagokiona.

2 iz. Jutsiko herritarra.

juzgatu, juzga, juzgatzen

du ad. Heg. Epaitu.

juzgu

1 iz. Epaia; iritzia. Bada, besteengatik egiten duzuen juzgua, zuengatik ere egingo da.

2 iz. (norbaiten juzgua egin esapidean, 'norbait susmagarritzat hartu, norbaitek zerbait egin duelako susmoa izan' adierarekin). Pauloren juzgua egin. Arduradunaren juzgua egin zuten.

k

1 Ik. ka.

2 (Letra larriz). kelvin-en nazioarteko sinboloa.

ka

iz. Alfabetoko letra (k, K).

kaba

iz. Anat. Kaba-zaina.

kaba zain, kaba-zain Anat. Bihotzeko eskuin aurikulara odola eramaten duten bi zain nagusietako bakoitza. Odola kaba-zainean husten diren zain hepatikoen bidez ateratzen da gibeletik.

kabala

1 iz. Ipar. Aberea, azienda. Kabalak, oiloetarik hasita, noiz behar diren bazkatu eta nola. Kabalak artatu. Kabala bat erosi.

2 iz. (Multzokari gisa). Orak jendea edo kabala ausikitzen duenean. Kabala buru bat saltzeko.

kabalkada

iz. Ipar. Jaialdi batean ilaran joaten diren zaldizkoen, gurdi apainduen, musika taldeen eta kidekoen multzoa. Ik. desfile. Herri bateko gazteriak kabalkada bat muntatzen bazuen, faltarik gabe Faustin hor zen aholku emateko.

kabalzain

iz. Kabalak zaintzen dituen pertsona. Ik. abeltzain.

kabardera

iz. Karatxai-Txerkesiako eta Kabardino-Balkariako errepubliketan mintzatzen den hizkuntza.

kabaret

iz. Ikuskizunak aurkezten diren eta bezeroek bertan edan, afal edo dantzan egin dezaketen aretoa. Kabareteko artisten artean.

kabarra

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kabarra-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gabarra].

kabestru

iz. Zamariaren buruaren edo lepoaren inguruan, hura estekatzeko edo eramateko, ezartzen den lokarria. Zamaria kabestrutik eraman.

kabia

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kabia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. habia].

kabiar

iz. Gaizkataren arrautzak, gazituak eta kontserban jarriak.

kabila

iz. Burdinazko edo zurezko atala, iltzearen antzekoa, zulo batean sartzen dena edo bi osagai zulodun lotzeko erabiltzen dena. Ik. ziri. Erbinudea gurdi pertikaren kabila-zuloan sartzen den bezain erraz sartzen nintzen upelaren ate-leihotik. Orga kabila: uztarria eta orgaren endaitza lotzen dituena (Ik. tolet 2).

kabildo

1 iz. Heg. Erl. Katedral bateko kalonjeen multzoa. Ik. kapitulu 2. Katedraleko kabildoarekin hitz eginik.

2 iz. Heg. Hist. Udalbatza.

kabina

1 iz. Gela edo toki txiki eta bakartua. Mozkortuta aurkitu zuten telefono kabina batean. Udal liburutegian badago kabina berezi bat elbarrituek dokumentuak kontsultatzeko.

2 iz. Hegazkin, itsasontzi, kamioi edo kideko ibilgailuetan, gidariarentzako edo bidaiarientzako atal itxi bereizia. Kamioiaren kabinan.

kabinete

1 iz. Ministroen kontseilua. Datorren astean aurkeztuko ditu kabinetea eta gobernu programa, Legebiltzarreko diputatuek onar dezaten.

2 iz. Erakunde batean, egiteko edo zeregin jakin batzuen ardura duen bulegoa. Ingurumen Saileko Kabineteko zuzendaria.

3 iz. Ipar. Armairua.

kabitu, kabi, kabitzen

1 da ad. Heg. Zerbait edo norbait, bere tamainagatik, toki batean sartu ahal izan. Hemen ez naiz kabitzen: hemen ez naiz sartzen. Mihia puztu zitzaion, ahoan ezin kabitu zitzaion eran. Lan egiteko inor gutxi eta mahaian ezin kabitu.

2 da ad. (ezin kabiturik, kabitu ezinik eta kideko esapideetan, norbait pozez gainezka edo harro-harro dagoela adierazteko). Ik. azalak hartu. Ezin kabitu zen bere larruan, Patxi hala ikusita. Pozez ezin kabiturik. Kabitu ezinik geunden.

3 du ad. Heg. Barnean eduki ahal izan. Kutxa honek asko kabitzen du: kutxa honek asko hartzen du. Ontzi handiak gehiago kabitzen du txikiak baino.

kable

1 iz. Metal hariz eginiko soka. Ainguraren kablea.

2 iz. Zenbait eroale elektriko isolatuk osaturiko kable modukoa. Kablerik gabeko mikrofonoa. Telefonoaren kablea hautsi zuen. Tentsio altuko kableak.

kabo

iz. Heg. Kaporala.

kabotaje

iz. Lehorra bistatik galdu gabe egiten den itsasketa mota. 1936ko gerra arte, kabotajea eta itsas merkataritza zurezko belaontzi handiekin egiten zen. Kabotaje nabigazioa eginez penintsulako portuen artean. Kabotaje merkataritza.

kabroi

adj. (Irain hitza). Heg. Beh. Asmo txarrez jokatzen duena, makurkeriak egiten dituena. Ik. alu 2. Betiko izorra hadi, putaseme kabroi hori! Julio kabroi hutsa zen, eta zutaz aprobetxatu zen.

kabu

1 iz. Heg. g.g.er. Amaia. Behin ere kaburik gabe beti iraungo duena.

2 iz. Heg. g.g.er. Muturra. Munduaren kaburaino.

kabuki

iz. Japoniako antzerki mota, deklamazioa, dantza eta kantua uztartzen dituena. Kabuki antzerkian gizonek, askotan, emakumeen rolak jokatzen dituzte.

kabuldar

1 adj. Kabulgoa, Kabuli dagokiona. Kabuldar agintariak.

2 iz. Kabulgo herritarra.

kabuxa

iz. Blennidae familiako arraina, itsasertzeko harkaitzetan bizi dena eta azal lirdingatsua duena (Blennius gattorugine).

kabuz

adb. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). Inoren eraginik edo laguntzarik gabe. Ik. oldez; kasa. Guztiok dugu hizkuntza geure kabuz aldatzeko eskua. Ea eriak bere kabuz gaitza garaitzen ote duen. Ez da pentsatu behar bere kabuz eta beste indar baten eraginik gabe diharduenik.

kaden

adj. Batez ere Bizk. Ahula, argala. Zer egin genezake guk, argalok, kadenok eta erkinok, arerio hain indartsu, hain sendo hauen kontra?

kadena

iz. Ipar. Katea.

kadendu, kaden/kadendu, kadentzen

da/du ad. Batez ere Bizk. Ahuldu, argaldu. Kadendurik egon.

kadentasun

iz. Batez ere Bizk. Ahultasuna, argaltasuna.

kadentzia

1 iz. Erritmoa. Euriak lurra jotzen duen kadentzia beti-bateko berberaz.

2 iz. Mus. Musika-esaldi baten amaierako akorde segida. Kadentzia perfektuan dominante akordeari tonika akordeak jarraituko dio.

kadete

1 iz. Akademia militar bateko ikaslea.

2 iz. Kiroletan, 15 eta 17 urte arteko kirolaria; adin horretako kirolariak hartzen dituen maila. Gizonezkoen kadete mailako txapelketa.

kadi

iz. Herrialde musulmanetan, epailea. Averroes Sevillako Kadi izendatu zuten eta Sevilla, Kordoba eta Marokoko gorteetan lan egin zuen.

kadira

iz. Ipar. Jarleku bizkardun besorik gabea. Ik. aulki. Kadiran jarri. Kadira bizkarra. Kadira apala.

erregeen kadira Haur jolasa, bi lagunen beso gurutzatuen gainean eserita joatean datzana.

kadmio

iz. Kim. Metal zuria eta malgua, 320 °C-tan urtzen dena (Cd; zenbaki atomikoa, 48). Kadmioa oso pozoitsua da.

kafe

1 iz. (Multzokaria). Kafeondoaren fruituaren hazia, txigortuz gero beltza dena. Ik. akeita. Zaku bat kafe. Kafe alea, garaua, bihia. Kafea eho.

2 iz. Kafe ale txigortu eta birrinduaz egiten den edari beltz pizgarria. Kafea egin. Kafea hartzen, edaten. Kafe hurrupa bat. Kafe beltza, hutsa: esnerik bota ez zaiona. Kafe hondarrak.

3 iz. Kikara bat kafe. Mutilak bi kafe atera zituen. Kafe beltz bat, mesedez!

4 iz. Ipar. Kafetegia. Kafe eta ostatuetan.

kafe denda, kafe-denda Kafea saltzen den denda.

kafe errota, kafe-errota Kafea ehotzeko tresna.

kafe eten, kafe-eten Kafea hartzeko egiten den etenaldia.

kafe etxe, kafe-etxe Kafetegia.

kafe landare, kafe-landare Kafeondoa.

kafe txano, kafe-txano Txanoa (kafea iragaztekoa).

kafeina

iz. Kafearen hazitik eta tearen hostoetatik ateratzen den gai pizgarria.

kafeinagabe

1 adj. Kafeaz mintzatuz, kafeina kendu zaiona. Kafe kafeinagabea.

2 iz. Kafe kafeinagabea. Hiru kafesne, bi kafe, eta kafeinagabe bat.

kafeondo

iz. Lurralde beroetako zuhaixka, jatorriz Etiopiakoa, bere fruituaren haziengatik landatzen dena (Coffea sp.). Ik. kafe landare.

kafeontzi

iz. Kafea egiteko edo zerbitzatzeko balio duen ontzia.

kafesne

1 iz. Kafea eta esnea nahasiz eginiko edaria. Katilu bat kafesne. Kafesnea zopekin katilu batean. Baserrian kafesne beroa eman zioten.

2 iz. Kikara bat kafesne. Kafesne bana hartu zuten.

kafetegi

iz. Kafea eta bestelako edariak zerbitzatzen diren etxea. Ik. kafe etxe. Kafetegi bateko terrazan.

kafetera

1 iz. Heg. Kafeontzia.

2 iz. Heg. Kafea egiteko tresna.

kafetxe

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kafetxe-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kafe etxe].

kafkiar

1 adj. Franz Kafka idazle txekiarrarena, haren lanari dagokiona.

2 adj. Franz Kafkaren lanetan antzematen den giro zentzugabe eta estugarria duena. Ana Isabel Moralesek istorio kafkiar baten matazan endredatzen gaitu ipuin honetan. Nongoak garen, zer garen eta zergatik bizi dugun egoera kafkiar hau.

kahaka

iz. Ipar. Mozoloa, gau hegaztia.

kai

1 iz. Portuetan, pertsonak eta zamak ontziratzea eta lehorreratzea errazteko prestatzen den eraikuntza. Donostiako kaia. Kai gainean. Marinelak kai lanean ari zirela.

2 iz. Portua, bereziki eraikia dena, hots, berezkoa ez dena. Kaian sartu.

3 iz. Irud. Jainkoaren Ama, bekatarien kaia eta gordelekua.

kaialde

iz. Kaia dagoen aldea. Kaialdeko etxeetan.

kaier

iz. (-r- bakunarekin). Ipar. Liburu modura jositako paperezko orri multzoa. Ik. koaderno. Eskuetan dituzten kaierak beltzak dira.

kaiku

1 iz. Ardi esnea biltzeko erabiltzen den zurezko ontzia, euskarri bakarrekoa eta goporra baino handiagoa; ontzi horren edukia. Ik. abatz. Kaikuak urki zurez egiten dira. Kaiku bat esne hartu zuen.

2 adj./iz. Lgart. Ergela, adimen laburrekoa. Ik. kirten 3. Baserritar kaiku pila handia dago gizontxoari begira. Hago isilik, kaikua! Kaiku zaharra! Kaiku handienak ere uler ditzake hitz horiek.

3 iz. Puntuzko euskal jaka urdin edo beltza, artilezkoa, irudi gorriz apaindua eta aurrealdean lokarri borladunez lotzen dena. Ik. mendigoizale 2.

4 iz. Artilezko ehunez eginiko euskal jaka urdin, beltz, zuri, berde edo gorria, kolore bakarrekoa edo bi koloretan laukiak eratuz egina. Ik. lekeitiar 3.

kaikukeria

iz. Kaikuari dagokion egite edo esan gaitzesgarria. Ik. ergelkeria. Kaikukeriak esan, aditu, egin.

kaikutzar

iz. Adkor. Kaiku handia, ergel handia. Kaikutzar hori!

kaila

iz. Ipar. Galeperra. Kailaren kantua.

kailatu1, kaila/kailatu, kailatzen

da ad. Ipar. Gatzatu. Gatzagia botatzen zitzaion esneari koilarakada bat eskas, eta uzten zen, haurrek eskolako lanak egin bitartean, kailatzera.

kailatu2

iz. Ipar. Gatzatua. Erdiratzen ditugu kailatua bezain aise, haiek herri honetara agertzen badira.

kailu

1 iz. Azal gogorra, azaleko gogorgunea. Bere esku kailuz beteak agertzen zituela. Zuhaitz adar bihurdikatuak, dena konkor eta kailu.

2 adj. Ipar. Pertsonez eta animaliez mintzatuz, hezur eta azal dena. Gizon kailua.

kaiman

iz. Krokodiloaren familiako amerikar narrastia, muturra zabala eta motza duena (Fam. Alligatoridae). Kaiman larrua.

kainabera

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kainabera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kanabera].

kainoi

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kainoi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kanoi].

kainu

iz. g.g.er. Hodia; txorrota. Berrogei bat metrora, kainu txiki bat zegoen harritik ateratzen zena; kainupean busti zuen burua.

kaio

iz. Itsasbazterreko hegazti palmipedoa, taldeetan bizi dena, handia, luma-zuria, eta bizkarra eta hegoak hauskarak dituena. Ik. antxeta. Kaioen garrasiak.

kaiola

1 iz. Animalia txikiak, eta, bereziki, txoriak, bertan itxirik edukitzeko, burdin hariz edo zotzez egiten den kutxa modukoa. Burdinazko, kanaberazko kaiola. Kaiolako atea ireki zion.

2 iz. Animalia basatiak giltzapean gordetzeko, burdin barraz eta xaflaz egiten den barrutia. Lehoien kaiola.

3 iz. Irud. Edozein bazterretan jartzen dute txabola; jan eta lo egiteko, han dute kaiola.

4 iz. Pilota-jokoan, lau eta erdikoa. Oso trebea da kaiolako jokoan. Kaiolako txapelketa.

bular kaiola, bular-kaiola Bizkarrezur, bularrezur eta saihets hezurrek eratzen duten barrunbea, bihotza, birikak eta beste organo batzuk dauzkana.

kaiolatu, kaiola/kaiolatu, kaiolatzen

1 da/du ad. Kaiolan giltzapetu. Kaiolatutako piztia amorratu baten moduan. Orain, denon ardura da, txoria kaiolatzea.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Katamotz izu kaiolatua.

kairotar

1 adj. Kairokoa, Kairori dagokiona. Kairotar kantaria.

2 iz. Kairoko herritarra.

kaiser

iz. Alemaniako enperadorea. Gilen II.a kaiserra.

kaixo

interj. Heg. Lgart. Adiskide bati, ikustean egiten zaion diosal hitza. Kaixo, Bruno, zer moduz? Kaixo, aspaldiko! Kaixo, adiskide.

kaixoka

adb. kaixo esanez. Elkarri kaixoka eta agurka.

kaizu

iz. Neurria, tamaina. Ik. izari. Haurtxoen kaizu txikia ipini zenuen eredu.

kajoi

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kajoi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tiradera].

kaka

1 iz. Beh. Uzkitik iraizten den digestio hondakina. Ik. gorotz; iraizkin. Kaka mokordoa. Kaka pila bat. Kakaz beterik. Txori kaka. Kaka usaina. Kaka ontzia.

2 iz. Beh. Inongo baliorik ez duen gauza. Utzi diat kaka bezain merke. Kaka baino errazago.

3 interj. Beh. Nahi edo espero ez den zerbait gertatzen dela ikustean erabiltzen den hitza. Ik. kaka zahar. Kaka, alferrik galdu diat oraingoa ere! Berak egin behar zuela dena eta, azkenean kaka! —Nik konponduko diat dena; —Bai, kaka!

kaka egin Beh. Uzkitik digestio hondakinak iraitzi. Ik. libratu. Kaka egiteko gogoa. Kaka galanki egin dut, eder eta lodi.

kaka nahaste, kaka-nahaste Beh. Kontu edo arazo nahasi eta itsusia. Beka horien banaketa dela eta, sekulako kaka-nahastea izan da.

kaka-ume Beh. Hazi gabeko umea, haurra. Gaurko egunean edozein kaka-umek ditu hirurogei urte.

kaka zahar 1 Beh. Inongo baliorik ez duen gauza. Mundu hau kaka zaharra duk!

2 interj. Beh. Nahi edo espero ez den zerbait gertatzen dela ikustean erabiltzen den esapidea. Kaka zaharra!, hau ere niri gertatu behar!

kakagale

iz. Beh. Kaka egiteko gogoa edo premia. Ik. kakagura; kakalarri. Egundoko kakagalea sartu zitzaidan.

kakagura

iz. Beh. Kakagalea.

kakahuete

1 iz. Urteroko landare herrestaria, lurpean sortzen diren fruitu oliotsuak ematen dituena (Arachis hypogaea).

2 iz. Landare horren fruitua, jateko ona. Kakahueteak zuritzen. Kakahuete-saltzailea. Mahai gaineko kakahuete azalak kendu zituen.

kakajario

1 adj. Beh. Kakatia, kakontzia.

2 iz. Beh. Beherakoa.

kakalardo

1 iz. Scarabaeidae eta beste familia batzuetako hainbat intsektu gorotz-jaleri ematen zaien izena (Fam. Scarabaeidae, Fam. Dytiscidae, Fam. Hydrofilidae eta Fam. Gyrinidae). Ardi gorotza den lekuan, ez da urrun kakalardoa.

2 iz. (Irain hitz gisa). Gezurti!, kakalardo!, labezomorro!

kakalarri

iz. Beh. Sabela husteko premia handia.

kakamarlo

iz. Ipar. Kakalardoa.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper