Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

joera

1 iz. Norbaitengana edo zerbaitetara jotzea; bereziki, barne bultzada, norbait edo zerbait bide jakin batetik jotzera edo molde jakin batez aritzera daramana. Ik. jaidura; isuri2 2. Suak joera gora, harriak, behera. Konfuzioganako joera. Izokinak ibai handi gezetara du joera. Gaur badugu halako joera bat lurreko paradisuan sinestera. Izadiko indarrak jainko bihurtzeko joera. Egiazko lirikarako joera barrendik dator. Hizkuntza bakoitzak badu horretan bere joera. Azkueren joeraren jarraitzaileak.

2 iz. Zerbaiten bilakaerak hartzen duen norabidea. Egungo literaturaren joerak. Joera politikoak. Prezioen joera aztertzeko.

jogailu

iz. Jotzeko tresna. Gazteak pilotan ari ziren edozein jogailurekin: botila, atabal, bai eta sardeekin ere. || Disko jogailua piztu zuen.

jogurt

iz. Bazilo jakin batzuek eragindako hartziduraz lortzen den esnekia, gatzatuaren antzekoa; esneki horren errazio ontziratua. Inork ez du zehazten egunean zenbat jogurt jatea komeni den. Bi jogurt, baten prezioan.

joia

iz. Bitxia.

joile

iz. Ipar. Jotzailea.

joka

adb. Joz, jotzen. Ate joka ditugu dagoeneko. Mutur joka ari dira elkarrekin. Bular joka, Jaunari barkamena eskatuaz. Aizkoraz joka xehatua dute atea.

jokabide

iz. Jokatzeko edo aritzeko modua. Ik. jokaera; jokamolde. Bere emaztearen jokabide makurrak minduta. Nire zuenganako jokabidea. Jokabide horri zuzen deritzat. Nire jokabidean zakar samarra naizela? Batasunari buruzko Euskaltzaindiaren jokabidea.

jokada

iz. g.er. Abiada, oldarra.

jokaera

iz. Jokatzeko edo aritzeko modua. Ik. jokabide; jokamolde. Ez nuen nik jokaera hau espero. Bere amaren jokaeran ikasbide hartuz. Jokaeraz aldatu.

jokalari

1 iz./adj. Jokatzen zalea dena, dirua jokatzera emana dena. Senar nagi, jokalari eta edalea. Jokalaria izan zen oso, hil arte. Jokalari alfer bat.

2 iz. Joko jakin batean esku hartzen duen pertsona. Osasuna futbol taldeko jokalariak.

3 iz. Antzezlea. Pastoraletako jokalariak.

jokaldi

1 iz. Joko batean bereiz daitekeen egite bakoitza; bereziki, jokalari baten txanda bakoitza, edo irabazten edo galtzen den gertaldi bakoitza. Jokaldi bakoitzean hogeita hamar euro baino gehiago ezin joka daitezke. Lehenbiziko jokaldian nola egin dezakezu joko hori? Partidako jokaldirik interesgarrienak.

2 iz. Irud. Saltzaile batek jokaldi makur bat egin zion.

jokalege

iz. Joko jakin bat arautzen duen legea. Ez ditu errespetatu jarri diren jokalegeak.

jokaleku

1 iz. Jokatzeko lekua. Donostia izango da trontzalarien jokalekua.

2 iz. Antzerki lan bat jokatzen den lekua; bertan irudikatzen den lekua. Jokalekua plazan eraikitzen zuten taulaz. Jokalekua: Kaliforniako ostatu-barne bat. || Bakezko eta demokraziazko jokalekua ekarriko duen akordio politikoa.

jokamolde

iz. Jokabidea. Giza jokamoldea arautzen duten legeak.

jokarazi, jokaraz, jokarazten

du ad. Jokatzera behartu. Inoiz ikusi ez zuen dantza bat jokarazi zion.

jokatu

1 da/du ad. Joko jakin batean aritu; jokoan jardun. Ik. egin1 8; aritu; jardun1; ibili1 4. Sagardoa galanki edango dugu, tokan jokatzen dugun bitartean. Pilotan, musean jokatu. Harri txikiarekin jokatu nahi dute. Harria nork gehiago altxatu jokatu genuen. Taldeak ondo jokatu zuen igandean. Gaitezen joka, gaitezen dantza eta josta. Makila bat eskaintzen dio, joka dadin haren kontra. || Denboraldi honetan bi partida jokatu ditu eibartarrak. Pilota partida ederrak jokatu dira.

2 du ad. Apustu egin. Dirua jokatu du. Afaria jokatu zuten musean. Peru Odolkik lepoa nahi zuen jokatu. Mila pezeta jokatu zituen loterian. Nahi adina diru, bi bati jokatuko ziola. || Sega apustu bat jokatu dugu Errenteriako partean. Usurbilen dema bat aurten da jokatu. Bi ahari joko dira Bizkaian jokatu.

3 du ad. Zezenez mintzatuz, zirikatu eta, datorrenean, haren erasoa antzez saihestu. Ik. toreatu. Sei zezen jokatuko dira gaur Azpeitiko plazan. Hiltzeko zezenak jokatu ziren.

4 da/du ad. (du aditza denean nor osagarririk gabea da). Norbaitekin edo egoera jakin batean, aipatzen den moduan aritu edo jardun. Ik. portatu; gobernatu. Era lotsagarrian jokatu dugu maiz kultura gaietan. Zer diote gure aitzinekoek, nola jokatu dira, zer egin dute? Ederki jokatu dira. Langileekin bakea nahi duen ugazabak garbi jokatu behar du. Oker jokatu ote zuen bere emaztearekin? Buruz eta zentzuz jokatu zuen Erromak auzi horretan.

5 du ad. Norbaiti bere kalterako zerbait egin. Ederra jokatu didak! Jokaldi makurra jokatu diote.

6 du ad. Antzerkiaz edo kidekoez mintzatuz, gertaerak antzezleen bidez irudikatu. Ik. antzeztu. "Iparragirre" pastorala jokatu zutenak. Bakarrizketa bat jokatzeko. || Dantza bat jokatu.

7 du ad. Antzerki lan edo film batean, pertsonaia baten rola egin. Zortzi aktorek 38 pertsonaiaren rolak jokatuko dituzte.

8 du ad. Hizkl. Aditz baten adizkiak, hurrenez hurren esan edo idatzi; aditza, aspektu, modu, aldi eta pertsona markak agertzen dituela erabili. Aditz laguntzailea jokatu.

9 du ad. Ipar. Abere arrak emea estali. Ahariak ez du ardirik jokatu behar, hiru urte bete aitzinean.

10 (Era burutua izenondo gisa). Euskararen adizki jokatuek pertsonarekin eta numeroarekin komunztadura egiten dute eta marka horiek adizkietan islatzen dira. Perpaus jokatua: adizki jokatua duen perpausa.

jokatugabe

1 adj. Hizkl. Aditzez mintzatuz, aldi edo pertsona markarik ez duena. Aditzak jokatuak nahiz jokatugabeak izan daitezke; jokatugabeak ikusiko ditugu atal honetan.

2 adj. Hizkl. Perpausez mintzatuz, adizki jokaturik ez duena. Aditzoina aditz izena eta partizipioa baino gutxiagotan ageri da perpaus jokatugabe hauetan. Baldintza-perpaus jokatuak eta jokatugabeak.

jokatzaile

iz./adj. Jokalaria.

jokatze

iz. jokatu aditzari dagokion ekintza. Jan-edan galgarri, jokatze gaizto, tratu makurrak.

joker

iz. Joko kartetan, jokalariari komeni zaion balioa hartzen duen karta. Ik. komodin. Mahukapean joker bat gordetzen zuen beti.

joki

iz. Abereentzako janari mota, ote xehatua artoarekin edo arbi zatiekin nahasiz egiten dena.

joko

1 iz. Atsegin hartzeko, eta, askotan, tartean dirua dagoela, egiten den jarduera arauduna, batek edo batzuek irabazten eta beste batek edo beste batzuek galtzen dutena. Ik. jolas; josteta. Pilota-jokoa. Erreboteko joko handia. Euskal jokoak. Herri jokoak. Aizkora-jokoa. Makina bat ahari joko irabazi eta galdutako baserritarra. Aritzen dira denbora puska batean karta-jokoan.

2 iz. (Dirua jokatzearen aldeari begiratuz). Jokoa debekatu, baimendu. Jokoa ez da errenta. Etxe asko hondatu ditu jokoak. Jokorako ohitura. Jokoan ondo larrutu omen dute. Jokotik aberastea. Joko galgarriak. Jokorik hoberena gutxien dirauena (esr. zah.).

3 iz. Joko batean, bereziki mahai-joko batean, aritzeko behar diren pieza eta tresnen multzoa. Olentzerok Trivial jokoa oparitu dit.

4 iz. Jokoarekin halako antza duen ariketa. Poesia deitzen den joko bitxi hori. Maite joko luze eta korapilatuak.

5 iz. Musean, lau karten artean hogeita hamar baino gehiago izatea. Jokorik baduzu?

6 iz. Pilota-joko batzuetako partida banatzen den zati bakoitza. Partida egiten da honenbeste jokotara; maizenik hamahirutara.

7 iz. Aditzez mintzatuz, horiek jokatzea. Hiztegi bakarrean eskaintzen zaizkigu definizioak, adibideak, sinonimoak, antonimoak, irudiak, deklinabidea, aditz joko osoa.

hitz joko, hitz-joko Hitz baten esanahi bikoitzaz baliaturik edo antzera ahoskatzen diren bi hitzen adiera desberdinez baliaturik egiten den jokoa. Zelanok hitz-jokoa egiten du ultio (mendekua) eta unctio (gantzuketa, igurtzia) hitzen artean. Hitz-joko xume bat zilegi bazait, nik esango nuke mundua, munduko zenbait aldetan, asko aldatu dela. Hitz-jokoetara emana. Ezin itzulizko hitz-jokoa.

jokoan 1 adb. Arriskuan, galtzeko edo irabazteko egoeran. (egon, izan edo jarri bezalako aditzekin erabiltzen da). Bizitza bera jokoan zegoen. Bi etxe horien jabegoa da jokoan.

2 adb. (ari, egin eta kideko aditzekin). Karta-jokoan. Urtero egiten dugu jokoan Gabonetan. Debekatua zegoen jokoan aritzea edaria saltzen zen lekuan.

joko antolatzaile, joko-antolatzaile Kirol. Saskibaloian eta kideko jokoetan, erasoaldia antolatzen eta zuzentzen duen jokalaria. Torontok bost urterako berritu dio kontratua Jose Calderon Tau Baskoniako joko-antolatzaile ohiari.

joko arau, joko-arau 1 pl. Joko jakin batean aritzeko bete behar diren arauak. Euskaldunek beren tokira moldatu zuten pilota-jokoa eta hainbat gauza aldatu zituzten: jokalekua, joko arauak, pilota, jotzeko tresnak eta abar. Joko arauak hautsi.

2 Irud. Bozetako joko arauak aldatuta, zerrenda bozkatuenak beti izango du gehiengo osoa legebiltzarrean. Joko arau demokratikoak errespeta ditzaten besterik ez dugu eskatzen.

joko etxe, joko-etxe Dirua jokatzen den etxea. Ez kartarik hartzeko, ez joko etxera joateko.

joko garbi 1 Azpikeriarik gabeko jokoa. Anton. azpijoko. Etsaiak aurpegiz aurpegi eta joko garbian ezin menderatu dituztenean. Hori ez da joko garbia.

2 Atxiki txikia. Ezker ederra erakutsi zuen errebotean eta joko garbian.

joko lagun, joko-lagun Karta-jokoan aritzeko laguna. Sartu zen ostatura eta berehala egin zituen joko-lagunak.

lore joko, lore-joko Literatura, eta batez ere poesia, bultzatzeko egiten den lehiaketa. Abbadiak antolaturiko lore-jokoetan ere izan zen emakume bertsolaririk.

jokozain

iz. Kirol. Kiroletan, arauak betearazten eta epaile lanak egiten dituen pertsona.

jokozale

iz./adj. Jokatzen zalea dena, dirua jokatzera emana dena. Ik. apustuzale; jokalari. Jokozale amorratua da.

jolas

1 iz. Atsegin edo atseden hartzeko jarduna, olgeta, jokoa (dirurik jokatzen ez dena) edo kirola. Ik. josteta; joko. Ez dira horiek haur jolasak. Haurren jolasei begira egoten zen. Euskaraz jolasean, euskaraz lanean. Euskal abesti, dantza eta jolas garbiak. Gaurko jolasetan garrantzirik handienetakoa duena zinema da. Neskatxen eta mutilen bilerak, jolas eta hitz egite lotsagarriak. Ez dute atseden eta jolas beharrik. Maite jolas arin bat. Haragizko jolasetara iraultzen da gehienez, gogo gaiztoz bezala. || Haren azken zinema lana irudimen jolas arin bat da. Jolas bertsoak ondu zituen Larramendik.

2 iz. Solasa, hizketa.

jolasean (ari izan, ibili...) adb. Jolasten. Ez nauk jolasean ari. Neska-mutilak elkarrekin jolasean badabiltza. Jolasean dabiltza bildotsak soroan. Jolasean hasi zena benetan bukatu zen.

jolas egin Jolasean jardun. Ik. jolastu. Haur jostailu bat bezala hartu haute jolas egiteko. || Nahi adina jolas egin dun nirekin. || Hari bati eragin eta katuari jolas eginarazten nion.

jolas lagun, jolas-lagun Jolasean aritzeko laguna. Ik. jolaskide. Txikitako adiskidea zuen Telleria, jolas laguna. Nahi al duzu beste jolas lagun bat aukeratu?

jolas ordu, jolas-ordu Jolaserako denbora; ikastetxeetan, eskola-saioen artean hartzen den atsedenaldia. Ik. jolasaldi; jolasgarai. Hamarretatik hamar eta erdietara dute jolas ordua.

jolas parke, jolas-parke Jolaserako eta jostatzeko instalazioak dauzkan barrutia. 1955ean lehen jolas parkea sortu zen Kalifornian: Disneyland.

jolasaldi

iz. Jolaserako denbora. Gero ordubeteko eskola eta ondoren jolasaldia.

jolasbide

iz. g.er. Jolaserako bidea; josteta.

jolasgarai

iz. Jolaserako garaia edo denbora-tartea. Ik. jolas ordu; jolasaldi. Jolasgaraian gozokiak eskaini nizkien irakasleei eta ikaskideei.

jolasgarri

1 iz. Jolaserako erabiltzen den gauza. Ibilera hauek ziren haien jolasgarri kutunenak. Jolasgarritzat hartzen den egitekoa.

2 adj. Atsegingarria. Joko jolasgarria.

3 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Zoro-ergelak, inoren atsegingarri eta jolasgarri izaten direnak, etxekoentzat ondo negargarri izaten dira.

jolasgura

1 iz. Jolasean ibiltzeko gogoa. Jolasgura bizia ekarri duzue gaur.

2 pred. Jostagura.

jolaskeria

iz. Jolasa, gaitzesgarritzat hartua. Ezkondu gabe, jolaskerietan ibili nahi zuen.

jolasketa

iz. Jolastea, jolasa.

jolaskide

iz. Jolas laguna. Aitona-amonak askotan biloben jolaskide izaten dira.

jolasleku

iz. Jolastokia. Zelai zabal eta jolaslekuak gaur dira basamortuak.

jolasti

1 adj. Jolasean, jauzika edo lasterka ibiltzeko joera duena. Ik. jostalari. Txori jolastiak.

2 (Adizlagun gisa). Haizea pago adarretan zebilen jolasti. Itsasertz harrizkoan uhinak jolasti.

jolastoki

iz. Jolasean ibiltzeko edo jolas egiteko tokia. Ik. jolasleku. Eskolako jolastokia. Haurrentzako jolastokiak. Herrian jolastokirik ez dagoelako. Ipar Amerikan, dantzaleku eta jolastokiak ugariak izanagatik, ez da jendea bestetan baino alaiago.

jolastu, jolas/jolastu, jolasten

da ad. Jolasaren bidez atsegin hartu, jolasean ibili, jolas egin. Ik. jostatu. Neskak neskekin eta mutilak mutilekin jolastu. Jolastu ginen haren ateraldiekin. Bertako zelaitxo batean jolasten ziren abesten eta dantzan jaiegun arratsaldeetan. Ederki jolastu gara: futbolean jokatu dugu.

[Oharra: futbolean jolastu dugu, futbolean jolastu gara eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak futbolean jokatu dugu, futbolean aritu gara eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

jolastun

adj. Berritsua, hitzontzia.

jole

iz. Jotzailea.

jomuga

1 iz. Helburua, xedea. Jo genuen jomuga eta heldu ginen helburu nagusira. Gure gutizien jomuga. Jomuga bat erdietsi nahian. Jomugak finkatu.

2 iz. Tiroaren helburua. Ik. itu. Tiratzaileek jomugatzat hartu zuten. Jomuga urrutiegi zegoen.

jondane

Zub. Kristau erlijioko santu jakin batzuei aurretik ezartzen zaien hitza. Ik. san; done 2.

[Oharra: izen jakin batzuekin erabiltzen da; ik. Euskaltzaindiaren 125. araua].

jondoni

Ipar. Kristau erlijioko santu jakin batzuei aurretik ezartzen zaien hitza. Ik. san; done 2. Jondoni Joane eguneko sua. Jondoni Jakobe apostoluari eskainia.

[Oharra: izen jakin batzuekin erabiltzen da; ik. Euskaltzaindiaren 125. araua].

joniar

1 adj. Joniakoa, Joniari dagokiona.

2 iz. Joniako herritarra.

joniko

adj. Greziako Jonia deritzon eskualdeari dagokiona. Itsaso jonikoa. Kostalde jonikoa.

jonki

iz. Lgart. Heroinazalea. Zubi azpiko bazter batean uzkurtuta, jonki bi ari dira beso ubelduak ferekatzen, gerizpean. Jonki bat azken heroina-dosiaren eske bezala.

jopu

1 iz. Morroia, zerbitzaria, bereziki gizarte feudalaren antolaketan. Urtearen goienean, jopua jabearen aldean (esr. zah.).

2 iz. Esklaboa. Jopuak erosi. Joputzat saldua.

3 iz. Irud. Estatuaren jopu izatea. Emakume baten jopu haiz.

4 (Izenondo gisa). Ama jopuaren seme jopua naizela.

jopuntu

1 iz. Norbaiten arreta eta atentzioaren helburua. Europan salgaien % 72 kamioietan garraiatzen da eta Europako Batzordeak kamioiak jarri ditu jopuntuan. Komunikabideen jopuntuan zaudetela uste al duzu? Hedabideek eta bereziki telebistak sustatzen duten ikuskizunaren gizartea jopuntuan jarri du Alex de la Iglesiak bere azken filmean.

2 iz. Jomuga, tiroaren helburua. Ik. itu.

joputasun

iz. Jopu denaren nolakotasuna edo egoera. Ik. joputza; esklabotasun. Herriak bere joputasuna astin zezan.

joputza

iz. Joputasuna. Langileak joputza errukarrian edukitzeko.

joran

iz. Gogo edo nahi bizia. Ik. irrika1; lehia. Helbururik gabeko joranik ez dago. Zu ikusteko joranez dago. Askatasun jorana.

jorantsu

adj. Joranez betea. Mutikoek, urduri eta jorantsu, hartu zituzten beren aulkiak.

jordaniar

1 adj. Jordaniakoa, Jordaniari dagokiona. Jordaniar agintaria.

2 iz. Jordaniako herritarra.

jori

1 adj. Dagokionetik ugari duena edo ugari ematen duena. Ik. ugari; oparo. Uzta joria. Zelai eta belardi joriak. Galburu joriak. Iturri bat txit joria. Zenbat gizon argi eman zizkigun Greziako lur joriak! Baratze joria. Mintzo joria. Haren euskara jori, ederra. Euskal aberastasun zahar eta berrien bilduma joria. Golko joriko emaztekia: bular handiko emakumea.

2 (Adizlagun gisa). Ur garbia jori dariola.

joriki

adb. g.er. Joritasunez, jori.

joritasun

iz. Joria denaren nolakotasuna. Ik. ugaritasun; oparotasun. Herri honetako iturrien joritasunetik sortzen dira erreka anitz. Platonen elkarrizketa ederren joritasuna.

joritu, jori/joritu, joritzen

da/du ad. Jori edo joriago bihurtu. Ik. ugaritu. Hainbat errekak jorituriko ibaia. Hizkuntza aberastu eta joritzeko.

joritzaile

adj. Joritzen duena.

joritze

iz. g.er. Jori edo joriago bihurtzea.

jornada

1 iz. Heg. g.g.er. Bidaia. Egunean hiru jornada egiten genituen Donostiatik Zumarragara.

2 iz. Heg. Herr. Lanaldia, lanean ematen den egun zatia. Ik. lanegun 2. Ez zen kabinatik jaitsi jornada osoan.

3 iz. Heg. Herr. Gurdi baten edukia. Belar onduarekin azken jornada edo gurdikada etxeratu.

jornal

iz. Herr. Eguneko saria; soldata. Jornal ona irabazi. Larunbatean sendatzen dira, jornalak hartzean. Jornalean lan egin.

jornalero

iz. Heg. g.er. Soldatapekoa, saripekoa.

jorra

iz. Jorratzea. Ik. jorraldi. Jorra eta soilketa guztiak egin behar dira neguko ilbeheretan. Zenbat jorratu, hainbeste izan: jorra bat arbi bat, bi jorra bi arbi. Lurrari jorra bat eman. Gari jorra. Ogi jorraren ihesi dabilena, olo jorrak harrapatzen du.

jorran adb. Jorratzen. Soroetan ikusten ditugu emakumeak aitzurrean, jorran eta edozein behar egiten. Emaztea etxezain, aza jorran ari. Landare jorran.

jorrai

iz. Jorratzeko erabiltzen den aitzur txikia. Jorraia aitzurraren berdin nahi (esr. zah.).

jorrai dantza, jorrai-dantza Euskal dantza mota. Jorrai dantza egiten da herrietako festak bukatu ondoan, zahagi puztuekin eta jorraiekin.

jorrail

iz. Apirila.

jorraketa

iz. g.er. Jorra, jorratzea. Ederki etorriko litzaioke jorraketa bat baratzeari.

jorraldi

iz. Jorratzea; jorratzen den aldia. Artoak bi jorraldi behar ditu.

jorrari

iz. g.er. Jorratzailea.

jorratu, jorra/jorratu, jorratzen

1 du ad. Lurra pixka bat harrotu, alferrikako belarrak ateraz. Ik. saratu. Nik erein arren galgaraua soroan, jorratu eta zalkea eskuz atera arren, ez zaidala garirik helduko. || (nor osagarria lurra, soroa edo kidekoa dela). Landa jorratu gabean bezala. || (nor osagarria erein edo landu den landarea bera dela). Artoa maiatzean jorratzen da. Jorratu behar ez den landarerik ez da. Belarrak jorratu eta artoa sasira bota: zerbait oker egin.

2 du ad. Irud. Herriko berriak xeheki jorratuz, intxaurrondoaren itzalpe eztian.

3 du ad. Landu. Erabili asmo dudan saila ez da maizegi jorratua izan euskaraz. Gai hori ederki jorratu du Coseriuk.

4 du ad. Gaizki esaka aritu; kritikatu. Gaizki esaleak, gutxiago ezagutuz, gutxiago jorratuko zaitu. Jorratzen diren obrak irakurri ere egin behar dira.

5 du ad. Jipoitu. Hanka kolpeka jorratu zizkion saihets hezur guztiak.

jorratzaile

1 iz. Jorran ari den pertsona. Landa batean arbi-jorratzaile multzo bat ari zen.

2 iz. Norbaiti buruz gaizki esaka ari den pertsona. Lagun-jorratzaileak direnak.

jorratze

iz. jorratu aditzari dagokion ekintza. Ik. jorraldi. Jorratze bat eman behar diozu aitzur zorrotz batez.

jorubera

iz. Nigeriako kostaldean mintzatzen den hizkuntza.

josi, jos, josten

1 du ad. Haria eta jostorratza erabiliz, ehun baten zati bi lotu, edota zerbait ehun zati bati atxiki. Soineko bat josi. Eskuz jositako soinekoa. Abarkak josteko. Atalak elkarrekin josi. Frantziskoren jantzi mehe urratuari josi zizkioten barrengo aldetik adabaki lodi batzuk. Botoiak josi. Urrezko hariz josia. Josten ikasi. Kolpearen ondorioz, AEBko presidenteari zauria josi behar izan diote, ezpainaren alboan.

2 du ad. Nolabait lotu edo elkartu. Zein da olerki horiek elkarrekin josten dituen haria? Hitz harroak antzez josten. Gertakizuna poliki josia dagoela. Barojaren hizkera arrunta, nolanahi josia.

3 du ad. Paper orriez mintzatuz, elkarri atxiki eta gai gogorren batez estali. Liburu bat josi.

4 du ad. Gauza batean beste bat irmoki finkatu, zeharkatzen dituen zerbaiten bidez bereziki. Iltzez josi (Ik. iltzatu). Jesus gurutzean josiari. Bi ohoinen erdian gurutzeari josia izan zen. Paretetan josiak dauden harriak. Hortik zetorkion haragian josia beti eraman zuen arantza. Besteak ere jakingarriak zirelarik, bat josi zitzaidan gogoan. Zaldunari josia ezkutaria doa, gorputzari errainua itsasten zaion bezala. || Begiak lurrean josi.

5 da/du ad. (Dagokion izen sintagmak -z atzizkia hartzen duela). Erabat bete. Zorrez josia. Ukabilkadaz josi zuten. Urre-zilarrezko arrainez josi zen ibaia. Gau argi izarrez josia.

josteko hari Josteko erabiltzen den haria. Artaziak eta josteko haria azokan bertan topatuko dituzte diseinatzaile bezala aritu nahi dutenek.

josteko makina Josteko erabiltzen den makina. Izarak eta estalkia albaindu nituenean konturatu nintzen josteko makina ganbaran neukala. Josteko makina martxan jarri. Ganbaratik, josteko makinaren hotsa zetorren.

joskera

1 iz. Esaldi bateko hitzen hurrenkera antolatzeko era. Ik. sintaxi. Hitz joskera. Hotsak, hitzak eta joskera. Erdal kutsua darien joskera nabarmenak. Latin joskera. Eguneroko hizkuntza ez da gai, joskera deus aldatu gabe, poesia eta prosa landurako.

2 iz. Josteko era.

josketa

iz. Jostea. Josketak eta etxeko beste lanak.

joskile

iz. Bizk. Jostuna, joslea.

joskura iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, joskura-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. jostura].

josle

iz. Bizibidea ateratzeko arropak egiten dituen pertsona, bereziki emakume edo umeentzako jantziak josiz edo konponduz bizibidea ateratzen duen emakumea. Ik. jostun. Zuen ama josle ona zen.

jostagailu iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, jostagailu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. jostailu].

jostagarri

1 iz. Jostetan aritzeko gauza. Ik. jolasgarri; jostailu. Halakoetan Gexina izaten zuen jostagarri; harekin egiten zituen barreak. Mendiko opor leku haietan ez omen zuten, ez jostagarririk, ez lagunik.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Hemen nauk ni, Galtzagorri, umezurtzen jostagarri. Gizonen jostagarri da ehiza.

3 adj. Jostarazten duena, atsegingarria. Bertso jostagarriak. Liburu jostagarriak ez irakurtzeko. Jostagarria iruditu zitzaidan mutilaren erantzuna.

jostagura

pred. Jostatzeko gogoa duena. Ez gara hemen inor jostagura, lazten gaitu bazterren isiltasunak.

jostailu

iz. Jostetan aritzeko gauza; bereziki, haurrak jostatzeko egiten den edo balio duen gauza. Haurrak jostailuekin baino pozago. Intxaurrak ziren orduan mutikoen jostailu. Badela gizonen gainetiko indar bat, jostailuak bezala ibilarazten gaituena. Emakumeen jostailu bihurtua. Jostailuzko etxetxoak.

jostailu denda, jostailu-denda Jostailuak saltzen diren denda.

jostaka

adb. Jostatuz, jolasean. Etxe atarian jostaka zebiltzan haur ttipiak.

jostaketa

iz. Heg. Josteta.

jostakin

adj. Jostalaria, alaia, atsegina. Baziren Hazparnen koplari eta ditxolari, gizon bitxi jostakin anitz. Zu beti jostakin.

jostalagun

iz. Josteta-laguna. Bere jostalagunen izen edo izengoiti franko utzi dizkigu Oihenartek: Margarita, Argia, Graziana.

jostalari

adj. Jostetan aritzeko joera duena, alaia, atsegina. Ik. jostakin; jolasti; olgetari. Jende alaia, jostalaria eta bihurria. Antxume jostalariak. Atzo jostalari eta osasuntsu zena, gaur minbera eta zapuzti.

jostaldi

iz. Josteta, jolasa. Sukaldean izaten ziren jostaldi edo olgeta guztiak. || Donostiako Hitz Jostaldiak: Donostian antolatzen ziren Lore Jokoei ematen zitzaien izena.

jostaleku

iz. Jostatzeko lekua. Ik. jolastoki. Gauazko ostatu eta jostaleku guztiak hetsiak dira.

jostarazi, jostaraz, jostarazten

du ad. Jostatzera behartu. Bertsolariek jendea ederki jostarazi dute beren ateraldi politekin.

jostarazle

iz./adj. Jostarazten duena. Haurren zaintzaile eta jostarazleak.

jostatu, josta, jostatzen

1 da ad. Atsegin hartuz denbora igaro. Festarik festa dabiltza, apaintzea eta jostatzea baino gogoan besterik ez dutela. Zer, jostatu zarete Iruñean? Gaixo zozoa, ez dira gaizki zutaz jostatu!

2 da ad. Jolastu. Haur gaixoek non jostaturik ez zeukaten.

3 du ad. Jostarazi, atsegin eman. Lehengo eguneko zure solasak anitz jostatu ninduen. Nik irakurleak jostatu nahi ditut.

jostatze

iz. jostatu aditzari dagokion ekintza. Ik. jolas. Jostatze lizunak.

joste

iz. Hariaren eta jostorratzaren bitartez, ehun zati bi batzea edo lotzea, edota zerbait ehun zati bati atxikitzea. Ik. josketa. Igandean joste, lisatze eta beste lan debekatuak egiten. Joste lanak.

josteta

1 iz. Jostatzea; jostatzeko moldea edo bidea. Josteta ederra da pilota jokoa. Gure hango josteta guztia, leihotik karrikaren harat-honata. Haur jostetak.

2 iz. Txantxa. Han preso egotea ez dela josteta. Erraten dizuet zinez eta jostetak bazter utziz.

3 adb. Ipar. Jostetan. Etxearen inguruan josteta ari nintzelarik.

jostetan adb. Jostatzen. Nahiago dute ibili jostetan. Jostetan ari zen sokarekin. Zinez ala jostetan.

jostirudi

iz. Komedia, bereziki Lore Jokoen garaiko euskal komedia. Martzelino Soroaren jostirudiak. Ekitaldi bakarrean moldatutako jostirudia.

jostorratz

iz. Josteko orratza. Ik. orratz. Jostorratzaren begia. Jostorratz ontzia.

jostun

1 iz. Bizibidea ateratzeko, arropak egiten dituen pertsona, bereziki trajeak egiten dituen gizonezkoa. Jostunarengana joan jaka saiatzera.

2 iz. Joslea.

jostundegi

iz. Jostunaren lantegia. Bukatu zen arratsaldeko saioa jostundegian, eta neska guztiak pauso bizkorrean abiatu ziren herriko plaza aldera.

jostura

1 iz. Ehunezko, larruzko edo kideko bi atal batzen dituen puntada segida jarraitua. Josturarik gabeko jantzi luzea. Zakuak zuen jostura batetik. Jostura askatzeko.

2 iz. Irud. Arimaren azken josturetaraino.

jota1

iz. Alfabetoko letra (j, J).

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper