Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

j

1 Ik. jota.

2 (Letra larriz). joule-ren nazioarteko sinboloa.

ja

adb. Jadanik. Ik. jada. Ja egina da. Ja egina zen. Ja egina da? Zure kusi Elisabet ja delarik zaharra, sei hilabeteko da seme batez izorra. Zeren ilunpea iragan baita, eta egiazko argiak ja egiten baitu argi. Ohorez hantua daukagu ja aspaldikoan Berdoly hori. Iraungi da ja azken epea. Behin baino gehiagotan errana zuen ja lehen ere zer xedetako gizon zen.

jabal

1 adj. Ipar. Barea. Ur geldi jabala. Jabalago barnea, hatsa hobeki hartzen dut.

2 (Adizlagun gisa). Ipar. Ura beheraldian, itsasoa jabal.

3 iz. Ipar. Baretasuna, gelditasuna. Ik. jabaltasun. Pesiaren ondotik dakarzu jabala.

jabalaldi

iz. Ipar. Barealdia, geldialdia. Euriak, ekaitzak, sukarrak, badituzte beren jabalaldiak. Fedearen urratsak jabalaldi bat erakusten duela.

jabalarazi, jabalaraz, jabalarazten

du ad. Ipar. Barearazi.

jabaldu, jabal/jabaldu, jabaltzen

da/du ad. Ipar. Baretu, ibitu. Haizeak jabaltzen, itsasoa ematzen. Hango karra eta berotasuna ez da behin ere jabaltzen eta ez beheititzen, beti dago goren puntuan. Izurritea jabaldu artean. Polik-poliki, Teresa jabaldu zen. Bihotza jabaltzen zaionean.

jabaldura

iz. Ipar. Jabaltzea; jabalaldia. Eta jabaldura gozo bat egin zen itsaso haserretuan. Aurkituko duzue zuen ariman jabaldura.

jabalgarri

adj. Ipar. Jabaltzen duena.

jabaltasun

iz. Ipar. Baretasuna. Ur geldiaren antzeko jabaltasuna. Isiltasuna, bakea, jabaltasuna.

jabari

iz. Zuz. Ondasun baten gaineko jabetza-eskubidea. Liburuak ez badu copyright loturarik, hau da, jabari publikoko liburua bada, liburuaren edukiak ere irakur daitezke.

jabe

1 iz. Aipatzen dena berea duen pertsona. Etxearen jabea. Mahasti jabea datorrenean. Ardi jabeak. Hura da nire bihotzaren jabea. Goazen, mutilak, intxaurrok bertan utzita, jabea dator eta. Jabearen borondatearen kontra. Gaizki hartua edo edukia jabeari bihurtzeko. || Baserriaren jabe gelditu zena. Utzi ninduen bere ondasun guztiaren jabe (Ik. jabe izan).

2 iz. (Norbaitek ezaugarri edo bertute jakin bat duela adierazteko). Ik. jabe izan 2. Munduan izan den adimenik garbienetako baten jabea. Irakurleak ezagutzen du Eladitxo, begi beltz ederren jabea. Ez ziren, ez, bihotz gogorren jabeak.

jabe egin Ik. jabetu. Munduaren jabe egin ziren. Engraziaren jabe egiteko. Bazter haien jabe egin eta osotoro hondatuko zituztela.

jabe izan 1 da ad. Jabea izan. (Dagokion osagarriak -en atzizkia hartzen du). Ondasun handien jabe ziren. Deusen jabe ez zirenak. Eskubide horren jabe izateko. Izadiaren jabe den Jainkoak. Nahi duenaren jabe denak ez du gehiago giltza beharrik. Hire geroaren jabe haiz. Bada, honetan, bakoitza da bere borondatearen jabe. Orduan erotu naiz; ez nintzen gehiago ene zainen jabe. Lursail guztien jabe Estatua zen. || Guztiok, jabe garenez, aldatzen dugu hizkuntza. || Aitarik eta amarik gabe, gaizto batzuk ditut jabe.

2 da ad. Ezaugarri edo bertute jakin bat izan. Adimen urriaren jabe naiz. Nire indar eta osasunaren jabe nintzenean. Gaizki esanak barka bitza, arren, begi zorrotzagoaren jabe denak. Musikagile harrigarria; orkestratzearen jabe, inor ez bezala. Alferrandi, izenaren jabe zelarik, zen ere tabernazaletxoa.

3 da/du ad. (Lan baten autoreaz mintzatuz). Egilea du jabe liburu honek. Artola euskal olerkaria da idazki honen jabe. || Irakurgai hori ez da sasikoa, badu bere jabea.

jaun eta jabe Zerbaiten edo norbaiten gainean erabateko nagusitasuna edo aginpidea duen pertsona edo gauza. Munduko ondasun guztien jaun eta jabea. Eskoletatik eta gizartetik baztertua izan da bertako hizkuntza luzaroan, ingelesa geldi zedin jaun eta jabe. Han eta hemen, baita hizkuntza gaietan ere, argitasunak, lekukoak, dokumentuak dira jaun eta jabe; jaun eta jabe bakarrak.

jabearazi, jabearaz, jabearazten

du ad. Ohartarazi, konturarazi. Entzuleak bereizketa horretaz jabearaztea da gure lehendabiziko helburua.

jabedun

adj. Jabea duena. Jabeduna da liburu hau. Intxaur horiek jabedunak dira.

jabegabe

adj. Jaberik ez duena. Zurtz triste jabegabeen egitekoak.

jabegabeko adj. Jabegabea.

jabegai

iz. Oinordekoa. Graziak Jainkoaren seme eta Zeruaren jabegai egiten du gizona.

jabegaitasun

iz. Oinordekotza. Jabegaitasuna galdu. Baserriko jabegaitasuna kenduko ziotela.

jabego

iz. Jabetza. Ik. jabetasun. Lur horren gainean nik daukat jabegoa. Zerbaiten jabegoa galdu, kendu.

jabekide

iz. Beste batzuekin batean zerbaiten jabe den pertsona. Itsasontziaren jabekidea zen. Jabekideen batzarra.

jabekidetasun

iz. Zenbaiten arteko jabetasuna. Elkarte horrek ondasunen jabekidetasuna zuen funtsezko legea. Jabekidetasunaren mendeko osagaiak ezin dira inola ere zatitu.

jabekuntza

iz. Jabetzea; bereziki, (hizkuntza baten) adierazpen baliabideen jabe egitea. Hizkuntzen ikaste naturala (jabekuntza) eta formala (ikaskuntza) bereizteko.

jabeldu, jabel, jabeltzen

zaio ad. Zuz. Norbaiti zerbaiti buruzko azalpenak eskatu. Berrikitan Rochereau jaun ministroari jabeldu zaio jaun senataria.

jabetasun

1 iz. Jabetza. Ik. jabego. Zerbaiten jabetasuna eman, kendu. Lurren jabetasuna utzi ziolako. Munduko ondasun guztien jabetasuna bazenu. Jainkoak bere eskupean dauzkan guztien gain duen jabetasuna.

2 iz. Zerbaiten jabe izateko nolakotasuna. Etxepareren lerro horretan, beharbada, neurriak agindu du, baina neurriak ez zukeen jaun eta jabetasun hori, erregela haustea bekatu larria izan balitz. || Nork bere buruaren jabetasuna iritsi (Ik. burujabetasun). Jabetasuna galdu duelako dago herri hau damutan.

jabetu, jabe/jabetu, jabetzen

1 da ad. Zerbaiten jabe egin edo bihurtu, norbaitek zerbait beretzat hartu. Ik. beretu. Nor jabetu zen lur hartaz guztiaz? Josue Jerikoz jabetu zenean. Haur hilaren ama beste haurraz jabetu zen. Gureaz jabetu gara. Indarrez jabetu. Besteren ondasunez jabetzea (Ik. ostu). Beste alderdikoek eginahala egiten dute erreferaz jabetzeko. Negua udaberriaz zenean jabetu. Zeruko isiltasuna jabetu da gazteluko gelaz. Bestek hartu dit aurrea, ordea, eta ez daukat haren hitzez jabetzea beste biderik. || Zenbatetaraino jabetu zen hizkuntzaz, itzulpenek ematen digute aditzera. || Ez, jauna, –dio emazteak berehala solasaz jabeturik–, ez naiz erotua.

2 da ad. Norbaitek bere aurrean gertatzen dena, esaten zaiona edo irakurtzen duena atzeman; norbaitek zerbaiten esanahia beretu. Jabetuko da gure hitzen mamiaz. Ez dakit zure arrazoibideaz ongi jabetu naizen. Kristau erlijioa zer den ez nintzen ondo jabetu, harik eta beste horiek hurbildik ezagutu nituen artean.

3 da ad. Zerbaiten berri jakin. Haien asmoez jabetzeko. Mandatarien bidez jabetu zen, etsaia hiru aldetatik zetorkiola.

4 da ad. Ohartu, konturatu. Beren indar eta sendotasunaz jabetu orduko.

5 zaio ad. Jas. Babestu, zaindu. Jabe zakizkio bere herstura handian: babes ezazu bere herstura handian. Jabe bekit zure izen santua.

jabetza

1 iz. Norbaitek jabe den gauzaz duen eskubidea. Ik. jabego; jabetasun. Gizon bakoitzak beretu dituen gauzen jabetza. Eta barka, adinez eta jakitez ez dagokidan "gu" eta "gure" horretaz jantzia agertzen banatzaizue: badakit hitz horiek, adinez nahiz jakitez, besteren, ikasiagoren eta gazteagoren, jabetza pribatu direla. Ez gara inor euskararen jabe; ondasun horren gozamena eman ziguten aurrekoek, ez jabetza. Jabetza hutsa semearentzat gelditzen da; gozamena, berriz, gurasoentzat.

2 iz. Norbait jabe den gauza edo ondasuna. Jabetza txikiak zergaz iratoz.

jabetza erregistro, jabetza-erregistro Heg. Epaitegi-barruti bateko ondasun higiezinen datuak jasotzen dituen erregistroa, ondasun bakoitzaren jabearen izena, haren gainean dituen eskubideak eta zerga-betebeharrak biltzen dituena; erregistro hori gordetzen den egoitza. Lurrak kutsatuta baditu, Administrazioa jakinaren gainean jarri beharko du eta jabetza-erregistroaren liburuetan lurrak kutsatuta daudela adierazi beharko du.

jabetze

iz. jabetu aditzari dagokion ekintza. Besteren nortasunaz jabetze hori ohikoa da artista gazte askorengan.

jacuzzi

iz. Bainuontzi mota, masaje antzeko bat egiteko hainbat zulotatik ur zurrustak botatzen eta burbuilak eratzen dituena. Donostiako La Perla bainuetxeko jacuzzia.

jada

adb. Jadanik. Ik. ja. Sei orenak joak dira jada. Sara jada hila zen.

jadaneko

1 adb. Jada, jadanik. Ik. dagoeneko. Jadaneko beranta da. Gautzen ari zen jadaneko.

2 adj. Lege, arau eta kidekoez mintzatuz, indarrean dagoena.

jadanik

adb. Dagoeneko; ordurako. Ik. ja; jada. Jadanik etorria da? Ez ezazu galde jadanik eman duzuna. Badu jadanik zenbait hilabete gogoan dudala zuri lerro batzuk igortzea. Hona nola gertatu den jadanik aipatu dizudana. Jendea ohartua zaio jadanik. Baldin jadanik atzemana bazara amodio zoro horien sareetan. Jadanik bere azken egunetara hurbildua zelarik. Ez dut ezeren eta inoren buruzagi izateko gogorik; izan banu ere, gogaiturik nengoke jadanik.

jade

1 iz. Kolore berdexka edo zurixka duen harri gogorra, bitxiak, objektu apaingarriak eta tresnak egiteko erabiltzen dena. Zorua jadez, marmolez eta nakarrez egina zen. Jadezko lepokoa.

2 iz. Irud. Jadezko oihan amaigabean barrena.

jadetsi, jadets, jadesten

du ad. Bizk. Erdietsi, lortu. Beharrezkoa da sinesmena zerua jadesteko? Bekatuen barkamena jadetsi. Neskatxaren eskua jadetsi ez zuten gizonak.

jagi, jagi, jagiten

da ad. Bizk. Jaiki.

jagoitik

adb. Ipar. Zah. Aurrerantzean, gaurdanik. (Ezezko testuinguruetan erabiltzen da). Egundaino ez da izan, ez izanen jagoitik, judizio hain handirik. Jakile faltsu ez haizela, ez jagoitik gezurti.

jagole

adj./iz. Zaintzailea. Goi-beheetako Erregina eta gure jagole Zu zara. Jagoletzat herrizain bakar bat zuela. Espetxe-jagoleak. Aingeru jagolea.

jagoletza

iz. Zaindaritza.

jagon, jagon, jagoten

1 du ad. Bizk. Zaindu, babestu, gorde. Mendian ardiak jagoten. Jagon gaitzazu gaitzetik. Jagon eta gorde nazazu estualdi guztietan. || Euskaltzaindiaren Jagon Saila: euskara babesteko eta sustatzeko ardura duena.

2 du ad. Bizk. Hitzaz, agindu batez, legeaz eta kidekoez mintzatuz, gorde. Nik neure berba jagon dudanez gero, jagon ezazu zuk zeurea.

jagote

iz. jagon aditzari dagokion ekintza. Saiatu da batzorde hau onomastika-alorreko euskararen jagote-lana egiten.

jaguar

iz. Hego Ameriketako ugaztun haragijalea, lehoinabarraren antzekoa (Panthera (jaguarius) onca). Jaguar larruz eginiko burukoa. Jaguarra eta puma bezalako gaueko harrapariak ezkutatzen dira basoetan.

jai

1 iz. Batez ere pl. Zerbait ospatzeko egiten diren ekitaldi eta jostetak. Ik. jaialdi; besta. Herriko jaiak. San Joan jaiak. Eguberri jaietan. Eliz jaia bukatu eta berehala. Jai nagusia. Jaiak ospatzeko. Mutil bat behar zuten jaietan jotzeko. Jaiak antolatu, eratu. Lekeition edo beste nonbait jai handiak direnean, han ikusten dira ikustekoak!

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Jai giroan. Jai soinekoz jantzirik.

3 iz. (Etxeren batean-edo egiten denean). Jai handi bat izan genuen bart jauregi honetan.

4 iz. Lan egiten ez den eguna, jaieguna; igandea. Igandeak eta gainerako jaiak. Jai-igandeak Jainkoaren eguna direla. Larunbatean edo jai bezperan. Jai arratsaldeetan. Begira jai osoetan lan debekaturik egin edo eragin ote duzun. Maizago behar luke astegunean jai. Aberatsek jaia dute, txiro gaixoek beti neke (esr. zah.).

5 iz. (eduki, izan, egon aditzekin, artikulurik eta kasu markarik gabe). Zer eginik ez izan, zer eginik ez egon. Horrekin jai duzu. Alferrik ari zara, jai duzu nirekin. Horrelakoetan jai zegok! Eta irakurtzen ez dakitenentzat liburuek jai daukate, noski.

jai egin Jaieguna egin. Ik. jai hartu. Harrezkero San Lukas eguna urtero jai egiten dute. Langileen elkartasunak jai egitea erabaki du arratsaldean.

jai eman Jaieguna eman. Hamarrak baino lehen jai eman die langileei.

jai erdi, jai-erdi Egun osokoa ez den jaia, egun erdiko jaia. Igandeez gainera, Elizak beste jai asko ipini zituen, batzuk osoak, besteak jai-erdiak. Gure denboran, San Blas jai-erdia izaten zen, kalerik kaleko zezenekin.

jai eta aste adb. Egunero, egun guztietan. Tabernan jai eta aste ikusten zaituzte. Jai eta aste, gau eta egun lanean. Goizetik gauera, jai eta aste, nire indarrak lan gogorrean urtzen.

jai hartu Jaieguna hartu. Ik. jai egin. Igandeetan jai hartzen da. Auzokoren bat ezkontzean, denek hartuko zuten jai. Bazkalondoan jai hartu dugu, azokara joateko.

jai izan du ad. Heg. Jaieguna izan, lan egin beharrik ez izan. Jai zuen arratsaldean, ostegun guztietan bezala.

[Oharra: Instrumentalean jaiez erabili behar da].

jaialdi

1 iz. Zerbait ospatzeko egiten den ekitaldia edo ekitaldien multzoa. Ik. jai. Jaialdi ederrak egin ziren Erreginaren omenetan. Loramendiren omenez Bedoñan egin zen jaialdian.

2 iz. Musika, dantza edo kideko emanaldi jendaurrekoa. Ik. kantaldi. "Argia" elkarteak antolaturik, dantza-jaialdi bat izango da igandean. Euskal abesti jaialdia. Edinburgoko musika-jaialdiak. Igandeko jaialdian parte hartuko duten abeslariak. Bertsolari jaialdia. Antzerki jaialdia: hainbat antzerki ematen diren jaialdia. Euskal kirol jaialdia.

jaiburu

iz. g.er. Festaburua.

jaidura

iz. Joera; bereziki, arimaren edo gogoaren joera. Ik. jaiera. Berezko jaidura. Bihotzaren jaidurak. Amodioak goiti du jaidura, eta ezin geldi daiteke gauza behereetan. Garbitasunak dakar osasuna, adimenaren argitasuna, Zeruko gauzentzat jaidura eta gogo ona. Munduaren alderako jaidura gehiegizkoa. Jaidura bizia (Ik. grina). Jaidura gaiztoak erroetaraino suntsitzeko. Jaidurarik lotsagarrienek airean daukate nire bihotza. Bekaturako jaidura. Gure borondatea menderatzeko, gure jaidura eta irritsei "ez" esateko.

jaiegun

1 iz. Lanik egiten ez den eguna; batez ere, lan egin gabe eta, gehienetan, ekitaldi edo josteta jakinez ospatzen den egun berezia. Ik. jai 4. Maiatzaren lehena, jaieguna mundu guztian. Gaur jaieguna da okinentzat. Udako jaiegunetan hondartzara joaten ziren. Hurrengo jaiegunean ez jokora edo tabernara joatea. Jaiegunetako soinekoa jantzirik. || Jondoni Mikelen jaieguna udazkeneko behera beharraren aitzindari izan ohi da.

2 iz. Katolikoentzat, meza entzun behar den eta lanik ezin egin daitekeen eguna. Igande eta jaiegunak gorde eta santutzea. Igande eta jaiegunetan mezarik entzuten ez duenak.

jaiera

1 iz. Jaidura, joera. Jokorako jaiera. Hartu zuen gazte batek neskatxa honenganako jaiera, eta ez zen geratu gaitzera makurtu zuen artean.

2 iz. Erlijioaren eta elizkizunen alderako atxikimendu kartsua. Ik. debozio; eraspen. Izan iezaiozu Ama Birjinari jaiera handi bat. Santa Klaraganako jaiera. San Kasimiroren Birjinarekiko jaiera. Arrosarioaren jaiera zabaltzeko. Meza entzuten jaiera handiz. Elizan jaieraz egon.

jaieratsu

adj. Elizkoia, jaiera handikoa. Emakume eta gizon jaieratsuak.

jaiero

adb. Jaiegun guztietan, jaiegun oroz. Jaiero izaten zen Meza Nagusian.

jaiki, jaiki, jaikitzen

1 da ad. Etzanda dagoena, eta, bereziki, ohean dagoena, zutik jarri. Hamarretan jaiki zen. Goizean goizik jaiki. Jaiki, jantzi eta gosaldu. Berandu oheratu eta berandu jaiki. Gauerdian otoitz egitera jaiki ohi zen. Hirugarren egunean jaiki zen bizirik hilen artetik. Ohetik jaiki eta berehala. Hilak oro, jaiki hona, zuen hobietarik. Jaiki, jaiki, etxekoak. Jira eta biraka han jaiki ezinik, ez da erraz aurkitzen urde hain zikinik. Jaiki zen nagia, erre zuen hiria (esr. zah.). || Irud. Oi, bekatuan lotan zaudeten kristauak: jaiki laster, jaiki zaitezte!

2 da ad. (Eserita dagoena). Txomin ez zen jaiki bere eserlekutik. Hau esanda, mahaitik jaiki eta Galileara joan ziren. Biltzar haietan, zaharrak sartzearekin, gazteak jaikitzen ziren.

3 da ad. (Erori dena). Erori eta jaiki ibili. Jaiki nahi eta ezin jaiki ibilita.

4 da ad. (Ahuspez, belauniko... dagoena). Jesus bere otoitzalditik jaiki eta apostoluetara itzuli zen. Genoveva belauniko topatu zuten: "Jaiki zaitez, Genoveva" esan zioten.

5 da ad. Altxatu; goratu. Urre-zilarrezko arrainez josi zen ibaia, eta honen sabeletik jaiki zen, gero eta ozenago, marmar bat. Eguzkia jaiki aurretik. Eta berehala haize bolada izugarri bat jaiki zen. || Auzi bat jaiki zen Otsoaren eta Azeriaren artean. Aski ardura aharrak jaikitzen dira adiskideen eta herritarren artean.

6 da ad. Orea harrotu, altxatu.

7 da ad. (Norbaiten aurka) altxatu. Erromaren kontra jaiki zen Etruria; baina ez zitzaion baliatu. Gizonak harrokeriaz jaiki baitziren Jainkoaren kontra. || Indartsuen alde jaiki zitekeen, noski, indartsuen eskaintzak tentagarriago baitira beti.

8 (Era burutua izenondo gisa). Gorputz jaikia duen gizona. Seska jaikien artetik. || Oilarra baino jaikiago ibiltzen.

jaikialdi

1 iz. Jaikitzea; norbait jaiki den denbora edo aldia. Ama Paulak azkeneko jaikialdia gabon jaietan egin zuenetik, ez zuen oherik hustu gehiago. Ordubeteko jaikialdia egiten du egunero.

2 iz. Norbaiten aurka jaikitzea. Lope mende erdiaren aldera heldu zen Perura eta Pizarroren alderdikoa izan zen honen jaikialdian.

jaikiarazi, jaikiaraz, jaikiarazten

du ad. Jaikitzera behartu. Gero eskutik heldu eta jaikiarazi zuen eria. Oilarraren kukurruku eztiak jaikiarazten zituen sehiak. Jainkoak jaikiarazi zuen haize batez. Hamabigarren mendean infernuak jaikiarazi zituen Frantzian egiazko erlijioaren etsai batzuk.

jaikiera

iz. Jaikitzea. Goizeko jaikiera. Pozgarria da, egiaz, udako eguzkiaren jaikiera mendietako artzainarentzat.

jaikitze

iz. jaiki aditzari dagokion ekintza. Neguko hotz handietan, jaikitzea gibela daiteke bost eta erdiak arte.

jaimista

iz. Jaime de Borbón Parma-ren aldeko karlista. 1931. urtean, berriro batu ziren karlismotik bereizitako adar guztiak (integristak, tradizionalistak eta jaimistak) eta "Comunión Tradicionalista" taldea osatu zuten.

jainko

1 iz. (J larriz). Erlijio monoteistetan, izaki gorena, pertsona-izaera ematen zaiona eta munduaren sortzailetzat hartzen dena. Sinesten dugu badela Jainko egiazko bakar bat. Jainkoak gauza guztiak dakuski eta gauza guztiak dakizki. Jainkoagan sinetsi. Jainkoa ukatu. Jainkoa maitatzea gauza guztien gainean. Ni naiz Jainko Jaun guztiahalduna. Jainko gure jauna. Jainkoaren grazia. Jainkoaren Hitza. Jainkoaren borondatea egiteko. Jainkoaren erreinua. Jainkoaren Legeko aginteak. Jainkoagandik hartutako dohainak. Jainkoaren beldurra. Ene Jainko Jauna, oroit zaitez nitaz. Jainko handia, Jainko guztiz ahaltsua. Sei egunean sortu zuen Jainkoak mundua ezerezetik. Abrahamen Jainkoa. Hire begira Jainko Jauna aingeruekin zeruan. Jainkoaren hiru pertsonak (Ik. hirutasun). Jainko Aita. Jainko seme gizon egina. Jainkoaren Semea: Jesu Kristo. Jainkoaren ama: Ama Birjina. Jesus, Jainko eta gizona. Jainko Gizon egiazkoa. Jainko-Bildotsa.

2 iz. (Zenbait esapidetan). Jainkoak gorde zaitzala! Jainkoak dizula egun on. Egun on Jainkoak (digula). Bihar arte, Jainkoak nahi badu. Laster, Jainkoak nahi badu, agertuko dena (Ik. Jainkoa lagun).

3 iz. Erlijio politeistetan, gizakiaz gaineko izakia, ahalmen eta botere bereziz hornitua dena. Ik. jainkosa. Marte jainkoa. Greziar mitologiako jainkoak. Itsasoetako jainkoa. Jentilen jainkoak. Eguzkia jainkotzat daukatenak. Jainko gezurrezkoak gurtzen dituztenak. Jainko eroria dirudi gizonak. Honela, bere bizia galbidean ipintzen duelarik, jasotzen du bere burua, hilkorra izan arren, jainko hilezkorren gainetik. Jainko etsaiei, Izadiaren indar itsuei alegia, gogor egitean dago gizonaren handitasuna. Jainko-jainkosak, hain giza irudiko eta, hala ere, hain bestelako.

4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. jainkozko. Ez zion honi jainko maitasunak gehiegi eragingo, baina bai jainko begiramenak edo, garbiago esateko, jainko beldurrak. Jainko herria. Jainko legea irakatsiz.

Jainkoagatik Zerbait eskatzen denean erabiltzen den esapidea. Ik. Jainkoarren; Jainkoaren izenean. Zaude isilik, Jainkoagatik!

Jainkoak daki Hitz egiten duenak zerbait inondik ere ez dakiela adierazteko erabiltzen duen esapidea. (Bera bakarrik, erantzunetan erabil daiteke; ondoan galdetzaile bat edo galdetzaile batez hasten den perpaus txertatua har dezake). Ik. auskalo. Errudun edo errugabe, Jainkoak daki. Noiz arte? Jainkoak daki. Idatzi baino 80 urtez geroago argitaratua, eskuizkribu batetik eta Jainkoak daki nola. Zorion betean bizi izan ziren, Jainkoak daki zenbat urtez. Jainkoak daki non ibilia den!

Jainkoa lagun Jainkoak nahi badu. Gertaera zoriontsu hau, Jainkoa lagun, urriaren 15ean izango da.

Jainkoaren izenean Zerbait eskatzen denean, indargarri gisa, erabiltzen den esapidea. Ik. Jainkoarren; Jainkoagatik. Limosnatxo bat, Jainkoaren izenean! Buka ezazu berehala, Jainkoaren izenean!

Jainkoari esker(rak) Ez dira gutxi, Jainkoari eskerrak, horretan ari direnak. Jainkoari esker, oraino ere badira herri onak.

jainko txiki 1 Idoloa, jainko gisa gurtzen den pertsona. Cánovas zen orduko jainko txikia, baita kultura gauzetan ere.

2 Sasimedikua.

3 Horrek jainko txikiaren berri ez daki: hori pertsona tolesgabea da, ez daki mundu honetako gauzen berri.

jainkoaganatu, jainkoagana/jainkoaganatu, jainkoaganatzen

da/du ad. Jainkoagana joan edo eraman. Honek, nahi badu berriz Jainkoaganatu, bere ofizio txarrari uko egin beharko dio.

jainkoaizun

iz. Idoloa, jainko faltsua. Juduek jainkoaizuntzat zeukaten Baal jainkoa.

jainkoaizunkeria

iz. g.er. Idolatria.

Jainkoarren

interj. "Jainkoaren izenean!" esapidearen kide den hitza. Ik. Jainkoagatik. Jainkoarren, ez zaitez hil!

jainkoetsi, jainkoets, jainkoesten

du ad. g.er. Jainkotzat hartu.

jainkogabe

adj./iz. Jainkoagan sinesten ez duena, jainkotasun oro ukatzen duena. Ik. ateo. Gizon jainkogabeak. Jainkogabeen eskuetan erori zen.

jainkoilo

iz. Tximeleta.

jainkojale

adj. g.er. Deboziozko jardunei atxikiegia dena. Emakume jainkojaleen antzera.

jainkosa

iz. Emakumezko jainkoa. Atenea, greziarren jainkosa. Venus jainkosa lizuna. Jainko-jainkosak, hain giza irudiko eta, hala ere, hain bestelako.

jainkotasun

iz. Jainko izatasuna, izate jainkozkoa, jainko denaren nolakotasuna. Hiru pertsonatan izate bat eta jainkotasun bat bakarra duzuna. Jainkoaren Seme bakarra gizon egin zen, bere jainkotasuna galdu gabe. Jesu Kristoren jainkotasuna eta gizatasuna. Kristoren jainkotasunaren ezkutukia. Jainkotasuna hastapenik gabea eta amaierarik izango ez duena baita. Honda dadin artean jainkotasunaren itsasoan. Zure jainkotasuneko argitasunean. || Erromako enperadoreen jainkotasuna.

jainkotiar

1 adj. Jainkozalea. Ik. elizkoi. Jainkoa maite duen arima edo arima jainkotiarra. Gizon jakintsu eta jainkotiarra. Emakume jainkotiar eta bertutetsua. Gizona zer den galdetzen badidazue, abere jainkotiar bat dela erantzungo dizuet.

2 adj. (Gauzez mintzatuz). Ik. jainkozko. Olerki jainkotiarrak.

3 adj. Jainkoari dagokiona. Bertute jainkotiar edo teologalak.

jainkotu, jainko/jainkotu, jainkotzen

da/du ad. Jainko bihurtu, jainkotzat hartu edo erabili. Antzinateko herriek izadiaren indarrak jainkotzen zituzten. Jainkoa hartzean, jainkoturik bezala gelditzen da arima. Beren burua jainkotzen duten gizonak.

jainkotze

iz. Jainko bihurtzea, jainkotzat hartzea edo erabiltzea. Gizon santuak bere jainkotze bidean segi dezan.

jainkozale

adj./iz. Erlijioari zinez atxikia dena, Jainkoaren aintza bilatzen duena. Ik. jainkotiar; elizkoi. Arima jainkozaleek irrika biziz irakurri izan duten liburua. Eliztar jainkozaleak. Jainkozale garbia.

jainkozaletasun

iz. Jainkozalea denaren nolakotasuna. Euskaldunen jainkozaletasuna. Jainkozaletasuna hedatzeko.

jainkozko

adj. Jainkoari edo jainkoei dagokiena, Jainkoagandik datorrena. Jainkoa eta jainkozko gauzak maitatzen. Jainkozko izatea duena. Horra izate jainkozkoa, gugatik haragitua. Jesus, haur jainkozkoa. Betor zure jainkozko sua. Jainkozko argitan blai. Tabor mendian Jesus jainkozko edertasunean agertzean. Ezkonduen jainkozko biziera. Lurrean egin ahal daitekeen bizitzarik hoberena eta jainkozkoena eginez. Jainkozko neurtitzak. Hiru aldiz jainkozko, horra zer naizen: jainkozko, nire zer honek Jainkoagan duelako bere jatorria; jainkozko, nire gogamena Jainkoaren gogamenaren arabera taxutua izan delako; jainkozko, nire egintzetan Jainkoaren borondatea betetzen dudalako. Jainkozko bihurtu. || Ik. jainkozale. Oso emakume jainkozkoa zen.

jainkoztatu, jainkozta, jainkoztatzen

da/du ad. Ipar. Jainkotu.

jaio, jaio, jaiotzen

1 da ad. Mundura etorri, amaren sabeletik irten. Ik. sortu 4. 1888an jaio zen, Gipuzkoako Orexan. Euskaldun jaio nintzen. Maria Birjinagandik jaio zela. Zure odoletik jaioko da munduaren salbatzailea. Zazpi mende Kristo jaio aurretik. Jatorrizko bekatua da guztiok jaiotzean dakarguna. Lehenbizi jaiotzeari darraizkion eskubideak. Berriz jaio (Ik. jaioberritu). Lapurtzen iaioa, hartako jaioa. Ikasletarako jaio garenok. Baserrian jaio, hazi eta hezitako ezjakin bat naizenez gero. Gurasorik gabe, mirariz jaioa balitz bezala. Txahala, bildotsa eta antxumea, jaiotzen direnean, egongo dira zazpi egunez bere amaren errapean. || Mundura jaio. Zerura jaio: kristau egin. Itsua badabil itsumutil, ongi jaioak gaude: itsua badabil itsumutil, ezin dugu ondorio onik espero izan.

2 da ad. Arrautzatik irten. Urliak ez dizkio oilalokari ipini nahi arrautzak bakoiti baizik, zeren uste duen txita gutxi jaioko direla pareka ipintzen bazaizkio.

3 da ad. Landareez eta kidekoez mintzatuz, sortu. Euskal baratzean jaio den lorea. Egun gutxiren buruan jaiotzen da bizarra. Urterako hortzak jaiotzen hasten zaizkio haurrari.

4 da ad. Izaten hasi. Zortzi erreka jaiotzen dira han. Bihotzetik jaioa den liburu bikaina. Senide gazteago bat jaio zitzaion filosofiari: jakintza. Jaio gabe geldituko ote da musika eder hori? Egungo trakeskeriatik bakarrik jaioko da biharko edo etziko apaintasuna. Nor geure aldian eta tokian gertatzen gara, nola ez dakigula; eta gurekin jaiotzen da gure denbora, gure sorterria bezala, beste edozein baino maiteago bihurtzen diguna.

5 zaio ad. Jarrerez eta kidekoez mintzatuz, berez sortu. Martintxori bihurrikerian aritzea besterik ez zitzaion jaiotzen. Berarekin atsegina izatea ez zait jaiotzen.

jaioarazi, jaioaraz, jaioarazten

du ad. Jaiotzera behartu. Jainkoak jaioarazten du bere eguzkia on eta gaiztoen gainean. Eta edateko, haitz batetik jaioarazi zuen iturriko ura.

jaioberri

adj./iz. Sortu berri dena, berrikitan jaioa. Haur jaioberria. Jaioberri guztiek egiten dute negar. Galdua ote dugu poema jaioberria?

jaioberritan adb. Jaio eta denbora gutxiren buruan. Umezurtz geratu zen jaioberritan. Jaioberritan hil zen.

jaioberritu, jaioberri/jaioberritu, jaioberritzen

da ad. Berriz jaio, birjaio. Ik. sorberritu. Urarekin eta Espiritu Santuarekin jaioberritzen ez dena ezin sar daiteke Jainkoaren Erreinuan. Bataioarekin graziara jaioberritzen da haurra.

jaioera

iz. Jaiotza.

jaioleku

iz. Jaiotza-lekua. Ik. jaioterri. Izen-abizenak eta jaiolekua. Ez bedi, beraz, inor urrunegi heda; jaiolekua baino hoberik gutxi da.

jaiotegun

iz. Norbait jaiotzen den eguna. Ik. sortegun. Bere aitaren jaioteguna ospatzeko.

jaioterri

iz. Norbait jaio den herria. Ik. sorterri. Donostia da nire jaioterria. J. R. Jimenezen omenez bere jaioterri Moguer-en prestatzen ari diren jaialdia. Mendiburuk jaioterriz eta ohiturazko bizilekuz Nafarroarako zuen isuria.

jaiotetxe

iz. Norbait jaio den etxea. Hara hor Elbitxuri, hire jaiotetxea. Zaldibiako bere jaiotetxean.

jaiotoki

iz. Jaiolekua.

jaiotordu

iz. Norbait jaio den ordua. Ezkontza aurreko egun eztiak, bere semeen jaiotorduak, ilobatxoen etorrera pozgarria. || Euskal literaturaren hasieran, jaiotorduan ia, Etxepare dugu.

jaiotza

1 iz. Jaiotzea, mundura etortzea. Erregezkoek jaiotza hutsez hartzen zuten agintea Jainkoagandik.

2 iz. Jesu Kristoren jaiotzaren irudikatzea, Betleemgo estalpea eta Jesus Haurraren, San Josef eta Ama Birjinaren, eta asto eta idiaren irudiak dituena, Eguberrietan ipintzen dena. Gogoan daukat Tolosako Frantziskotarrek ipintzen zuten jaiotza. Gure ohitura begiragarria gorde behar genuke batik bat: haurrek, artzain-jantzian eta kantari, etxerik etxe daramatzaten jaiotzak.

jaiotza agiri, jaiotza-agiri Pertsona baten jaiotzari buruzko argibideak jasotzen dituen agiria, haren jaiotegunaren, jaiolekuaren, sexuaren eta filiazioaren berri ematen duena. Kairoko Unibertsitatean aurkitutako jaiotza-agiriak argi dio Kairon bertan, 1929ko abuztuaren 24an, jaio zela.

jaiotzatik adb. Ik. jaiotzaz. Jaiotzatik dakar herrena.

jaiotzatiko adj. Ideia horiek jaiotzatikoak omen ditugu.

jaiotzaz adb. Jaiotzez. Nolanahi ere, jaiotzaz ez bazen handiki, ezkontzaz bihurtu zen. Jaiotzaz judua eta gero kristau egina. Aita, jaiotzaz, bilbotarra.

jaiotze

iz. Ipar. eta Naf. Jaiotza.

jaiotzetik

adb. Jaiotzez. Ik. jaiotzatik. Jaiotzetik itsua izana sendatu zuen. Gu bezalaxe, jaiotzetik zara bertsolaria.

jaiotzez

adb. Sortzez, jaiotzatik. Ik. jaiotzaz. Andoaindarra jaiotzez. Gizon hura ez zela jaiotzez itsua.

jaiste

iz. Beherago dagoen toki batera joatea edo eramatea. Gizona hasi zen inon diren igotzeak eta jaisteak egiten barra baten gainean. || Jesu Kristoren ehorztea eta infernuetara jaistea.

jaitsaldi

iz. Jaistea; norbait edo zerbait jaisten den aldia. Lehen jaitsaldian.

jaitsarazi, jaitsaraz, jaitsarazten

du ad. Jaistera behartu. Ik. eraitsi. Igotzen dena jaitsaraziko dute. Zerutik jaitsarazten zuen hazkurri miragarri bat. Amodioak jaitsarazi zaitu, jainkotasuna gizatasunari batzeraino.

jaitsi, jaits, jaisten

1 da ad. Beherago dagoen toki batera joan. Ik. beheratu. Anton. igo. Infernuetara jaitsi zen. Menditik jaitsi zenean. Trenetik jaitsi. Zaldi gainetik jaitsi. Bizikletatik jaitsi zenean. Jaits gaitezen Espirituaren erresumatik eta bazka ditzagun begiak, ez liburuetan, inguruan dugun mundu errukigabe honetan baizik.

2 du ad. Beherago dagoen toki batera eraman. Han jostatzen ari ziren mutikoei saski bat jaisten zien sokatik zintzilik, eta bi edo hiru pezeta, goxoak erosteko.

jaitsiera

iz. Jaistea. Jaitsiera gogorragoa gertatu zen igoera baino. Tenperaturaren jaitsiera. Interes tasen jaitsieraren arabera.

jaitu, jai/jaitu, jaitzen

du ad. g.er. Jai batez ospatu.

jaiztar

1 adj. Jaizkoa, Jaitzi dagokiona.

2 iz. Jaizko herritarra.

jaka

iz. Besoak eta enborra aldaketaraino estaltzen dituen jantzia, aurreko aldetik irekia, alkandoraren edo barnekoaren gainean jartzen dena. Ik. maripulis; txamarra; zamar. Jaka jantzi, erantzi. Itsasgizonen jaka urdinak. Artilezko jaka-prakak. Jaka laburra: gerriraino heltzen dena.

jakan

adj. Bizk. Mizkina, jatun txikia. Ik. jangartxu. Jatunak eta jakanak.

jakartar

1 adj. Jakartakoa, Jakartari dagokiona. Jakartar merkataria.

2 iz. Jakartako herritarra.

jaki

1 iz. Janaria, bereziki bazkari-afarietan platerean edo plater bakoitzean ateratzen dena, eta, batez ere, horietako nagusia, gehienetan okela edo arraina. Ogia eta jakia. Artoa errotan, ogia falta, jakia berriz kalean. Jakia taloarekin jan. Sarri askotan ogia eta jaki apurren bat, eta gero sagarren bat. Eltze bat jaki prestatu zuen. Gure mahaiko jakirik hoberenak. Azatan egositako oilagorra baino jaki hoberik ez dela. Lehen oso ezaguna genuen izokina: bi aldiz jan izan dut, hura zen jakia! Arrain jakia. Ahate jakia. || Maitasuna, bihotzaren jakia.

2 iz. Beita. Ik. karnata. Amuari jaki berria ipini.

jaki toki, jaki-toki Janaritegia.

jakiara

adb. Jakinaren gainean. Ohitu zaitez gezurrik sekula ez esaten jakiara.

jakile

1 iz. Aipatzen dena dakien pertsona. Ni naiz sekretu guztien jakilea. || Bere mugen jakile da oraingo jakintza.

2 iz. Batez ere Zub. Lekukoa. Jakile faltsu ez naiz izanen, ez jagoitik gezurti. Jainkoa jakile hartzea.

jakile egin Jakitun egin. Bere asmoen jakile egin ninduen.

jakilego

iz. Zub. Lekukotasuna. Azken 50 urteetan herriko bizitza anitz kanbiatu baita, herritar adinekoen jakilegoa bildu da.

jakin, jakin, jakiten

1 du ad. Zerbaiten berri eskuratu edo izan. Badakizu zergatik ez den etorri? Nondik dakizu hori? Ez daki zer dioen. Ez daki gaurko ikasgaia zein den. Ongi daki gauza horiek nola diren. Zer genioen jakin gabe. Nahi nuke ere jakin ea zergatik agertzen den hitz hori frantsesez. Nork lapurtu zuen ez baleki bezala. Bere etxean gertatu zena jakin zuenean. Laster jakin zen nongoa zen. Badakit maite nauela. Dakienak daki eta ez dakienak ez daki. Buruz dakit hori. Oraindik jakiteko nago zer nahi duzuen. Jakinik ez zitzaiola horrelakorik gertatuko. Mundu guztiak dakien gauza. Nork ez daki hori? Jakina da leku izenak leku kasuetan agertu ohi direla. || Errudun edo errugabe, Jainkoak daki. Batek daki!

2 du ad. Gai bati buruz aski ezaguera izan, zerbait erabiltzeko trebetasuna izan. Ez daki gaurko ikasgaia. Hizkuntza ongi dakiten guztiak. Ongi daki ingelesez. Ez zekien bere Oiartzungo hizkera besterik. Euskaraz ikasten edo dakitena hobetzen ari direnentzat. Badaki irakurtzen, idazten, josten. Pilotan jakin. Ez daki dantzan. Dakienak daki haizea burruntzian sartzen (esr. zah.).

3 (Era burutua izenondo gisa). Gauza jakina da erlijio liburuak ditugula batez ere ugari. Jakina denez, bi aldiz agertu da liburu hori.

4 (Era burutua izenondo gisa). Mugatua, zehaztua izan dena. Indar jakin bat behar da pisu jakin bat jasotzeko. Azentu hori silaba jakin batean zegoela. Toki eta une jakin batean kokatua.

berri jakin Zerbaitez jabetu, zerbaiti buruzko informazioa izan. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkiak hartzen ditu). Badaki gertatu denaren berri. On da atzerriko zenbait gauzaren berri jakitea. Berak ezagutu zuenaren berri jakiteko. Munduko berri badakitenak. Horrek ez daki hemengo berri. Inork ez daki egun haren berririk. Ez daki otordu on baten berririk. Elkarren berri jakin gabe. Lanbidearen berri ongi ez dakien langilearen ohiturarik eza.

dakidala (dakiela...) 1 adb. Ohartuki, jakinaren gainean, nahita. Nik zugana, dakidala, faltatu ez dut bizian. || Nik, dakidalarik behintzat, ez dut horrelakorik egin.

2 adb. Dakidanez (dakienez...). Eliza eta komentua dagoen tokiari, nik dakidala, ez zaio esaten Azkartza, Arantzazu baizik.

dakidanez (dakizunez, dakigunez...) adb. Dakidanaren (dakizunaren...) arabera, ezagutzen dudanaren (duzunaren...) arabera. Ik. dakidala 2. Dakidanez, Madrilen bizi zen. Ez diot, dakidanez, ukorik egin neure herriari.

ez jakinarena egin Zerbait ez dakielako itxura egin. "Zer gertatu da?" ekin zion Mattinek, ez jakinarena eginez. Jakinda, ez jakinarena egitea.

jakina adb. Esaten dena ezaguna dela edo begien bistakotzat hartzen dela adierazten duen hitza. Ik. noski. Beste asko ere, jakina, mintzatuak dira auzi horrezaz. Lerro hauek, jakina, aski da urteari begiratzea, Londrestik datoz. Gobernariek, jakina, goramenez bete dute. Eraginok, jakina, ez zuten beti nondik norako berdina izango.

jakinaren gainean adb. Zer gertatzen, egiten edo esaten den jakinik, ohartuki, ezagueraz. Jakinaren gainean esaten ditu honek horrelakoak: zer dioen badakiela esaten ditu honek horrelakoak. Ongi jakinaren gainean egin du. Jakinaren gainean nahiz ezjakinean.

jakinaren gainean egon (izan) Dagokionak zerbaiten berri izan. Hara! jakinaren gainean al zeunden? Zuen arteko ibileraz jakinaren gainean dago.

jakinaren gainean ipini (jarri) Dagokionari zerbaiten berri eman. Badaezpada ere, jakinaren gainean jartzen zaitut. Jakinaren gainean ipini gabe bidali ditugu.

jakinaren gaineko adj. Ohartuki eta ezagueraz egiten edo esaten dena.

jakin-behar 1 iz. Jakin behar den gauza. Gure hizkuntzarekiko oinarrizko jakin-beharrak.

2 iz. Jakiteko gogo bizia; bereziki, besteren gauzak jakiteko irrika. Ik. jakin-min; jakin-nahi 2. Haren jakin-behar mugagabea ez zen letra larriz idazten diren jakintzetara mugatzen.

3 adj. Jakin behar dena. Erakutsi zizkien gauza jakin-behar asko.

4 adj. Jakiteko gogo bizia duena. Ik. jakin-nahi. Iraulka zebiltzan bazter orotara begi jakin-beharrak.

jakinean adb. Jakinaren gainean. Jakinean egiten dute gaizki. || Anaiaren jakinean lapurtu zion dirua amari.

jakinean egon (izan) Jakinaren gainean egon, izan.

jakinean ipini (jarri) Jakinaren gainean jarri, ipini.

jakin-egarri 1 iz. Jakiteko nahi bizia. Ik. jakin-gose. Bere jakin-egarria asetzeko elementuak.

2 adj. Jakiteko nahi bizia duena. Jakin-egarriago dira burudun baino.

jakin-gose 1 iz. Jakiteko nahi bizia. Ik. jakin-egarri. Jakin-gose ergel batek bultzaturik.

2 adj. Jakiteko nahi bizia duena.

jakitera adb. Jakinez gero, jakin izan balu (banu...). Ondorioak jakitera ez zen lan horretan hasiko.

jakitera eman du ad. Aditzera eman.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper