Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

hotzaldi

1 iz. Eguraldi hotzeko aldia. Anton. beroaldi. Udazkeneko lehenengo hotzaldiak. Neguko hotzaldietan.

2 iz. Bihotz hoztasunezko aldia. Gainez egin behar du pozez; laster dator, ordea, hotzaldia.

hotzarazi, hotzaraz, hotzarazten

du ad. Hoztera behartu.

hotzepel

1 adj. Epela, ez hotza eta ez beroa. Ik. hotzil. Sargoria hotzepel bihurtu da.

2 adj. Epela, kartsua edo sutsua ez dena. Bihotz hotzepela da zurea. || Jainkoaren gauzetan hotzepel.

hotzeri

iz. Hotzak eragiten duen arnasbideetako eritasuna, neurriz gaineko muki jarioa dakarrena. Ik. marranta 2. Hotzeria du. Hotzeriaren aurkako sendagaiak.

hotzete

iz. Hotz egiten duen denbora.

hotzik

1 adb. Hotzez. Hotzik nago. Maiz baraurik, hotzik eta soinekoz urri.

2 adb. Karrik gabe. Ikusirik hain hotzik heldu naizela zeure aldarera.

hotzikara

iz. Hotz sentipenarekin batera gertatzen den ikara, batez ere sukarrak edo giroa hozteak eragina. Heltzeko bezperan hotzikarek hartu zuten Inazio, eta gero sukarrak. Leher eginak, bustiak eta hotzikarak hartuak. Badirudi udazkeneko hotzikara sentitzen dugula gorputzean. Hotzikara bat, hezurretaraino sartu zitzaiona.

hotzikaratu, hotzikara/hotzikaratu, hotzikaratzen

da/du ad. Hotzikara izan edo eragin. Gorputz guztia hotzikaratu zitzaion. Mundua zirraratzen eta hotzikaratzen duten gerra eta gatazkak.

hotzil

1 adj. Epela baino zerbait hotzagoa. Ik. hotzepel. Hotzila dago esnea. Hori beroa?; ezta hotzila ere.

2 adj. Epela, kartsua ez dena. Ene fede hotzila pizteko.

hotzildu, hotzil/hotzildu, hotziltzen

da/du ad. Hotzil bihurtu, hotzil gelditu arte berotu edo hoztu. Bero-bero ibili zen luzaroan gerra hotza; epeldu zen poliki-poliki, hotzildu gero eta are azkenik, hoztu ez ezik, baita izoztu ere. || Hiru gazteei sugarra hotzildu zenien Jainkoa, iguzu, arren, ez gaitzala gu grina tzarren sugarrak kiskal.

house

iz. Mus. Dantzarako musika elektronikoa, Ameriketako Estatu Batuetan, Chicagon, 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zena. House ukituko doinuak.

hozbera

adj. Hotzarekiko oso sentibera dena. Agure hozbera. Emakumeak hozberak izaten dira.

hozberarazi, hozberaraz, hozberarazten

du ad. Hozbera bihurrarazi. Adinak hozberarazten du gizona.

hozberatasun

iz. Hozbera denaren nolakotasuna.

hozberatu, hozbera/hozberatu, hozberatzen

da/du ad. Hozbera bihurtu. Pertsona zaharra hozberatzen, minberatzen, irudikortzen eta haserrekortzen da.

hozbero

iz. Tenperatura. Hemeretzi graduko hozberoa.

hozgarri

adj./iz. Hozten duena. Pairamena jaidura suharren hozgarria da.

hozi

1 iz. Ernamuina.

2 iz. Azei eta kidekoei hazten zaien zurtoina.

3 iz. Bot. Landareen ugaltze-zelulen multzoa. Hozi zelulak.

hozidura

iz. Zah. Hozia.

hozitu, hozi/hozitu, hozitzen

1 da ad. Haziez mintzatuz, ernamuina hazten hasi. Ik. erne1; ernatu 2. Haziari hozitzeko, burutzeko eta ontzeko astia eman behar zaio. Beste bihi batzuk hozitu orduko ihartu ziren, ez baitzuten hezetasunik. || Ernamuina hozitu.

2 da ad. Kimatu, kimuz bete. Ik. altsumatu. Inguruan, zuhaitz adar biluziak hozitzen ari.

3 da ad. Azei eta kidekoei hozia goititu. Ik. garatu.

hozka

1 iz. Hozkada. Suge hozka sendatzen duen belarra.

2 iz. Akatsa, koska; maila. Oholean hozka batzuk eginez. Lauzak hozka bat egiten du lurrarekin, harriak ere ez dauzkala oro hein berean zelai. Hegiaren hozka batean apur bat sartua.

3 adb. Hozka eginez, hortzak sartuz. Ik. ausikika; haginka. Hozka ari da. Sugeak hozka pozoitzen du. Hozka eta atzaparka hasi. Hozka eraso zion. || Irud. Lagun hurkoaren izen onari hozka ari zara.

hozka egin Hortzen bidez zerbait hartu eta estutu, hortzak sartu. Ik. haginka egin; kosk egin; ausiki1. Txakur amorratu batek hozka egin zion. Haserre biziz hozka egiten. Talo-erdi bati hozka egin. || Eltxoak hozka egin zion. Kontzientziako harrak hozka egiten dizunean.

hozkada

iz. Hozka egitea; horren ondorioa. Suge pozoitsuen hozkada. Ogia ahoratuz, egundoko hozkadak ematen hasi zen. Hozkadak eta zauriak.

hozkadun

adj. Ipar. Koskaduna.

hozkadura

iz. Teknol. Pieza baten ertzean egiten den ebakidura edo lodiera-murrizketa, beste batekin doitzeko helburuz egiten dena. Zirrindola hozkatuek barne aldetik nahiz kanpotik izan dezakete hozkadura.

hozkailu

iz. Hotza sortzeko gailu bat duen tresna, armairu modukoa, janari edo edari galkorrak, edo hoztu nahi diren gauzak gordetzeko erabiltzen dena. Hozkailuaren izozkailua.

hozkaka

adb. Hozka eginez. Berehala hasi ziren ogi-azalari hozkaka.

hozkamin

iz. Hozkia.

hozkari

adj. Hozka egiten duena. Txakur hozkaria. Infernuko har hozkaria.

hozkatu, hozka/hozkatu, hozkatzen

1 du ad. Hozka egin. Txakurrek hozkatu egin zutela. Lukainka errea geldiro hozkatu eta irentsi zuen. Ezpainak hozkatu zituen.

2 du ad. Hozka bat edo hozkak egin. Ik. koskatu1 1. Gaztainak hozkatu, hobeki erre daitezen.

3 (Era burutua izenondo gisa). Gapirio hozkatuak. Zirrindola hozkatuak.

hozkeria

iz. Hoztasun gaitzesgarria. Gaixo Miren!, nigatik etsita, nigatik hozkeriaren infernura etorrita.

hozketa

iz. Hoztea.

hozki1

iz. Hortzetako sentipen ezatsegina, garraztasunak, gustuko ez diren zarata edo hotsek, zenbait gauza ukitzeak edo horietakoren bat gogoratze hutsak eragina dena. Hozkia ematen dit horrek.

hozki2

adb. Hoztasunez. Hozki so egin, mintzatu. Gure izaera eta mundua hozki aztertuz.

hozkil

1 adj. Bizk. g.er. Hozbera.

2 adj. Bizk. g.er. Ahula.

hozkirri1

1 adj. Eguraldiaz, haizeaz edo kidekoez mintzatuz, apur bat hotza, baina atsegingarria. Ik. hozpil; fresko. Gau haize hozkirria. Ipar bigun hozkirria. Zuhaitzen itzalpe hozkirrian. Alpe hozkirri osasungarrietara joanak ziren udako beroen ihesi. Hozkirri dago.

2 (Izen gisa). Goizeko hozkirri atseginean. Iturri ondoko hozkirrian. Artaldeek hozkirria eta itzala bilatzen dituzte garai honetan.

hozkirri2

iz. Bizk. Hotzikara. Uretatik irtetean, halako hozkirri bat nabaritu du.

hozkirritu, hozkirri/hozkirritu, hozkirritzen

da/du ad. Bizk. Hotza sentitu edo sentiarazi. Aire zirimolak hozkirritu zuen Nathaniel.

hozkitu, hozki/hozkitu, hozkitzen

da/du ad. Hozkia izan edo eman. Nola ez jateak galtzen baititu hortz-haginak, hala behar ez denetik jateak ere, hozkitzen ditu. Gurasoek mahats gordinak jan, eta umeak hozkitu.

hozmindu, hozmin, hozmintzen

da/du ad. Hotzak igaro edo zurrundu, hotzak igaroa edo zurrundua gertatu. Ihintz artean zelai eta eremuetan egiten zuen lo, hozmindua eta goseak pasatua. Eskuak hozminduta dauzkat.

hozpera adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, hozpera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hozbera].

hozpil

adj. Hozkirria, apur bat hotza, baina atsegingarria. Haize hozpila. Udako goizetan bederatziak arte hozpil dago oraino.

hozpildu, hozpil/hozpildu, hozpiltzen

da/du ad. Ipar. Eguraldiaz-eta mintzatuz, freskatu. Bizkitartean, aldakor maiatz hilabetea; batere arrazoirik gabe, hozpiltzen da airea.

hoztar

1 adj. Hoztakoa, Hoztari dagokiona.

2 iz. Hoztako herritarra.

hoztasun

1 iz. Hotza denaren nolakotasuna, hotza dagoenaren egoera. Haizearen hoztasun eta hezetasunagatik. Lurraldeko giroaren hoztasunak hartaraturik.

2 iz. Erraz berotzen edo hunkitzen ez denaren, karrik ez duenaren, maitasunik agertzen ez duenaren nolakotasuna edo egoera. Bihotzeko hoztasuna. Lagunaren aldeko hoztasuna. Sortu zen zenbait hoztasun haien artean, eta hastandu ziren elkarganik. Hoztasunez mintzatu, erantzun.

hozte

iz. Hotzago bihurtzea, zerbaiten tenperatura jaistea. Hozte-prozesua. Hodeien hoztearen ondorioz.

hozte sistema, hozte-sistema Zerbait, bereziki leku bat, hozteko erabiltzen den tresna edo gailu berezien multzoa. Sareko zerbitzariek hozte sistema oso ahaltsuak behar dituzte era egonkorrean funtzionatzeko. Tutuen arrakaletatik hozte sistemako ura galtzen da Garoñako zentralean.

hoztu, hotz/hoztu, hozten

1 da/du ad. Hotzago bihurtu, zerbaiten tenperatura jaitsi. Ura hoztu. Uretan sartuta hozten ditu edariak. Bazkaria hoztuko zaizu. Izoztu arte hoztu. Hoztearekin ezkoa gogortzen da.

2 du ad. (Eguraldiaz mintzatuz). Asko hoztu du eguraldia azken egunotan.

3 da ad. Hotza hartu. Kalera atera eta zeharo hoztu naiz.

4 da/du ad. Karra gutxitu. Maitasuna, haserrea hoztu. Horrenbesteraino hoztu da gizonen amodioa? Odola hozten zaizunean.

hPa

hektopascal-en nazioarteko sinboloa.

hudigo

iz. g.er. Etsaigoa, etsaitasuna.

hugonote iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hugonote-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. higanot].

huia

interj. Ipar. Txakurrak xaxatzeko oihua.

huiatu, huia/huiatu, huiatzen

da/du ad. Ipar. (Txakurrak) xaxatu. Txakurrak libratu eta huiatu zituen.

huila

iz. Miner. Karbono proportzioa % 75-% 90 artekoa duen harrikatza. Abando eta Indautxuko etxe askotako berokuntza galdarek ikatza zuten erregai, huila koipetsua.

humanismo

1 iz. Italian XV. mendean sortu zen kultura-mugimendua, Pizkundearen ezaugarri izan ziren gizakiaren eta giza balioen garrantzia azpimarratzen zuena.

2 iz. Gizakia eta giza balioak gainerakoen gainetik jartzen dituen doktrina filosofikoa.

humanista

iz. Humanismoaren jarraitzailea.

humanitario

adj. Jendearen, bereziki jende behartsuaren, aldeko onginahia edo elkartasuna erakusten duena. Erakunde humanitario batean lan egiten du.

humanitate

1 iz. Gizatasuna.

2 iz. Gizadia. Humanitatea iraindu duenak aurka izan behar omen du humanitate osoa.

3 iz. pl. Giza eta gizarte jakintzei, arteari eta literaturari dagozkien ikasketak eta ikasgaien multzoa. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Zientzia eta humanitateak uztartu beharra aldarrikatu zuen Rensselaerrek.

humanizatu, humaniza, humanizatzen

da/du ad. Gizatiartu. Nola humanizatu gizartea prozesuak hain motel eta albisteak hain azkar doazenean?

humanizazio

iz. Humanizatzea. Gizakiaren humanizazioa garapen intelektualaren eta bilakaera pertsonalaren emaitza da.

humanoide

adj. Gizakiaren itxura edo ezaugarriak dituena. Robot humanoide bat.

humero

iz. Anat. Besahezurra; gainerako ornodunetan, aurreko gorputz-adarreko kideko hezurra. Humeroa hautsia du, eta zauria irekia du oraindik.

humil adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, humil-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. umil].

humus

1 iz. Lurrazaleko geruza, landareak eta animalia-gaiak deskonposatzetik sortua. Hango belarrak neurriz kanpo handitzen dira, metaturiko humusaz elikaturik.

2 iz. Irud. Kontua ez da bakarrik taktikak eta metodoak aldatzea, baizik eta estrategia berri horretara eramango gaituen humusa eta pentsamoldea sortzea.

hungariar

1 adj. Hungariakoa, Hungariari dagokiona. Hungariar gitarra-jotzailea.

2 iz. Hungariako herritarra.

hungariera

iz. Hungarian eta inguruko hainbat eskualdetan mintzatzen den hizkuntza.

hunki1, hunki, hunkitzen

du ad. Ipar. Hunkitu.

hunki2

iz. Ukitua. Jainkoaren hunki eztiak onera bihurtzen gaitu. Hunki eta ferekak. Eguzkiaren hunkiak, dirdira batekin, kizkurtzen dio gaina ibaiari.

hunkialdi

1 iz. g.er. Ukitua. Lan bati azken hunkialdia eman.

2 iz. g.er. Jipoia, astinaldia.

hunkiarazi, hunkiaraz, hunkiarazten

du ad. Hunkitzera behartu. Hunkiarazi zizkion bere eskuetako zauriak.

hunkidura

iz. Zirrara, bihotzondokoa. Teresa, hunkiduraren indarragatik, alditxarturik zegoen haren besoetan. Hainbesteko zirrara eta hunkidura eragin zigun horrek guztiak non ez baikinen gauza hitz egiteko ere. Gau ikaragarri hartako xehetasunik txikiena ere hunkiduraz gogoratuz.

hunkigarri

adj. Hunkitzen duena, halako barne zirrara eragiten duena. Hitz hunkigarriak. Kanta hunkigarriak. Zein hunkigarri zaigun egun zure Meza! || Zer da ederragorik, zer da bihotz-hunkigarriagorik?

hunkika

adb. Ukituz, haztatuz.

hunkikor

adj. Hunkigarria.

hunkipen

iz. Hunkitzea. "Nola... egin dute... hori?" esan zuen, hunkipenez etendako hitzekin.

hunkitu, hunki, hunkitzen

1 da/du ad. Zirrara edo bihotz sentipen batek ukitua gertatu. Haren predikuez argituak eta hunkituak, bekatariak haren oinetara erortzen ziren. Deusek ez du hunkitu ahal izan haren bihotza. Sakon hunkitu naute hitz hauek. Jaun hori hunkitua da osoki martiri gaztearen bihotz handiaz.

2 du ad. Ipar. Ukitu. Eskuaz hunkitzen. Makilaz hunkitu. Alemaniako lurra hunkitu arte. Besteren emazterik ez hunki.

hunkitzaile

adj. Hizkl. Hizkuntzaren funtzioez mintzatuz, hiztunaren sentimenduak azaleratzea helburu duena, harridurazko eta desirazko esaldiak erabiliz gauzatzen dena. Ik. emotibo. Funtzio hunkitzailea.

huntz

iz. Landare igokaria, zurtoinetan sortzen zaizkion sustraitxoen bidez horma eta zuhaitz enborrei itsasten zaiena eta hostoak beti berde dituena (Hedera sp.). Huntz adarra, aihena. Haritzetako huntz hostoak ebakitzen. Huntzez estalitako horma.

hupa

1 interj. Ipar. Aupa (adore emateko hitza). Hupa, alegera gaitezen!

2 interj. Ipar. Aupa (zutiarazteko hitza). Zatoz ene altzora, hupa, maite, hupa!

hupatu, hupa/hupatu, hupatzen

du ad. Ipar. Aupatu, gora altxatu. Nola hupa hain gora?

hur1

iz. Hurritzaren fruitua, aski biribila, oskol leuna eta gogorra, eta mami lehor eta jateko ona dituena. Hurrak biltzen. Hurrak hautsi. Hur erreak. Hur baten tamainakoa.

hur2

1 adb. Bizk. Hurbil, hurran. Bilbotik hur dagoen herri batean. Gero eta hurrago. Zenbat gauaren hurrago, hainbat nasaiago dantza bakoitza. Sareak hurrago, arrainak estuago (esr. zah.).

2 (Izenondo gisa). Hurbila. Ahaide hurra.

ezta hurrik eman ere Ezta inondik ere. Ik. hurbiltzeko ere. Iruñerriko kutsua itsatsi bazitzaion ere, ez zuen etxe aldamenekoa galdu, ezta hurrik eman ere.

hur-hurrean Oso hurbil. Jesusen hur-hurrean, zeruan. Gernikatik hur-hurrean. Hur-hurrean dut heriotza.

hur-hurreko adj. Oso hurbilekoa. Hur-hurreko sasiarte batean ezkutatu zen.

hur-hurretik Oso hurbiletik. Hur-hurretik hari begira.

hurrean Hurbil. Handik hurrean zegoen etxe batean. Mahai bat leihotik hurrean. Etxe biak elkarren hurrean zeuden. Sugeren bat ikusten baduzu hurrean. Guk nahi genukeen bakea ez dago oso hurrean.

hurreko adj. Hurbilekoa. Hurreko atso guztiak. Arrisku ezaguna eta hurrekoa. Ahaide hurreko baten etxean. Mundakatik hurreko baserri batekoa.

hurrera Hurbilera. Ogoño mendiaren hurrera eraman zituzten. Jerikoko hurrera heldu zirenean.

hurretik Hurbiletik. Erreka baten hurretik igaro ziren. Hurretik begiratuz gero.

hura

1 Hitz egiten ari denaren eta entzuten duenaren inguruan ez dauden pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea. Ik. hau; hori1. Etxe hura. Gutxi behar zuen iraun alaitasun hark. Leku hartan (Ik. han). Toki hartara (Ik. hara). Hiri hartako kaleetan. Arrazoi hargatik.

2 (Izenordain gisa). Hura da bilbotarra, ez hau. Hark nahi duena egingo dut. Erregina arras eri da; aspaldion medikuek ez dakite zer egin hura sendatzeko (Ik. bera1). Hura bera jaikitzen da gure kontra. Soinua, eta harekin batean hitza, agertu zenean zineman. Erdararen mendean ibili, haren morroi izan. Maiz erabili behar izan ditut haren lanak. Nire eta haren arreba (Ik. bere2). Haiek ere etorriko dira. || (guzti-rekin). Hura guztia. Bide haietan guztietan. Haiekin guztiekin.

3 (Hizketaldi batean, lehenago edo gorago aipatu ez diren, edo lehenaldian edo halako urruntasuna markatuz aipatu diren pertsonak edo gauzak adierazteko). Atzo kontatu nizuen ipuin polit hura. Erdi Aroko aho poesia bizi eta sendo hura. "Faust"-eko pertsonaia haren gisa. Mistiko hura bera genuen mila bider, polemista bortitza. Hobe dugu inguru erabili barano baino: Euskal Herri osoan zabaldua dago hura; hau, berriz, ez. Urte hartan sekulako izozteak izan ziren. Badakizue Genesi 2, 19ko hura: (...). Unamunoren hilezkortasun behar hura. Hizkuntzak, ibilian, galdu beharko du harako lehengo garbitasun hura. Gizaldiz gizaldi bere hartan iraun duten gauzak aldatzeko.

4 (Harridurazko esaldien sarrera gisa). Hura zen gizona hura! Hura liburua, eta batez ere hura mintzaera! Hura zen euskaraz egitea! Hura ekaitz ikaragarria! || (bai-ren ezkerrean). Hura bai gogorra! Burgos!; hura bai zela hiria!

hurakan iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hurakan-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. urakan].

huraxe

hura erakuslearen era indartua. Ez gutxiago heriotzako orduan; ordu huraxe da geroko guztia erabakitzen duena. Denek zekiten huraxe zela amaren borondatea. Aitak egiten duena, huraxe bera egiten du Semeak ere. Huraxe bai gauza ikusgarria! Hots harexek iratzartu ninduen.

hurbil

1 adb. Txikitzat jotzen den distantzia batera. (Dagokion izen sintagmak edo adizlagunak -tik atzizkia hartzen du). Lazkaotik hurbil Aralar mendia. Zugandik hurbil bizi naiz. Bazen etxe bat handik hurbil. Etxetik hurbil samar zegoenean. Oso hurbil. Hain urruti eta hain hurbil! Ni baino zer nigandik hurbilago? Elkarrengandik hurbilegi zeuden. Erortzen zen tokitik hurbilen zegoenak jo behar zuen pilota. || Ipar. (Dagokion izen sintagmak -ri atzizkia hartzen duela). Bide-bazterrari hurbil aurkitzen ditugu hiruzpalau herrixka.

2 adb. (Etorkizun den denboraz mintzatuz). Pikondoari hostoa zabaltzen zaionean, badakizue uda hurbil dela. Hurbil dugu urte berria. Ordu latzak hurbil.

3 adj. Hurbil dagoena. Ik. hurko. Herri hurbilenera. Gertakari baten kausa hurbila. Ekialde Hurbila. || Ahaide hurbilak: ahaidetasun mailaz hurbil daudenak.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa). Gau beltzaren hurbilak eguna inoiz baino desiragarriago bihurtzen duenean.

5 adb. Ipar. Ia. Duela ehun urte hurbil idatzia. Mariak bazituzkeen berrogeita bost urte hurbil. || Gizon gaitza zen egiazki gure Piarres: bi metro gora edo hurbil.

hurbildanik adb. Hurbiletik.

hurbildik Hurbil dagoen tokitik. Gertaerei hurbildik begiratu.

hurbilean Hurbil. Aita han zuten hurbilean. Etxetik hurbilean bizpahiru akazia luze zeuden.

hurbileko adj. Hurbil dagoena. Hurbileko herrietan. Zure hizkerak hurbilekotzat salatzen zaitu. Betaniakoa zen sortzez, hots, Jerusalemetik hurbilekoa.

hurbilera Hurbil dagoen toki batera. Ekar iezaguzu hurbilera balea.

hurbiletik Hurbil dagoen tokitik. Hurbiletik jarraitu. || Arazoa hurbilagotik aztertuz gero. Hurbilegitik begiratzen badiozu.

hurbilagotu, hurbilago/hurbilagotu, hurbilagotzen

da/du ad. Hurbilago etorri, hurbilago jarri; areago hurbildu. Egunetik egunera pozten zen, hurbilagotzen ari nintzelako.

hurbilarazi, hurbilaraz, hurbilarazten

du ad. Hurbiltzera behartu. Hurbilarazi nau, ahuldua baitu ikusmena.

hurbilbide

1 iz. Hurbiltzeko bidea. Emakume horrengana hurbiltzeko kausituak ditut hurbilbideak.

2 iz. Lasterbidea.

hurbildu, hurbil/hurbildu, hurbiltzen

1 da ad. Hurbil edo hurbilago etorri edo joan. Ik. hurreratu; gerturatu. Ni ez naiz sekula gorengo gailur horietara hurbildu. Negarrez hurbildu zen nigana. Atzetik hurbildu zitzaion. Jainkoari hurbil nakion. Hurbiltzen da, baina ez aski. Ezen hartaz mintzatzeko ordua da hurbildu. Erditzeko ordua hurbildu zitzaionean. Bere azken ordura hurbildua dena.

2 du ad. Hurbil edo hurbilago etorri edo joan. Hurbildu zuen burua hormara eta bertan gelditu zen lo. Edontzia ezpainetara hurbilduz.

hurbiltzeko(rik) ere (Ezezko esaldietan). Inondik ere. Ik. ezta hurrik eman ere. Tenplu berria ez zen, hurbiltzeko ere, Salomonek eginarazi zuenaren heinekoa. Egur zurituak ez du, hurbiltzeko ere, egur azalduna balio. Jokoa ez da, hurbiltzekorik ere, hain polita.

hurbilketa

iz. Hurbiltzea.

hurbilkor

adj. Gauza bi edo gehiagoz mintzatuz, puntu komun baterantz ari direnak. Ik. konbergente. Lerro hurbilkorrak.

hurbilpen

1 iz. Hurbiltzea, hurbilketa.

2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hurbilpen-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, 1. adieraz bestelakoetan hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. planteamendu; ikuspegi; ikuspuntu...].

hurbiltasun

iz. Hurbil dagoenaren egoera; hurbila denaren nolakotasuna. Ik. hurkotasun. Jainkoaren hurbiltasuna bilatu. Arriskuaren hurbiltasunak hartaraturik. Nire etxeak duen hoberena, elizatiko hurbiltasuna.

hurbiltxo

adb. Hurbil samar; aukeran hurbilegi. Bata bestearen hurbiltxo zeuden.

hurbiltzaile

adj. Hurbiltzen duena.

hurbiltze

iz. Hurbil edo hurbilago etortzea edo joatea; hurbil edo hurbilago jartzea. Nolabait ere gertatu da ekologiaren eta ekonomiaren arteko hurbiltze bat. Hurbiltze saio xumea.

hurbilxko

adb. Hurbiltxo. Hurbilxko zerabilen hark sudurra.

hurko

1 adj. Hurbila, hurbilekoa. Ik. hurreko. Bekaturako bide eta arrisku hurkoa. Adiskide hurkoa. Ahaiderik hurkoenaz ere konturik egin gabe. Gizona besteengandik, hurkoenengandik ere, bereizten duen osina.

2 iz. Lagun hurkoa. Maita ezazu zeure hurkoa zeure burua bezala.

lagun hurko Hurbileko laguna; bereziki, pertsona, norberaren kidekotzat hartua. Lagun hurkoa bihotzez maite izan. Zure lagun hurkoa maiteko duzu. Lagun hurko behartsuari gogortasunez begiratzea.

hurkotasun

iz. Hurkoa denaren nolakotasuna. Ik. hurbiltasun.

hurra

interj. Poza adierazteko erabiltzen den hitza. Hurra, Maria!, hurra, guztiok!, hau da intxaur saltsa gozoa!

hurran

1 adb. Ipar. Hurbil. Etxetik hurran. Ez zuen hurranago joatera uzten. Jainkoaren hurranena dagoena. Elizatik hurranena, paradisutik urrunena (esr. zah.).

2 adb. (Aditzaren era burutuaren eskuinean). Ipar. -tzeko zorian. Hil hurran da. Zeren akabatu hurran baita eguna.

hurraneko adj. Ipar. Hurrengoa.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper