Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

gurgurio

iz. Gari, baba, ilar, eta kidekoez elikatzen den eta inoiz kalte ekonomiko handia eragin dezakeen zenbait intsektu koleopteroren izen arrunta (Fam. Bruchidae eta Fam. Curculionidae).

gurgurka

adb. Gur-gur eginez.

guri1

1 adj. Leuna eta biguna. Ile ederra, masail leunak, azal guria. Artile eta oihal gurienak. Gazta guria. Ohe guri batean etzana. Mendiko haize guria. Bizitza guria eta atseginetara emana. Soro jori eta larre guriak.

2 adj. Gizena, betea, baina indartsua eta osasuntsua. Ik. mardul. Emakume txit guria eta txit ederra. Esku guria. Neskaren mami guriak. Lodi eta guria edo argala eta mehea delako. Mutil bat aurpegi betekoa, guri-guria. Txahal guri-guri bat. Lehengo abadeek lepo guri-guria izaten zuten.

guri2

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, guri-k, euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'gurina' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gurin].

guriarazi, guriaraz, guriarazten

du ad. Guritzera behartu. Guriaraziak zituen bihotzik gogorrenak.

gurikeria

iz. Atseginetarako gehiegizko joera, bigunkeria. Atsegin eta gurikeriak. Gurikeriaz ohean egoten bazara. Gurikerian bizi nahi duena. Gurikerian ohitutako gorputzak.

guriki

adb. Guritasunez; gurikeriaz. Aberatsaren gorputz guriki hazia.

gurin

iz. Esne gaina irabiatuz egiten den gai koipetsua, sukaldaritzan-eta erabiltzen dena. Gurinaz egindako bizkotxoak. Gurina urtu.

gurineztatu, gurinezta, gurineztatzen

1 du ad. Gurinez estali edo hornitu. Ogia ebaki eta gurineztatzen hasi zen.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Ogi xerra gurineztatu bat.

gurintxo

iz. Gongoila. Hazi-beharrak ekarri dizkion hazi-minak dituela gure hizkuntzak, haurren hazizurri eta gurintxoen gisakoak.

guritasun

iz. Guria denaren nolakotasuna. Guritasun guztiei uko egina zen gure santua.

guritu, guri/guritu, guritzen

1 da/du ad. Bigundu edo leundu. Egos itzazu irasagarrak guritu arte. Ez da bihotz gogorrik, Jaunaren graziak guritzen ez duenik. Gehiegizko artak guritzen du gaztea, eta nagitzen.

2 da/du ad. Gizendu, marduldu. Txahalak guritzen.

gurkera

iz. g.er. Gurtzean egiten den mugimendua. Ez txapelik erantzi, ez gurkerarik egin.

gurpen

iz. Gurtza.

gurpil

iz. Pieza biribila, ardatz baten inguruan bira daitekeena; bereziki, ibilgailuek higitzeko dituztenetako bakoitza. Ik. errota 2. Gurdiaren gurpil beteak. Gurpil barne-hutsen izpiak eta uztaia. Bi gurpileko ibilgailuak. Erlojuaren gurpilak. Gurpil horzduna.

gurpil aulki, gurpil-aulki iz. Aulki gurpilduna, pertsona ezinduak mugitzeko erabiltzen dena. Gurpil aulkian atera dute ospitaletik, ez baitu aski indar bildu oraindik.

gurpil zoro 1 iz. Bi gauza bata bestearen kausa izatean datzan egoera; zerbait, bereziki bortizkeria, azkar eta mailaz maila handitzea. Ik. sorgin gurpil. Argi dago gurpil zoro baten aurrean gaudela: gaztetxoek nagusiak dituzte eredu, haurrek gaztetxoak, eta abar. Bortizkeriaren gurpil zoroa geldiarazteko.

2 iz. Bi gauza bata bestearen azalpena izatean datzan argudio edo definizioa, biak azalpenik gabe uzten dituena. Beraz, analitikotasuna,esanahia eta definizioa gurpil zoro batean nahasita dauden kontzeptu ilunak dira.

gurpildun

adj. Gurpilak dituena. Aulki gurpilduna kendu eta bi makulu utzi zizkidaten. Gizona maleta gurpildunari tiraka ari zen.

gurrarazi, gurraraz, gurrarazten

du ad. Gurtzera behartu.

gurtardatz

iz. Gurdi ardatza, gurdiaren bi gurpilak lotzen dituen ardatza. Gurtardatza koipetu. Gurtardatzaren soinua.

gurte

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gurte-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gurtza].

gurtesi

iz. g.er. Kartola (orgetakoa).

gurtetxe

iz. g.er. Gurdian, gurpilez gaineko egitura. Gurpilak, ardatzak, ziriak, gurtetxea, endaitzak, den-denak inguruetako zuhaitzekin eginak dira.

gurtu, gur/gurtu, gurtzen

1 da ad. Ipar. Norbait edo zerbait lurrerantz makurtu. Jesusek, beheiti gurturik, eriaz izkiriatu zuen lurrean. Arbolak lurreraino gurtu ziren. Burua gurtu. Belaunak gurturik.

2 du ad. Jainkoari, edo jainkotzat edo santutzat hartzen denari, erlijiozko gorazarrea egin. Ik. gur egin; jauretsi; adoratu; beneratu. Gezurrezko jainkoak gurtu zituzten. Eguzkia gurtzen duten herriak.

gurtza

iz. Jainkoari, edo jainkotzat edo santutzat hartzen denari egiten zaien erlijiozko gorazarrea. Santuen, erlikien gurtza.

gurtzaile

iz. Zerbait edo norbait gurtzen duen pertsona. Ik. adoratzaile; jauresle. Sasijainkoen gurtzaileek jainkozaletasuna bertan behera uzten dute.

guru

1 iz. Hinduismoan, maisu edo gidari espirituala. Santu bat da, guru bat, jenio bat.

2 iz. Irud. Kraftwerk, musika elektronikoaren gurua.

guruin

iz. Gorputzeko organoa, organismoak beharrezko dituen zenbait gai odolera edo gorputzetik kanpora jariatzen dituena. Listu guruinak. Malko guruinak. Barne guruinak.

gurutzada

iz. Kristau ez direnen aurkako gerra-espedizioa; bereziki, Erdi Aroan, Jesusen hilobia eta leku santuak musulmanen mendetik askatzeko egindakoa. Bigarren eta hirugarren gurutzadak. Gurutzadara abiatu. Albitarren aurkako gurutzada.

gurutzadura

iz. Elizetan, elkarzut diren bi habearte gurutzatzen diren gunea.

gurutzaketa

iz. Gurutzatzea. Belaunaldien arteko gurutzaketa. Hizkuntza ezberdinen zehaztugabeko gurutzaketa. Gizon-emakume zoragarriak benetan, beltzen eta espainiarren arteko gurutzaketa.

gurutzaldi

iz. Atsegin hartzeko itsas bidaia, zenbait portutan geldialdiak eginez egiten dena. Zer, Lydia, gustatu zaizu Greziako uharteetako gurutzaldia?

gurutzaldi abiadura, gurutzaldi-abiadura iz. Itsasontzi batek edo hegazkin batek ibilbidearen zatirik handienean daraman abiadura. Aireratze eta lurreratze bertikalak egin ditzakeen hegazkin bat, hego finkoko hegazkin batek adinako gurutzaldi abiadura har dezakeena.

gurutzamen

iz. Ipar. Harremana. Gazteak ez dira herri batean gelditzen, han ez bada bizirik, lagunik, gurutzamenik eta atseden hartzeko lekurik.

gurutzaontzi

1 iz. Mil. Gerraontzi mota, armaz ongi hornitua eta abiadura handikoa dena. Arraste-ontziak gurutzaontziak bezain handiak dira batzuetan.

2 iz. Atsegin hartzeko gurutzaldiak egiten dituen itsasontzi handia, bidaiarientzako logelak, taberna eta jatetxeak, igerileku eta gimnasioak, zinema eta ikuskizun aretoak eta beste zerbitzu asko dituena.

gurutzatu1, gurutza, gurutzatzen

1 du ad. Bi gauza bata bestearen gainean gurutze modura jarri. Ik. antxumatu. Eskuak, zangoak gurutzatu. Besoak bular gainean gurutzaturik.

2 da/du ad. Aurkako norabidean albotik igaro. Atean gurutzatu gara. Kalean gurutzatu dugun laguna.

3 du ad. Alderik alde igaro; bereziki, bide, ibai edo kideko bat zeharkatu. Bide nagusia gurutzatu. Burdinbideak ibaia gurutzatzen du. Eskuinetarik hiruzpalau karrika laburren ahoak gurutzatzen ditugu.

4 da/du ad. Lerro, kale, bide eta kidekoez mintzatuz, gurutze moduko bat eratzen dutela egon. Kaleak gurutzatzen diren lekuan. Teknologiaren eta sormenaren bideak gurutzatzen direnean. Errepideak eta trenbideak elkar gurutzatzen duten lekuan, autoentzako hesia ez zen itxi.

5 da/du ad. Arraza edo barietate desberdinetako animaliak edo landareak nahasi. Behi hauek, azken hamarkadetan, beste behi arraza batzuekin gurutzatuz joan dira. || Daniar eta norvegiar etorkinen ondorengoak irlandar jatorrekin gurutzatu ziren. Bestela sortua da hitz hau, beste zerbaitekin nahasirik eta gurutzaturik.

6 da/du ad. Ipar. Norbaitekin ezagutzak egin, norbaitekin harremanak izan. Sarako Biltzarra memento goxo bat da idazleentzat, beren obrak ezagutarazteko eta bertze idazleekin gurutzatzeko. Quebeceko euskaldunekin asko gurutzatzen da. Auzoko neskatxak gurutzatu ditugu, ezagutzen ez genituenak, jakin nahiz zein familiatakoak ziren.

7 (Partizipio burutua izenondo gisa). Begirada gurutzatuak, aldaka kulunkariak.

hitz gurutzatu iz. pl. Lauki bateko laukitxoetan letrak banan-banan sartuz, goitik behera eta ezker-eskuin, gurutzaturik idazten diren hitzen multzoa, denbora-pasa modura, definizio edo ordain batzuei jarraituz osatzen dena. Atzo jokatu zen, Irunen, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Lehenengo Lehiaketa.

gurutzatu2

iz. Gurutzadako soldadua. Gurutzatuek hiria setiaturik izan zuten garaian.

gurutzatze

iz. gurutzatu aditzari dagokion ekintza. Gauzen eta hitzen arteko gurutzatze huts eta soila. Soniarekin solasean ari zela izandako begirada-gurutzatze bat izan zen.

gurutze

1 iz. Lurrean tinkatzen den habe batez eta zeharka ezartzen zaion ohol batez osatutako urkabea, bertan lotu edo iltzatutako gaizkileak hilarazteko erabiltzen zena; bereziki, Jesu Kristo hil zena. Gurutzean hil. Gurutzean josi, iltzatu. Gurutzeko heriotza. Gurutzean eman zuen bere bizia. Gurutzearen seinalea: gurutzea irudikatuz egiten den keinua.

2 iz. Jesu Kristo hil zen gurutzea edo beste gurutzeren bat irudikatzen duen oroitarri edo apaingarria. Hernio mendiko gurutzeak. Zurezko gurutze handi bat zegoen horman. Gurutzearen besoak. San Andresen gurutzea. Gurutze grekoa.

3 iz. Nekeak eta nahigabeak. Ik. nekaldi. Mundu honetako neke eta gurutzeak pairatu. Ezkontzako gurutze astuna eramateko.

4 iz. Bi marra elkarzutek elkar ebakitzen dutelarik osatzen duten irudia. Gurutze batez markatu.

5 (Adizlagun gisa). (Besoak, eskuak...) bata bestearen gainean gurutzaturik. Besoak gurutze jarri. Eskuak gurutze zegoen. Hantxe eseri zen Willen, leihoaren parez pare eta hankak gurutze.

ahoan gurutze adb. Ipar. g.er. Jan gabe. Ahoan gurutze egotea gauza hitsa da.

gurutze bide, gurutze-bide iz. Jesu Kristoren nekaldia irudikatzen duten hamalau gurutze edo irudiz seinalaturiko bidea edo ibilbidea. Arantzazura erromes, gurutze bide den harbidez. || Irud. Bizirik atera zen istriputik, baina gurutze bidea ez zen han bukatu.

gurutze ganga, gurutze-ganga iz. Arkit. Diagonalean gurutzatzen diren arku edo nerbioez eratutako egitura duen ganga.

Gurutze Gorri iz. Nazioarteko erakundea, gerran zaurituei edo hondamendiek kaltetuei laguntzea eta bestelako gizarte laguntzan aritzea helburu duena. Gurutze Gorriko erizainek lanean segitu zuten.

gurutze santuaren egin Hiru aldiz gurutzearen seinalea egin, lehenengoa bekokian, bigarrena aho inguruan eta hirugarrena bularraldean. Larritasunean edozeinek du gurutze santuaren eginez bataiatzeko ahaltasuna.

gurutzetara adb. Gurutzea eratuz. Bi lantza gurutzetara josirik.

gurutzedun

adj. Gurutzea duena. Ikurrin gurutzeduna.

gurutzefika

iz. Ipar. Jesu Kristo gurutziltzatuaren irudia duen gurutzea. Hormako gurutzefika handia.

gurutzefikatu, gurutzefika/gurutzefikatu, gurutzefikatzen

du ad. Ipar. Gurutziltzatu. Jesus gurutzefikatua.

gurutzefikatzaile

iz. g.er. Norbait gurutziltzatzen duen pertsona.

gurutzegrama

iz. Hitz gurutzatuak.

gurutzeratu, gurutzera/gurutzeratu, gurutzeratzen

du ad. g.er. Gurutziltzatu.

gurutzeria

iz. Arkit. Gangaren egitura indartzen eta apaintzen duen nerbioen multzoa. Barruan zutabeak, gurutzeriako sabaia eta erretaula nagusia nabarmentzen dira. Tenpluaren barruko estaldurak hainbat gurutzeria-ganga gotiko ditu.

gurutziltzatu, gurutziltza, gurutziltzatzen

1 du ad. Gurutzean iltzatu edo josi. Ik. gurutzefikatu. Heriotzako epaia eman eta gurutziltzatu zuten.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Jesus gurutziltzatuari otoitza.

gustagarri

adj. Atsegingarria. Fruitua ederra eta gustagarria iruditu zitzaion. Toki arrotzak beti dira gustagarri. Ez zen, izan ere, egoera gustagarria.

gustatu, gusta, gustatzen

1 zaio ad. Zerbait edo norbait atsegin edo laket izan, gogoko izan. Pelloren azioak ez zaizkit gustatu. Neskatxa hura gustatzen omen zitzaion. Asko gustatzen zaio hitz egitea. Gehien gustatzen zaiona. Sarri erakusten zidan beltzak ez gatzaizkiola gustatzen.

2 da ad. (-z gustatu, -z gustatua egon eta kideko esapideetan, pertsonez mintzatuz). Txit gustatua nago ni zutaz: txit gustatzen zatzaizkit. Klara, zutaz nintzen ni bihotzez gustatu.

gusto

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gusto-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gustu].

gustu

1 iz. Atsegina. Gustu handiz egingo du. Jan-edanean du bere poz eta gustu guztia.

2 iz. Nahia, zaletasuna. Mundurako gustua galdu zuen.

3 iz. Zaporea. Gustu bitxiko fruitua. Erre gustua. Gustu hobea hartzen auzoko saldari.

4 iz. Edertasuna sumatzeko gaitasuna. Gustu ona du jantziak aukeratzen. Nork bere gustua du.

gustua egin 1 dio ad. Atsegin eman. Ni izugarri saiatzen nintzen aitari eta amari gustua egiten.

2 (Osagarritzat -en atzizkia hartzen duela). Norbaiten nahia egin. Emaztearen gustua egiteko. Horixe gertatzen da udalaren erabakiekin; ezin da denen gustua egin.

gustuan adb. Ipar. Gustura. Gustuan bizi dira.

gustu eman dio ad. Heg. Atsegin eman. Makina bat gustu emanda joana da mundu honetatik. Lagunari gustu emateko.

gustu hartu Atsegin hartu. Ostatu merke hari gustu hartu zion.

gustu izan du ad. Atsegin izan. Bertso berriak jartzera noa, gustu duenak aditu.

gustuko adj. Gogokoa. Gustuko aldapan nekerik ez. Eguna laster doa gustuko zeretan. Esango dut zein dudan gustukoen. Ez zen bere gustukoa.

gustura adb. Gogara. Gustura emango nioke. Ez dago gustura lantegian. Gustura asko joaten ginen. Gustu-gustura gelditu ziren.

gustuz adb. Atseginez. Gogoz eta gustuz entzuten.

gutar

iz. Gure familiakoa, artekoa, aldekoa edo alderdikoa den pertsona; gurekin bat datorren pertsona, gure iritziak dituena. Gora gu eta gutarrak. Hi ez haiz mendikoa, ez dirudik gutarra, joan zaizkik hemengo garo usainak.

gutartean

adb. Ipar. eta Naf. Gure artean. Gutartean ere ikusten ditugu guraso zoroak.

gutarteko adj. Gure artekoa. Gutarteko solasak.

gutartera adb. Gure artera. Ez gaituela ahanzten eta gutartera berriz etorriko dela.

guti

zenbtz. Ipar. eta Naf. Gutxi.

den gutiena (ere) Ipar. eta Naf. Den gutxiena (ere). Oinarri honetatik den gutiena ere aldaratuko bagina.

den gutieneko adj. Ipar. eta Naf. Den gutxienekoa. Den gutieneko duda-mudarik gabe.

den gutienik (ere) Ipar. eta Naf. Den gutxienik (ere). Sarara etorriz geroztik, elizgizonaren bilakaeraz ez zen den gutienik axolatu.

guti bada guti Ipar. Gutxi bada ere. Guti bada guti, emendatuz doazela. Afganistanen badira, guti bada guti, musulmanak ez diren batzuk.

guti edo aski adb. Ipar. eta Naf. Gutxiago edo gehiago, gutxi-asko. Eskoletan, guti edo aski, burua alhatu dutenek ez dakite gehiago festa zer den.

gutien ustean adb. Ipar. eta Naf. Gutxien uste denean. Ausikiko gaituzte gutien ustean: ausikiko gaituzte gutxien uste dugunean.

gutiz gehien Ipar. eta Naf. Ia dena. (Batez ere pluralean erabiltzen da). Hamabi jokalari berri ekarri dituzte, gutiz gehienak lehen mailan ari zirenak orain arte.

gutixko

zenbtz./adb. Gutxitxo. Jende gutixko jin da ortziraleko bilkura horretara.

gutizia

1 iz. Nahi bizia, guraria; zerbait izateko edo zerbaitez jabetzeko desira gehiegizkoa. Ik. kutixi. Ondasunen gutiziak itsutua. Aberastasunen neurrigabeko gutizia. Gutizia gaiztoak edo eragabeak. Gutizia aseezina. Higuin ditu haragiaren gutizia lohiak. Haragia jateko gutizia etorri zitzaien. Ikasteko gutizia piztu. Gutizia onak ere behar ditugula bridatu. Bada esaten duenik emakume haurdunen apeta edo gutiziak ez direla orokorrak edo naturalak, eta gure artean asko gutxitu den ohitura dela ere bai.

2 iz. Gauza gutiziatua, bereziki janari edo edari gutiziatua. Ez naiz ni bereziki gozozalea, baina tarteka muturraren aurrean jartzen didaten gutizia dastatzeari ezin uko egin. Gutizia-denda bat izan dut hogeita hamabost urtean.

gutiziagarri

adj. Gutiziatzea merezi duena. Ik. desiragarri. Urrea baino gutiziagarriagoa den ondasuna. Adam eta Eva ezarri zituen toki gutiziagarri batean.

gutiziarazi, gutiziaraz, gutiziarazten

du ad. Gutiziatzera behartu. Zeruko ondasunak gutiziarazteko.

gutiziatsu

1 adj. Gutiziatzera makurtua; gutizia adierazten duena. Aberats gutiziatsua. Begi gutiziatsuak. Zorigaiztokoak gutiziatsuak.

2 (-en atzizkiaren eskuinean). Ez zaitez izan besteren gauzen gutiziatsu.

gutiziatu, gutizia/gutiziatu, gutiziatzen

1 du ad. Biziki desiratu. Ez duzu lagun hurkoaren etxea, ez emaztea eta ez beste gauzarik gutiziatuko.

2 da/du ad. Gutiziaz bete. Ene saio apur honek kilika eta gutizia zaitzan saio hobeago bat egitera. Besteak jaten ikusteaz gutiziatu zen hura ere. Entzun zuenean errege hark haren fama, gutiziatu zen.

gutizios

adj. Gutiziatsua.

gutizioso

adj. Gutiziatsua.

gutti zenbtz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gutti-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gutxi].

gutun

iz. Eskutitza. Gomendiozko gutuna. Gasteizko Gotzainaren artzain gutuna. J. P. Ulibarriren gutun liburua.

gutun azal, gutun-azal iz. Eskutitzei jartzen zaien estalkia. Gutun-azaletako zigiluak. Gutun-azalean amonaren izena irakurri nuen.

gutuneria

iz. Gutunak, gutun multzoa. Ik. korrespondentzia 2. Txostenak eta gutuneria.

gutunontzi

iz. Postontzia (adiera guztietan). Oharra gutun-azal batean sartu, eta kale kantoiko gutunontzira jaitsi nintzen. Badaezpada ere eskailerapean zeuden gutunontzietako izen-abizenak begiratu nituen.

gutxi

1 zenbtz. Kopuru txiki zehaztugabea adierazten duen hitza. (Izen sintagmaren eskuinean doa eta mugagabean erabiltzen da; dagokion izena zenbakarria denean, aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz pluralean egin daiteke). Anton. asko; anitz. Liburu gutxi erosi genituen. Duela urte gutxi gertatua. Egun gutxi barru. Ogi gutxi jaten du. Lotsa gutxi dute. Eskola gutxi ikasia. Egur gutxi den tokietan. Janari gutxi da hori lau lagunentzat. Euskaldun gutxi da horren berri ez dakiena. Berri on gutxi. Buruhausterik asko eta nahigabe ez gutxi. Zabaldu omen dira munduan ohitura gaizto ez gutxi. Edale on gutxi langile on. Oso gauza gutxi. Mihi gutxik dute hain dohain ederra. Sineste gutxiko gizona. Indar gutxirekin. Aste gutxiren buruan. Hitz gutxitan esateko. Denbora gutxian. Bertute hori gauza gutxitzat daukate. Denbora gutxiz egiten du anitz. || Eta sudurrak ere ez zion arazo gutxi-gutxi ematen.

2 (Izenordain gisa). Horrelakorik gutxi ageri da gure artean. Anitz dira deituak, baina gutxi hautatuak. Benetako nekazariak gutxi dira han. Esnea ere gutxi izaten zen. Ez da gutxi. Giza eredu jatorra dugu, gutxi bezalakoa. Gutxik ezagutzen duten hizkuntza. Gutxiri gustatzen zaiona. Gutxiren gose dena gutxik asetzen omen du.

3 (Adizlagun gisa). Gutxi edaten du. Gutxi landutako idazlana. Gutxi balio duten liburuak. Gutxi axola dio. Haietako askok pairatu beharko dute ez gutxi. Oso gutxi daki horretaz. Hain gutxi maite badugu. Ahal bezain gutxi.

4 (Orduak adierazteko). Hamarrak hamar gutxi. Hamarrak hamar gutxitan. Hamarrak hamar gutxiago. Hamarrak hamar gutxiagotan.

5 (Izen gisa). Ikaskizun gutxi utzi digute aurrekoek, eta utzi diguten gutxia ere aise zuzen dezakegu. Gutxi baduzu, eman ezazu gutxi hartatik zerbait.

6 (Izenondo gisa). Jateko laburra eta lo gutxia. Zuen sineste gutxiagatik.

den gutxiena (ere) 1 (Adizlagun gisa). Ezertxo ere. (Baiezko ez diren esaldietan erabiltzen da). Ik. den mendrena. Ez dut adierazi nahi, inolaz ere, bere eginkizun nagusiaz den gutxiena ere ahaztu zenik.

2 (Izenordain gisa). Oi, egiazko karitatetik den gutxiena bagenu!

den gutxieneko adj. Gutxienekoa. Den gutxieneko itzalik gabe.

den gutxienik (ere) Den gutxiena. Plaza aldera den gutxienik ez hurbiltzea.

ez gehiago (eta) ez gutxiago adb. (Indargarri gisa, aurretik esan dena azpimarratzeko erabiltzen da). Kalizan dagoen guztia, ez gehiago ez gutxiago. Nik oraindik ez diat mila pezeta baino gehiago pagatu lepazuri larrurik, eta hau ere horixe ordainduko diat, ez gehiago eta ez gutxiago.

ezta gutxiago(rik) ere Ezeztapen bat indartzeko erabiltzen den esapidea. Ez naiz asmatzen ari, ezta gutxiago ere. Ez ginen horrezaz bakarrik mintzatu, ezta gutxiagorik ere. Larramendiren garbitasuna ez zela, ezta gutxiagorik ere, beste geroagoko batzuen mailara heldu.

gutxiago 1 zenbtz. Errazago eta neke gutxiagorekin. Hitz gutxiagotan esateko. Gutxiagok uler dezaten. Orain gutxiago idazten du. Ez dik gutxiagoan emango. Gutxiagotan entzun ditugu horrelakoak. Ez zuen gutxiagorik merezi. Arta gutxiagoz antolatuak. Askoz gutxiago. Amore eman beharrean aurkituko gara guztiok, zeinek gehiago, zeinek gutxiago. Zuk baino diru gutxiago dut.

2 (Ezezko esaldietan, izenondoaren ezkerrean). Beste bat, ez gutxiago ederra.

gutxiago edo gehiago adb. Ik. gutxi-asko. Gutxiago edo gehiago, denek zuten zer egin. Hala eta guztiz ere, gutxiago edo gehiago, bikote egonkorrak osatzen ditugu.

gutxiago izan Maila apalagokoa izan. Ik. gehiago izan. Bere idazlanak beti izan dira zorrotz eta trinkoak, eta oraingoa ez da gutxiago. Eurek etxean jokatuko dutela, alde horixe ikusten dut nik, baina kirol arloan ez gara gutxiago.

gutxiagoko adj. Gehiagoko edo gutxiagoko neurrian. Berori oso-oso erotzat daukala kaleko jendeak eta ni ez gutxiagoko inozotzat. Bera baino gutxiagokoa izateagatik jaiotzez. || (Izen baten eskuinean). Estatua baino bihotz gutxiagoko ugazabarik ez dagoela. Hau barexeagoa da bestea baino, zalaparta gutxiagokoa.

gutxiagorako ez izan (Singularreko 3. pertsonan, aipaturiko jokaera (poza, beldurra, haserrea...) ulergarria eta egoerari dagokiona dela adierazteko). Pozez zoratzen nago, eta ez da gutxiagorako, munduko txapelketa batean parte hartzea itzela delako. Zeharo ikaratuta zeuden; eta, egia esan, ez zen gutxiagorako: ikusi egin behar ziren aurpegi gorrotozko haiek.

gutxi-asko 1 adb. g.er. Gutxi gorabehera; gutxiago edo gehiago. Asmatuko nuke, gutxi-asko, zertaz ari diren. Begiak etengabe ari zaizkigu gutxi-asko mugitzen.

2 (Izenondo baten ezkerrean). Grina gutxi-asko tristeak. Argitasunaren edo koloreen aldakuntza gutxi-asko jarraituak.

gutxi bat 1 Pixka bat, apur bat. Eman ur gutxi bat edatera. Orain gutxi bat jasatea, gero guztia baino, ez ote da hobe?

2 (Denborari dagokiola). Entzun nazazu gutxi bat arreta handiarekin. (Denbora) gutxi batean horri buruz pentsatzen.

gutxi batzuk Heg. Batzuk, bakar batzuk. Ik. bakarren batzuk. Lagun on asko ez dago gaizki; adiskide gutxi batzuk askoz hobe. Gutxi batzuei mesede eta gehienei kalte egin ohi dien legea.

gutxi edo asko adb. Gutxiago edo gehiago. Ik. gutxi-asko. Denok dugu, gutxi edo asko, Mendebalde Urrun hartako euskal artzainaren berri. Errimak beti lotu egiten du, gutxi edo asko, neurtizgilea. || Gure iritziak denborak gutxi edo gehiago aldatzen baditu ere.

gutxiegi 1 zenbtz. Anton. gehiegi. Xehetasun gutxiegi dugu hartaz. Gehiegi ikasten duk, ala gutxiegi jaten?

2 iz. Hezk. Ikasketetan, azterketa edo proba gainditu ez dela adierazten duen kalifikazioa. Matematikan gutxiegi atera duen lehen aldia da.

gutxiegiz adb. Normaltzat jotzen denera ez iristeagatik. Kosta egiten da esatea, baina hobe da gehiegiz bekatu egin gutxiegiz baino.

gutxien 1 adb. (-a artikuluarekin, edo maizago, artikulurik gabe). Dagokion aditzak adierazten duena mailarik txikienean. Orixe gramatikaria da gutxien asetzen nauena. Euskaraz ahal duten gutxien aritzen dira. Ahalik eta gutxien hitz egitea. Jokorik hoberena, gutxien dirauena. Gutxiena uste duenean.

2 zenbtz. (Izen sintagma baten eskuinean, kasu atzizkirik gabe, singularrean, -a artikuluarekin edo gabe). Zerbaiten kopuru txikiena. Huts gutxien egiten duenari. Ahalik eta denborarik gutxiena hartzen zuelarik. Usterik gutxiena zuten lekura eraman zituzten. || Bat nentorren Txillardegirekin, baina hori zen gutxiena.

gutxienean adb. Gutxienez. Urtean behin gutxienean aitortzea.

gutxieneko 1 adj./iz. Izan daitekeen gradu, kopuru edo balio txikiena duena edo iritsi duena. Gutxieneko ahaleginari gehieneko etekina atera. Bi urte markatu behar genituzke gutxieneko kontuan: 1848 eta 1870. Bada gehieneko eta gutxieneko bat. || Ez dakigu denak bat diren edo beren artean bereiz daitezkeen, baina hori da gutxienekoa: hori da gutxien axola duena.

2 adb. Gutxienez.

gutxienez (ere) adb. Behetik jota. Ik. behintzat. Duela ehun urte gutxienez. Argitasunak eta erraztasunak balio dute, gutxienez, laburtasunak adina.

gutxien-gutxienez adb. gutxienez-en indargarria. Baina, gutxien-gutxienez, eta gustatu ez arren, mirespen apur bat zor diogu.

gutxienik 1 adb. Gutxien. Gutxienik uste zuen lekuan. Ahalik eta gutxienik higitu.

2 adb. Gutxienez. Gutxienik, indarrean diren legeak bete ditzatela.

gutxi gorabehera Egiatik aski hurbil dagoen esaldi bati ezartzen zaion adizlaguna. Hogeiren bat, gutxi gorabehera. Bi litro, gutxi gorabehera. Denak, gutxi gorabehera, berdin samarrak. Hau esan zuen, gutxi gorabehera. Bazekiten, gutxi gorabehera, zertaz ari zen.

gutxi gorabeherako adj. Ezkontzaren betikotasuna ez da gutxi gorabeherako gauza, hil edo biziko baldintza baizik.

gutxik egin (du, zuen aditz laguntzaileekin, ezezko esaldi bat ondoren duela, ia-ia-ren baliokide den esapidean). Gutxik egin du hil ez nauenean. Gutxik egin zuen, nihaur ere ez bainintzen negarrez hasi.

gutxitan adb. (Denbora adieraziz). Gutxitan gertatzen den gauza. Gutxitan joaten da zinemara.

gutxiagotasun

iz. g.er. Gutxiago denaren nolakotasuna. Hori emakumearen gutxiagotasuna frogatzeko erabili izan da. Izan ere, inolako gutxiagotasun usterik izateko batere motiborik ez nik.

gutxiagotu, gutxiago/gutxiagotu, gutxiagotzen

du/da ad. Gutxitu, areago gutxitu. Beldurra gutxiagotzen zihoakion eran. Eskariari eusteak ezin izan zuen langabezia gutxiagotu. Inguruetako gaztetxoak gutxiagotzen ari zirela.

gutxiarazi, gutxiaraz, gutxiarazten

du ad. Gutxitzera behartu. Deusek ere ezin gutxiaraziko duen maitasuna.

gutxiegitasun

iz. Gutxiegi izateko nolakotasuna. Ik. urritasun. Giza arrazoimenaren gutxiegitasuna.

gutxiena

Ik. gutxien.

gutxiengo

iz. Gehiengoa osatzen ez duen taldea edo alderdia. Gutxiengoen ordezkaritza. Gutxiengoaren iritzia. Biztanleriaren gutxiengo txiki bat.

gutxiesgarri

1 adj. Gutxiesten duena. "Minimalismoa" ez omen zuen gogoko, eta hitza bera ere gutxiesgarria iruditzen zitzaion. Imintzio gutxiesgarri bat egin zuen.

2 adj. Gutxiestea merezi duena. Ik. arbuiagarri; baztergarri. Bozketan parte hartzeko eskubidea dugun euskaldunen kopurua ez da, ez, batere gutxiesgarria.

gutxiespen

iz. Gutxiestea. Gutxiespena mirespen bihurtuko balitz ere.

gutxietsi, gutxiets, gutxiesten

du ad. Gutxitzat hartu edo eduki. Ik. mespretxatu. Euskaldun nekazaleak ez du zeren bere burua gutxietsi. Gutxietsi nauelako. Eskolatuek gutxietsi duten hizkuntza.

gutxika

adb. Apurka, pixkanaka. Burua gutxika goitituz.

gutxika-gutxika adb. Gutxika. Gutxika-gutxika urrutira joan daiteke.

gutxinaka

adb. Gutxika, apurka. Ik. pixkanaka. Presidenteak soldaduen kopurua gutxinaka murrizteko asmoa agertu du behin baino gehiagotan.

gutxitasun

iz. g.er. Urritasuna.

gutxitu, gutxi/gutxitu, gutxitzen

1 da/du ad. Zerbaiti bere gisakotik edo motakotik zati bat kendu, zerbaiten kopurua txikiago bihurtu. Ik. txikitu; urritu. Anton. gehitu; handitu1 1; hazi1 7. Galerak eta zorrak gutxitu. Arrantzaleak gehitzen, arraina gutxitzen. Haien nekeak gutxitzeko. Gutizia gutxituz zihoakion. Haizea gutxitzen bada. Loa eta jana gutxituaz. Sua egurren edekitzeaz gutxitzen eta txikitzen da. Gure iritzien desberdintasuna gutxitu egin du denborak. Bide horretatik ez da anarkia gutxitzen, areagotzen baizik.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Frantzia berriz ere hizkuntza gutxituen ofizialtasunaren aurka agertu da.

gutxitxo

zenbtz./adb. Adkor. Gutxi; aukeran gutxi. Ik. gutixko. Gauean lo gutxitxo egina nengoen. Laugarren izatea gutxitxo iruditzen zaie. Itxaron gutxitxo bat.

gutxitze

iz. Zerbaiti bere gisakotik edo motakotik zati bat kentzea, zerbaiten kopurua txikiago bihurtzea. Norberaren askatasunaren gutxitze bat. Lan gutxitze horrek ez ninduen kezkatzen.

gutxixeago

zenbtz./adb. Zerbait gutxiago. Urte gutxixeago zituenean. Egunetik egunera gutxixeago ematen zion. Pezetak baino gutxixeago balio duen dirua.

gutxixko zenbtz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gutxixko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gutixko; gutxitxo].

gutxiz gehien

adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, gutxiz gehien-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gutiz gehien].

guyanar

1 adj. Guyanakoa, Guyanari dagokiona. Guyanar agintariak.

2 iz. Guyanako herritarra.

guzi

zenbtz. Guztia.

guzti

1 zenbtz. Osoa. Egun guztia igaro dut burutik ezin kenduz atzoko gertakizuna. Frantzia guztiaren jabea. Gau guztian. Liburu guztia irakurri zuen. Familiaren diru guzti-guztia xahutu zuen. Pitxerreko ur guztia. Biltegiko ardo zuri guztia. Lortu zuen zur guztia erabili zuen. Nire ahal guztiaz. Urte guztiko meza-bezperak. Beste guztiarekin. Euskal Herri guztikoa. || (Denbora adierazten duen izen baten eskuinean, egon, ibili eta kideko aditzekin). Urte guztian egotea jai eta dantzetara joan gabe. Egun guztian hara eta hona ibili ginen. Egon zen gau guztia otoitzean.

2 zenbtz. (Izenordain gisa, mugatua). Ik. dena; oro 4. Guztia daki. Ez du erdia nahi, guztia baizik. Guztirako Jaunarengana jo behar dugu. Bere maisuari guztian obeditzen zion. || Gainerako guztia. Aitak agindutako guztia. Egin dugun guztiaren berri daki.

3 zenbtz. (Artikulu mugatzaile pluralarekin, izen sintagma bati dagokiola). Multzo osoa, inongo salbuespenik gabe. Gauza guztiak. Haren ardi guztiak zuriak ziren. Han izan ziren euskaldun guztiek ikusi zuten. Munduko hizkuntza guztietan. Lurralde guztietako ordezkariak. Alde guztietatik. Sasi guztien gainetik. Beste guztientzat. Herri guzti-guztietan. || Adamen seme guztiok.

4 zenbtz. (Izena ezabaturik). Ik. dena. Ez dute guztiek lortzen maila hau. Oso trikitizalea naiz, baina, guztien gainetik, Kepa Junkera eta Joseba Tapia dira niretzat nagusiak (Ik. guztien gainetik). Guztietan lehena da Santxo Azkarra. || Gainerako guztiak. Ikusi zituen guztiei esan zien. || Guztiok dakigunez. Guztioi doakigun auzi larri honetan.

5 zenbtz. (Dagokion izen sintagmaren mugatzailea erakusle bat dela; guzti-k erakusle bera har dezake artikuluaren ordez, eta erakusleak kasu markaren bat daramanean, guzti-k atzizki bera hartzen du). Beretua zutela mundu hau guztia. Bide hartan guztian. Aurrerapen galant horiek guztiek ez dute asko balio. Gizon haiei guztiei. Hau guztia. Hau guztiau. Hori guztia. Hori guztiori. Horiekin guztiekin. || Hauek guztiok. Horien guztion ama.

6 zenbtz. (Gu eta zuek izenordainekin). Gu guztion ama. Zuek guztiok. Bakea dela zuekin guztiokin. Gu guztiak errebelatuak ginen.

eta guzti 1 (Mugatzailerik ez duen izen sintagma baten eskuinean). Aipatzen denarekin batera, aipatzen denaz horniturik. Jantzi eta guzti sartu zen ibaian. Ez dugu guk hizkuntza hori, euskalki eta guzti, asmatu. Han agertu ziren beren akuilu eta guzti.

2 (Izen sintagma mugatu baten eskuinean). Ik. ere 1. Sari nazionalak eta guzti irabazi ditu: sari nazionalak ere irabazi ditu. Batzordea eta guzti osatu dute horretarako. || (Bestelako sintagma baten eskuinean). Pozik eta guzti dagoela ematen du. Gero gainera, ordaindu eta guzti egiten dizute.

3 (Izen sintagma mugatu baten edo mugatzailerik ez duen baten eskuinean, bakarrik nahiz ere eskuinean duela, aurkaritza balioaz). Ik. nahiz eta; arren. Eta hura, bere herren eta guzti, beti aurrera. Hau eta guzti ere, maite nuen.

guztiagatik ere lok. Guztiarekin ere. Guztiagatik ere, hori anitzetan gertatzen da.

guztian (Erlatibozko esaldi baten eskuinean). Aldi guztietan. Behar duen guztian eskatzeko. Gogoak ematen dion guztian egiten du.

guztiarekin ere lok. Dena dela, hala ere. Ik. guztiagatik ere. Kontu honetan ez dago lege gogorrik ezartzerik; guztiarekin ere hobe litzateke, dudakoetan, arauari eustea.

guztiaz ere lok. Zah. Guztiarekin ere. Guztiaz ere Israelen baziren arima onak.

guztien gainetik adb. Gauza guztien gainetik, batez ere. Ik. oroz gainetik. Guztien gainetik erregutzen dizuet, neure anaia maiteak, juramenturik batere ez dagizuela. Guztien gainetik, geure heriotzako orenean.

guztietan adb. (Erlatibozko perpaus baten eskuinean). Aldi guztietan. Ik. bakoitzean. Deus ikustekorik den guztietan sar-jalgi eginez. Txakur bati, gauza bat egiten duen guztietan bizkarra berotzen bazaio.

guztira adb. Osagai guztiak batuz edo zenbatuz. Hiru handi eta bost txiki; guztira zortzi. Badira hor, guztira, ehunka galdera. Guztira ehun mila libera.

guztiz 1 adb. Maila goran; oso neurri handian. Ik. erabat 1; zeharo 1;  + osoki 1; arras1; arrunt 5. Euskaldunen artean guztiz maitatua. Jainko guztiz ahaltsua. Guztiz ederki apainduak. Hor dago guztiz harritzen nauen kontua. Guztiz aldatu zuen bere bizitza.

2 adb. Ipar. Batez ere. Egunero, eta guztiz igandeetan. Guztiz, ezkondua bada.

guztiz ere adb. Batez ere. Gero, XIX. mendean guztiz ere, sortu ziren gorabehera eta tirabirak.

guztiahaldun

adj. Ahalguztiduna. Jainkoa zergatik da guztiahalduna? Jaunaren esku guztiahaldunak.

guztiahaltasun

iz. Erabateko ahala, ahalmen mugagabea. Ik. ahalguztiduntasun. Jaungoikoak ez du hori egin beharrik bere guztiahaltasuna erakusteko.

guztiro

adb. g.er. Guztiz. Haserre hori guztiro kentzeko.

guztitara

adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, guztitara-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. guztira].

guztiz gehien [Oharra: Euskaltzaindiak, guztiz gehien esapideak euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gutiz gehien].

guztizko

1 adj. Osoa, osotasunari dagokiona, erabatekoa. Haren guztizko handitasuna. Zuhurtzia guztizko bat agertzen zuen hitz egitean. Ez dela egiazko bakardaderik izan, guztizkoa behintzat.

2 iz. Osagai guztiak batuz edo zenbatuz ateratzen den kopuru edo zenbatekoa. Biztanleen guztizkoa. Gastuen guztizkoa.

guzur

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, guzur-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gezur].

h

1 Ik. hatxe.

2 ordu-ren nazioarteko sinboloa.

ha1

adj./izord. Bizk. Hura. Inork ez zekien nongoa zen neskato ha. Ez da hau ha baino balio txikiagokoa.

ha2

hektarea-ren nazioarteko sinboloa.

haatik

lok. Halere, hala eta guztiz ere. Ik. alabaina. Idazlan gehienak erdarazkoak ditu; hiruzpalau, haatik, euskaraz. Ilunpe beltzen artean, haatik, agertu zitzaigun argia. Zigor horren kontra oldartzen da haren espiritua; haatik, begiak berehala altxatzen ditu zerura.

habaila

iz. Eskuaz birarazten den larruzko uhala, harriak jaurtitzeko arma gisa erabiltzen dena. Harri bat hartu eta ezarri zuen bere eskuko habailan. Habailaz bota, jaurti. Habailari eragin. Habaila-harria. Habaila-ukaldia.

habailari

iz. Habailaz armatutako gudaria. Habailariek eraso zioten.

habanar

1 adj. Habanakoa, Habanari dagokiona. Habanar kantariak.

2 iz. Habanako herritarra.

habanera

iz. Mus. Kuban sorturiko bi aldiko dantza, erritmo geldokoa dena; dantza horren musika eta kantua. Torreviejako habanera-lehiaketa.

Oharra: azken eguneraketa 2022-01-12

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper