Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

gudukatze

iz. g.er. Gudu egitea, borrokatzea.

guduketa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, guduketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. guduka].

gudulari

iz./adj. Gudukatzen dena; gudu batean esku hartzen duena. Ik. gudari; borrokalari. Herri gudularia. Gudulari hoberenak.

gueñestar

1 adj. Gueñeskoa, Gueñesi dagokiona.

2 iz. Gueñesko herritarra.

guganatu, gugana/guganatu, guganatzen

da/du ad. Gureganatu.

guhaur

1 izord. (-r- bakunarekin). Ipar. gu izenordainaren era indartua. (Batez ere, galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. geu; gerok. Guhaur garela denetan zoriontsuenak. Guhaurek ere badukegu horretan probetxua. Lagun hurkoa guhauren burua bezala maite.

2 izord. (gu-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Guri guhauri.

gujaratera

iz. Indiako Gujarat estatuan mintzatzen den hizkuntza.

gula

iz. Zah. Sabelkeria, sabelkoikeria. Jan-edanera emana, gulara eroria.

guleria

iz. Bizk. Gula.

gun

iz. Gip. Muina, mamia. Hezur handiak, gun handia. Gizartearen atari, muina eta guna bezala den familia.

gune

1 iz. Lekua, aldea. Gorputz eder horren gune bakoitza ukitu behar zuen. Munduko gune guztietan. Gune minberak. Azkaineko xokoan da nire etxea, gune polit batean umilki gordea. Bidea adarkatzen den gunean.

2 iz. Nukleoa.

3 iz. Eremu zabalagoan hedatu den zerbait, adibidez, infekzio edo eritasun kutsakor bat, sortu den gunea. Ik. foku 3. Kroazian beste infekzio gune bat, bigarrena, agertu dela baieztatu zuten atzo agintariek.

guneka

adb. Tarteka. Zur ederra du, gorria, guneka gorraila. Guneka, harkaitzetarik erori harriak baziren.

guntz iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, guntz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gontz].

guntzurrun iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, guntzurrun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. giltzurrun].

gupel iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gupel-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. upel].

gupera

adj. Bizk. g.er. Gogortasun txikienak minberatzen edo eragozten duena. Ik. milika2. Ondo milika eta gupera zaude! Haragi minbera eta guperak dauzkazu.

gupida

1 iz. Errukia. Gupida gabe zigortu. Jauna, gupidaz begira iezadazu.

2 iz. Herabetasuna, atzerabidea. Lana gupidarik gabe egingo dugu. Mutil nagiak urrats baten gupidaz goizean, hamar beharko ditu egin arratsean (esr. zah.).

gupida izan 1 da/du ad. Erruki izan. Baina nik gupida zaituztet. Herioak mundu honetan ez du inor gupida. Ez dute hartaz gupida. Ez zaitez izan nire gupida.

2 da/du ad. Herabe izan. Ez uste izan, nire atseginen adieraztea gupida dukedala. Dirua arriskatzeko gupidarik ez du. Ez naiz gupida hemendik harat joateko.

gupidagabe

1 adj. Gupidarik ez duena. Ik. errukigabe. Agintari gogorra eta gupidagabea. Jende gupidagabea.

2 adj. Ausarta.

gupidagarri

adj. Gupida merezi duena. Ik. errukarri. Emakume gupidagarria. Gabriela Lohitegikoaren zori gupidagarria.

gupidakor

adj. g.er. Errukiorra.

gupidatsu

adj. Gupidaz aritzen dena. Ik. errukior. Ama gupidatsuak egiten ditu haur zakartsuak (esr. zah.).

gupidatu, gupida/gupidatu, gupidatzen

da/du ad. Gupida izan.

gupidetsi, gupidets, gupidesten

1 du ad. Neurriz edo zuhurkeriaz erabili. Gu salbatzeko ez baitzuen bere bizia, bere odola gupidetsi.

2 du ad. Gupida izan. Hil ondoan gupidets nazazu, infernutik begira nazazu.

gur

iz. g.er. Gurtza. Ongietorri ona egin zion, labur eta hotz, baina dena gur, agur eta zurikeria.

gur egin dio ad. Gurtu. Aurrean belaunikatu eta gur egin zion.

gura

1 iz. Nahia. Beren gura eta grina txarrak ukaturik. Atsegin gaiztoen gura. Gura gabe egina. Ez dut senar gurarik. Elkarri berbarik egin gura eza.

2 (izan aditzarekin, dagokion izen sintagma artikulurik gabe). Ik. gura izan. Etxerik ez duena etxe gura da: etxea gura du, etxearen guraria du. || Ez duenaren gura beti denak, lehen zuena ere galtzen du maiz hainak.

gurako adj. Norbaitek nahi duena edo gogoko duena. Bere gurako gaia ematen badiote.

guraez

iz. Nahieza.

gura izan, gura izan, gurako

du ad. Nahi izan. Berak gura duena egin behar dugu. Agur bat egin gura diet. Bere hurrean eduki gura gaitu. Ez dut inor nekatu gura. Zer gura duk nik esatea? Gura baduzu. Zer esan gura du horrek? Hasi zen txindorra ere abestu gurarik. Berak hala gura izan duelako. Bizia galdu gura izan badio inori. Ez du inork entzun gurako. || Jaungoikoari gura dakiola.

gura adina Nahi adina. Gura adina lo eginda.

gura eta gura ez Nahi eta nahi ez. Gura eta gura ez egin beharko dudana.

gurago izan Nahiago izan. Jolasa baino ardo ona gurago dute. Apurtu baino mila bider gurago dut osorik ematea.

guran (Aditz baten partizipio burutuaren eskuinean). Nahian. XX. mendeko emakumeen bizimodua nolakoa zen ezagutu guran, Lekeitioko emakumeak elkarrizketatu dituzte. Ziria sartu guran ari zait beti jendea.

guraize

iz. pl. Ebakitzeko tresna, erdialdean giltzatzen diren bi piezaz osatua, mutur batean ahoa eta bestean hatzak sartzeko bi begi dituena. Ik. aiztur; artazi. Guraizeekin ebakita. Jostunaren guraize txikiak.

gurari

iz. Nahia, gura; apeta, gutizia. Gurari handia, bizia. Gurari gaiztoak, txarrak. Garbitasunaren kontrako gurari lohiak. Inoren ondasunen gurari bidegabekoa. Ezer osteko guraririk ez edukitzea. Erregeren guraria bete bedi. Haragiaren gurariak hezteko. Gurariak ase. Gurarizko bekatua.

guraritu, gurari/guraritu, guraritzen

du ad. Gura izan, desiratu. Ondasunak ugari ditugu, maite dugu elkar, zer gehiago guraritu dezakegu lurrean?

guraskide

iz. Ezkonlagunen gurasoak elkarrekiko.

guraso

1 iz. pl. Aita-amak, aita eta ama, aitak, amak. Guraso zahar errukarriak. Gurasoen baimenik gabe. Gurasoekiko lotsa. Gurasoengandik seme-alabengana. Guraso asko dira haurrak eskolara bidaltzeko nagiak. Gurasoak nolakoak, umeak halakoak. Gure lehen guraso Adam eta Eva. || Irud. "Gipuzkera idatzi" horren gurasoak Kardaberaz eta Mendiburu izan ziren.

2 iz. Aita edo ama. Ondore txit gaiztoaren guraso eta aitona izan zen. Adam, gure lehenbiziko gurasoa. Noiz ez daude itsasertzetako emakumeak guraso bat edo seme maitea galtzeko zorian?

Elizako guraso Kristau-erlijioan, fede gaietan oinarri izan diren izkribuak idatzi zituzten lehen mendeetako Elizako doktoreetako bakoitza. Ik. Eliz guraso. Argi iturri horretan edan zituzten Elizako gurasoek beren liburuetako ikaskizunak.

Eliz guraso Elizako gurasoa.

gurasorde

iz. Gurasotzat hartzen den pertsona. Erakutsi nahiagatik gurasoak edo gurasordeak haurrak ikasi behar duena, ez du haurrak aditu nahi ikas-konturik.

gurasotasun

iz. Guraso denaren nolakotasuna, guraso izatea. Homosexualen gurasotasuna eztabaidagai. || Elizanburuk bere olerkien gurasotasuna galdu du, herriak maiteki ostuta.

gurasotu, guraso/gurasotu, gurasotzen

da ad. Guraso bihurtu.

gurasotzako

iz. pl. Gurasotzat hartzen diren pertsonak. Ik. gurasorde.

gurata

adb. Nahita. Gurata egin dute horrela.

gurbe

iz. Gurbeondoaren fruitua, udare txiki baten itxurakoa dena. Handik luzarora gabe, gurbe-pattarra ekarri zuten mahaira.

gurbeondo

iz. Arrosaren familiako zuhaitza, zurtoin zuzen eta leuna eta lore zuriak dituena eta fruitutzat gurbeak ematen dituena (Sorbus domestica).

gurbil1

iz. Hamasei bat litroko edukiera duen pegarra. Hiru gurbil dituen zahagia.

gurbil2

1 adj. Jas. Zuhurra, prestua.

2 adj. Jas. Txukuna. Neskato gazte gurbil, eder, matela-gorriño bat.

gurbildu, gurbil/gurbildu, gurbiltzen

1 du ad. Ipar. g.er. Zuhurtu.

2 du ad. Ipar. Txukundu. Alor inguruak poxi bat gurbiltzeko.

gurbilki

1 adb. g.er. Zuhurki.

2 adb. Txukunki. Gurbilki jantzia. Gurbilki abiatu zuen hitzaldia.

gurbiltasun

1 iz. g.er. Zuhurtasuna. Zuhurtziak hedatzen ditu jakitatea eta gurbiltasunaren argia.

2 iz. g.er. Txukuntasuna. Osasuna eta gurbiltasuna aipatu dituzte.

gurbitz

iz. Hosto luzangak eta lore zuriak dituen zuhaixka, marrubiaren antzeko fruituak, jateko onak, ematen dituena (Arbutus unedo). Gurbitz aleak. Gurbitzaren fruitua.

gurdi

1 iz. Orga; bereziki, nekazaritza-orga, endaitza eta zurezko gurpil beteak dituena. Bi idiak eta gurdia. Gurdiz eraman. Gurdi ardatzak. Gurdi pertika. Gurdi hotsa. Zazpiehun gurdi hamarna gerrarirekin.

2 iz. Gurdikada. Gurdi bat belar.

gurdi haga, gurdi-haga 1 Gurdiaren bi ezpaten artean, zamari eusteko, jartzen den haga.

2 Endaitza.

gurdibide

iz. Gurdiak ibiltzen diren bidea. Denbora haietan gurdibide edo estrata izango zena orain errepidea da. Zabaletatik Azkarragara dagoen gurdibidetik behera.

gurdidun

iz. g.er. Gurdizaina.

gurdika

adb. Kopuru unitatea gurdia dela; kopuru handian. Ik. orgataraka. Artaburuak mandiora gurdika eraman. Milioiak gurdika mugitzen dituzte futbolean.

gurdikada

iz. Gurdi betearen zama kopurua. Ik. orgatara. Gurdikada bat garraiatu. Gurdikada bete altzari eraman zuten. Atera genuen gurdikada egur galanta.

gurditxo

iz. Gurdi txikia. Ik. orgatxo; eskorga. Libre zeukan eskuaz gurditxo tolesgarri bat herrestan zeramala. Erosketen gurditxoa ia goraino beterik zeukaten.

gurdizain

iz. Gurdia daraman pertsona, gurdi-gidaria. Ik. orgazain. Gurdizainak logaleturik zihoazen, zaldien bridak eskumuturretan.

gurdo

adj. Ipar. Guria, mardula. Ik. mardo. Gazte eta gurdo zen oraino emaztekia.

Gure Aita

iz. Hitz horiekin hasten den kristau otoitza. Ik. aitagure. Esan beza agurmaria bat edo Gure Aita bat, zentzumenak banaka gogoratu ondoren.

gureganatu, guregana/gureganatu, gureganatzen

da/du ad. Guregana ekarri, guregana etorri, gure egin, gure bihurtu. Ik. guretu; guganatu. Bera gureganatu zen. Besteren ona gureganatzeko. Gauza asko ikasi, onartu eta gureganatu beharrean gara. Kezka hori gureganatu duzue eta laguntzeko prest gaude.

guren1

1 adj. Santua. Ostiral Gurena. Gogo Gurena. Agustin gurenaren aitorkizunak.

2 adj. Gorena, bikaina. Otxandioko seme gurena. Euskal koplari gurena.

guren2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, guren-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'guruina' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. guruin].

gurenda

iz. g.g.er. Garaipena. Gaurko gurenda ospatu bedi Kirikorena bezala.

guretu, gure/guretu, guretzen

da/du ad. Gure egin, gure bihurtu. Ik. gureganatu. Horregatik guretzen ditugu haren hitzak.

gurgarri

adj. Gurtzea merezi duena. Jesu Kristo gure Erosle gurgarria. Sakramentu gurgarria.

gurguilu

iz. Bizk. g.er. Aihotza.

gurgur

1 iz. (-r- bakunarekin). Sabelaren hotsa. Ik. kurrinka 3. Herminiok gurgur eta kurrinkak ateratzen zituen, eztarriarekin baino gehiago sabelarekin hitz egiten baitzuen.

2 iz. Errekaren hotsa. Andeetatik behera amiltzen diren erreken gurgura.

gur-gur

1 onomat. Sabelaren hotsaren onomatopeia. Urdaila beti daukat gur-gur. Sabelak egitean gur-gur, bezperako afariak agur.

2 onomat. Errekaren hotsaren onomatopeia. Ibaia gur-gur, arrokak traban ezin jasanez.

gur-gur egin du ad. Sabelaz edo errekez mintzatuz, zarata egin.

gurgura iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gurgura-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gurgur].

gurguria iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gurguria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gurgur].

gurgurika adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, gurgurika-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gurgurka].

gurgurio

iz. Gari, baba, ilar, eta kidekoez elikatzen den eta inoiz kalte ekonomiko handia eragin dezakeen zenbait intsektu koleopteroren izen arrunta (Fam. Bruchidae eta Fam. Curculionidae).

gurgurka

adb. Gur-gur eginez.

guri1

1 adj. Leuna eta biguna. Ile ederra, masail leunak, azal guria. Artile eta oihal gurienak. Gazta guria. Ohe guri batean etzana. Mendiko haize guria. Bizitza guria eta atseginetara emana. Soro jori eta larre guriak.

2 adj. Gizena, betea, baina indartsua eta osasuntsua. Ik. mardul. Emakume txit guria eta txit ederra. Esku guria. Neskaren mami guriak. Lodi eta guria edo argala eta mehea delako. Mutil bat aurpegi betekoa, guri-guria. Txahal guri-guri bat. Lehengo abadeek lepo guri-guria izaten zuten.

guri2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, guri-k, euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'gurina' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gurin].

guriarazi, guriaraz, guriarazten

du ad. Guritzera behartu. Guriaraziak zituen bihotzik gogorrenak.

gurikeria

iz. Atseginetarako gehiegizko joera, bigunkeria. Atsegin eta gurikeriak. Gurikeriaz ohean egoten bazara. Gurikerian bizi nahi duena. Gurikerian ohitutako gorputzak.

guriki

adb. Guritasunez; gurikeriaz. Aberatsaren gorputz guriki hazia.

gurin

iz. Esne gaina irabiatuz egiten den gai koipetsua, sukaldaritzan-eta erabiltzen dena. Gurinaz egindako bizkotxoak. Gurina urtu.

gurineztatu, gurinezta, gurineztatzen

1 du ad. Gurinez estali edo hornitu. Ogia ebaki eta gurineztatzen hasi zen.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Ogi xerra gurineztatu bat.

gurintxo

iz. Gongoila. Hazi-beharrak ekarri dizkion hazi-minak dituela gure hizkuntzak, haurren hazizurri eta gurintxoen gisakoak.

guritasun

iz. Guria denaren nolakotasuna. Guritasun guztiei uko egina zen gure santua.

guritu, guri/guritu, guritzen

1 da/du ad. Bigundu edo leundu. Egos itzazu irasagarrak guritu arte. Ez da bihotz gogorrik, Jaunaren graziak guritzen ez duenik. Gehiegizko artak guritzen du gaztea, eta nagitzen.

2 da/du ad. Gizendu, marduldu. Txahalak guritzen.

gurkera

iz. g.er. Gurtzean egiten den mugimendua. Ez txapelik erantzi, ez gurkerarik egin.

gurpen

iz. Gurtza.

gurpil

iz. Pieza biribila, ardatz baten inguruan bira daitekeena; bereziki, ibilgailuek higitzeko dituztenetako bakoitza. Ik. errota 2. Gurdiaren gurpil beteak. Gurpil barne-hutsen izpiak eta uztaia. Bi gurpileko ibilgailuak. Erlojuaren gurpilak. Gurpil horzduna.

gurpil aulki, gurpil-aulki Aulki gurpilduna, pertsona ezinduak mugitzeko erabiltzen dena. Gurpil aulkian atera dute ospitaletik, ez baitu aski indar bildu oraindik.

gurpil zoro 1 Bi gauza bata bestearen kausa izatean datzan egoera; zerbait, bereziki bortizkeria, azkar eta mailaz maila handitzea. Ik. sorgin gurpil. Argi dago gurpil zoro baten aurrean gaudela: gaztetxoek nagusiak dituzte eredu, haurrek gaztetxoak, eta abar. Bortizkeriaren gurpil zoroa geldiarazteko.

2 Bi gauza bata bestearen azalpena izatean datzan argudio edo definizioa, biak azalpenik gabe uzten dituena. Beraz, analitikotasuna, esanahia eta definizioa gurpil zoro batean nahasita dauden kontzeptu ilunak dira.

gurpildun

adj. Gurpilak dituena. Aulki gurpilduna kendu eta bi makulu utzi zizkidaten. Gizona maleta gurpildunari tiraka ari zen.

gurrarazi, gurraraz, gurrarazten

du ad. Gurtzera behartu.

gurtardatz

iz. Gurdi ardatza, gurdiaren bi gurpilak lotzen dituen ardatza. Gurtardatza koipetu. Gurtardatzaren soinua.

gurte iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gurte-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gurtza].

gurtesi

iz. g.er. Kartola (orgetakoa).

gurtetxe

iz. g.er. Gurdian, gurpilez gaineko egitura. Gurpilak, ardatzak, ziriak, gurtetxea, endaitzak, den-denak inguruetako zuhaitzekin eginak dira.

gurtu, gur/gurtu, gurtzen

1 da ad. Ipar. Norbait edo zerbait lurrerantz makurtu. Jesusek, beheiti gurturik, eriaz izkiriatu zuen lurrean. Arbolak lurreraino gurtu ziren. Burua gurtu. Belaunak gurturik.

2 du ad. Jainkoari, edo jainkotzat edo santutzat hartzen denari, erlijiozko gorazarrea egin. Ik. gur egin; jauretsi; adoratu; beneratu. Gezurrezko jainkoak gurtu zituzten. Eguzkia gurtzen duten herriak.

gurtza

iz. Jainkoari, edo jainkotzat edo santutzat hartzen denari egiten zaien erlijiozko gorazarrea. Santuen, erlikien gurtza.

gurtzaile

iz. Zerbait edo norbait gurtzen duen pertsona. Ik. adoratzaile; jauresle. Sasijainkoen gurtzaileek jainkozaletasuna bertan behera uzten dute.

guru

1 iz. Hinduismoan, maisu edo gidari espirituala. Santu bat da, guru bat, jenio bat.

2 iz. Irud. Kraftwerk, musika elektronikoaren gurua.

guruin

iz. Abereen gorputzeko organoa, gairen bat jariatzeko betekizuna duena. Listu guruinak. Malko guruinak. Barne guruinak.

gurutzada

iz. Kristau ez direnen aurkako gerra-espedizioa; bereziki, Erdi Aroan, Jesusen hilobia eta leku santuak musulmanen mendetik askatzeko egindakoa. Bigarren eta hirugarren gurutzadak. Gurutzadara abiatu. Albitarren aurkako gurutzada.

gurutzadura

iz. Elizetan, elkarzut diren bi habearte gurutzatzen diren gunea.

gurutzaketa

iz. Gurutzatzea. Belaunaldien arteko gurutzaketa. Hizkuntza ezberdinen zehaztugabeko gurutzaketa. Gizon-emakume zoragarriak benetan, beltzen eta espainiarren arteko gurutzaketa.

gurutzaldi

iz. Atsegin hartzeko itsas bidaia, zenbait portutan geldialdiak eginez egiten dena. Zer, Lydia, gustatu zaizu Greziako uharteetako gurutzaldia?

gurutzaldi abiadura, gurutzaldi-abiadura Itsasontzi batek edo hegazkin batek ibilbidearen zatirik handienean daraman abiadura. Aireratze eta lurreratze bertikalak egin ditzakeen hegazkin bat, hego finkoko hegazkin batek adinako gurutzaldi abiadura har dezakeena.

gurutzamen

iz. Ipar. Harremana. Gazteak ez dira herri batean gelditzen, han ez bada bizirik, lagunik, gurutzamenik eta atseden hartzeko lekurik.

gurutzaontzi

1 iz. Mil. Gerraontzi mota, armaz ongi hornitua eta abiadura handikoa dena. Arraste-ontziak gurutzaontziak bezain handiak dira batzuetan.

2 iz. Atsegin hartzeko gurutzaldiak egiten dituen itsasontzi handia, bidaiarientzako logelak, taberna eta jatetxeak, igerileku eta gimnasioak, zinema eta ikuskizun aretoak eta beste zerbitzu asko dituena.

gurutzatu1, gurutza, gurutzatzen

1 du ad. Bi gauza bata bestearen gainean gurutze modura jarri. Ik. antxumatu. Eskuak, zangoak gurutzatu. Besoak bular gainean gurutzaturik.

2 da/du ad. Albotik igaro, aurkako norabidean joanez. Atean gurutzatu gara. Kalean gurutzatu dugun laguna.

3 du ad. Alderik alde igaro; bereziki, bide, ibai edo kideko bat zeharkatu. Bide nagusia gurutzatu. Burdinbideak ibaia gurutzatzen du. Eskuinetarik hiruzpalau karrika laburren ahoak gurutzatzen ditugu.

4 da/du ad. Lerro, kale, bide eta kidekoez mintzatuz, gurutze moduko bat eratzen dutela egon. Kaleak gurutzatzen diren lekuan. Teknologiaren eta sormenaren bideak gurutzatzen direnean. Errepideak eta trenbideak elkar gurutzatzen duten lekuan, autoentzako hesia ez zen itxi.

5 da/du ad. Arraza edo barietate desberdinetako animaliak edo landareak nahasi. Behi hauek, azken hamarkadetan, beste behi arraza batzuekin gurutzatuz joan dira. || Daniar eta norvegiar etorkinen ondorengoak irlandar jatorrekin gurutzatu ziren. Bestela sortua da hitz hau, beste zerbaitekin nahasirik eta gurutzaturik.

6 da/du ad. Ipar. Norbaitekin ezagutzak egin, norbaitekin harremanak izan. Sarako Biltzarra memento goxo bat da idazleentzat, beren obrak ezagutarazteko eta bertze idazleekin gurutzatzeko. Quebeceko euskaldunekin asko gurutzatzen da. Auzoko neskatxak gurutzatu ditugu, ezagutzen ez genituenak, jakin nahiz zein familiatakoak ziren.

7 (Partizipio burutua izenondo gisa). Begirada gurutzatuak, aldaka kulunkariak.

hitz gurutzatu pl. Lauki bateko laukitxoetan letrak banan-banan sartuz, goitik behera eta ezker-eskuin, gurutzaturik idazten diren hitzen multzoa, denbora-pasa modura, definizio edo ordain batzuei jarraituz osatzen dena. Atzo jokatu zen, Irunen, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Lehenengo Lehiaketa.

gurutzatu2

iz. Gurutzadako soldadua. Gurutzatuek hiria setiaturik izan zuten garaian.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper