Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

gutxika

adb. Apurka, pixkanaka. Burua gutxika goitituz.

gutxika-gutxika Gutxika. Gutxika-gutxika urrutira joan daiteke.

gutxinaka

adb. Gutxika, apurka. Ik. pixkanaka. Presidenteak soldaduen kopurua gutxinaka murrizteko asmoa agertu du behin baino gehiagotan.

gutxitasun

iz. g.er. Urritasuna.

gutxitu, gutxi/gutxitu, gutxitzen

1 da/du ad. Zerbaiti bere gisakotik edo motakotik zati bat kendu, zerbaiten kopurua txikiago bihurtu. Ik. txikitu; urritu. Anton. gehitu; handitu1 1; hazi1 7. Galerak eta zorrak gutxitu. Arrantzaleak gehitzen, arraina gutxitzen. Haien nekeak gutxitzeko. Gutizia gutxituz zihoakion. Haizea gutxitzen bada. Loa eta jana gutxituaz. Sua egurren edekitzeaz gutxitzen eta txikitzen da. Gure iritzien desberdintasuna gutxitu egin du denborak. Bide horretatik ez da anarkia gutxitzen, areagotzen baizik.

2 (Era burutua izenondo gisa). Frantzia berriz ere hizkuntza gutxituen ofizialtasunaren aurka agertu da.

gutxitxo

zenbtz./adb. Adkor. Gutxi; aukeran gutxi. Ik. gutixko. Gauean lo gutxitxo egina nengoen. Laugarren izatea gutxitxo iruditzen zaie. Itxaron gutxitxo bat.

gutxitze

iz. Zerbaiti bere gisakotik edo motakotik zati bat kentzea, zerbaiten kopurua txikiago bihurtzea. Norberaren askatasunaren gutxitze bat. Lan gutxitze horrek ez ninduen kezkatzen.

gutxixeago

Zerbait gutxiago. Urte gutxixeago zituenean. Egunetik egunera gutxixeago ematen zion. Pezetak baino gutxixeago balio duen dirua.

gutxixko

zenbtz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gutxixko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gutixko eta gutxitxo].

gutxiz gehien

adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, gutxiz gehien-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gutiz gehien, guti sarreran].

guyanar

1 adj. Guyanakoa, Guyanari dagokiona. Guyanar agintariak.

2 iz. Guyanako herritarra.

guzi

zenbtz. Guztia.

guzti

1 zenbtz. Osoa. Egun guztia igaro dut burutik ezin kenduz atzoko gertakizuna. Frantzia guztiaren jabea. Gau guztian. Liburu guztia irakurri zuen. Familiaren diru guzti-guztia xahutu zuen. Pitxerreko ur guztia. Biltegiko ardo zuri guztia. Lortu zuen zur guztia erabili zuen. Nire ahal guztiaz. Urte guztiko meza-bezperak. Beste guztiarekin. Euskal Herri guztikoa. || (Denbora adierazten duen izen baten eskuinean, egon, ibili eta kideko aditzekin). Urte guztian egotea jai eta dantzetara joan gabe. Egun guztian hara eta hona ibili ginen. Egon zen gau guztia otoitzean.

2 zenbtz. (Izenordain gisa, mugatua). Ik. dena; oro 4. Guztia daki. Ez du erdia nahi, guztia baizik. Guztirako Jaunarengana jo behar dugu. Bere maisuari guztian obeditzen zion. || Gainerako guztia. Aitak agindutako guztia. Egin dugun guztiaren berri daki.

3 zenbtz. (Artikulu mugatzaile pluralarekin, izen sintagma bati dagokiola). Multzo osoa, inongo salbuespenik gabe. Gauza guztiak. Haren ardi guztiak zuriak ziren. Han izan ziren euskaldun guztiek ikusi zuten. Munduko hizkuntza guztietan. Lurralde guztietako ordezkariak. Alde guztietatik. Beste guztientzat. Herri guzti-guztietan. || Adamen seme guztiok.

4 zenbtz. (Izena ezabaturik). Ik. dena. Ez dute guztiek lortzen maila hau. Guztien gainetik. Guztietan lehena da Santxo Azkarra. || Gainerako guztiak. Ikusi zituen guztiei esan zien. || Guztiok dakigunez. Guztioi dihoakigun auzi larri honetan.

5 zenbtz. (Dagokion izen sintagmaren mugatzailea erakusle bat dela; guzti-k erakusle bera har dezake artikuluaren ordez, eta erakusleak kasu markaren bat daramanean, guzti-k atzizki bera hartzen du). Beretua zutela mundu hau guztia. Bide hartan guztian. Aurrerapen galant horiek guztiek ez dute asko balio. Gizon haiei guztiei. Hau guztia. Hau guztiau. Hori guztia. Hori guztiori. Horiekin guztiekin. || Hauek guztiok. Horien guztion ama.

6 zenbtz. (Gu eta zuek izenordainekin). Gu guztion ama. Zuek guztiok. Bakea dela zuekin guztiokin. Gu guztiak errebelatuak ginen.

eta guzti 1 (Mugatzailerik ez duen izen sintagma baten eskuinean). Aipatzen denarekin batera, aipatzen denaz horniturik. Jantzi eta guzti sartu zen ibaian. Ez dugu guk hizkuntza hori, euskalki eta guzti, asmatu. Han agertu ziren beren akuilu eta guzti.

2 (Izen sintagma mugatu baten eskuinean). Ik. ere 1. Sari nazionalak eta guzti irabazi ditu: sari nazionalak ere irabazi ditu. Batzordea eta guzti osatu dute horretarako. || (Bestelako sintagma baten eskuinean). Pozik eta guzti dagoela ematen du. Gero gainera, ordaindu eta guzti egiten dizute.

3 (Izen sintagma mugatu baten edo mugatzailerik ez duen baten eskuinean, bakarrik nahiz ere eskuinean duela, aurkaritza balioaz). Ik. nahiz eta; arren. Eta hura, bere herren eta guzti, beti aurrera. Hau eta guzti ere, maite nuen.

guztian (Erlatibozko esaldi baten eskuinean). Aldi guztietan. Behar duen guztian eskatzeko. Gogoak ematen dion guztian egiten du.

guztiarekin ere lok. Dena dela, hala ere. Kontu honetan ez dago lege gogorrik ezartzerik; guztiarekin ere hobe litzateke, dudakoetan, arauari eustea.

guztiaz ere lok. Zah. Guztiarekin ere. Guztiaz ere Israelen baziren arima onak.

guztietan adb. (Erlatibozko perpaus baten eskuinean). Aldi guztietan. Ik. bakoitzean. Deus ikustekorik den guztietan sar-jalgi eginez. Txakur bati, gauza bat egiten duen guztietan bizkarra berotzen bazaio.

guztira adb. Osagai guztiak batuz edo zenbatuz. Hiru handi eta bost txiki; guztira zortzi. Badira hor, guztira, ehunka galdera. Guztira ehun mila libera.

guztiz 1 adb. Zeharo, erabat, txit. Euskaldunen artean guztiz maitatua. Jainko guztiz ahaltsua. Guztiz ederki apainduak. Hor dago guztiz harritzen nauen kontua.

2 adb. Ipar. Batez ere. Egunero, eta guztiz igandeetan. Guztiz, ezkondua bada.

guztiz ere adb. Batez ere. Gero, XIX. mendean guztiz ere, sortu ziren gorabehera eta tirabirak.

guztiahaldun

adj. Ahalguztiduna. Jainkoa zergatik da guztiahalduna? Jaunaren esku guztiahaldunak.

guztiahaltasun

iz. Erabateko ahala, ahalmen mugagabea. Ik. ahalguztiduntasun. Jaungoikoak ez du hori egin beharrik bere guztiahaltasuna erakusteko.

guztiro

adb. g.er. Guztiz. Haserre hori guztiro kentzeko.

guztitara

adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, guztitara-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. guztira].

guztiz gehien

[Oharra: Euskaltzaindiak, guztiz gehien esapideak euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gutiz gehien].

guztizko

1 adj. Osoa, osotasunari dagokiona, erabatekoa. Haren guztizko handitasuna. Zuhurtzia guztizko bat agertzen zuen hitz egitean. Ez dela egiazko bakardaderik izan, guztizkoa behintzat.

2 iz. Osagai guztiak batuz edo zenbatuz ateratzen den kopuru edo zenbatekoa. Biztanleen guztizkoa. Gastuen guztizkoa.

guzur

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, guzur-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gezur].

h

1 Ik. hatxe.

2 ordu-ren nazioarteko sinboloa.

ha1

adj./izord. Bizk. Hura. Inork ez zekien nongoa zen neskato ha. Ez da hau ha baino balio txikiagokoa.

ha2

hektarea-ren nazioarteko sinboloa.

haatik

lok. Halere, hala eta guztiz ere. Ik. alabaina. Idazlan gehienak erdarazkoak ditu; hiruzpalau, haatik, euskaraz. Ilunpe beltzen artean, haatik, agertu zitzaigun argia. Zigor horren kontra oldartzen da haren espiritua; haatik, begiak berehala altxatzen ditu zerura.

habaila

iz. Eskuaz birarazten den larruzko uhala, harriak jaurtitzeko arma gisa erabiltzen dena. Harri bat hartu eta ezarri zuen bere eskuko habailan. Habailaz bota, jaurti. Habailari eragin. Habaila-harria. Habaila-ukaldia.

habailari

iz. Habailaz armatutako gudaria. Habailariek eraso zioten.

habanar

1 adj. Habanakoa, Habanari dagokiona. Habanar kantariak.

2 iz. Habanako herritarra.

habanera

iz. Mus. Kuban sorturiko bi aldiko dantza, erritmo geldokoa dena; dantza horren musika eta kantua. Torreviejako habanera-lehiaketa.

habano

iz./adj. Zigarroez mintzatuz, Kuban egindakoa. Hitzeman behar didazu habano hau erreko duzula nire izenean. Habano bana piztu zuten. Zigarro habanoak.

habe1

1 iz. Eraik. Makurdurazko kargei eusteko gai den egitura-elementua, horizontala edo ia horizontala, eskuarki zurezkoa, altzairuzkoa edo hormigoizkoa, luzera beste bi dimentsioak baino askoz handiagoa duena. Teilatupeko habeetan. Etxeari habe berriak jarri. Zeharkako habe lodiari atxikitzen zaizkiola gapirio lerroak. Habe hauek solibei eusten diete.

2 iz. Harroina, zutoina; bereziki, teilatuaren edo haga baten euskarri dena. Ik. zutabe. Jesu Kristo habeari lotu eta zigortu zutenean. Jauregiaren horma nagusi eta habe handiak. Zeruak ez du habe beharrik. Habearen idulkia. || Irud. Haren zangoak suzko habeak bezalakoak ziren. Hodeizko habea.

3 iz. Euskarria. Egiaren habe eta sostengua. Izan zaitezen beti ene habe eta jabe sendoa.

habe harri, habe-harri Zutabea. Etxean habe harria bustita dagoenean, laster euria.

habe2

iz. Ipar. Ezpara. Ez dakit zer habek jo duen!

habearte

iz. Habe edo pilare lerroen arteko hutsunea. Hiru habearteko eliza. Habearte nagusiko aldarea.

habetu, habe/habetu, habetzen

du ad. g.er. Habeen bidez eutsi; finkatu, heldu. Borda hau habetzen ez bada, laster lurrean da. Ezin dut besoa jaso, bestearekin habetzen ez badut.

habetxo

1 iz. Habe txikia.

2 iz. g.er. Zuhaixka.

habia

1 iz. Hegaztiek arrautzak erruteko, txitatzeko eta umeak hazteko egiten duten babesgunea. Kukuak ez du habiarik egiten, besteren baten habietan erruten ditu arrautzak. Udaberrian habia bila joaten ginen. || Esr. zah.: Iazko habietan aurten txoririk ez. Edozein txoriri eder bere habia. Habia egin deneko, txoria hil.

2 iz. Hainbat animaliak arrautzak erruteko edo umeak hazteko egiten edo baliatzen duten babesgunea. Azeriak beren habia edo zuloetan zeuden. Suge askoren habia. Arratoi habia.

3 iz. Egoitza, babesgunea. Garai bat iristen da, gurasoen habia aski izaten ez dena. Maitasun habia epela. Fabrika hura komunista habia bat zen.

habilitazio

iz. Gaikuntza.

habitat

iz. Animalia edo landare mota baten berezko eremua. Habitatak suntsitzea animalia eta landare espezie askoren desagerpena eragiten ari da.

haboro

1 zenbtz./adb. Zub. Gehiago. (Izen sintagma bati dagokionean, haren eskuinean edo ezkerrean joan daiteke; kasu atzizkiak hartzen baditu, mugagabean hartzen ditu; aditzarekiko komunztadura batez ere singularrean egiten da). Ez dio deusek irabazi haboro ematen laborariari aziendak baino. Anitz daki saguak, baina haboro katuak. Behin baino haborotan. Karakoil bat baino haboro ez zaituztegu estimatzen.

2 adb. Zub. Hemendik aurrera. Haboro ene kontra ez haiz mintzatuko.

3 zenbtz. (Kasu atzizkiekin, pluralean). Zub. Gehienak. Hala ari diren gizon eta emazteak, edo oro, edo haboroak, salbatuak dira.

haborokin

1 iz. Soberakina.

2 iz. Ekon. Salgai edo diru haborokina. Ekoizpen haborokina. Haborokinak direla eta, 800 tona mertxika lurperatu ditu Nafarroak.

haboroxe

1 adb. Zub. Gehixeago. Besteak baino haboroxe den bati zor zaion errespetua.

2 zenbtz. Zub. Gehien. Bizitza haboroxea Bordelen iraganik. Iparraldeaz batere axolarik ez dutela Hegoaldeko abertzale haboroxeek. Geroztik pastoral haboroxeetan agertzen dira.

habuin

iz. Zah. Haguna. Ik. lerde; adur1.

hacker

1 iz. Inform. Baimenik gabe inoren sistema informatikoetan sartzen den pertsona, ezkutuko informazioa lortzea edo sistema horiek manipulatzea helburu duena. Hackerren eta birusen erasoen aurrean ahulen agertu den sistema Microsoften Windows izan da. Hacker batek Deustuko ikasle batzuen argazki pribatuak zabaldu ditu.

2 iz. Inform. Programatzaile edo teknikari trebea. Hacker zintzoen xedea sistema informatikoen ahuleziak gaiztoek baino lehenago aurkitzea da, segurtasun arazoak berandu baino lehen zuzendu ahal izateko. Norbaitek bilaketaren bat edo beste egin ote zuen aztertuz hasi zuen ikerketa Ertzaintzako hacker taldeak.

hadear

1 adj./iz. (Izena denean, H larriz). Geol. Kanbriarraurrea banatzen den eonez mintzatuz, duela 4.570 milioi urte ingurutik duela 3.800 milioi urte inguru arteko garaia hartzen duena.

2 adj. Geol. Hadearrekoa, Hadearrari dagokiona.

hadrianopolistar

1 adj. Hadrianopoliskoa, Hadrianopolisi dagokiona.

2 iz. Hadrianopolisko herritarra.

hafnio

iz. Kim. Metal harikor zilarkara, zirkonioaren antzeko ezaugarri kimikoak dituena, izadian harekin nahasi agertzen dena (Hf; zenbaki atomikoa, 72). Zirkonioa eta hafnioa izadian ia beti batera agertzen dira.

haga

1 iz. Pieza zuzena, luzea eta mehea, gehienetan zurezkoa, eskuz erabil daitekeena. Gaztaina-haga, intxaur haga: zuhaitzetatik gaztainak edo intxaurrak eraisteko erabiltzen dena. Labe haga. Arropak esekitzeko haga. Atea ixteko haga. Sukaldeko ketan, lukainkak hagan eskegi. Biharamunean Josuek bost errege haiek hilarazi eta ipini zituen bost hagatan zintzilik. Txalupa ibaian haga batez bultzatu. Haritz gazteak, denak adin berekoak, hagak bezain zuzen eta lerden.

2 iz. Masta. Ontzixka andana bat, dena haga eta bela. Frantziak, dolu seinaletzat, haga erdi jaisten du bere bandera.

3 iz. Habea, zurezko pieza lodia, bereziki teilatuari eusteko zutabeen gainean ezartzen dena. Ik. gapirio.

hagaka

adb. Haga-kolpeka. Ik. makilaka. Harrika edo hagaka norbaiti burua haustea.

hagatu, haga/hagatu, hagatzen

du ad. g.er. Hagaz jo.

hagaxka

iz. Haga txikia; bereziki, gauza edo tresna baten egitura edo armazoia eratzen duen haga mehe eta txikietako bakoitza. Abadiñoko lantegian malgukiak eta metalezko hagaxkak egiten dituzte. Palmondo berdea hagaxka bat bezain malgua da. Gerruntzearen hagaxkena izan da kirrinka hori?

hagin1

1 iz. Letaginen atzean dauden hortzetako bakoitza, janariak birrintzeko gai dena. Hortz-haginak. Hagin bat atera diote. Min duen haginera mihiak laster (esr. zah.).

2 iz. Bizk. Hortza. Berbak hagin artean nahasi gabe. Haginak berdindu: heldutasuna iritsi, zentzua izatera heldu. || Esr. zah.: Haginak hurrago ahaideak baino. Ogi gogorrari hagin zorrotza.

3 iz. Artropodo batzuen, bereziki krustazeoen, gorputz adar atzitzailea, elkarrengana hurbiltzen diren bi atal zurrunek osatua dena. Ik. pintza 2.

haginak erakutsi Hortzak erakutsi. Haginak erakutsi behar dizkiogu etsaiari.

hagine(ta)ko min Haginetako mina oso gauza txarra da.

hagin2

iz. Hosto iraunkorreko zuhaitza, azala gorrixka, zura oso gogorra, eta hosto eta hazi pozoitsuak dituena (Taxus baccata). Gipuzkoako armarriko haginak. Hagin hostoak. Hagin-haziak. Hagin arrak eta emeak.

haginka

adb. Hozka, ausikika. Txakurrak ohi dabiltza elkarri haginka, zaunkaka eta gorrotoz haginak erakusten. Haginka eta atzaparka. Haginka eraso. Haginka hasi zen.

haginka egin Hozka egin. Ik. kosk egin. Txakurrak haginka egin dio.

haginkada

iz. Hozkada. Ahoa zabaldu eta haginkada ematera zihoakion. Berriz ere urdaileko harra marmar bizian zeukan, haginkadak ematen, zeharo haserre. Egin zidan haginkadaz, orbaina laga zidan betiko. Txakurraren haginkada, txakurrak osatu (esr. zah.). || Irud. Ez du sentitzen bere bihotzean bekatuaren haginkadarik.

haginkari

adj. Haginka egiten duena. Esaten dute txakur zaunkaria ez dela haginkaria. Arimako har haginkaria.

hagiografia

iz. Santuen bizitzen historia; horri dagokion literatura-generoa. Irudi militarrak ohikoak ziren Erdi Aroko hagiografian.

hagiografiko

adj. Hagiografiarena, hagiografiari dagokiona. Erdi Aroan ohikoak ziren eskema hagiografikoei jarraitzen die.

hagiografo

iz. Hagiografiak idazten dituen idazlea. Nola hagiografoen hala kritiko sutsuenen aldetik.

hagitz

1 adb. (Aditzaren osagarri gisa). Asko. Betiereko gudu horrek penatzen nau hagitz. Hagitz haserretu zen. Hagitz maite duzun gauza.

2 adb. (Izenondo edo adizlagun baten ezkerrean). Oso. Bihotz hagitz garbia zuelako. Ez dakigu hagitz argi zertan datzan.

hagitzez ...-ago Hagitzez handiago: askoz (ere) handiago. Hagitzez eztiago.

hagoan

adb. Zah. Orekan, erori edo aldatu gabe. Ezin hagoan egonez, behera eroria. Hagoan eduki.

hagoatu, hagoa, hagoatzen

da/du ad. Ipar. Akitu, leher egin. Zamaria hagoatu da jan gabe egoteaz. Egarriak hagoatua dagoena.

hagun1

iz. Aparra, bereziki ahoari dariona. Ik. lerde; adur1. Begiak sutan, haserre gorrian, haguna dariola. Itsasoko baga dorpeek egiten duten haguna.

hagun2

iz. Gurpilaren metalezko egitura, pneumatikoaren euskarri dena. Ik. uztai 3. Garbitu bizikleta zapi busti batekin eta egiaztatu gurpilak behar bezala lerrokatuta daudela eta hagunak zentratuta.

haguntsu

adj. Haguna duena; haguna dariona. Ik. apartsu; lerdetsu; adurti. Gizon zahar haguntsua. Txokolate-esne haguntsua.

haia-haia

adb. Ipar. Arin, laster. Azkaineko bidean haia-haia zihoan. Haia-haia urrundu zen.

haidor

iz. Ipar. Burgoia, harroa. Gizon haidorra eta buru bipilekoa.

haikatu, haika, haikatzen

da ad. Ipar. Jaiki, altxatu. Haika mutil, jaiki hadi.

haikatze

iz. Jaikitzea, altxatzea. Hastapeneko erortzeak, maiz haikatze nekea.

haiku

iz. Liter. Jatorriz Japoniakoa den olerki mota, 5, 7 eta 5 silabako hiru lerroz osatua dena. Lan horretan, poema laburrak jaso ditu Markuletak, epigramen edo haikuen modukoak, umorez, ironiaz beterikoak.

haima

iz. Afrikako Iparraldeko herri nomaden denda edo etxola, oihalezkoa edo larruzkoa izaten dena. Eguneko ordu beroenak haima baten gerizpean eman arren, bidaiaren nekea gero eta eramanezinago gertatzen zitzaien.

hain

1 Halako mailan. (Erkaketaren oinarria agerian azaltzen ez denean erabiltzen da; adizlagun, izenondo edo -ko-ren bidez eratutako izenlagun bati dagokio, hots, nolakotasunari, eta, berez, beti hauen ezkerrean ezartzen da; berez, hirugarren graduko erakusleari dagokio, baina honen eta horren-en ordez ere erabil daiteke). Ik. bezain. Ez nuen uste hain berandu helduko zenik. Hark hain ederki ezagutzen duena. Zerk zakartza hain estu eta larri? Hain sarritan gertatua. Ez hain gora eta ez hain behera. Jende arruntak eta ez hain arruntak. Hain ederra. Bi gauza hain desberdinak elkarrekin batzen baditu. Egia horrek hain egiazko ez den beste puntu bat zeraman ondotik. || (Izenondoa, dagokion izenarekin agertzen denean, hain izen horren ezkerrean ezartzen da gehienbat). Ez da egundaino hain emakume ederrik sortu. Hain lotsa eta atsekabe handia.

2 (Ondoriozko perpaus baten hasieran, perpausaren bigarren zatiak non, eze, ezen edo bait- hartzen duela). Hain zen eder eta galaia, non hura ikusteagatik leiho eta balkoietara irteten ziren damak. Hain zinez eta laster abiatzen zara, non bi orenen bidea batez egiten baituzu. Maite behar dugu hain bihotz prestuarekin, non prest egon behar dugun edozein neke irozotzeko. Hain gozo eta egoki hitz egin zien, eze guztiak harritu ziren. Hain zuhur da, non ez baitu bere parerik.

3 (Esaldi hanpatuetan, aditzaren aurrean). Hori gabe, bizitza hain da tristea!

4 (Berez, honen edo horren-i dagozkien testuinguruetan). Zuk hain ongi dakizunez. Ondorioei bagagozkie, ez da hori hain garbi agertzen. Ez nuen uste hain aberatsa nintzenik. Hain maite dugun garo usaina.

hain gutxi Ezta ere. (Ezezko esaldi baten ondoren erabiltzen da). Ez dut nirerik behirik, hain gutxi idirik.

hain justu (ere) Heg. Hain zuzen. Horixe da, hain justu, hemen dihoakidan auzia. Eta hori du, hain justu ere, kontra.

hain laster 1 adb. Ipar. g.g.er. Berehala. Nahi izatea aski eta haien nahi guztiak hain laster beteak dira.

2 adb. (ez hain laster... non... esapidean, 'bezain laster', 'berehala' adierarekin). Ipar. g.g.er. Berri ikaragarri hori ez zen hain laster barreiatu herrian, non aurpegi guztiak goibeldu baitziren: berri ikaragarri hori herrian barreiatu bezain laster, aurpegi guztiak goibeldu ziren.

hain sarri Batez ere Zub. Berehala. Orduan hasi zen zin egiten ez zuela gizon hura ezagutzen; eta hain sarri oilarrak kantatu zuen.

hain segur Ipar. Segur aski. Hori emaztearen kaltean egin zuen, eta hain segur bere gogoaren aurka.

hain zuzen (ere) Esaten denari edo erabiltzen den argudioari nolabaiteko indarra emateko, aipatzen dena azpimarratzeko edo biribiltzeko erabiltzen den esapidea. Hori da, hain zuzen, guk nahi genukeena. Eta horixe gertatu zen, hain zuzen. Behar bezainbat ezagutzen ez ditugulako, hain zuzen. Badirudi, aitzitik, gaurko edozeinek ontzat hartuko lituzkeen eskabideak direla, hain zuzen ere, baztertu direnak.

haina1

izord. (Mugatua). Delako pertsona hura. Nor ere etorriko baita, haina ene laguna da.

haina2

[Oharra: Euskaltzaindiak, haina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adina].

hainbako

adj. Bizk. Aipatzen dena falta duena. Botoiduna hainbakoa baino gehiago gustatzen zaio.

hainbanaketa

iz. Zerbaiten banaketa proportzionala.

hainbanatu, hainbana/hainbanatu, hainbanatzen

1 du ad. Banatu.

2 du ad. Hainbaten artean proportzionalki banatu.

hainbarik

adb. Bizk. Aipatzen dena gabe. Dela txokolatearekin, dela hainbarik, ondo gozo dago pastel hori.

hainbat

1 zenbtz. Hainbeste. Zer naiz ni, bada, zuk nitaz hainbat arta hartzeko? Ez nuen hainbat merezi.

2 zenbtz. Batzuk baino gehiago, asko. (Dagokion izenaren ezkerrean ezartzen da eta izen hori mugagabean erabiltzen da; izena zenbakarria denean, aditzarekiko komunztadura batez ere pluralean egiten da). Hainbat lagun batu ginen han. Hainbat eta hainbat aldiz errepikatuagatik. Hortik etorri dira hainbat kalte.

3 Ipar. Hain.

hainbatean Hainbestean, ez hain ongi eta ez hain gaizki.

hainbateko 1 adj. Halako tamainakoa. Ik. hainbateko. Hainbateko amodioagatik, nik zer ez dizut zor?

2 adj. (Ezezko esaldietan). Handia, ona, aintzat hartzekoa. Ez da hainbateko kantaria.

hainbat ...-en Batez ere Bizk. Ahalik ...-ena. Hainbat lasterren erabaki. Bekatuak hainbat sarrien aitortuz.

hainbatenaz ...non Horra heldu zaiola abiatzeko tenorea; hainbatenaz lazgarriago, non enperadorea gerla berri bati lotzera baitoa: are lazgarriagoa, kontuan izanik enperadorea gerla berri bati lotzera doala.

hainbatetan Hainbestetan.

hainbatetaraino adb. Hainbeste.

hainbat gaizto(ago) Okerrago. (Atsekabea adierazteko erabiltzen da). Hainbat gaiztoago egiten ez dutenentzat. Hainbat gaizto guretzat, ez badugu sinesten.

hainbat hobe(to) Onespena edo asebetetzea adierazten duen esapidea. (Maiz ironiaz erabiltzen da). Ikusten dut zenbaiten aurpegia arintzen: hainbat hobe!

hainbatik hainbatean Zah. Egoera berean; aukeran, aukeratzen utziz gero. Hainbatik hainbatean, ederrago zaizkio Jainkoari gaztetasuneko obra onak, zahartasunekoak baino.

hainbat izan da ad. Berdin da. Bizkaitar guztientzat hainbat da sartzea edo sartutea.

hainbateko

iz. Kidekoa. Dios te salve esaten da Ave-ren hainbatekotzat.

hainbertze

zenbtz. Lap. eta Naf. Hainbeste.

hainbertzenarekin adb. Une horretan, orduan. Baina hainbertzenarekin eta bet-betan, elkarrengandik urruntzen dira bi gizonak.

hainbeste

1 zenbtz. Halako kopuruan. (Erkaketaren oinarria agerian azaltzen ez denean erabiltzen da; izen bati dagokio —inoiz ez izenondo edo adizlagun bati— eta haren ezkerrean ezartzen da; berez, hirugarren graduko erakusleari dagokio, baina honenbeste eta horrenbeste-ren ordez ere erabil daiteke). Ez zuen uste hainbeste diru zuenik. Lotsatzen dira hainbeste gauza lohi eginaz. Hainbeste gorroto badio bere anaiari. Hainbeste urtetako etxe zaharra. Kasu horrek zapuztu egiten du hainbeste aldiz entzun dena. Hainbeste bider irakurria dugun hitzaurrea (Ik. hainbestetan). Denbora bateko hainbeste eta hainbeste "argitu" hartzen ditut lekuko. || (Berez honenbeste edo horrenbeste erabiltzen den testuinguruetan). Ik. honenbeste; horrenbeste. Zu, hainbeste bekatu eta hain handiak egin dituzuna!

2 zenbtz. (Izena ezabaturik, mugagabean). Baldin hoben bakar bat ikara eragiteko aski bada, zer izango dira hainbeste eta hain dorpeak? Hainbesteren artean bat hautatzeko. Bertatik hil zezaketen, berak bere aldian hainbesterekin egin izan zuen bezala.

3 zenbtz. (Kopuru edo zenbaki ezezaguna edo ezin zehaztuzkoa adieraziz). Eman dezagun hainbeste balio duela.

4 adb. (Aditzaren osagarri gisa soilik). Ez zuen uste hainbeste balio zuenik. Ni bederen, ez naiz hainbeste harritu. Zertarako hainbeste nekatu ondasunak biltzen?

beste hainbeste 1 Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Hamar bat metro luze, beste hainbeste zabal. Hogei mila hil badira; beste hainbeste baino gehiago kolpatuak. Zuek ere beste hainbeste egin zenuten. Eraman dituzu nire lagunak; nirekin zoaz beste hainbeste egitera. Hiru aldiz eginahalak egin zituen haren oinpetik ateratzeko, eta beste hainbestetan bota zuen.

2 (Izen sintagma baten ezkerrean). Berrogei mila oinezko eta beste hainbeste zaldizko.

3 Beste asko. Automaten teoriak, zibernetikak eta beste hainbestek behartu ditu azkenean hizkuntzalariak beste jakiteetara begiak iraultzera.

hainbestean 1 adb. Kopuru edo zenbaki ezezagun edo ezin zehaztuzkoan. Orduko hainbestean lan egiten dute. Ehuneko hainbestean.

2 adb. Ez oso ongi eta ez oso gaizki. Geure baserri lanarekin hainbestean bizi ginen orduan. Hitzaldietan hainbestean legokeena, ezin daiteke idazlanetan. —Zer moduz? —Hainbestean...

hainbesteko 1 adj. Halako kopuruan dena, halako kopurukoa. Ik. hainbesteko. Ez du oraino hainbesteko epea, auzoko soro bat guretua dugula. Ez ziren hainbestekoak izan ekaitzaren kalteak.

2 adj. Ez oso ona eta ez oso txarra. Hainbesteko ikaslea atera nintzen.

3 adj. Kopuru edo zenbaki ezezaguna, ezin zehaztuzkoa edo esan nahi ez dena duena. Hainbesteko prezioan saldu.

hainbeste(ta)raino adb. Hainbesteko punturaino. Ez da hainbesteraino luzatuko. Errient hori hainbestetaraino nuen hastiatu, ez baininduen gehiago nehork eskolara moldatzen ahal izan.

hainbeste(ta)rainoko adj. Hainbestekoa. Baina hainbesterainokoa izan da zure gorrotoa Jesusen kontra, non kontentatu ez zaren behin igaro zuen heriotzarekin. Gaiak, beharbada, garbiro esateko, ez dira hainbesterainokoak, ezta beti trebeki erabiliak ere.

hainbestetan adb. Hainbeste aldiz. Halako batean, hainbestetan entzuna nion pasartea kontatzen hasi zitzaidan.

hainbestez adb. g.er. Horrekin, era horretan. Iruditzen zaizu ezen baldin aitor ematen baduzu, hainbestez konplitzen duzula.

hainbesteko

iz. Halako kopurua. Ik. honenbesteko. Janari kontuan, abere mota bakoitzak hainbesteko bat behar du; hainbesteko honi janari neurria esaten zaio. Jokatu nahi duenak hainbesteko bat jarri behar du.

haiotz

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, haiotz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aihotz].

haitada

iz. Ipar. Saioa, jardunaldia. Bazkalondoan gaur izan dira bertso haitada beroak.

haitiar

1 adj. Haitikoa, Haitiri dagokiona. Haitiar agintariak.

2 iz. Haitiko herritarra.

haitz1

iz. Harrizko masa handi samarra, lurraren gainetik edo ur-bazterrean goititzen dena. Ik. harkaitz; arroka. Mendiaren gainean ikusten ziren haitzetara. Haitz lerroa. Haitz arrainak. Haitz gain batean. Basahuntza haitzetik haitzera jauzika ibili ohi den bezala. Haitzez haitz eta amildegiz amildegi. || Esr. zah.: Emaitzak hausten ditu haitzak. Haitzean jaioak haitzera nahi.

haitz2

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, haitz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'haritza' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. haritz].

haitzarte

iz. Haitz arteko hutsunea edo ebakidura sakona; haitz arteko igarobidea. Haitzarte horietara jaurti ohi ditu itsasoak ibaiak lehorretik eramaten dizkion zakar guztiak. Zuhaitz kaxkarra da, bihurria, haitzarteetan sortzen dena. Haitzarte estu batetik doa ibaia.

haitzulo

iz. Haitzetan edo lur azpian berez gertatzen den barrunbea. Ik. hartzulo; harpe; koba; kobazulo; leize. Antzinako euskaldunak haitzuloetan bizi ziren. Ekaingo haitzuloa. Piztiaren haitzuloa. Haitzuloaren sarreran.

haitzur

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, haitzur-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aitzur].

haitzurdin

iz. Marmola. Haitzurdin landuzko irudia.

haizagailu

iz. Toki itxi bateko airea higiarazten duen tresna, giroa freskatzeko erabiltzen dena. Sabaiko haizagailuak egundoko zarata ateratzen zuen.

haizarazi, haizaraz, haizarazten

du ad. Haizatu, uxatu. Egin zituzten eginahalak usoa haizarazteko.

haizatu, haiza, haizatzen

1 du ad. Uxatu, aienatu. Eguzkiak lainoak haizatzen dituen bezala. Abrahamek hegaztiak haizatu zituen. Euskal Herrian etxeetarik haizatua ikusten dugu euskara.

2 du ad. Zerbait airera bota, bereziki garia eta antzeko laboreak, lastoa eta alea bereizteko. Santuak, lastoa haizatu, eta lasto hutsetik gari asko atera zuen. Garagarra larrainean haizatu. Errautsa haizatu.

3 da/du ad. Haizez puztu. Haize bigunak oihala haizatzen du. Sabela haizatu zitzaion. Basoan jandako belarrak haizatu zizkion hesteak astoari.

4 da/du ad. Harrotu, hantustez bete. Txaloek haizatu egin zaituzte.

5 du ad. Zirikatu. Ik. xaxatu. Txakurra behin eta berriro haizatu.

6 da ad. Airean dagoenaz mintzatuz, trinkotasuna galduz joan desagertu arte. Kea bezala haizatua. || Irud. Gogoan zerabilen guztia haizatuko da eta galduko.

7 du ad. Egurastu, haizetan ezarri.

8 (Era burutua izenondo gisa). Maskuri haizatua.

haizatzaile

iz./adj. Haizatzen duena. Badira holakoak ere: besteren buztanaz euli-haizatzaile onak. Larrainaren jabea eta haizatzailea lanean ari zirenean.

haizatze

iz. haizatu aditzari dagokion ekintza. Gaur arratsean garagar haizatzea dugu larrainean.

haize

1 iz. Eguratsaren higidura; higitzen den airea. Haize hezea, lehorra, hotza, epela, beroa, errea, zakarra, gogorra, nahasia. Jainkoak haize handi bat igorri zuen. Haize biguna, eztia, gozoa, mehea. Haize erasoa, haize erauntsia. Haize motak. Ipar haizea, hego haizea. Toki garbia bada eta haize lekua ez, urteko landarea ona duzu. Haizea dabil. Ipar haizea ari zen marruka. Haizea atera du. Haizea jaiki da, altxatu da. Haizea baretu zenean. Haizezko ekaitza. || Haizez puzturik zeuden zahagiak. || Itxi ezazu atea, haizea ez zait komeni eta. Leihotik haizea sartzen zen autobusean. || Esr. zah.: Haizea nora, kapa hara. Hara haize, hara aise. Laguna, izorra hadi airez, erdiko haiz haizez.

2 iz. (Musika-tresnez mintzatuz). Perkusio, hari eta haizezko instrumentuak. Haize instrumentuak jotzen dituzten musikariak.

3 iz. (Esapideetan). Lau haizeetara barreiatu. Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion. Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko. Zerbait egiteko haizeak erabili: zerbait egiteko asmoak erabili. Haizezko dorreak. Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun. Gazte horiek batzordera dakarten haize berria. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. —Noiz pagatuko didazu? —noiz?, haizerik ez den urtean.

4 iz. pl. Sabelean gertatzen den gas pilaketa. Ume horrek haizeak ditu.

haize alde adb. Ipar. Aldeko haizearekin. Ik. haizealde. Haize alde, ontzia bost egunez sartu zen Gaetan. Haize alde, nornahik egin dezake auzapez baten lana.

haizea poparean Haizea popatik.

haize arka, haize-arka Haize emateko tresna, zurezko kutxa batez eta ura darion hodi bertikal batez osatua, antzinako oletan larruzko hauspoen ordez zenbaitetan erabiltzen zena.

haize arrosa, haize-arrosa Hogeita hamabi puntako izar itxurako irudia, ostertzeko norabide nagusiak irudikatzen dituena.

haize-babes adj. Tokiez mintzatuz, haizeak jotzen ez duena, haizetik babestua dena. Toki hezea eta haize-babesa.

haize beltz Haize hotz eta gogorra; euri haizea. Han, neguak epelak dira eta haize beltz garratzek ez dute behin ere jotzen.

haize bolada, haize-bolada Haize kolpea. Ik. haizealdi; haize burrunba. Inongo haize boladak ere ez dizkio hostoak erauzten. Orduko 100 kilometroko haize boladak izango ditugu.

haize bunbada, haize-bunbada Haize bolada. Haize bunbada gogorrak.

haize burrunba, haize-burrunba Lap. eta BNaf. Haize bolada. Horretan, haize burrunba zakarra atera zuen.

haize egin Putz egin, haize eman. Aulkiko hautsari txukun-txukun haize eginda, bertan ezarri zuen. Vantur-ko haize goxoak haize egiten zuen.

haize eman Putz egin, haize egin. Suari haize ematen ari bazara. Haize eman zuen haien gainera, eta esan zien: har ezazue Espiritu Santua. Hauspoak haize ematetik gelditzen direnean.

haize errota, haize-errota 1 Haizeak ibilarazten duen errota. Ik. errota. Haize errota bezala narabilzu beti.

2 Garia eta antzeko laboreak haizatzeko tresna.

haize gorri Haize oso hotza. Bai, aurten haize gorria ibili da, eta horrek galdu dizkigu artoak.

haize hego Hego haizea. Ehiztariak haize hegoaren beha dira. Haize hego gauetan.

haize kirri Haize leun eta atsegina. Haize kirriaren eraginez dardaratzen diren hostoak. Haize kirria eragotzi nahi eta zikloia eragin.

haize kolpe, haize-kolpe Bat-bateko haize gogorra, berehala baretzen dena. Erroak barna dituen arbola ez du edozein haize kolpek lurreratzen.

haize kontra adb. Ipar. Kontrako haizearekin. Haize kontra doanak mila arteka eta ataka baditu igarotzeko.

haize laster, haize-laster iz. Aire masa baten higidura jarraitua. Deusek ere ez du gaitz gehiago ekartzen hezetasunak eta haize-lasterrek baino.

haize oihal, haize-oihal Bela. Mastak eta haize oihalak. Haize oihala eraitsi, jaso, bildu. Haize oihala zabaldu.

haize orratz, haize-orratz Metalezko pieza birakorra, eraikinen goienean kokatzen dena, haizeak nondik jotzen duen adierazten duena. Haize orratz berriak jiraka teilatuetan.

haize zabalean Aire zabalean.

haize zirimola, haize-zirimola Haize zurrunbiloa. Gaur goizean, euri eta haize zirimola izugarri batek inarrosi gaitu.

haizezko soinu Haizezko musika-tresna.

haize zulo, haize-zulo Labean urtzen diren piezetan gerta daitekeen aire burbuila.

haize zurrunbilo, haize-zurrunbilo Haizezko zurrunbiloa. Ik. haize zirimola. Bitartean haize zurrunbilo gaitza sortu zen.

haizealde

iz. Itsas. Itsasontzietan, haizeak jotzen duen alboa edo inguruko aldea. Ik. haize alde. Anton. haizebe. Haizealdetik zetorren txalupa.

haizealdi

iz. Haize bolada. Garagar sailetan haizealdiak buruxkak makurtzen dituen bezala. Haizealdi madarikatu batek jasotako gonei ezin eutsirik.

haizebe

iz. Itsas. Itsasontzietan, haizeak jotzen ez duen alboa eta aldea. Anton. haizealde. Gure haizebetik datozen ontziak. Haizebeko aldetik.

haizebelats

adj. g.er. Buruarina.

haizeberritu, haizeberri, haizeberritzen

1 da/du ad. Haizea berritu, egurastu. Ik. haizeztatu; aireberritu. Gela haizeberritu. Haizeberritzera goaz.

2 da/du ad. Eraberritu. Batzordea haizeberritzeko.

Oharra: azken eguneraketa 2019-01-11

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper