Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

g

1 Ik. ge.

2 gramo-ren nazioarteko sinboloa.

gabadiar

1 adj. Gabadikoa, Gabadiri dagokiona.

2 iz. Gabadiko herritarra.

gaban

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gaban-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. beroki].

gabardina

iz. Beroki arina, euritik babesteko janzten dena. Gabardina eta aterkiarekin.

gabarra

iz. Salgaiak eta pertsonak garraiatzeko ibai ontzi handia. Ik. ala. Bidaztiak, zalgurdiak eta abereak garraiatzeko gabarra berezien bidez, hiru ordu behar dira ibaiaz bestaldera pasatzeko.

gabe

1 postpos. Gabetasuna adierazten duen hitza. (Izen sintagma mugatuek edo mugagabeek har dezakete. Mugagabeek -ik atzizkia hartzeko joera dute). Dirurik gabe. Onerako gogorik gabe eta gaitzerantz makurtua. Arrisku handirik gabe. Atea irekitzeko beta gabe. Neurri gabe edanez. Kulpa gabe zigortua. Ahaide eta adiskiderik gabe gelditu. Baitakite Jainkoa gabe arnasarik ere atera ezin dezakegula. Eskatu nion aldizkaria gabe etorri da. Jainkoaren laguntza berezia gabe. Besterik gabe. Ni gabe. Hori gabe ez gara moldatuko. || Duda(rik) gabeko kontua. Amairik gabeko bideetan. Ondore gabeko nahia, eragin indarrik gabekoa, ez dela aski izango. Honela atsedeten du arimak arrazoiketa gabean.

2 postpos. (Aditzari dagokiola, haren eskuinean ezartzen da. Aditzak era burutua hartu behar du; era burutu hori izan-en bidez gauzatzen denean, izan hori ezabatu egiten da gehienetan). Aita-amak ikusi gabe joan zen. Etxean edukiko dituzu, eskolara bidali gabe. Gerorako utzi gabe. Haiek uste (izan) gabe heldua. Nahi gabe egin du. Jainkoak guk merezi gabe egin dizkigun mesedeak. Hiritik alde egin gabe egon beharra. Egiari kalterik egin gabe. Oraintsu arte argitara gabe egon dena. || Damaskora gabe, argiaren distirak begiak liluratu dizkielako. || Gizonekin ibili gabeko emakumea. Iraungi berrian, oraino hoztu gabea denean. Eta sei maindire, batere erabili gabeak. Lur goldatu gabean barna.

3 postpos. (Izenordain zehaztugabeekin, inor eta ezer erabiltzen dira norbait eta zerbait-en ordez). Ezer esan gabe gelditu. Ezer gabe. Ezeren nahaste gabe. Etxetik atera zen, inor ohartu gabe. Besterik inor gabe. Inork hitzik atera gabe. Guztia osorik gorde nahi zutenak deus ere gabe gelditu ziren.

4 postpos. (Denbora edo leku esapideetan, baino lehen-en kide bezala). Nagusia etxera gabe: etxeratu baino lehen. Bi minutu gabe, laguna alboan dut. Igandea gabe ikusi behar dut. Berehala behar dugu, gerora gabe. || Luzaro gabe. Bordeletik urruti gabe.

5 postpos. Ordez. Guk, berba gabe, hitz esaten dugu: "berba" esan beharrean, "hitz" esaten dugu. Telebista aurrean hainbeste denbora eman gabe, hobe musika entzungo bazenu.

6 iz. Gabetasuna, gabezia. Onerako gogoaren gabea eta gaitzerako makurtasun handi hura. Bere gabeak eta premiak eskatzen duen gauza emanez. Nire gabea zuri dizut agertzen. Gabeak irents ez gaitzan. Gutxia hobe, gabea baino. Gabeak hatsa kirats (esr. zah.).

7 adj. Ezer ez duena, behartsua. Guztiz gabea zela ikusirik. Nire baratzea, gaur hain estu, gaur hain gabe. Euskara aski eskasa eta gabea da fonema kontuan.

gaberik

1 postpos. (Artikulurik eta kasu markarik gabeko izen sintagma baten eskuinean). Gabe. Diru gaberik: dirurik gabe. Zalantza gaberik. Zu gaberik ezer ez da. || Esr. zah.: Neke gaberik ez da bizitzerik. Su gaberik ez da kerik.

2 postpos. (Aditzari dagokiola, haren forma burutuaren eskuinean). Arrastorik utzi gaberik. Ezer esan gaberik. Ez da deus lortzen saiatu gaberik. || Guk merezi gaberik.

gabetanik

1 postpos. (Artikulurik eta kasu markarik gabeko izen sintagma baten eskuinean). Heg. g.g.er. Gaberik. Zu gabetanik ezin bizi.

2 postpos. (Aditzari dagokiola, haren forma burutuaren eskuinean). Heg. g.g.er. Ongi dakizu, inork esan gabetanik.

gabetarik

1 postpos. (Artikulurik eta kasu markarik gabeko izen sintagma baten eskuinean). Ipar. Gaberik. Emaztea har dezanak handitarik, ez date etxean grina gabetarik (esr. zah.).

2 postpos. (Aditzari dagokiola, haren forma burutuaren eskuinean). Ipar. Hainbat denbora iraun zezakeen jan eta edan gabetarik.

gabetasun

iz. Zerbait falta duenaren egoera; ezer ere ez duenaren egoera edo nolakotasuna. Ik. gabezia; bihozgabetasun; burugabetasun; neurrigabetasun... Jauna begira iezaiozu ene gabetasunari. Pobrezia eta erabateko gabetasuna. Oparotasunean eta gabetasunean. Hogeita hamasei ordu haren gorpuztxoa ikusi gaberik zegoela, eta herriminaren antzera, ziztatzen zion bihotza gabetasun horrek.

gabetu, gabe/gabetu, gabetzen

1 da/du ad. Norbait edo zerbait gauzaren bat gabe utzi edo gelditu; norbaiti zerbaiten jabetasuna kendu. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen du). Bere ondasun eta aberastasun guztiez gabetu zuten. Zegozkidan eskubideez gabetu naizenez gero. Ez dut eskuetan dudanaz gabetu nahi. Azeria, buztanaz gabetua. Laguntza mota guztiez erabat gabeturik. Zeruko grazia miragarriaz gabetua aurkitzen den arima. Kalte handia da begietako bistaz, osasunaz eta azienda guztiaz gabetzea.

2 (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Ik. axolagabetu; baliogabetu; bihozgabetu. Juduak errege gabetuak izan zirenean.

3 (Era burutua izenondo gisa). Ezedukien eta gabetuen artean. || Gizonik behartsuenari, on guztiez gabetuenari galdetzen badiozu.

gabetze

iz. Gabe gertatzea edo gabe uztea. Biziki haserretua naiz, polit hori, bai zu ikusteko plazeraz gabetu nauzulako, bai eta gabetze horren kausaz ere.

gabez

postpos. g.g.er. Gabe. (Batez ere aditzaren era burutuaren eskuinean erabiltzen da, askotan, dagokion perpausari kausa balioa ematen diola). Lan egin nahi gabez eta etorkizunera ez behatuz. Eta hala, ezagutza hau izan gabez dabiltza ergelkerian. Odol gabez, zuri. Anitz egur eder gelditzen da oihanean ekarlerik gabez.

gabezia

iz. Behartasuna; gabetasuna, falta. Han ikusi zituen gabezia handienean Maria, Josef eta Jesus haurra. Gabezia maitatzeko. Gorputzeko makaltasuna eta arimako gabezia. Gabezian sortu eta bizi. Nagitasuna da gabeziaren eta pobreziaren unidea eta hazama (esr. zah.).

gabi

1 iz. Mailu moduko tresna handia, oletan agoa lantzeko erabiltzen zena. Ez dantzut oletan gabi hotsik. Gabi astuna. Gabi ardatza. || Esr. zah.: Azeriak buztana jaso ezin, eta bai gabia. Gabi arotz berriak galbaheaz ura.

2 iz. Mailu handia, bereziki zurezkoa.

gabia

iz. Itsasontzietan, mastaren goialdeko behatokia. Ontziko gabian aurkitzen zen ontzi mutil bat. Gabiatik behera jaisten.

gabiatxo

iz. Masta ez-nagusietako gabia. Ik. gabieta.

gabieta

iz. Gabiatxoa.

gabiko

1 iz. Bizk. eta Naf. g.er. Azaoa, sorta. Lihoarekin gabikoak egin.

2 iz. g.er. Gabia, zurezko mailu handia.

gabikotu, gabiko/gabikotu, gabikotzen

1 du ad. g.er. Gabikoak egin edo gabikoetan banatu.

2 du ad. g.er. Lihoa eta kidekoak gabikoarekin jo. Ik. garbatu.

gabinete

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gabinete-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bulego, gobernu eta kabinete].

gabirai

iz. Hegazti harraparia, gainaldea gris-urdina eta gainerakoa zerrendaduna duena (Accipiter nisus). Usotzat gabiraia sartu. Horrela hitz egingo lukete gabiraiek, hizketan balekite, atzaparretatik usoak ihes egitean.

gabiriar

1 adj. Gabiriakoa, Gabiriari dagokiona.

2 iz. Gabiriako herritarra.

gabitegi

iz. Oletan, gabia dagoen tokia.

gabon

1 interj. Heg. Gauaz agur egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. gau on. —Gabon! —Baita zuri ere! Gabon Jainkoak! Jainkoak gabon dizuela. Jaun-andreak, gabon! Gabon pasa! Elkarri gabon esanda abiatu ziren bakoitza bere etxera. || Gabonak elkarri emanaz aldendu ginen bakoitza geure etxera.

2 iz. pl. (G larriz). Heg. Eguberriak. Gabonak etxean igarotzera etorria. Aurtengo Gabonetan Azkoitiko Eliza Nagusian kantatuko diren gabon kantak. Gabon jaietan. Gabon sua. Gabon zuzia edo Eguberri aldean beheko suan erre ohi den enborra. Gabon-eskaleak. Gabon afaria: Gabon gaueko afaria.

Gabon egun Abenduaren 24a. Gabon egun goizean.

gabon eske, gabon-eske iz. Gabonetan etxez etxe egiten den eskea. Haurrak etxerik etxe zebiltzan gabon-eskean.

Gabon gau Gabon eguneko gaua. Gabon gaua ospatzeko aitaren eta amaren ondoan.

gabon kanta, gabon-kanta Eguberrietan abesten den kanta alaia, Jesu Kristoren jaiotzaren inguruko gaia duena. Guraso eta seme-alabak gabon-kanta zaharrak kantatzen.

Gabon zahar Abenduaren 31, urteko azken eguna. Ik. Urtezahar. Gabon zahar gauean. Gabon zaharrean urteko zorrak ordaindu. Gabon zaharretan Olentzero begi-gorri. Gabon zaharrez, hamabiak ezkero datorren lehen ura jasotzea. Gabon zaharretako kopletan.

gabondar

1 adj. Gabongoa, Gaboni dagokiona. Gabondar idazlea.

2 iz. Gabongo herritarra.

gabonsari

iz. Eguberrietan egiten den oparia edo ematen den saria. Eguberri haietan gabonsari ederra eman nien bulegoko langileei.

gabonzale

iz./adj. g.er. Gabonsaria eskatzera ateratzen dena.

gaboronetar

1 adj. Gaboronekoa, Gaboroneri dagokiona.

2 iz. Gaboroneko herritarra.

gabota

iz. Frantziar jatorriko dantza, bi aldikoa eta higidura geldikoa dena; dantza horren doinua.

gadarar

1 adj. Gadarakoa, Gadarari dagokiona.

2 iz. Gadarako herritarra.

gadolinio

iz. Kim. Lantanidoen saileko metal harikor zilarkara (Gd; zenbaki atomikoa, 64).

gaelera

iz. Gaelikoa.

gaeliko

iz. Irlandan, Man uhartean eta Eskozian mintzatzen den hizkuntza zelta. Ik. gaelera. Irlanda nazio-estatua izan arren, gaelikoa galtzeko zorian baitago. Gaelikoz idatzitako Irlandako egunkari bakarra.

gag

iz. Ikuskizunetan, bat-bateko ateraldi barregarria. Zinema mutuko gag umoretsuak. Batzuetan erritmoa motel samarra izan arren, gag onenen ondoren txalo zaparradak entzun ditugu.

gagauzera

iz. Gagauzian mintzatzen den hizkuntza.

gahe

iz. Zub. Burruntzalia.

gai

1 iz. Gauzak osatzen dituzten materia motetako bakoitza. Gantza gai koipetsua da. Erretxina gai organikoa da.

2 iz. Zerbait egiteko edo osatzeko behar diren gauzetako bakoitza. Ik. ekai. Soineko baten gaia: soinekoa egiteko behar den ekaia. Hiztegi handi horretarako gaiak biltzen. Etxea egiteko gaiak baditugu.

3 iz. Jarduera edo gogoeta baten edukia; elkarrizketa, hitzaldi, idazlan eta kidekoen mamia. Hitzaldiaren gaia. Txostenean ukitzen diren gaiak. Baserria gaitzat harturik, hiru bertso bota zituen. Gai bera erabili du bere liburu guztietan. Polemika gai gogaikarria. Sinfonia baten gaiak. Euskal gaiak darabiltzan olerkia. Zenbait gaitan aditua. Edozein gaiez mintzatu.

4 iz. Mat. Adierazpen matematiko batean, eragiketa edo erlazio ikurrez bereizten den elementu bakoitza. Progresio aritmetiko bateko gaien batuketa.

gai egin Aipatzen dena zertzeko baldintzen, ahalmenen edo nolakotasunen jabe egin. Ik. gaitu. Susta ezazu ene bihotza eta gai egin ezazu zure ahoko hitzak entzuteko. Ez dira denak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituenak baizik.

gai egon Prest egon. Gogoa zut egon arren, ez zegok gorputza gai.

gai emaile, gai-emaile Gai-jartzailea. Josu Esnaola gai-emailearen esanetara aritu ziren bertsolariak. Honela esan zien gai-emaileak: "Zuek senar-emazteak zarete".

gai izan 1 da ad. Aipatzen dena zertzeko baldintzen, ahalmenen edo nolakotasunen jabe izan, hartarako egokia edo duina izan. Zerbaitetako gai izan. Gerrarako gai zirenen artean. Haren hitz bakoitza gai da bihotza erdiratzeko. Hau gabe ez gara gai pentsamendu on bat ere egiteko. Ez naizela jendarteko gai. Ezin uka berez gai denik euskara horretarako eta gehiagorako. Baina ez nintzen gai izan begi-zorrotz egoteko. Ez dela zure faltaz edo zu hartako ez gai izanez. Bestetarako gai ez naizenez gero. Entzule-irakurleak gaitzeko gai direnak. || Halaber, gaztaroko obra onak zahartzarokoak baino gaiago eta baliotsuago dira. Zeren anitz baita ni baino honetako gaiagorik eta antzetsuagorik. Bekataria ere bekatu egin berrian da gaienik bekatutik ilkitzeko. || Bizitzaren zatirik hoberena eta gaiena.

2 da ad. Ipar. Merezi izan.

gai jartzaile, gai-jartzaile Bertso saioetan, gaiak jartzen dituen pertsona. Gai-jartzailearen esku dago gaiaren aukeraketa eta errima-hitzarena. Unai Elizasu izango dute gai-jartzaile. Gai-jartzaile lanetan Josu Goikoetxea arituko da.

gai zerrenda, gai-zerrenda Bilera edo kideko batean eztabaidatuko diren gaien zerrenda. Asko zegoen onartzeko eta erabakitzeko, baina gai zerrendako puntu guztiak onartu dituzte. Eztabaida atzeratzea proposatu zuen, gai zerrendan ez zegoelako.

gaihendu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, gaihendu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gailendu].

gaika

adb. Gaien arabera. Liburua gaika dago antolatuta. Paperak pilatuta zituen, gaika eta urteka. Hondakinak gaika biltzeko zaborrontziak.

gaikalde

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gaikalde-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gainalde].

gaiki

iz. g.er. Gaia, materia. Munduan den guztia gaikia omen da.

gaikuntza

iz. Norbait zerbaitetarako gaitzea; horren ondorioa. Funtzionario postua lortu nahi duen irakasleak, lehenengo eta behin, gaikuntza-proba gainditu behar du. Teknikarien gaikuntza eta prestakuntza sustatzeko.

gailen

1 adj. Besteen gainetik nabarmentzen dena. Baso abartsu eta harkaitz gailenak. Zerk egiten du eleberrigilea eleberrigile gailen? Euskal autore gailenak ditu eredu.

2 (Adizlagun gisa). Gailen gelditu. Gaizkia ageri zaigu gailen. Galerak egunetik egunera gailen agertzen zirela irabazien aldean, zorrak gehitu ahala.

gailendu, gailen/gailendu, gailentzen

1 da/du ad. Gainerakoen gainetik nabarmendu; nagusitu, gainditu. Bertutean gailendu direnen nahigabeak. Jende berria, gazteagoa, gailendu da gure artean. Eta kaletarrok gero eta gehiago gailentzen ari gara. Bestea gailentzen hasi zaionean, larri joan da ihesi. Badakit guztiak gailentzen dituzula. Nola prestatu behar dugun, gerra honetan gailenduak ez geratzeko.

2 da/du ad. Harrotu, oilartu. Mutilzahartu eta ezkondu, orain andrea gailendu, gaztea behar omen du. Gazteak gailentzea jarri zaigu modan. Herrizaleak gailenduxe zaizkigun garaian.

3 da ad. Ugaritu. Galdu zituen gari-zelaiak, gailendu zaio sasia, galdu zituen ipar garbiak, gailendu trumoi nahasia. Urteak gailendu eta, ajeak azaldu.

gailentasun

iz. Gailena denaren nolakotasuna. Aurten ikusi beharko da ea kantuan Iparraldekoen gailentasuna hausten den. Kemena antzeman zion, dirua, gailentasuna; hain zuzen ere gainerako gizonetan topatu ez zuen guztia, eta liluraturik geratu zen.

gaileta

iz. g.er. Edarra txikia. Ura eramateko ekarri zuen gaileta bat.

gailu

iz. Funtzio jakin bat betetzen duen mekanismoa. Mendebaldeko teknologiaren azken gailuak. Hainbat gailu berritu egin behar zaizkio Hubble teleskopioari. Gailu elektroniko sinple bat.

gailur

1 iz. Mendi, aldapa edo kidekoen alde garaiena. Elurrak zuritutako gailurretan. Oriamendiko gailurrean. Mendi gailurretan behorrak; hegaletan, artaldeak eta behi batzuk. Maite ditut gailurrak, argiak ez beste.

2 iz. Irud. Egiazko lirika da giza mintzoak menderatu duen gailurrik garaiena. Baina gizarteko gailur hura bere aldiko semea zen. Aginpidearen gailurrean zegoenean. Euskal esaldiak ez omen du zati berezirik, ez geldiunerik; gora eta gora omen doa doinu gailurreraino. Neure buruaren alde ari naiz, denaren gailurrean nire zoriona aurkitzen baita.

3 iz. Teilatuaren goiko ertza, teilatu gailurra. Gailur teilak.

4 iz. Bilera garrantzitsua, goi-bilera. 2015ean Lisboako Gailurrean proposatutako % 3ra iristea da helburua.

gailurra jo 1 Gailurrera iritsi. Bostetan jo genuen gailurra, ni ia herrestan.

2 Maila gorenera heldu. Ik. goia jo; goiena jo. Woody Allenek Annie Hall filmarekin jo zuen gailurra, 1977an.

gailurreratu, gailurrera, gailurreratzen

da/du ad. Gailurrera joan; gailurrera eraman. Eguerdirako gailurreratu dira mendizaleak.

gailurreria

iz. Mendi tontorren multzoa. Beste aukera bat, gailurreriara iritsi gabe, ezkerretik irteten den bidezidor batetik jotzea da.

gailurtu, gailur/gailurtu, gailurtzen

du ad. Gailendu. Haren idazkietan gailurtzen den gaia.

gain1

1 iz. Edozein gauzatan, lurretik urrunen dagoen aldea. Barren sakonean dabilen zurrunbiloaren gaina eta axala. Azpi eta gainak hartuak ditu. Ertza eta gain-azpiak. Buru gain karsoildua. Ez doa hutsik asto horren gaina. Gain biribileko etxeak. Lur onak ur asko hartzen du, eta gaina idortzen bada ere, hezetasunak barnean dirau. Gaina eder, barrena uher (esr. zah.).

2 iz. Mendi, aldapa eta kidekoetan, gailurra. Mendi gain hartan. So eginez Lapurdiko gain larrutu nabarrei. Uitziko gaina hartu nuen. Gain batean egin du etxea.

3 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Zubi zaharraren gainetik igarotzean. Jainkoa maitatzea gauza guztien gainetik. Eta ez da geldituko harria harriaren gainean. Sasi guztien gainetik. Gugandik kanpo eta gure gainetik dagoena. Eskuineko oina itsas gainean eta ezkerrekoa lur gainean. Belar gainean eserita. || Oroz gainetik. || Lurra gain-gainetik urratuz (Ik. gain-gainetik). Gain-gainean zegoen oilarra.

4 iz. (Dagokion izen sintagmarik gabe). Azpian lur hotza, gainean harria. Gain-gaineko azala (Ik. gain-gaineko). Hondamena gainera datorkiolako, beldur da bera ere (Ik. gainera).

5 (Leku atzizkiekin, singularrean). Ondoren. (Batez ere janariez mintzatuz erabiltzen da). Ik. gaineko 3. Arrautzopil guri-guriak izango zituen jaki, eta gainetik gatzatua. Gaztaren ondotik gereziak, nahiz mamiaren gainean sagardoa; edozerk on egiten dio.

-en gain 1 -en kontura, -en erantzukizunaren azpian. Bere gain hartu zuen lana. Elkarteak bere gain du jaialdia antolatzea. Argitaratze lana bere gain hartu du. Lan nekagarri hori gure gain dagoela, ez duela bestek egingo. Gauden gu erne, beti gure gain. Jakin nahiz noren gain eman makurra. Heure gain gelditzen dituk artaldeak. Neure gain hartu dudan erantzukizun handia.

2 -en gainean, -en gainetik. Goitik datorrena guztien gain dago. Hik agintzen duk heure gain, hik ematen diok legea heure buruari. Ez duzu esango lagun hurkoaren gain gezurrezko lekukotasunik.

-en gainean -i buruz. Zerbaiten gainean hitz egin. Badira liburuak ugari gauza hauen gainean.

gaina hartu Nagusitu, nagusitasuna hartu. Ik. gainditu. Azpikoek gaina hartu zidaten. Nor azpiratu, nork gaina hartu ari zirela. || Ez zieten mendirik erpinenek ere zabaltzen ari ziren uholdeei gainik hartuko.

gain-azpi adb. Azpikoz gora. Oraingo bizimoldeek gain-azpi jarri dizkigute lehengo usadio zaharrak.

gain-beheiti adb. Ipar. Gain behera, goitik behera. Oihala erorarazten dute gain-beheiti.

gain behera adb. Goitik behera. Ik. gainbehera. Euskal esaldia gora eta gora omen doa doinu gailurreraino, handik, gain behera, arnasarik hartu gabe, amiltzeko. Sabela gain behera urraturik. Plazak zola gain behera dauka apur bat. Opera gain behera doala uste al duzu?

gainetik beheiti adb. Ipar. eta Naf. Goitik behera. Ume erdaldunek euskara ikasi baino lehenago dute bere eskolakide euskaldunek ikasten erdara, helburua gainetik beheiti irauliz.

gainez gain 1 adb. Leku garaietan zehar. Gainez gain ibili, joan.

2 adb. Ipar. Erraz, nagusitasunez. Gainez gain irabazi zuten.

gain-gaineko adj. Bikaina. Orduko bertsolarien artean gain-gainekoa. Lore gain-gainekoa, berdinik gabea. Ipuin batzuk, gain-gainekoak.

gain-gainetik adb. Ipar. Oso, biziki. Urrea bezain gizon garbia zen gure aitona, eta zuzena gain-gainetik. Laguntzen zituztenak gain-gainetik sariztatzen zituzten.

-z gain (Izen sintagma mugatuari edo kideko bati dagokiola). -z gainera. Bertso ikasietan zegoela poesiaren muina eta, horrezaz gain, ezkutuan gelditzen diren aipamen jakintsuetan. Frogatuak izateaz gain, aho betean aitorturik daude.

gain2

1 iz. Esne edo saldaren gainean eratzen den koipezko geruza. Ik. esne gain; goien 3. Esneari gaina kendu.

2 iz. Zerbaiten zatirik hoberena. Gainak eta bikainak besteren, hondarrak eta arbuioak Jainkoaren. Huskeriez kezkatzea, gero, ez da giza kulturaren gaina eta lorea besterik.

gainalde

iz. Zerbaiten gaineko aldea. Ik. gainazal. Lurraren gainaldean. Egoera, ibilera edo janzkera —gainaldea betiere— dela bide. Gainaldeak edertzen. Gainerako gorabeherak, gainaldekoak behintzat, laburkiro konta daitezke. Eta ortzi gainaldeko urak azpialdean zirenetarik bereizi zituen. Ontziaren gaina edo gainaldea.

gainazal

1 iz. Zerbaiten gaineko azala; zerbaiten kanpoko aldea. Ik. azal 8; gainalde; azalera; eremu 3. Badirudi orain dela 3.500 milioi urte inguru, ozeanoak Marteko gainazalaren zati handi bat estali zuela. Likidoaren gainazalean orban beltz batzuk ikusten ziren. Tukanaren mokoak, kanpoko giroaren arabera, tenperatura-aldaketa nabarmenak jasaten ditu gainazalean. Gorputz baten barnealdea lehortzean, ur molekulak gainazalerantz hedatzen dira, eta gainazalean lurrunketa gertatzen da.

2 iz. Mat. Bi dimentsioko irudi geometrikoa, gehienetan kurbatua. Gainazal konikoa.

3 iz. Bi dimentsio bakarrik kontuan hartzen diren gorputza. Molekulak gainazal baten gainean jartzen genituen, eta tenperatura edo argiarekin estimulatzen genituen.

gainazpikatu, gainazpika, gainazpikatzen

du ad. Azpikoz gora jarri. Euskal joskera gainazpikatu.

gainbalio

1 iz. Ekon. Eraldatzerik izan ez duen ondasun baten balioaren igoera.

2 iz. Marxismoaren teorian, langile soldatadunak sortzen dituen salgaien balioaren eta salgai horiek sortzeko behar diren bitartekoen balioen arteko aldea, kapitalistek edo kapitalaren jabeek bereganatzen dutena.

gainbegirada

iz. Gainbegiratua. Nanoteknologiari buruz idatzi berri diren testuei gainbegirada bat ematen die artikuluan.

gainbegiraketa

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gainbegiraketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gainbegirada eta gainbegiratu2].

gainbegirale

iz. Zerbait gainbegiratzen duen pertsona.

gainbegiratu1, gainbegira, gainbegiratzen

du ad. Gaingiroki begiratu. Aski da maizenik hiruzpalau aldizkari gainbegiratzea.

gainbegiratu2

iz. Gaingiroki egindako begiratua. Gainbegiratu bat egin diot, baina ez dut irakurri. Nahikoa da gainbegiratu bat ematea, zein nahi duzun jakiteko.

gainbehera

1 iz. Malda behera doan bidea. Ik. gain behera. Gainbehera luze bezain ezti batek bagaramatza zuzen beste herri polit batera.

2 iz. Irud. Erromatar inperioaren gainbehera. Udazkenaren gainbehera hasten denean. Gainbehera latza egin du euskarak han azken urteotan. Penagarria da goi mailako literaturak daraman gainbehera.

gainbeherakada

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gainbeherakada-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gainbehera].

gainbide

iz. Gainetik doan bidea.

gaindegi

1 iz. Alde edo leku garaia. Pirinio Mendien gaindegi guztia. Aoni-ko gaindegietatik nire herrira Musak eramaten.

2 iz. Irud. Berrogei urteen gaindegitik behera amiltzen hasiak diren gazteak.

3 iz. Etxearen gainaldea, bereziki laua dena. Etxe guztian ibili ondoren, gaindegira igo eta itsasoaren ikusmiran egon ginen. Jesus zegoen etxeko gaindegira igo ziren. Gaindegian teila puska bat kendu zuten.

gaindi

1 iz. Mukurua, ugaritasuna. Gizontasunaren eskasa betetzen zuelarik jainkotasunaren gaindiak. Ur gaindia xuka ezazu.

2 adj. Mukuru betea. Atsegin eta ondasun gaindiak. || (-z atzizkiaren eskuinean). Ahapaldi tzarrenez gaindia ahoa.

3 iz. Zub. Aldea. Uraz beste gaindian.

gaindi egin Gainezka egin. Errekak oro gaindi eginak. Jainkoaren haserreak gaindi egin zuen. Bozkarioz gaindi egin zion bihotzak.

gaindi izan da/du ad. Ipar. g.er. Ugari izan, gainezka izan. Gauza guztietarik gaindi dute.

gaindiko adj. (-z edo -n atzizkien edo leku adizlagunen eskuinean). Naturaz gaindiko izakiak. Ontasun betierekoa eta orotan gaindikoa zarena. Ez naute gero ahalketuko hor gaindiko zenbait lilik.

-n gaindi postpos. -n barrena, -n zehar. Elkarrekin zebiltzan Galilean gaindi. Mazedonian gaindi itzultzeko. Metz eta Treves hirietan gaindi. Bada gauza ederrik hor gaindi!

-tik gaindi postpos. -n gaindi, -n zehar. Artzain bat zen bere artaldearekin zubitik gaindi pasatzen ari.

-z gaindi 1 postpos. -en gainetik, -n zehar. Mugaz gaindi hegan egin zuen.

2 postpos. -z mukuru. Plazerez gaindi nago zuen aitzinean.

gaindiarazi, gaindiaraz, gaindiarazten

du ad. Ipar. Gainditzera behartu. Hitz horiek gaindiarazten zuten etsaien errabia.

gaindidura

iz. Mukurua. Zure baitan da ontasun guztien gaindidura. Gaiztakeria bere gaindidurara daramatenak.

gaindiezin

adj. Ezin gaindituzkoa. Bere bidaia segitzea erabakia zuen, oztopo gaindiezin batek geldiarazten ez bazuen. Inguruan eraiki zuen murrua gaindiezina zen. Gerlari gaindiezinak. Beldur gaindiezina ematen zigun guztioi.

gaindika

adb. Ugaritasunez, gainezka. Ibaia gaindika doa. Gaindika betetzen.

gaindikatu, gaindika/gaindikatu, gaindikatzen

da/du ad. Gaindi egin, gainez egin. Populuak eliza gaindikatua zuen. Gure Jaunaren grazia gaindikatu da nigan.

gaindikin

iz. g.er. Soberakina.

gainditu, gaindi/gainditu, gainditzen

1 du ad. Atzean utzi edo gaina hartu; beste bat baino handiagoa edo hobea izan. Hemengo gauzak gainditu eta aitzinago igarotzeko. Oztopoak gainditu. Ez ditu oraindik haur ohiturak zeharo gainditu. Urrikiak gaindi beza zorroztasuna. Behin bateko kontrakoen arteko etsaitasunak aski gaindituak ditugula dirudi. Oztopo eta eragozpen guztiak gainditzeko bidea. Haien hertsikeria eta ikuste laburra gauza askotan gainditua izan dela. Bere kargaz gainditua, hegira ezin zen heldu. Zerua baino goragoa da, infernua baino barnagoa da, haren hedadurak gainditzen ditu lurraren luzetasuna eta itsasoaren zabaltasuna. || Iturriotz gainditu ondoren, berehala heldu zen Zelatungo barruti zabalera.

2 du ad. Azterketa edo proba batean eskatzen den gutxieneko ezagutza edo gaitasun maila iritsi. Azterketa gainditu zuela esan zion irakasleak.

3 da/du ad. Gainezka egin; mukuru bete. Ibai euriz handitua gainditzen den bezala. Urak gaindituak dira. Odola gainditzen zaienean egiten duten borroka. Ikusten jendea zergaz gainditua, alde orotarik hertsatua. Bozkarioak dit bihotza gainditzen. Bihotza estutzen zion gainditu zitzaion negarrak. Pegarra gainditua dut azkenean. Neska gazte, aberats, dohainez gainditua.

gainditze

iz. gainditu aditzari dagokion ekintza. Akordioak lortu eta gatazkaren gainditze bidean aurrera egiteko.

gaindiz

adb. Ipar. g.g.er. Gainezka, gaindika. Gaindiz sariztatua da haien faboretan hartu dudan nekea.

gaindosi

iz. Sendagai edo droga baten dosi handiegia, heriotza eragin dezakeena. Kokaina gaindosi baten ondorioz hil zen.

gaindu, gain/gaindu, gaintzen

du ad. Gainditu.

gainegitura

1 iz. Eraikin edo kideko baten ageriko egitura. Krema koloreko gainegitura distiratsu bat zuen baporeak.

2 iz. Irud. Artea, gizarte egituran, gainegitura da. Estatuen interesak babesten dituen gainegitura politikoa. Gainegitura juridikoa.

3 iz. Marxismoan, sistema politikoak eta sistema ideologikoak osaturiko multzoa, azpiegituraren gainean eratzen dena.

gainekalde

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gainekalde-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gainalde].

gaineko

1 adj. Gainean dagoena. Gaineko estalkia. Barnea bezain eder gaineko azala.

2 iz. Ipar. Gainean jartzen den gauza, eta, batez ere, gainean jartzen den jantzia. Hamar mutiko, galtza gorri, gaineko zuri.

3 iz. Heg. Otordu batean sarreraren ondoko jakia.

gainera

lok. Esan berri denari zerbait gehitzeko erabiltzen den hitza. Ederra da eta gainera merkea. Badakit badela gure artean unibertsitatean barrena ibiliei zeharka begiratzen dienik; badute, gainera, zergatik. Poemaz landa, gainera, ez zegoen geldirik Orixe. Hitz horrek, gainera, ez du hor ezarri nahi zaion zentzurik. Hori esanik, diodan gainera, etxeko arropa zikina nahiago dudala etxean garbitu. Herri oso bat itzultzaile bihurtzeak baditu bere arriskuak, ongi agerikoak, gainera. Linguisten lanetan ez ezik, baita, eta batez ere gainera, filologoenetan ere.

gainera berriz lok. g.g.er. Gainera. Beti izan da gozoagoa auzoko janaria; gainera berriz, ez du janak bakarrik gizentzen gizona.

-z gainera postpos. (Izen sintagma mugatuari edo kideko bati dagokiola). Euskaraz ongi ikasteaz gainera, lan ikaragarria egin zuelako. Hitz batek baduela, formaz eta adieraz gainera, beste zerbait. Demagun erregeak seme bat duela eta honez gainera semetzat hartu nahi duela beste bat. Jainkoa zerbitzatzeak badu, beste mundukoaz gainera, mundu honetan ere zenbait sari eta atsegin.

gainerako

adj. Zerbait bereizi edo kendu ondoren gelditzen dena. Ik. enparau. Bizkaiko euskalkia batetik, eta gainerako guztiak bestetik. Europako gainerako hizkuntzak. Gainerako guztia eman zion. Euskaltzaindia, gainerako helburuak gainerako, batasun beharrez sortua izan baitzen. Gainerako beste ikastaldi guztien antzera. || Bigarren ale bat, Pariskoaz gainerakoa, aurkitu dutela. Non dira gainerakoak?

eta gainerakoak Zerrenda bat aipatzerakoan, guztiak aipatzea saihesteko, amaieran ezartzen den esapidea. Ik. eta abar. Janaritegian ezartzen dira mahairako behar diren gauzak: janari, edari eta gainerakoak. Eragozpen hori eta gainerakoak. || Edozein guraso beharturik dago bere ume, mirabe eta gainerakoei zerurako bidea erakustera.

gainerakoan lok. Gainerakoari dagokionez. Bigarrena zabalagoa da; gainerakoan berdinak dira. Apostrofo delakoa hobe litzateke letraren bat "jaten" dela adierazteko gordetzea; gainerakoan, "-" egokiago dator bereizgarri bezala.

gainerateko

adj. Ipar. Gainerakoa.

gaineratiko

adj. Ipar. Gainerakoa.

gaineratu, gainera/gaineratu, gaineratzen

1 da ad. Gainera heldu edo etorri, gainean jarri. On Antonio, arma lurrera bota eta salto batean gaineratzen zaio Joxeri. Ur mota guztien hondora beti doan baltsamoa eta beti gaineratzen den olioa. Ilunabarra gaineratu zaie. Egoera larria gaineratu zaizu. || Hiltzeko tresnaren gaineratu denean, nahi izan da jendeari azken aldiz mintzatu.

2 du ad. Gehitu, erantsi. Gero gaineratu zuen: "Egiaz diotsuet: Profeta batek ere ez du harrera onik bere sorterrian". Kaltegarriak izan daitezkeela eztabaidok gaineratzen du gutunak.

gainestruktura

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gainestruktura-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gainegitura].

gainetik

lok. Gainera. Jipoi on bat eta gainetik kartzela. Gainetik, euskarak berak kaltea hartuko luke unibertsitatean askatasun guztiarekin erabiliko ez balitz.

gainetiko

adj. Batez ere Bizk. Gainerakoa. Ezkontzak eta gainetiko elizkizunak.

gainez

adb. Gainez eginez. Ez bide zuen izan gainez nire nagusiak janaria. Etxean, hizketa gainez; atetik hara, tutik ez.

gainez egin 1 Beterik dagoen ontzi edo edukitzailearen goiko ertzetatik irten. Ik. gainezka egin. Ontzia bete, gainez egin arte. Dirakien eltzea gainez egitera doanean.

2 Irud. Gaiztakeriak, lapurretak, urdekeriak gainez egin du munduan.

gainezarpen

iz. Gainezartzea.

gainezarri, gainezar, gainezartzen

du ad. Zerbait beste zerbaiten gainean ezarri; gehitu, erantsi. Ariketa gisa, poligono baten irudia ebaki eta gainezarri egiten genuen eskolan, poligono berdinak aurkitzeko.

gainezka

adb. Gainez egiten. Soroak galburuz gainezka daudenean. Ametsez burua gainezka. Plazan jendea gainezka. Errepide handiak eta gainezka kargatuak. Ura gainezka hasten bada. Gure hizkuntzaren aberastasuna gainezka darion hiztun goxoa.

gainezka egin Gainez egin. Esneak egunero gainezka egiten du gurean. Hainbeste jenderekin mundu hau ia gainezka egin beharrean daukagu. Gipuzkera ez da Gipuzkoa osoan egiten; gainezka egiten du, haatik, Gipuzkoako eremuetarik kanpora, Sakana eta Ergoien aldera. Gainezka egin behar du pozez.

gainezkaldi

iz. Gainez egitea; zerbaitek gainez egiten duen aldia. Oharkabe gaudela gertatzen zaizkigu halako arimaren gainezkaldi batzuk.

gainezkatu, gainezka/gainezkatu, gainezkatzen

du ad. Gainez eginarazi. Zortzietarako jendeak udaletxeko plaza gainezkatu zuen. Andreasen hitzek bihotza pozez gainezkatu zidaten.

gaineztu, gainez/gaineztu, gainezten

da/du ad. g.er. Gainezkatu.

gaingabetu

adj. Esneaz mintzatuz, ia koipe guztia kendu zaiona; esnekiez mintzatuz, esne gaingabetuarekin egina dena. Esne osoa eta erdigaingabetua garestiagoak dira gaingabetua baino.

gaingiroki

adb. Azaletik edo gainetik, mamiaz kontu egin gabe. Ik. handizka 2. Gaingiroki irakurri dut, bestetarako astirik ez dudalako. Oraingo euskal literaturari begiratu nahi nioke soil-soilik, erabat eta gaingiroki, nor eta zerekikoetan gehiegi sartu gabe.

gaingora

adb. g.er. Gorantz, goraka.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper