Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

ezpalka

1 adb. Ezpaletan zatiturik.

2 adb. (Hedaduraz). Pintura ezpalka altxatu da.

ezpalkatu, ezpalka/ezpalkatu, ezpalkatzen

1 du ad. g.er. Ezpaldu.

2 du ad. (Hedaduraz). Aizkora ttipi batez zohiak ezpalkatu.

ezpalketa

1 adb. Ipar. g.er. Ezpal bila. Bazkaria egiteko egurra eskas izanez, amak ezpalketa igorri zuen semea.

2 iz. g.er. Ezpaltzea.

ezpan

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezpan-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezpain].

ezpara

iz. Tabanidae familiako intsektua. Ik. habe2. Ezparak eztenkatu duen zezena bezala.

ezpata

1 iz. Arma zuria, altzairuzko xafla zuzen eta zorrotz batez, eta eskutoki gehienetan babestu batez osatua. Ezpata zorrotza. Bi ahoko ezpata. Ezpata alboan, aldean zuela. Ezpata gerrian zuela. Ezpata zorroan sartu zuen. Ezpataz jo, hil. Ezpataz hila gertatu zen. Ezpata-burua: ezpataren eskutokia. Ezpata-kolpe batez. Ez du herriak herriaren kontra ezpatarik altxatuko. Ez nukeela nahi gure ezpatak berriz elkarrekin gurutza daitezen. Lepoa ezpataz kendu zion.

2 iz. Lihoa eta antzeko landareak zehatzeko erabiltzen den lanabesa. Ik. garba1; tranga.

3 iz. Orgaren edo gurdiaren aurre eta atzealdean jartzen den euskarria.

4 iz. Karta espainoletako lau sailetako bat, ezpata baten irudia ezaugarri duena; sail horretako karta. Zazpiko ezpata. Zaldun ezpata. Urrea, ezpata, kopa eta bastoia dira karta sorta tradizionalaren lau sailak.

ezpata arrain, ezpata-arrain iz. Arrain handia, ezpata antzeko mutur luze eta zorrotza duena (Xiphias gladius).

ezpata belar, ezpata-belar iz. Belar itxurako landarea, leku hezeetan hazten dena (Carex pendula).

ezpata dantza, ezpata-dantza iz. Ezpatekin dantzatzen den euskal dantza.

ezpata dantzari, ezpata-dantzari iz. Ezpata-dantza dantzatzen duen dantzaria.

ezpata lore, ezpata-lore iz. Gladioloa.

ezpata sagar, ezpata-sagar iz. Ezpataren eskutokia; ezpataren eskutokiaren burua.

ezpatadun

adj./iz. Ezpata duena eta daramana. Banderaduna eta bi ezpatadun.

ezpatagile

iz. Ezpatak egiten dituen eskulangilea.

ezpataka

adb. Ezpata-ukaldika. Bi aldeak ezpataka dabiltza.

ezpatakada

iz. Ezpata-kolpea, ezpata-ukaldia.

ezpatalari

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezpatalari-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezpatari].

ezpatari

1 iz. Ezpataz borrokatzen den pertsona; ezpata trebetasunez erabiltzen duen pertsona. Ezpataria ezpatak galtzen du.

2 iz. Lihoa ezpataz zehatzen duen pertsona. Orduko liho ezpatariak.

ezpatatu, ezpata/ezpatatu, ezpatatzen

du ad. Garbatu. Lihoa ezpatatu.

ezpeiztar

1 adj. Ezpeizekoa, Ezpeizeri dagokiona.

2 iz. Ezpeizeko herritarra.

ezpel

1 iz. Zuhaixka hosto-iraunkorra, eskulangintzan erabiltzen den zur gogor eta trinkoa duena (Buxus sempervirens). Ezpela da arbola guztietarik sendoena eta leunena.

2 iz. Ezpelaren zura. Ezpelezko txistu bat.

ezpeldi

iz. Ezpel asko dagoen tokia.

ezpeleta

iz. Ontzietan, haga birakaria, belei eusteko, mastarekiko zut kokatzen dena.

ezpeletar

1 adj. Ezpeletakoa, Ezpeletari dagokiona.

2 iz. Ezpeletako herritarra.

ezpelki

iz. Ezpelaren zura. Ik. ezpel 2.

ezpere

lok. Ezperen (bi adieretan).

ezperen

1 lok. Bestela.

2 lok. Bederen.

ezpi

1 iz. Erlearen eztena.

2 iz. Zenbait arrainen ezten modukoa.

ezponda

iz. Aldapan dagoen lurzatia; bereziki, harresi baten behealdean, edo bide edo ubide baten ertzean gertatzen dena, edo lurrak beherantz lerra ez daitezen harriz-edo egiten dena. Erretenaren ezpondetan. Ezpondak zurkaiztu eta azkartzeko. Bidearen bi aldeetarik diren bi ezponda edo mendixka luze hauek.

ezporogiar

1 adj. Ezporogikoa, Ezporogiri dagokiona.

2 iz. Ezporogiko herritarra.

ezproi

1 iz. Zaldia akuilatzeko metalezko atala, zaldunak orpoan lotzen duena. Zaldiari ezproiak sartu. Ezproi kolpea.

2 iz. Zool. Zenbait animaliak oinaren atzealdean duten irtengune gogorra. Oilarraren ezproiak.

3 iz. Bot. Zenbait lorek, korolaren edo kalizaren oinaldean, kanporantz duten hodi itxurako luzakina. Kuku belarraren lore ikusgarriaren petaloek ezproi dotore bana dute, arranoaren atzaparraren tankeran.

ezpurutasun

1 iz. Kim. Gai batean nahasirik ageri den elementu arrotza. Labe garaian lortzen den burdinak ezpurutasunak izaten ditu: karbonoa, silizioa, etab.

2 iz. Fis. Gai erdieroale bati, haren ezaugarri elektronikoak aldatzeko, gehitzen zaion gai arrotza. Erdieroaleei eroankortasun elektrikoa handitzeko, ezpurutasunak eransten zaizkie.

ezta1

1 junt. Lehenago adierazi den ezezko esaldiari beste zerbait gehitzeko erabiltzen den hitza. (Eskuarki, ere hitza hartzen du, eskuinean nahiz, usuago, esaldiaren azkenean). Ik. ez eta... ere; ez eta. Ez dakit zertan gauden, ezta noraino heldu garen ere. Ez dira gauza bera, ezta alderatzeko ere. Ez ginen horrezaz bakarrik mintzatu, ezta gutxiagorik ere. Ezta pentsatu ere. Iruñerriko kutsua itsatsi bazitzaion ere, ez zuen etxe aldamenekoa galdu, ezta hurrik eman ere. Ezta hilda ere. Jakin gabe zer nahi duen, ezta zeren ondoan dabilen. Ikaslea ez da bere maisua baino gehiago, ezta ere morroia bere nagusia baino gehiago. Kristo gure Jauna ez zelako sortu, ezta ere jaio, beste gizonak bezala. || —Arrautzak? —Ez. —Bakailaorik? —Ezta. —Gaiztoa delako? —Ez. —Ergela delako? —Ezta ere.

2 (Erantzunetan, erabateko ukatzea adierazteko). Nik eman?... ezta...!

ezta2

(Perpausaren amaieran, galdera gisa, esaten dena nolabait baieztatzeko eskatuz-edo). Zuk zeure kontura lan egin nahi duzu, ezta? Martxoaren 25ean, ezta? Gu kristauak gara, ezta?

eztabai

iz. g.er. Eztabaida.

eztabaida

iz. Gairen bati buruz iritzi desberdinak dituzten pertsonen arteko jarduna; hitzezko liskarra. Eztabaida gogorra, luzea. Azentuari buruzko eztabaida. Orduan eztabaida sortu zen juduen artean. Garbizale eta mordoilozaleen artean piztu den eztabaida. Berehala ebakiko dute eztabaida. Filosofoen arteko eztabaidak. Eztabaidako beroaldian. Eztabaidetan sartzeko gogorik gabe.

eztabaidan adb. Eztabaidatzen. Ez naiz kategoriaz eztabaidan hasiko. Eztabaidan jardun. Eztabaidan ibiltzen da goizean eta arrastian.

eztabaidaezin

adj. Ezin eztabaidatuzkoa. Irizpide eztabaidaezina.

eztabaidagai

1 pred. Eztabaidatzekoa dena. Eztabaidagai den arazoa.

2 iz. Eztabaidatzeko gaia. Galdeketa izan da, aste honetan ere, eztabaidagai nagusia.

eztabaidagarri

adj. Eztabaida daitekeena, eztabaidan dagoena. Iritzi, arazo eztabaidagarria. Dena eztabaidagai eta eztabaidagarri dela.

eztabaidagune

iz. Gairen bat eztabaidatzeko egiten den jendaurreko bilera; bilera hori egiten den gunea. Ik. foro 2. Gobernuetatik eta alderdietatik kanpoko eztabaidagune bezala jaio da erakundea. Ipar Euskal Herriko gaiak uki ditzakeen eztabaidagunea sortu berri da.

eztabaidaka

adb. g.er. Eztabaidan. Elkarrekin eztabaidaka hasi ziren. Eztabaidaka jardun.

eztabaidatsu

1 adj. Eztabaida pizten duena. 17 urte zituela, Hezkuntza ministroaren lege eztabaidatsu baten aurkako ikasle protesta gidatu zuen. Erabaki eztabaidatsua. Ferrer i Guardia oso pertsona eztabaidatsua zen.

2 adj. Asko eztabaidatu dena, eztabaida handia izan duena. Batzar luzea eta eztabaidatsua izango da ziurrenik, klubaren etorkizuna jokoan baita. Negoziazio prozesu eztabaidatsu baten ostean akordio batera heldu dira.

eztabaidatu, eztabaida/eztabaidatu, eztabaidatzen

du ad. Eztabaidan aritu edo jardun. Erabakiaren legezkotasuna eztabaidatu zuten. Bileran eztabaidatu ziren arazoen artean. Ezin eztabaidatuzko puntua.

eztabaidazale

adj. Eztabaiden zalea dena. Emakume berritsu eta eztabaidazalea.

eztai

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eztai-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eztei].

eztainu

iz. Metal grisaxka, 232 °C-tan urtzen dena eta erraz xaflatzen dena (Sn; zenbaki atomikoa, 50). Ispiluak eztainua du gibeletik lotua. Eztainuzko ontzia.

eztainu belar, eztainu-belar iz. Azeri-buztana.

eztainuztatu, eztainuzta, eztainuztatzen

du ad. Eztainuzko xafla batez estali. Bi aldeetatik eztainuztatutako altzairu xafla mehea da latorria.

eztanda

iz. Lehertzea, leherketa. Kanoien eztanda entzun. Bonba-eztanda. Eztanda baten bidez etxe bat desegin. Eztanda-hotsa.

eztanda egin Ik. lehertu. Lehergailuak eztanda egin baino lehen. || (Esapideetan). Eztanda egin nahi zion barrenak, ikusi zuena esateko gogoz. Algaraka eztanda egin nahirik. Deiadarrez, eztanda egin beharrean. Eman zion negarrari, eztanda egiteko zorian gelditzeraino. Eztanda egin arte txalokatzen.

eztanda eragin Bete zuten urdaila ia eztanda eragin artean.

eztanda motor, eztanda-motor iz. Barne errekuntzako motorra, erregai baten errekuntzaz sorturiko gas hedapenaren bidez pistoi bat higiarazten duena.

eztarri

1 iz. Lepoaren aurrealdea; aho barrunbearen eta hestegorriaren sarreraren arteko bitartea. Ik. zintzur; sama 2; laringe. Eztarriko mina. Eztarria garraztu, urratu. Eztarria bustitzeko. Edozein eztarrik irentsiko lukeen mokadua.

2 iz. (Ahotsaren organotzat hartua). Eztarri ona du. Eztarri apala. Luzaroko isilaldiak ez dio eztarria moteldu. Mila eztarritatik jalgitzen zen oihua.

eztarri zulo, eztarri-zulo iz. Eztarriko zuloa. Gas hodia eztarri zulotik sartu zuen. Egia batzuk eztarri zuloan sartuak dauzkat, eta botatzen ez baditut ito behar dut.

kontrako eztarri Zintzur-hestea aipatzeko erabiltzen den esapidea, jana edo edana, nahi gabe eta ustekabean, bertatik sartu edo joan denean. Kontrako eztarrira joan zaio ardo tantaren bat eta ito beharrean dago. Albisteak hain utzi du harrituta, mokadua eta ardoa, dena kontrako eztarritik joan, eta eztulka hasi baita.

eztasun

iz. g.er. Eskasia, gabezia.

eztegu

1 iz. (Singularrean nahiz pluralean). Bizk. Ezteiak. Kanaango ezteguak. Ezteguko afaria. Arantzazun egin dituzte ezteguak.

2 iz. (Esapideetan). Bizk. Guretzat izango da gaur eperra; gaur bai gure ezteguak! Urte asko izan arren ezkondu zirela, ezteguetan bizi dira.

eztei

iz. (Singularrean nahiz pluralean). Ezkontza ospatzeko egiten den oturuntza edo jaia. Ik. urrezko eztei; zilarrezko eztei. Eztei eguna baita jairik alaiena. Eztei jantzia. Eztei gauean. Eztei bazkarian mokadu goxoak jatera. Mendelssohn-en eztei martxa. || Esr. zah.: Halako ezteietan, halako zopak. Ezkontza zaharraz eztei berri egitea.

ezteiak egin Aldi luze gabe, ezteiak egin zituzten.

eztei bidaia, eztei-bidaia iz. Ezkonberriek egiten duten atsegin bidaia. Gure aitona-amonak Zaragozara joan ziren eztei-bidaian.

ezteietara deitu Ezteietara gonbidatu. Inork ezteietara deitzen bazaitu. Nahigabetan zaude, ezteietara deitu ez dizutelako.

ezteietako

iz. g.er. Ezteiliarra.

ezteiliar

iz. Ezteietara deitua edo gonbidatua. Eztei ederrak Arnegin; anitz ezteiliar.

ezteitar

iz. g.er. Ezteiliarra.

ezten

1 iz. Zenbait intsektuk sabelaldearen muturrean duten arantza modukoa. Erlearen, liztorraren eztena. Eztena sartu.

2 iz. Miztoa, sugeen mihia. Sugearen eztena baino mihi zorrotzagoa.

3 iz. Zurezko kirten edo makila batean itsasten den altzairuzko punta zorrotza. Akuilu eztena. Makila luze, hamasei librako eztena erpinean zuena. Ezten zorrotza. Ezten kolpea.

4 iz. Irud. Ipuin horrek badu grazia, pipermina, eztena eta ziria. Nahigabearen eztena. Bekaizgoaren ezten pozoitsua. Non duk, herio, hire eztena?

5 iz. Metalezko lanabesa, zuloak edo markak egiteko erabiltzen dena. Zapatariaren eztena. Larrua eztenaz zulatu. Argizariz estalitako oholtxo batean ezten batez idatzi. Eztenaz marratu.

ezten haga, ezten-haga iz. Akuilua.

eztendun

adj. Eztena duena, eztenez hornitua. Makila eztenduna. Erle langileak eztendunak dira.

eztenka

1 adb. Ezten kolpeka. Idiak larrera bidali zituen eztenka.

2 iz. Eztenkada.

eztenkada

1 iz. Ezten kolpea. Eztenkada ederra eman zion. || Emakumea ikusi orduko, eztenkada bat nabaritu zuen erraietan.

2 iz. Esaldi mingarria, zirikada. Eztenkadaz beteriko gogoeta garratzak.

eztenkatu, eztenka/eztenkatu, eztenkatzen

du ad. Eztenaz ziztatu, akuilatu. Ezparak eztenkatu duen zezena bezala. Goseak eztenkatzen duenean.

eztera

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eztera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. geztera].

ezterenzubitar

1 adj. Ezterenzubikoa, Ezterenzubiri dagokiona.

2 iz. Ezterenzubiko herritarra.

ezteus

adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezteus-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezdeus].

ezti1

iz. Gai likatsua, oso gozoa, erleek egin eta abarasketan biltzen dutena. Eztia bezain gozoa. Eztia baino eztiago. Ezti abaraska, ezti orrazea. Ezti gai bila dabilen erlea. Eztiz eztitu. Talo esneak eztiarekin. Ez da astoentzat eztia. Txilar-eztia. Erromero-eztia. Erle joanak eztirik ez (esr. zah.).

eztitan adb. Oso pozik. Eztitan da, adurra dariola. Bi gazteak eztitan doaz. Maite biak eztitan daude, eskuak emanik.

eztizko 1 adj. Eztiz egina. Eztizko opila.

2 adj. Eztia, gozoa. Ik. eztitsu. Eztizko hitzak. Eztizko irribarrea.

ezti2

adj. Gozoa, emea, leuna. Ik. eztitsu. Janari ezti eta gozoa. Amaren esne eztia. Hitz eztiak. Irri ezti bat egiten ziolarik. Emakume ahots ezti bat. Usain eztiak. Zure abesti eztiak. Atsegin eztia. Zirrara ezti-mingotsa. Oi, Ama guztiz eztia. Bihotzez ezti eta apal izan. Eztia baino eztiago. Hitz eztik mihia zaurtzen ez dik (esr. zah.).

ezti-ezti adb. Eztiki. Euria ezti-ezti ari du.

ezti-eztia adb. Ipar. Eztiki. Apezpikuak ezti-eztia ihardetsi zion. Hona zer kantatu zuen, ezti-eztia. Handik berehala hil zen, ezti-eztia.

eztialdi

1 iz. Barealdia. Ekaitz osteko eztialdia. Eztialdi baketsua. Bere oinazearen eztialdietan.

2 iz. Erleek eztia egiten duten garaia. Eztialdia datorrenean erleak oso indartsu edukitzea komeni da.

eztiarazi, eztiaraz, eztiarazten

du ad. Eztitzera edo baretzera behartu. Ihardeste amultsu batek eztiarazten du haserrea.

eztidura

iz. Ipar. Eztitzea, eztitasuna. Halako eztidura bat, halako zorion bat nabaritzen zuen bere baitan.

eztigai

1 iz. Eztia egiteko gaia. Erleak eztigai bila, hara eta hona. Eztigai asko baititu ibar loretsuak.

2 iz. Eztigarria.

eztigailu

iz. Ipar. Eztigarria. Eztigailutzat deus ez duela, baizik haizearen latza.

eztigarri

1 adj./iz. Eztitzen edo gozatzen duena; eztitzen, baretzen duena. Eguzkiaren muin bero eztigarria. Bere oinazeen eztigarria.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Irri bat akituaren eztigarri, etsiaren bihotz-altxagarri.

eztigile

adj./iz. Eztia egiten duena.

eztigintza

iz. Eztia egitea; eztigilearen lanbidea. Burrunbaka erleak dabiltza lorerik lore, eztigintzarako egoki diren gaien atzean. Irulegiko ardoaz, Itsasuko gereziez eta eztigintzaz mintzatu dira.

eztikeria

iz. Eztitasun gaitzesgarria; lausengua, losintxa. Ik. zurikeria; balaku. Emakumezko eztikeria eta liluragarri guztiak.

eztiki

adb. Eztitasunez, emeki. Ik. ezti-ezti; ezti-eztia. Eztiki esan, erantzun. Eztiki laztanduz. Eritasunak eztiki jasateko. Ezin eztikiago erantzun zion.

eztiro

adb. Eztiki. Denborak gauza guztiak emeki-emeki eta eztiro baitaramatza.

eztitasun

iz. Eztia denaren nolakotasuna. Ik. emetasun; gozotasun; leuntasun. Bihotzeko eztitasuna. Amodioaren eztitasuna. Eztitasun handiz hitz eginez. Agur, Erregina, miserikordiaren Ama, bizitza, eztitasuna eta gure esperantza. Oi, Maria, Ama eztitasunez betea!

eztitsu

1 adj. Eztia, gozoa. Hitz gozo eztitsuak. Amets eztitsuak.

2 (Adizlagun gisa). Eztitsu agintzen dizu.

eztitu1, ezti/eztitu, eztitzen

da/du ad. Gozatu, ematu. Ik. baretu. Ardoa zahartzearekin eztitzen da. Berak eztitzen ditu gure neke eta oinazeak. Zeruko Aitaren haserrea eztitzeko. Bihozmina eztitu zitzaion arte. Bere anaia apur bat eztitu zenean. Ezpainak irriz eztiturik. Uhinak eztitzen dira, hodeiak barreiatzen.

eztitu2, ezti/eztitu, eztitzen

du ad. Txertatu. Fruitua ematen duten zuhaitz guztiak gazterik eztitu behar dira.

eztitzaile

iz. Jakiak, edariak eta sendagaiak gozatzeko erabiltzen den gaia, bereziki azukrea edo eztia ez dena. Ik. gozagarri 2; edulkoratzaile. Kasu horretan hobe da azukreak saihestea eta kaloria gutxiko eztitzaileak hautatzea.

eztitze1

iz. Gozatzea, ematzea. Haientzat ere bada, zenbait aldiz, jabaldura edo eztitze bat penetan.

eztitze2

iz. Txertatzea.

eztul

iz. Hasperen hertsatu eta zaratatsua, gehienetan arnasbideen minberatasunak eragina; halako hasperenen sail jarraitua. Ik. kukurruku eztul; kukutxeztul. Eztul bat entzun zuen. Eztul lehorra, idorra. Eztul erasoa. Eztula du. Eztul pixka bat izan du. Eztularen aurkako sendagaia. Eztulak eman dio.

eztul belar, eztul-belar iz. Belar landare lore-horia, eztularen aurkako egoskinak egiteko erabiltzen dena (Tussilago farfara).

eztul egin Norbaitek eztul egin du. Eztul egiten duen bakoitzean. || Eztul asko egin gabe. Eztul bat ere ez du egin.

txakur eztul, txakur-eztul iz. Eztul gogor eta latza, txakurraren zaunkaren antzekoa. Ume horrek txakur eztul zatarra du.

eztulka

adb. Eztul eginez. Eztulka hasi. Eztulka igaro du gaua. Eztulka leher egiteko zorian.

ezune

iz. Bizk. Ezaldia.

ezurte

iz. Urritasun urtea. Zazpi urte on horiek bukatutakoan, berebat zazpi ezurteak ere hasi ziren. Aurten ezurtea da, ez dago sagarrik, ez ezer.

ezuste

iz. Ustekabea. Ezuste handia izan genuen han.

ezustean adb. Ustekabean. Ezustean atzemana.

ezusteko 1 adj. Ustekabekoa. Galerna eta zurrunbiloa ditu ezusteko lagun.

2 iz. Ustekabea. Sekulako ezustekoa etorri zaie gainera.

f

1 Ik. efe.

2 (Letra larriz). farad-en nazioarteko sinboloa.

fa

iz. Musika-eskalako laugarren nota.

fabada

iz. Asturiasko eltzekaria, babarrun zuri handiak urdaiarekin, txorizoarekin eta odolkiarekin egosita prestatzen dena. Presaka dabiltzanentzat egosita heldu diren lekaleak dira, zalantzarik gabe, aukerarik onena; oso larri bagabiltza, beste osagai batzuekin prestatuta daudenak eros ditzakegu, eltzekari edo fabada gisakoak.

faboragarri

adj. g.er. Aldekoa, mesedegarria. Ik. onuragarri.

faboratu, fabora, faboratzen

du ad. Zah. Fabore egin, mesede egin.

fabore

iz. Mesedea. Adamek anitz fabore eta abantaila hartu zuen Jainkoagandik. Zeruko fabore handiak.

-en fabore -en alde. Emazteen fabore. Onen fabore eta gaiztoen kontra. Gora Paulino errezildarra, gu zure fabore gara.

-en faboretan -en alde. Armak ekarri nahi ditut erregeren faboretan. Zuberoako fededunen faboretan berriki moldatu duen liburua.

fabore egin Mesede egin. Zutik jar zaitez, egizu fabore. || Fabore ederra egin zion.

faborez adb. (Jendetasunezko formula). Mesedez. Esango didazu zure izena, faborez? Ez garrasirik egin, faborez!

faborito

1 iz. Hist. Erregearen edo erreginaren begikoa. Erregearen faboritoa nintzen, gorte osoko lilura.

2 iz. Irabazteko aukera gehien dituela uste den kirolari edo lehiakidea. Australiako lehiaketa faborito garbirik gabe hasiko da bihar. Pilotari eta zaleen ustean, Olaizola II.a eta Zearra dira txapela irabazteko faborito nagusiak.

fabrika

iz. Industria-ekoizpenak egiten, lantzen edo eraldatzen diren lantegi handia. Fabrika batean lan egin. Paper fabriketako ke aterabideak. Arma-fabrika. Herriko fabrikako langileak. Fabrikako bulegoetan.

fabrikante

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fabrikante-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fabrikatzaile].

fabrikatu, fabrika/fabrikatu, fabrikatzen

du ad. Egin, bereziki makina edo lanabesen bidez. Armak fabrikatzeko lantegia.

fabrikatzaile

iz./adj. Fabrikatzen duena. Fabrikatzaileen elkartea.

fabrikazio

iz. Fabrikatzea. Metalezko egituren fabrikazio prozesua. Fabrikazio kostuak.

fabula

iz. Alegia (ipuina). Mexikoko agintariei kritika egiten die azeri, zerri, untxi eta fabuletan ohiko diren beste animalia batzuk izendatuz.

facsimile

iz. Faksimilea.

fado

iz. Portugalgo kantu herrikoia, halako aire malenkoniatsu eta fatalista bat ezaugarri duena. Ezinezkoa da fadoa abesteari, sentitzeari edo entzuteari uztea, fadoa bizimodu bat delako.

fadura

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fadura-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. padura].

faena

iz. Taurom. Zezenketariak, zezena jokatzeko, kapa erabiliz egiten dituen pasaldi guztien multzoa. Zezenketariak faena biribila egin zuen eta bi belarriak eman zizkioten.

fago

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fago-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. pago].

Oharra: azken eguneraketa 2022-01-12

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper