Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

ezkurrar

1 adj. Ezkurrakoa, Ezkurrari dagokiona.

2 iz. Ezkurrako herritarra.

ezkutaketa

1 iz. Haur jolasa, batzuk ezkutatzean eta beste batek ezkutuan daudenak aurkitzean datzana. Ik. gordeketan; gorde-gordeka. Ezkutaketan ari ziren jolasean.

2 iz. Ezkutatzea. Datuen ezkutaketa eta manipulazioa.

ezkutaldi

iz. Norbait edo zerbait ezkutatzen den aldia. Agerraldiak eta ezkutaldiak.

ezkutaleku

iz. Norbait edo zerbait ezkutatzen den lekua; ezkutatzeko leku egokia. Ezkutaleku on baten bila. Ezkutaleku faltarik ez zen garai hartako jauregi zaharretan.

ezkutapen

iz. Misterioa.

ezkutarazi, ezkutaraz, ezkutarazten

du ad. Ezkutatzera behartu. Ezkutarazi zituen buruzagiak bere mutilak.

ezkutari

1 iz. Jaunaren ezkutua zeraman zerbitzaria; sari baten truke bere jaunari zerbitzu jakin batzuk eskaintzen zizkion laguntzailea. Santxo Panza nauzue, Mantxakoaren ezkutari.

2 iz. Karta frantsesetan, ezkutari baten irudia duen karta, erregearen eta anderearen azpikoa. Ik. xango1 2; bailet.

ezkutatu, ezkuta, ezkutatzen

1 da/du ad. Norbait edo zerbait ageritik kendu, ikusten ez den tokian jarri. Ik. gorde; kukutu. Lurpean ezkutatu zituen diruak. Teresak bi eskuez bere sabeltxoa ezkutatzen zuen. Zerbait ezkutatzen didazu. Sasi artean ezkutatu ginen. Non ezkutatu zara?

2 du ad. Zerbait, bereziki agerikoa behar lukeen zerbait, ez esan. Ik. isildu 3. Bekatu handiak ezkutatu dituzulako. Egia ezkutatu. Bihotzeko oinazea ezkutatu nahirik. Dena kontatu zion, deus ere ezkutatu gabe. Zerbait ezkutatzen didazu.

3 da ad. Desagertu. Gizonen begietatik ezkutatu zen. Izarra ezkutatu zaigu. Hau esanda, Jesus ezkutatu zitzaien.

ezkutatze

iz. Norbait edo zerbait ageritik kentzea, ikusten ez den tokian jartzea; desagertzea.

ezkutu1

1 adj. Ezkutaturik edo estalirik dagoena, ezagutzen edo ikusten ez dena. Anton. ageri. Leku ezkutuan. Kale ezkutu batean. Etxe ezkutu batean gorderik. Altxor ezkutua. Jakite ezkutu baten jabe ziren. Izadiaren lege ezkutuak. Bihozkada ezkutu bat.

2 iz. Gauza ezkutua. Ik. sekretu. Ezkutu guztiak dakuskien Jainkoa. Izadiaren ezkutuak. Gure hizkuntzaren ezkutuak mendean zenituen. Oihenartek ez digu bihotzeko ezkutu hondarrik salatzen. Teologiaren edo fisikaren ezkutu sakonak.

ezkutuan adb. Leku gordean; inork ikusi edo jakin gabe. Ik. isil-gordeka. Anton. agerian. Bost hilabete ezkutuan egin zituen. Eremuan ezkutuan bizi ziren. Usteak, iritziak eta joerak ezkutuan gorde. Sortu ziren gure arteko ikastolak, ezkutuan lehenbizikoz, erdi agerian gero. Gauaz eta ezkutuan. Ezkutuan egindako bekatua. Urte askoan ezkutuan egona. Ezkutuan eraman.

ezkutuko 1 adj. Ezkutuan egin edo gertatua, ezkutuan dagoena, ezkutua. Ezkutuko biziera. Ezkutuko ate batetik. Bekatu ezkutukorik ere ez egin. Besteek sumatzen ez dituzten ezkutuko deiak.

2 iz. Sekretua. Ik. gorago 2.

ezkututik adb. Ezkutuko leku batetik. Ezkututik bi gizonen hizketa-hotsa nabaritu dut ustekabean.

ezkutu2

1 iz. Urrezko eta zilarrezko zenbait diruren izena. Sei mila ezkutu errenta ematen duen kapitala. Urrezko hirurehun ezkutu.

2 iz. Portugalgo diru unitatea, euroa ezarri zen arte. Mariettak hogei bat ezkutu irabazten zuen Parmako gure antzerki taldean.

3 iz. Besoan eramaten den arma babesgarria. Burdinazko ezkutu batekin babestu.

bost ezkutuko Bost ezkutuko txanpona. Bost ezkutuko bat eman zion.

ezkutu caboverdetar Cabo Verdeko diru unitatea.

hogei ezkutuko Espainiako urrezko diru zaharra, zortzi ezkuturen balioa zuena.

ezkutuka

adb. Ezkutatuz, ezkutatzen; ezkutuan. Eta ezkutuka ibili gabe, bere seme Jonatasi eta morroi batzuei agindu zien David hil zezatela. Ezkondu arte, dena bekatu zen; ezkutuka ibiltze hark bazuen bere saltsa.

ezkutuki

iz. Misterioa. Ik. ezkutu1 2. Sinetsi behar ditugun ezkutuki nagusiak.

ezleku

iz. Leku desegokia. Ezlekuren batean utzia. Mintza bedi behar duen lekuan eta garaian, ez desorduan eta ezlekuan.

ez-metal

adj./iz. Kim. Elementu kimikoez mintzatuz, metalen ezaugarri fisiko-kimikoak ez dituena. Sufrea eta oxigenoa ez-metalak dira.

ezmezean egon

g.er. Zalantzan egon.

ezne iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezne-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. esne].

ezo adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. heze].

ez-ofizial

adj. Ofiziala ez dena. Iturri ez-ofizialek zabaldu dute bi lagun hil direla. Enbatako kideek Aberri Egun ez-ofiziala antolatu zuten 1962an. Erlijioak ere asko markatu gintuen; nire kasuan, erlijio ez-ofizialak.

ezohiko

adj. Ohikoa ez dena. Aita, ezohiko jarrera erakutsirik, malkoak lehortzen hasi zitzaion alabari. Egun hartan ezohiko orduan agertu zen.

ez-ohizko adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, ez-ohizko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezohiko].

ezongi

iz. Ipar. eta Naf. Ondoeza.

ezontsa

iz. Ipar. Ondoeza.

ezordu

iz. Desordua. Ezorduan etorria. Gaueko ezorduan aterata. Baserrian lanerako ezordurik ez dagoelako.

ezoren

iz. Desordua.

ez-organiko

adj. Kim. Gai konposatuez mintzatuz, karbonorik ez duena (CO2-a, karbonatoak eta zianuroak, besteak beste, izan ezik). Ik. kimika ez-organiko. Hondakin ez-organikoak biltzeko.

ezotasun iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezotasun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hezetasun].

ezotu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezotu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hezetu].

ezpa

iz. Zah. Zalantza; susmoa. Ezpak uxatu.

ezpabere

1 lok. Bizk. Bestela, ezperen.

2 junt. Bizk. Baizik eta, ezpada.

ezpada

junt. Baizik eta. (Dagozkion bi esaldien artean ezartzen da). Baina ez bedi egin nik nahi dudana, ezpada zuk gogo duzuna. Ez gizon baten, ezpada askoren egitekoa. Jesus ez dabil buru eske, ezpada borondate eta bihotz apal bila. Esan zion ez beste gauzarik eskatzeko, ezpada Joanen burua.

ezpai iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezpai-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezbai].

ezpain

1 iz. Ahoaren irekidura inguratzen duen ertz haragitsua. Goiko, beheko ezpaina. Ezpain bazterra. Ezpain lodiak, meheak. Ezpain gorriak. Ezpainak ireki, itxi. Ezpainak bildu, zimurtu, estutu. Ezpainak milikatu. Ezpainak margotu. Musu bat eman zion ezpainetan. Ezpainak dardarka eta lepoko zainak lehertu beharrean. Ezpainetan irribarrea zuela. Pipa motza ezpainen artean ezarriz. Ezpainetako barra (Ik. ezpainetako 2).

2 iz. Batez ere pl. Mintzoaren organoa. Haren ezpainetatik entzuna. Holakoen ezpainetatik darion hizketaren gatza. Bihotza ezpainetan zuela mintzatu zen. Haren begiek biziro azaltzen dute bihotzeko sua, ezpainek besterik badiote ere.

3 iz. Ezpain antzeko ertza. Aluaren ezpainak. Zauriaren ezpainetan. || Ontziaren ezpaina. Pertza betetzen du ezpain gainetaraino. Lorearen ezpainak. Segaren ezpaineko akatsak.

ezpain ertz, ezpain-ertz Irribarre gozoa ezpain ertzean loratzen zaiola. Ezpain ertzak makur eta begia heze.

ezpaindun

1 adj. Bot. Loreez mintzatuz, korola ezpainen itxurakoa duena.

2 adj. Bot. Landareez mintzatuz, lore ezpaindunak dituena.

ezpaineko

iz. Muturrekoa, muturrean ematen edo hartzen den kolpea. Ezpaineko bat eman.

ezpainestu, ezpain-estu

adj. Pertsonez mintzatuz, harremanetan handiustea erakusten duena eta desatsegina dena. Aizu!, ezpainestu tuntun horrek ezin badu jai hartu, ez dezala hartu!

ezpainetako

1 iz. Ezpainekoa. Emaiozu ezpainetako bat isildu dadin!

2 iz. Ezpainak pintatzeko erabiltzen den kosmetikoa. Ezpainetakoak saltzen zituen.

ezpainetaratu, ezpainetara/ezpainetaratu, ezpainetaratzen

1 da ad. g.er. Ezpainetara etorri. Irribarre gozoa ezpainetaratu zitzaion.

2 du ad. g.er. Ezpainetara eraman. Ardoa ezpainetaratu zuen.

ezpain-horzkari

adj. Hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, beheko ezpaina goiko hortzetara hurbilduz ahoskatzen dena. Kontsonante ezpain-horzkariak. f kontsonantea ezpain-horzkari frikaria da.

ezpainkari

adj./iz. Hizkl. Ahotsez mintzatuz, ezpainen arteko hurbiltze edo hersturaren bidez ebakitzen dena. Kontsonante ezpainkariak. /b/, /p/, /m/ fonemak ezpainkariak dira.

ezpainmehe, ezpain-mehe

adj. Ezpainestu. Epaile ezpainmehe eta harroputz bat besterik ez zen.

ezpainzapi

iz. Ahozapia. Ezpainzapia jarri zuen paparrean. Kafetegietako paperezko ezpainzapiak.

ezpal

1 iz. Aizkoraz edo kideko tresnaren batez egurra edo zura ebakitzean gertatzen den zati ziri antzekoa. Aizkoran ari ziren, alde batera eta bestera ezpal handiak boteaz. Zur bereko ezpalak dira: antz handia dute. Peruk, inolaz ere, beste hariko ezpala dirudi. Beste kontu bat, bestetariko ezpala. || Esr. zah.: Zuretik ezpala. Nolako zura, halako ezpala. Azak berea kirtena, eta haritzak bere hariko ezpala.

2 iz. Irud. Aitaren ezpalekoa dator semea.

ezpalarta

iz. Orka.

ezpaldu, ezpal/ezpaldu, ezpaltzen

1 du ad. g.er. Ezpaletan zatitu. Aizkorakadaka ere ezin ezpaldu.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Ohol ustel zahar ezpalduak.

ezpalka

1 adb. Ezpaletan zatiturik.

2 adb. (Hedaduraz). Pintura ezpalka altxatu da.

ezpalkatu, ezpalka/ezpalkatu, ezpalkatzen

1 du ad. g.er. Ezpaldu.

2 du ad. (Hedaduraz). Aizkora ttipi batez zohiak ezpalkatu.

ezpalketa

1 adb. Ipar. g.er. Ezpal bila. Bazkaria egiteko egurra eskas izanez, amak ezpalketa igorri zuen semea.

2 iz. g.er. Ezpaltzea.

ezpan iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezpan-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezpain].

ezpara

iz. Tabanidae familiako intsektua. Ik. habe2. Ezparak eztenkatu duen zezena bezala.

ezpata

1 iz. Arma zuria, altzairuzko xafla zuzen eta zorrotz batez, eta eskutoki gehienetan babestu batez osatua. Ezpata zorrotza. Bi ahoko ezpata. Ezpata alboan, aldean zuela. Ezpata gerrian zuela. Ezpata zorroan sartu zuen. Ezpataz jo, hil. Ezpataz hila gertatu zen. Ezpata-burua: ezpataren eskutokia. Ezpata-kolpe batez. Ez du herriak herriaren kontra ezpatarik altxatuko. Ez nukeela nahi gure ezpatak berriz elkarrekin gurutza daitezen. Lepoa ezpataz kendu zion.

2 iz. Lihoa eta antzeko landareak zehatzeko erabiltzen den lanabesa. Ik. garba1; tranga.

3 iz. Orgaren edo gurdiaren aurre eta atzealdean jartzen den euskarria.

4 iz. Karta espainoletako lau sailetako bat, ezpata baten irudia ezaugarri duena; sail horretako karta. Zazpiko ezpata. Zaldun ezpata. Urrea, ezpata, kopa eta bastoia dira karta sorta tradizionalaren lau sailak.

ezpata arrain, ezpata-arrain Arrain handia, ezpata antzeko mutur luze eta zorrotza duena (Xiphias gladius).

ezpata belar, ezpata-belar Belar itxurako landarea, leku hezeetan hazten dena (Carex pendula).

ezpata dantza, ezpata-dantza Ezpatekin dantzatzen den euskal dantza.

ezpata dantzari, ezpata-dantzari Ezpata-dantza dantzatzen duen dantzaria.

ezpata lore, ezpata-lore Gladioloa.

ezpata sagar, ezpata-sagar Ezpataren eskutokia; ezpataren eskutokiaren burua.

ezpatadun

adj./iz. Ezpata duena eta daramana. Banderaduna eta bi ezpatadun.

ezpatagile

iz. Ezpatak egiten dituen eskulangilea.

ezpataka

adb. Ezpata-ukaldika. Bi aldeak ezpataka dabiltza.

ezpatakada

iz. Ezpata-kolpea, ezpata-ukaldia.

ezpatalari iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezpatalari-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezpatari].

ezpatari

1 iz. Ezpataz borrokatzen den pertsona; ezpata trebetasunez erabiltzen duen pertsona. Ezpataria ezpatak galtzen du.

2 iz. Lihoa ezpataz zehatzen duen pertsona. Orduko liho ezpatariak.

ezpatatu, ezpata/ezpatatu, ezpatatzen

du ad. Garbatu. Lihoa ezpatatu.

ezpeiztar

1 adj. Ezpeizekoa, Ezpeizeri dagokiona.

2 iz. Ezpeizeko herritarra.

ezpel

1 iz. Zuhaixka hosto-iraunkorra, eskulangintzan erabiltzen den zur gogor eta trinkoa duena (Buxus sempervirens). Ezpela da arbola guztietarik sendoena eta leunena.

2 iz. Ezpelaren zura. Ezpelezko txistu bat.

ezpeldi

iz. Ezpel asko dagoen tokia.

ezpeleta

iz. Ontzietan, haga birakaria, belei eusteko, mastarekiko zut kokatzen dena.

ezpeletar

1 adj. Ezpeletakoa, Ezpeletari dagokiona.

2 iz. Ezpeletako herritarra.

ezpelki

iz. Ezpelaren zura. Ik. ezpel 2.

ezpere

lok. Ezperen (bi adieretan).

ezperen

1 lok. Bestela.

2 lok. Bederen.

ezpi

1 iz. Erlearen eztena.

2 iz. Zenbait arrainen ezten modukoa.

ezponda

iz. Aldapan dagoen lurzatia; bereziki, harresi baten behealdean, edo bide edo ubide baten ertzean gertatzen dena, edo lurrak beherantz lerra ez daitezen harriz-edo egiten dena. Erretenaren ezpondetan. Ezpondak zurkaiztu eta azkartzeko. Bidearen bi aldeetarik diren bi ezponda edo mendixka luze hauek.

ezporogiar

1 adj. Ezporogikoa, Ezporogiri dagokiona.

2 iz. Ezporogiko herritarra.

ezproi

1 iz. Zaldia akuilatzeko metalezko atala, zaldunak orpoan lotzen duena. Zaldiari ezproiak sartu. Ezproi kolpea.

2 iz. Zool. Zenbait animaliak oinaren atzealdean duten irtengune gogorra. Oilarraren ezproiak.

3 iz. Bot. Zenbait lorek, korolaren edo kalizaren oinaldean, kanporantz duten hodi itxurako luzakina. Kuku belarraren lore ikusgarriaren petaloek ezproi dotore bana dute, arranoaren atzaparraren tankeran.

ezpurutasun

1 iz. Kim. Gai batean nahasirik ageri den elementu arrotza. Labe garaian lortzen den burdinak ezpurutasunak izaten ditu: karbonoa, silizioa, etab.

2 iz. Fis. Gai erdieroale bati, haren ezaugarri elektronikoak aldatzeko, gehitzen zaion gai arrotza. Erdieroaleei eroankortasun elektrikoa handitzeko, ezpurutasunak eransten zaizkie.

ezta1

1 junt. Lehenago adierazi den ezezko esaldiari beste zerbait gehitzeko erabiltzen den hitza. (Eskuarki, ere hitza hartzen du, eskuinean nahiz, usuago, esaldiaren azkenean). Ik. ez eta... ere; ez eta. Ez dakit zertan gauden, ezta noraino heldu garen ere. Ez dira gauza bera, ezta alderatzeko ere. Ez ginen horrezaz bakarrik mintzatu, ezta gutxiagorik ere. Ezta pentsatu ere. Iruñerriko kutsua itsatsi bazitzaion ere, ez zuen etxe aldamenekoa galdu, ezta hurrik eman ere. Ezta hilda ere. Jakin gabe zer nahi duen, ezta zeren ondoan dabilen. Ikaslea ez da bere maisua baino gehiago, ezta ere morroia bere nagusia baino gehiago. Kristo gure Jauna ez zelako sortu, ezta ere jaio, beste gizonak bezala. || —Arrautzak? —Ez. —Bakailaorik? —Ezta. —Gaiztoa delako? —Ez. —Ergela delako? —Ezta ere.

2 (Erantzunetan, erabateko ukatzea adierazteko). Nik eman?... ezta...!

ezta2

(Perpausaren amaieran, galdera gisa, esaten dena nolabait baieztatzeko eskatuz-edo). Zuk zeure kontura lan egin nahi duzu, ezta? Martxoaren 25ean, ezta? Gu kristauak gara, ezta?

eztabai

iz. g.er. Eztabaida.

eztabaida

iz. Gairen bati buruz iritzi desberdinak dituzten pertsonen arteko jarduna; hitzezko liskarra. Eztabaida gogorra, luzea. Azentuari buruzko eztabaida. Orduan eztabaida sortu zen juduen artean. Garbizale eta mordoilozaleen artean piztu den eztabaida. Berehala ebakiko dute eztabaida. Filosofoen arteko eztabaidak. Eztabaidako beroaldian. Eztabaidetan sartzeko gogorik gabe.

eztabaidan adb. Eztabaidatzen. Ez naiz kategoriaz eztabaidan hasiko. Eztabaidan jardun. Eztabaidan ibiltzen da goizean eta arrastian.

eztabaidaezin

adj. Ezin eztabaidatuzkoa. Irizpide eztabaidaezina.

eztabaidagai

1 pred. Eztabaidatzekoa dena. Eztabaidagai den arazoa.

2 iz. Eztabaidatzeko gaia. Galdeketa izan da, aste honetan ere, eztabaidagai nagusia.

eztabaidagarri

adj. Eztabaida daitekeena, eztabaidan dagoena. Iritzi, arazo eztabaidagarria. Dena eztabaidagai eta eztabaidagarri dela.

eztabaidagune

iz. Gairen bat eztabaidatzeko egiten den jendaurreko bilera; bilera hori egiten den gunea. Ik. foro 2. Gobernuetatik eta alderdietatik kanpoko eztabaidagune bezala jaio da erakundea. Ipar Euskal Herriko gaiak uki ditzakeen eztabaidagunea sortu berri da.

eztabaidaka

adb. g.er. Eztabaidan. Elkarrekin eztabaidaka hasi ziren. Eztabaidaka jardun.

eztabaidatsu

1 adj. Eztabaida pizten duena. 17 urte zituela, Hezkuntza ministroaren lege eztabaidatsu baten aurkako ikasle protesta gidatu zuen. Erabaki eztabaidatsua. Ferrer i Guardia oso pertsona eztabaidatsua zen.

2 adj. Asko eztabaidatu dena, eztabaida handia izan duena. Batzar luzea eta eztabaidatsua izango da ziurrenik, klubaren etorkizuna jokoan baita. Negoziazio prozesu eztabaidatsu baten ostean akordio batera heldu dira.

eztabaidatu, eztabaida/eztabaidatu, eztabaidatzen

du ad. Eztabaidan aritu edo jardun. Erabakiaren legezkotasuna eztabaidatu zuten. Bileran eztabaidatu ziren arazoen artean. Ezin eztabaidatuzko puntua.

eztabaidazale

adj. Eztabaiden zalea dena. Emakume berritsu eta eztabaidazalea.

eztai iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eztai-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eztei].

eztainu

iz. Metal grisaxka, 232 °C-tan urtzen dena eta erraz xaflatzen dena (Sn; zenbaki atomikoa, 50). Ispiluak eztainua du gibeletik lotua. Eztainuzko ontzia.

eztainu belar, eztainu-belar Azeri-buztana.

eztainuztatu, eztainuzta, eztainuztatzen

du ad. Eztainuzko xafla batez estali. Ispilu bat eztainuztatu: ispiluari eztainu eta zilarbizizko nahastura bat atxiki.

eztanda

iz. Lehertzea, leherketa. Kanoien eztanda entzun. Bonba-eztanda. Eztanda baten bidez etxe bat desegin. Eztanda-hotsa.

eztanda egin Ik. lehertu. Lehergailuak eztanda egin baino lehen. || (Esapideetan). Eztanda egin nahi zion barrenak, ikusi zuena esateko gogoz. Algaraka eztanda egin nahirik. Deiadarrez, eztanda egin beharrean. Eman zion negarrari, eztanda egiteko zorian gelditzeraino. Eztanda egin arte txalokatzen.

eztanda eragin Bete zuten urdaila ia eztanda eragin artean.

eztanda motor, eztanda-motor Barne errekuntzako motorra, erregai baten errekuntzaz sorturiko gas hedapenaren bidez pistoi bat higiarazten duena.

eztarri

1 iz. Lepoaren aurrealdea; aho barrunbearen eta hestegorriaren sarreraren arteko bitartea. Eztarriko mina. Eztarria garraztu, urratu. Eztarria bustitzeko. Edozein eztarrik irentsiko lukeen mokadua.

2 iz. (Ahotsaren organotzat hartua). Eztarri ona du. Eztarri apala. Luzaroko isilaldiak ez dio eztarria moteldu. Mila eztarritatik jalgitzen zen oihua.

eztarri zulo, eztarri-zulo Eztarriko zuloa. Gas hodia eztarri zulotik sartu zuen. Egia batzuk eztarri zuloan sartuak dauzkat, eta botatzen ez baditut ito behar dut.

kontrako eztarri Zintzur-hestea aipatzeko erabiltzen den esapidea, jana edo edana, nahi gabe eta ustekabean, bertatik sartu edo joan denean. Kontrako eztarrira joan zaio ardo tantaren bat eta ito beharrean dago. Albisteak hain utzi du harrituta, mokadua eta ardoa, dena kontrako eztarritik joan, eta eztulka hasi baita.

eztasun

iz. g.er. Eskasia, gabezia.

eztegu

1 iz. (Singularrean nahiz pluralean). Bizk. Ezteiak. Kanaango ezteguak. Ezteguko afaria. Arantzazun egin dituzte ezteguak.

2 iz. (Esapideetan). Bizk. Guretzat izango da gaur eperra; gaur bai gure ezteguak! Urte asko izan arren ezkondu zirela, ezteguetan bizi dira.

eztei

iz. (Singularrean nahiz pluralean). Ezkontza ospatzeko egiten den oturuntza edo jaia. Ik. urrezko eztei; zilarrezko eztei. Eztei eguna baita jairik alaiena. Eztei jantzia. Eztei gauean. Eztei bazkarian mokadu goxoak jatera. Eztei bidaia. Mendelssohn-en eztei martxa. || Esr. zah.: Halako ezteietan, halako zopak. Ezkontza zaharraz eztei berri egitea.

ezteiak egin Aldi luze gabe, ezteiak egin zituzten.

ezteietara deitu Ezteietara gonbidatu. Inork ezteietara deitzen bazaitu. Nahigabetan zaude, ezteietara deitu ez dizutelako.

ezteietako

iz. g.er. Ezteiliarra.

ezteiliar

iz. Ezteietara deitua edo gonbidatua. Eztei ederrak Arnegin; anitz ezteiliar.

ezteitar

iz. g.er. Ezteiliarra.

ezten

1 iz. Zenbait intsektuk sabelaldearen muturrean duten arantza modukoa. Erlearen, liztorraren eztena. Eztena sartu.

2 iz. Miztoa, sugeen mihia. Sugearen eztena baino mihi zorrotzagoa.

3 iz. Zurezko kirten edo makila batean itsasten den altzairuzko punta zorrotza. Akuilu eztena. Makila luze, hamasei librako eztena erpinean zuena. Ezten zorrotza. Ezten kolpea.

4 iz. Irud. Ipuin horrek badu grazia, pipermina, eztena eta ziria. Nahigabearen eztena. Bekaizgoaren ezten pozoitsua. Non duk, herio, hire eztena?

5 iz. Metalezko lanabesa, zuloak edo markak egiteko erabiltzen dena. Zapatariaren eztena. Larrua eztenaz zulatu. Argizariz estalitako oholtxo batean ezten batez idatzi. Eztenaz marratu.

ezten haga, ezten-haga Akuilua.

eztendun

adj. Eztena duena, eztenez hornitua. Makila eztenduna. Erle langileak eztendunak dira.

eztenka

1 adb. Ezten kolpeka. Idiak larrera bidali zituen eztenka.

2 iz. Eztenkada.

eztenkada

1 iz. Ezten kolpea. Eztenkada ederra eman zion. || Emakumea ikusi orduko, eztenkada bat nabaritu zuen erraietan.

2 iz. Esaldi mingarria, zirikada. Eztenkadaz beteriko gogoeta garratzak.

eztenkatu, eztenka/eztenkatu, eztenkatzen

du ad. Eztenaz ziztatu, akuilatu. Ezparak eztenkatu duen zezena bezala. Goseak eztenkatzen duenean.

eztera iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eztera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. geztera].

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper