Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

f

1 Ik. efe.

2 (Letra larriz). farad-en nazioarteko sinboloa.

fa

iz. Musika-eskalako laugarren nota.

faboragarri

adj. g.er. Aldekoa, mesedegarria. Ik. onuragarri.

faboratu, fabora, faboratzen

du ad. Zah. Fabore egin, mesede egin.

fabore

iz. Mesedea. Adamek anitz fabore eta abantaila hartu zuen Jainkoagandik. Zeruko fabore handiak.

-en fabore -en alde. Emazteen fabore. Onen fabore eta gaiztoen kontra. Gora Paulino errezildarra, gu zure fabore gara.

-en faboretan -en alde. Armak ekarri nahi ditut erregeren faboretan. Zuberoako fededunen faboretan berriki moldatu duen liburua.

fabore egin Mesede egin. Zutik jar zaitez, egizu fabore. || Fabore ederra egin zion.

faborez adb. Mesedez. Esango didazu zure izena, faborez? Ez garrasirik egin, faborez!

faborito

1 iz. Hist. Erregearen edo erreginaren begikoa. Erregearen faboritoa nintzen, gorte osoko lilura.

2 iz. Irabazteko aukera gehien dituela uste den kirolari edo lehiakidea. Australiako lehiaketa faborito garbirik gabe hasiko da bihar. Pilotari eta zaleen ustean, Olaizola II.a eta Zearra dira txapela irabazteko faborito nagusiak.

fabrika

iz. Industria-ekoizpenak egiten, lantzen edo eraldatzen diren lantegi handia. Fabrika batean lan egin. Paper fabriketako ke aterabideak. Arma-fabrika. Herriko fabrikako langileak. Fabrikako bulegoetan.

fabrikante

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fabrikante-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fabrikatzaile].

fabrikatu, fabrika/fabrikatu, fabrikatzen

du ad. Egin, bereziki makina edo lanabesen bidez. Armak fabrikatzeko lantegia.

fabrikatzaile

iz./adj. Fabrikatzen duena. Fabrikatzaileen elkartea.

fabrikazio

iz. Fabrikatzea. Metalezko egituren fabrikazio prozesua. Fabrikazio kostuak.

fabula

iz. Alegia (ipuina). Mexikoko agintariei kritika egiten die azeri, zerri, untxi eta fabuletan ohiko diren beste animalia batzuk izendatuz.

facsimile

iz. Faksimilea.

fado

iz. Portugalgo kantu herrikoia, halako aire malenkoniatsu eta fatalista bat ezaugarri duena. Ezinezkoa da fadoa abesteari, sentitzeari edo entzuteari uztea, fadoa bizimodu bat delako.

fadura

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fadura-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. padura].

faena

iz. Taurom. Zezenketariak, zezena jokatzeko, kapa erabiliz egiten dituen pasaldi guztien multzoa. Zezenketariak faena biribila egin zuen eta bi belarriak eman zizkioten.

fago

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fago-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. pago].

fagoratu

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, fagoratu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fabore egin, fabore sarreran].

fagore

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fagore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fabore].

fagot

iz. Haize instrumentua, zurezkoa eta mihi bikoitzekoa. Fagota jo.

fagot jotzaile, fagot-jotzaile Fagota jotzen duen pertsona.

faila

iz. Geol. Mugimendu geologikoek lurrazalean eraginiko haustura, bananduriko bi blokeetako bat bestearekiko lerrarazten duena. Lurrikarak herrialdearen iparraldea zeharkatzen duen failan izan du epizentroa. San Andres faila.

faisai

iz. Oilarraren antzeko hegaztia, buztan-luzea eta kolore biziko lumak dituena, sukaldaritzan txit aintzat hartua (Phasianus colchicus). Faisaia jaten.

faja

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, faja-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. paxa].

fakir

1 iz. Limosna eskatuz eta bere burua gogor hilduratuz bizi den aszeta musulmana edo hindua. India misteriotsua, fakirren eta Budaren herria.

2 iz. Fakirrak imitatuz, ikuskizun gisa, jendaurrean hildurazko ariketak (suaren gainean ibitzea edo iltzez eginiko oheetan etzatea, adibidez) egiten dituen pertsona.

faksimile

iz. Izkribu edo marrazki baten kopia erabat zehatza. Ik. facsimile. Oihenarten euskal liburuaren faksimilea. Faksimile edizioa.

faktiko

adj. Egitatezkoa, egiteetan oinarritzen dena; egiazkoa, benetakoa. Tortura sistematikoa ez da posible izan estatuaren onarpen faktikorik gabe. Botere faktikoa: Gizartean eta politikan duen garrantzia eta pisuagatik erakundeetan indar handia duen eragilea edo eragile multzoa.

faktitibo

adj. Hizkl. Aditzez mintzatuz, arazlea. Euskara zaharrean -ra- artizkiaz baliatzen ziren aditz faktitiboak osatzeko.

faktore

1 iz. Ondorio edo emaitza jakin bat eragiten duen osagaia.

2 iz. Mat. Biderkagaia.

3 iz. Rh faktorea: hematieen antigenoa, odol isuraldatzeak egitean eta haurdunaldietan, antigeno hori ez duenarengan arazoak sor ditzakeena.

faktorial

1 adj. Faktoreei dagokiena.

2 iz. Mat. Zenbaki batez mintzatuz, zenbaki beraren eta bera baino txikiagoak diren zenbaki positibo oso guztien biderketaren adierazpen aljebraikoa, harridura ikur batez adierazten dena. Hona hemen 5 zenbakiaren faktoriala: 5! = 5 x 4 x 3 x 2 x 1. Faktorialak konbinazio eta permutazio kalkuluetan erabiltzen dira maizenik.

faktorizazio

iz. Mat. Adierazpen matematiko bat, hala nola zenbaki bat, matrize bat edo polinomio bat, biderketa gisa deskonposatzea. Polinomio baten faktorizazioa era askotara egin daiteke. Kasu batzuetan faktorizazio bat baino gehiago egon daiteke zenbaki berarentzat.

faktorketa

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, faktorketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. faktorizazio].

faktur

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, faktur-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. postari].

faktura

iz. Saltzaileak erosleari ematen dion agiria, erositako produktu edo zerbitzua zehazteaz gain, besteak beste, prezioaren berri ematen duena.

fakturatu, faktura/fakturatu, fakturatzen

du ad. Faktura egin, fakturak egin; enpresa batek saldutako produktu edo zerbitzu guztien fakturen kopuruen batuketa egin. Ibilgailuen alorreko enpresek 7.310 milioi euro fakturatu zituzten iaz, Espainian. Enpresak fakturatutako salmenta guztiak sartzen dira hemen, kobratu diren ala ez kontuan hartu gabe, eta fakturaren guztizko prezioaren arabera baloratuta.

fakturazio

iz. Faktura egitea, fakturak egitea; enpresa batek saldutako produktu edo zerbitzu guztien fakturen batuketatik ateratzen den diru kopurua. Kooperatiba federatuek 4.963 milioi euroko fakturazioa izan zuten 2003an. Fakturazioa igo egin da nabarmen, baina horrek ez dakar, ezinbestean, etekinen igoerarik.

fakultate

iz. Unibertsitatea banatzen den zatietako bakoitza. Letren fakultateko Dekanoa. Zientzien fakultateko Matematika sailean. Farmazia-fakultatea.

fakzio

iz. Alderdi edo talde baten barnean sortzen den talde bereizia. Berriz ere, bi fakziotan banatu zen Iparraldeko jende euskalduna: IKren aldekoak eta ETAren aldekoak. Iruditzen zait beharrezkoa dela iritzia eta fakzioa bereiztea heresia batean. Italiako Alleanza Nazionale, Kristau Demokrazia alderdi ohiaren fakziorik kontserbadoreena.

falange

1 iz. Hist. Antzinako Grezian, lantzaz eta ezpataz armaturiko soldadu taldea, 4.000 oinezko inguruk osatua zena. Jesu Kristo aurretik 360. urtean, Alexandro Handiak armada antolatu eta mazedoniar falange ezaguna sortu zuen.

2 iz. Eskuin muturreko alderdi edo erakunde politikoa, gehienetan egitura paramilitarra eta joera autoritarioa izaten duena. Espainiako Falangeko kide egin zen.

3 iz. Anat. Hatzak eta behatzak osatzen dituzten hezurretako bakoitza.

4 iz. Anat. Lehen falangea. Ik. falangeta; falangina.

falangeta

iz. Anat. Hirugarren falangea, distala dena.

falangina

iz. Anat. Bigarren falangea, hatzaren edo behatzaren erdian dagoena.

falangismo

iz. Espainian sorturiko politika-mugimendua, erregimen frankistaren oinarri izan zen Falangeak sustatu zuena. Pentsatzen dut nekez uler daitezkeela orduko Espainia barruko komunismoa eta erresistentzia antifrankista, falangismoaren ekarpen eta kutsadurarik gabe.

falangista

1 adj. Falangismoarena, falangismoari dagokiona. Nazioaren kontzeptu falangista. Literatura falangista.

2 adj./iz. Falangismoaren aldekoa. Eskolako maisu falangista. Karlisten eta falangisten arteko liskarrak. Falangisten bandera gorri-beltza.

falazia

iz. Argudio faltsua, gezurra, engainua. Zer den zientifikoki mesedegarria eta zer kaltegarria ebatzi beharko dute, behingoz, falazietan amildu gabe.

falda

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, falda-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gona].

faliko

adj. Faloarena, faloari dagokiona. Sinbolo falikoak.

falkoin

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, falkoin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. belatz].

falo

iz. Jas. Zakila.

falokrata

adj./iz. Falokraziaren aldekoa.

falokrazia

iz. Gizonak emakumeen gainetik jartzea edo egotea, bereziki bizitza publikoan.

falta

1 iz. Hutsa, hobena. Eneak dira faltak, enea da hobena. Damu du, ezagutzen du bere falta. Zure faltak aitortzeko. Mila huts eta falta egingo dituela.

2 iz. Errua; akatsa. Nork du falta, eria sendatzen ez bada? Euskaldunek berek dute falta, eta ez euskarak. Asto horrek, daukan falta ez balu oinean.

3 iz. Gabezia, eza. Adimen falta. Obra onak egiteko nagitasuna edo gogo falta. Ezeren faltarik gabe.

4 iz. Kirol. Arau haustea. Falta gehien egin dituzten jokalarien zerrendan lehenengoa da. 20-13koan, Belokik zer egingo, eta saketik falta.

falta egin dio ad. Behar izan, falta izan. Falta bat bakarra du hamaiketako honek, falta egiten dio bizigarri batek. Neure dirua edo hainbeste falta egiten didan gauza kendu didanari.

falta gabe adb. Huts egin gabe. Guztiak falta gabe utziko zenituela. Lanari utzi eta ni jaten hastean, falta gabe han haukat zut aldamenean.

faltan 1 adb. -ik gabe. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia har dezake edo artikulurik eta kasu markarik gabe joan daiteke). Zer ote den lore eder baten faltan bizi izatea. Langile faltan alfer eta lo gelditzen badira lurrak.

2 (Era burutuaren eskuinean). Ikasbide hori aditu faltan, inor ez dadin gal.

falta nabaritu Zerbaiten edo norbaiten falta sumatu; zerbaiten edo norbaiten faltak uzten duen hutsuneagatik atsekabetu. Ik. mira egin 2. Ez nuen ezeren falta nabaritu. Hire falta nabarituko diat. Pozik nengoen, baina familiaren falta nabaritzen nuen.

falta pertsonal Saskibaloian, jokalari batek aurkari bati egiten dion falta, arauz kontra oztopo egiten dionean gertatzen dena.

faltaz 1 adb. Faltan. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia har dezake edo artikulurik eta kasu markarik gabe joan daiteke). Ik. ezean. Ontzia, haize faltaz, ezin zitekeen berriz bideari lot. Hitz hori erabiliko dut besteren faltaz.

2 (-en atzizkiaren eskuinean). -en faltagatik, -en erruagatik. Erratea gure faltaz dugula gerra, trufatzea da.

faltadun

adj. Hobenduna, erruduna.

faltaduri

adj. g.er. Faltaduna, erruduna.

falta izan, falta izan, faltako

1 da ad. (nor osagarria 3. pertsonan). Izan edo egon beharko zuena ez izan edo ez egon. Ik. eskas izan. Zenbat arkume falta dira? Badu gogoa, indarra zaio falta. Borondatea franko badute, obratzea zaie soilik falta. Jainkoari eskerrak, ez zaigu falta ogia eta esnea. Zer izango da nitaz bertute hori falta bazait? Osasunak lagunduz gero, ez da faltako ogi puska bat. Hortaz ez zaio senargai aukerarik faltako. Falta diren egun, aste eta hilabeteen kontaketa.

2 du ad. Bi gauza horiek falta badituzu. Nire maitasun honek falta du ordaina. Eskuineko besoa falta zuen. Piperra franko eta gatza falta zuen.

faltarazi, faltaraz, faltarazten

dio ad. Huts eginarazi. Meza ez entzutea deliberatzea eta nehor entzutetik gelditzea, nahiz eta faltatzeko eta faltarazteko okasio handirik ere ez izan, da bekatu mortala.

faltatu, falta/faltatu, faltatzen

1 du ad. (nor osagarririk gabe). Huts egin. Behin edo gehiagotan duzularik faltatu, hutsak nahi dizkizu orain ere barkatu. Eta bestela esatea, fedean faltatzea edo huts egitea da. Zeruak eta lurrak lehenago faltatuko dute Jaun honen hitzak baino. Astero batzen dira, inoiz faltatu gabe.

2 da ad. Falta izan. Ik. eskastu. Oilorik inon faltatzen bada, ijitoentzat kartzela. Ez zaizkio ezkontzeko aukerak faltatu. Baserritarren poltsan askotan ez da faltatzen sosik.

faltatze

1 iz. Huts egitea.

2 iz. Falta izatea.

faltrikera

iz. Bizk. Sakela, patrika. Ik. poltsiko. Pozik zegoen Txanton, faltrikerari minik egin barik, tripa bete-beterik zeroalako.

faltsazionismo

iz. Fil. Epistemologia-doktrina, teoria zientifiko bat balioztatzeko, teoria hori faltsua dela frogatu ahal izatea eskatzen duena.

faltseria

iz. Zah. Faltsukeria.

faltsia

iz. g.er. Faltsukeria.

faltsifikatu, faltsifika, faltsifikatzen

du ad. Faltsutu.

faltsifikazio

iz. Faltsifikatzea; horren ondorioa. Eskultoreen lanak kopiatzen zituen eta faltsifikazioak egiteaz harrotzen zen.

faltsu

1 adj. Gezurrezkoa. Lekuko faltsuen bidez. Jainko faltsuak.

2 adj. Gauzakiez mintzatuz, benetakoa imitatuz egiten dena, gehienetan iruzur egiteko asmoarekin. Diru faltsua.

3 adj. Pertsonez mintzatuz, tolesez betea, zuria. Gizon faltsua eta gezurtia. || Irri faltsua. Hitzak ederrak, bihotza faltsu.

faltsukeria

iz. Faltsutasuna, gaitzesgarritzat hartua; faltsuari dagokion egitea; zurikeria. Bere ustezko adiskidearen faltsukeria ezaguturik. Gaizki esanak eta faltsukeriak izan ditut ordain. Gure artean ez zen, ez, faltsukeriarik.

faltsuki

adb. Gezurrez. Faltsuki akusatua.

faltsutasun

iz. Faltsua denaren nolakotasuna. Iritzi honen faltsutasunari berehala igarriko dio, gizonen arteko harremanak hotzean aztertzen ohitua dagoenak.

faltsutu, faltsu/faltsutu, faltsutzen

du ad. Zerbait, egiazkoa balitz bezala erabiltzeko asmoz, jakinaren gainean aldatu edo bestelakotu; gauza edo gauzaki faltsu bat egin. Lan Ministerioa langabeziaren datuak apaintzen eta faltsutzen ari zela salatu zuten sindikatuek. Sinadura faltsutu. Pasaporteak faltsutu zituzten.

faltsutzaile

iz. Zerbait faltsutzen duen pertsona. Gaur egun, guztiok dakigu Ossianen poesiak faltsutzaile trebe baten obra direla. Berdabioko txanpon faltsutzaile batenak dira bertsoak.

faltsutze

iz. faltsutu aditzari dagokion ekintza. Dokumentuen faltsutze delitua. Kazeta eta elkarrizketa faltsuak ziren, jakina, baina oso faltsutze ona zen.

faltzestar

1 adj. Faltzeskoa, Faltzesi dagokiona.

2 iz. Faltzesko herritarra.

fama

iz. Ospea. Ik. entzute; omen2. Izen ona edo fama galtzeko arriskuan. Fama handiko predikari bat. Zure fama handia heldu baita hara. Bere fama ona, ondasunak eta osasuna galtzen. Sorgin fama zuten biek. Mundu guztian zabaldu dira Polipaso horren famak.

famatu1, fama/famatu, famatzen

du ad. Goraipatu. Bere burua famatzen ari da. Izugarri famatzen dute ikusi duten guztiek.

famatu2

adj. Ospetsua. Axular gure erretore famatua. Tomasen eskola famatuak zenbat argi eder irazeki ez ote ditu? Euskarazko autoreetarik hautuena eta famatuena.

familia

1 iz. Ahaidetasun hurbilak lotzen dituen lagunen multzoa, berez etxe berean bizi direnena; bereziki, gurasoek eta seme-alabek osatzen dutena. Ik. sendi. Gabriel Etxebeste eta bere familia ongileari. Familia da gizartearen oinarria. Etxea eta familia. Familia mantentzea gero eta zailago baita. Familiarik gabeko haurra.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Familia-bizitza. Familia-elkartasuna.

3 iz. Seme-alabak. Job santua bere emazte eta familia handiarekin. Familia eder baten aita zen. Familia ederra hazi du, baina mutil gazte bat dirudi.

4 iz. Leinua. Abrahamen familiakoa. Familiaren armarria. Erroman sortu zen, aitoren semeen familia aberats batetik.

5 iz. Nolabaiteko loturak elkartzen dituen lagunen multzoa. San Benediktoren familia asko hedatu da geroztik. Euskaltzaleek familia handi bat osatu behar genukeela.

6 iz. Biol. Landare eta animalien sailkapenean, ordenaren eta generoaren arteko maila. Arrosaren familiako landarea. Katu mota guztiak Felidae familiakoak dira.

7 iz. Hizkuntzez mintzatuz, etorki bera dutenen multzoa. Indoeuropar familiako hizkuntzak.

familia izan du ad. Haurrak izan; haur batez erdi. Lanbide bati eutsi nahi badiozu eta familia izan nahi baduzu, nola eta nondik atera idazteko denbora?

familiako 1 adj. Ehortzia izan da familiako hobian. Familiako medikua. Berrogei urteko ama familiako gaztea (Ik. ama familiako). Ostatuan daude gizon gazte langileak eta aita familiako zaharrak, oro baltsan (Ik. aita familiako).

2 iz. Familia bateko kidea; ahaidea, senidea. Bere seme eta alabei, iloba eta familiako guztiei, gure doluminak.

familia liburu, familia-liburu Familia baten datuak jasotzen dituen liburuxka, gurasoen egoera zibilaren eta seme-alaben jaiotzaren berri ematen duena. Umearen errolda agiria, familia liburuaren fotokopia eta guraso edo tutore baten nortasun agiriaren kopia eraman behar dituzte eskolara.

familiaburu

iz. Familiako burua, familian agintzen duen pertsona. Hurrengo egunean, herri osoko familiaburuak, apaizak eta lebitarrak Esdras lege maisuaren ondora bildu ziren. Familiaburua ama zen.

familiar

adj. Familiakoa.

familiarte

iz. Familia, senideen multzoa. (Batez ere leku atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Lur ematea familiartean egingo da.

familiarteko adj./iz. Familiakoa. Familiartekoak eta adiskideak.

familiatu, familia/familiatu, familiatzen

da ad. Ipar. Familia izan, seme-alabak izan. Ezkondua da, baina ez da familiatua. Nafarroan kokatu zen, familiatu, eta haren leinua, ezkontzaz ezkontza, arras nafar bihurtu.

familiburu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, familiburu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. familiaburu].

fan

iz. Abeslari, aktore edo kidekoren baten jarraitzaile eta miresle amorratua. Bere mirespena adierazi nahi zion, fan ergel bezala agertu gabe.

fanatiko

adj./iz. Erlijio, doktrina edo pertsona batenganako fede itsua agertzen duena. Protestantea zen, baina ez zen fanatikoa.

fanatismo

iz. Fanatikoaren jokamoldea; fanatikoaren karra. Lotsatiek tarteka erakutsi ohi duten fanatismoarekin aldezten zituen bere ideiak.

fandango

iz. Mus. Hiru aldiko dantza bizia, jatorriz espainiarra; dantza horren doinua. Ba al dakik fandangoa dantzatzen? Fernandok fandangoetan ez zuen parerik. Hamar bat hasten dira fandangoetan, dantzari galtzadunek kriskitinak beren ahur barnean joz. Fandangoak jotzen dituenean. Fandango-jotzailea.

fandangolari

iz. Fandango-dantzaria. Gazte denboran ez zen izango fandangolari mantsoa!

faneka

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, faneka-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. paneka].

fanerogamo

adj./iz. Bot. Landareez mintzatuz, ernaltze organoak (loreak) agerian dituena; (pl.) landare horiek osatzen duten dibisioa. Landare fanerogamoak.

fanerozoiko

1 adj./iz. (Izena denean, F larriz). Geol. Lurraren historia geologikoa banatzen den eonez mintzatuz, Proterozoikoaren ondorengoa, duela 542 milioi urte ingurutik gaur egun arte hedatzen dena, hiru eratan (paleozoikoa, mesozoikoa eta zenozoikoa) banatzen dena. Fanerozoikoko sedimentuak.

2 adj. Geol. Fanerozoikokoa, Fanerozoikoari dagokiona. Lurralde fanerozoikoak.

fanfarre

iz. Haize instrumentuak jotzen dituzten musikariz osaturiko talde txikia, kaleetan zehar ibiltzen dena. Ik. klika; txaranga. Fanfarre batek alaitu zuen ibilaldia.

fanfarroi

adj. Beh. Harroa, harroputza. Gizonik fanfarroiena umiltzeko eta beheratzeko.

fangera

iz. Ekuatore Ginean eta Gabonen mintzatzen den hizkuntza.

fantasia

1 iz. Apeta, guraria. Zeren buruan sortu baitzait fantasia bat, konplitu behar dut fantasia hura.

2 iz. Irudimenak sorturiko irudi edo sorkaria. Fantasia eta errealitatea. Fantasiazko mundu bat sortu du, beldurrak sorrarazitako mamuen mundu bat. Fantasiazko liburuak.

fantasma

iz. Mamua.

fantasmagoria

iz. Begitazio edo irudipen hutsala.

fantastiko

adj. Fantasiazkoa. Literatura eta zinema fantastikoa. Estilo berri horrek paisaia fantastikoak eta eszena mitologikoak bateratu zituen.

fanzine

iz. Ale gutxiko argitaraldiak egiten dituen aldizkari amateurra, zinema, komikia edo zientzia-fikzioa bezalako gaiak erabiltzen dituena.

farad

iz. Elektr. Kapazitate elektrikoaren unitatea, coulomb bateko karga elektrikoa eta volt bateko potentzial diferentzia dituen kondentsadore baten kapazitatearen baliokidea dena (F).

faraoi

iz. Antzinateko Egiptoko erregea. Ramses II faraoia. Faraoiak neke gogor handian zeuzkan bere erreinuko israeldarrak.

faraon

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, faraon-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. faraoi].

faraoniko

1 adj. Faraoiei dagokiena, faraoien garaikoa. Jainko faraoniko baten sei estatua aurkitu dituzte Luxorren.

2 adj. Oso handia, erraldoia. Krisialdi ekonomikoa hain da handia, non orain artean Gobernuak bultzatzen zituen egitasmo faraonikoak bazterrera utzi behar baitituzte.

fardel

1 iz. Zapi edo zatar batez biltzen diren gauzen multzo edo bilduma, bereziki bidaldirako eramaten direnena. Makila bat bere fardelarekin bizkarrean. Mugara hurbildu zenean, bere fardela askatuta, gosaltzen hasi zen. Puska jan zuenean, berriz fardela bilduta, bidez bide hasi zen.

2 adj. Baldarki janzten dena, arlotea. Mutil fardela.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper