Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

dukerri

iz. Antzina, dukearen edo dukesaren jaurgoaren mendeko lurraldea. Akitaniako dukerri zaharra.

dukesa

iz. Nobleen hurrenkeran, maila goreneko titulua duen emakumea. Eri zetzan Gandiako dukesa.

duketza

iz. Dukearen maila.

dulabre

adj. g.er. Kementsua, gogotsua.

dulantziar

1 adj. Dulantzikoa, Dulantziri dagokiona.

2 iz. Dulantziko herritarra.

dultzaina

iz. Herri musika-tresna, zurezkoa eta mihi bikoitzekoa. Ik. gaita. Soinua ez bazen, panderoa edo dultzaina baserri guztietan jotzen zen garai horretan.

dultzainero

iz. Dultzaina jotzen duen pertsona. Ik. gaitero. Dultzaineroak, txalapartariak eta galiziar gaiteroak.

dultze

adj. Zah. Gozoa, eztia. Irribarretxo dultze bat.

dumping

iz. Ekon. Merkatuaz jabetzeko asmoz, produktu bat bere prezio arruntaren azpitik edo ekoizpen-kostuaren azpitik saltzea. Azkenean, dumpinga izan dela frogatzen bada, dumpingaren aurkako behin betiko neurriak hartuko dira.

duna

iz. Hondartzetan eta hareazko basamortuetan haizeak eragiten duen hareazko muinoa. Haizeak aldatu egiten ditu dunak, baina bere horretan jarraitzen du basamortuak.

dunba

iz. Zintzarri handia. Dunba handiarekiko mando lerro luzeak.

dunbada

iz. Dunbaren hotsa; danbada. Entzuten dira soinu alaiak, dunbada, oihu eta txistuak. Kanoi dunbada bat.

dunbal

iz. Danbor handia, bereziki larruzko alderdiak alboetan dituena. Zergatik ez duzu dunbala hartzen eta gurekin jotzen?

dunbots

iz. Zarata handia, burrunba. Trumoiaren dunbotsa. Berebiziko dunbotsez dorre bat bezala erori zen zelai erdian. Errotarrien dunbotsa!

dunda

1 iz. Suharritik sua ateratzeko erabiltzen den burdina altzairuztatua. Suharriak, dundaz joz gero, txinpartak ateratzen ditu.

2 iz. Metxa. Ik. drunda. Kea darion dunda ez da itoko.

duo

1 iz. Mus. Bi musika-tresna edo bi ahotsetarako musika-lana. Biek elkarrekin abestu zuten Bilintxen duo lañoa.

2 iz. Mus. Bi musikarik osaturiko taldea. Golden Silver duoa 2007an sortu zen.

duodeno

iz. Anat. Heste meharraren lehen zatia. Hesteetatik kanpo, duodenoaren ondoan dagoen organo txiki bat da pankrea.

dupa

iz. Ipar. Upela, upa. Dupa nolako, arnoa halako (esr. zah.).

dupin

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dupin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tupina].

dupina

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dupina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tupina].

duple

iz. pl. Musean, bi pareren edo lau karta berdinen multzoa.

duplex

iz. Hainbat solairuko eraikin batean, bi solairuko etxebizitza, barne eskailera duena. Hirurehun metro koadroko duplex argitsua.

duraeuropostar

1 adj. Dura-Europoskoa, Dura-Europosi dagokiona.

2 iz. Dura-Europosko herritarra.

duramater

iz. Anat. Burmuina eta bizkarrezur muina inguratzen dituzten hiru meningeetatik kanpokoena. Duramaterra ez dago hezurrari erantsita.

durangar

1 adj. Durangokoa, Durangori dagokiona.

2 iz. Durangoko herritarra.

durdo

iz. Arrain ezpain-mamitsu eta ezkata-handia, itsasertzeko harkaitzetan bizi dena (Labrus bergylta). Pantxoak zekartzan batek, beste batek durdo bi eta hiru karraspio.

durdula

iz. Birigarroaren antzeko txoria, Europako iparraldean bizi dena (Turdus pilaris).

durdura

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, durdura-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. durdula].

durduza

iz. Ipar. Zalantza; asaldura. Durduza batek hartzen gaitu. Pepe Handik, den gutxieneko durduzarik gabe, hartu bere sardinak eta besagainka bota zizkion sorginari.

durduzadura

iz. Ipar. Asaldura. Ik. durduza. Durduzadurak hartu zituen guztiak. Lehen aldiz sumatu nuen durduzadura lagunaren begitartean.

durduzagarri

adj. Ipar. g.er. Durduza eragiten duena. Zirrara ia durduzagarria eragin zion, lehergailu batek eragiten duenaren tankerakoa.

durduzarazi, durduzaraz, durduzarazten

du ad. Ipar. Durduzatzera behartu. Nahasi, kordokatu, durduzarazi nahi ditu. Ez ditu-eta durduzarazi gure fededun suharrak!

durduzatu, durduza/durduzatu, durduzatzen

da/du ad. Ipar. Duda egin; asaldatu, gogoa nahasi. Eriaren aitzinean bere jakitateaz odol hotzean durduzatzen den medikua. Martiri saindu haiek ez ziren durduzatu solas horiengatik. Apur bat durduzatzen da haurra, sudurrera ematen zaiolarik holako ur bat. Ignaziok, galde bat eginik, durduzatzen du Martin.

duro

iz. Ogerlekoa.

bost duroko iz. Bost duroko txanpona. Bost duroko bat patrikan.

duro-erdi iz. Duro erdiko txanpona. Duro-erdi bana eman zien.

dursharrukindar

1 adj. Dur Sharrukingoa, Dur Sharrukini dagokiona.

2 iz. Dur Sharrukingo herritarra.

durunda

iz. Zub. Ihurtzuria; tximista.

durundatu, durunda/durundatu, durundatzen

du ad. Durundi egin.

durundi

iz. Hots ozena; bereziki, bere oihartzun errepikatuen bidez areagotzen edo luzatzen den hotsa. Hormei eta lurrari ikara eragiten dien durundia. Ekaitz haizearen durundia. Durundi hots horiek mendiz mendi doaz. Bere eresiaren soinua airean gelditu zen, zilarrezko ezkila baten durundia legez. Eliz ezkilarik handiena, durundirik lodi eta ilunenekoa. Etxeko hizkuntza maitearen durundi gozorik ez da inon sumatzen.

durundi egin Oihartzunen bidez hots edo soinu bat luzatu edo areagotu. Musika izugarri hark durundi egiten zidan belarrietan.

durundika

adb. g.er. Durundi eginez. Belarrietan durundika dugun Te Deum eder hori.

durunditsu

adj. Ozena, zaratatsua; durundi egiten duena. Oin hots durunditsua entzun zuen etxeko mailetan. Errementariak jo eta jo darabilen burdin xafla durunditsua.

durunditu, durundi/durunditu, durunditzen

du ad. Durundatu.

dute

iz. Lap. eta Naf. Tea. Elkarrekin goxoki afaldurik, dutea harturik.

dutxa

iz. Goitik behera datorren uraz hartzen den bainu mota; horretarako tresna. Dutxa hotza hartu.

dutxatu, dutxa/dutxatu, dutxatzen

da ad. Dutxa hartu.

dutxulu

iz. Ipar. Ontzi batean, daukan isurkaria irten dadin egiten den zuloa; zulo horretan jartzen den txorrota. Dutxulua ireki. Hurbilduko dut ene ahoa zeruko uren dutxulura.

duxanbetar

1 adj. Duxanbekoa, Duxanberi dagokiona.

2 iz. Duxanbeko herritarra.

duzunariztar

1 adj. Duzunaritzekoa, Duzunaritzeri dagokiona.

2 iz. Duzunaritzeko herritarra.

dvandva

iz. Hizkl. Hitz-elkartze mota, kategoria berekoak diren eta nolabaiteko erlazio semantikoa duten bi hitz elkartuz eratua. Seme-alabak, neska-mutilak, gazi-geza, joan-etorri eta han-hemen hitz elkartuak dvandvak dira.

dyn

dina-ren nazioarteko sinboloa.

dzast

onomat. Bat-bateko mugimenduaren edo ziztadaren onomatopeia. Ik. sast. Hartu sutan zegoen burruntzia eta, dzast, begi-begitik sartu zion.

dzongkha

iz. Bhutanen mintzatzen den hizkuntza.

e1

iz. Alfabetoko letra (e, E).

e2

interj. Deitzeko edo arreta erakartzeko hitza. E, Joseba!

ea1

1 Zehar-galderazko esaldi txertatu baten hasieran, indargarri gisa ezartzen den hitza. (Esaldi horren aditzak -(e)n menderagailua hartu behar du). Ikus dezagun ea nor etorri den. Ea zergatik egin duen hori jakin nahi nuke. Galdetu zuen berehala ea nori emango zitzaion hura egiteko kargua. Nahasketan ibili naiz ni, buru-belarri, ea eraginaren eraginez zerbait bereizten ote dugun. Ea zer bazkari jarriko ote zion.

2 (Desira moduren bat-edo gauzatzen duen esaldi txertatu baten hasieran). Ea gauzak pixka bat zuzentzen ditugun! Ea oraingo honetan irabazten dugun. Ea haien bitartez zerbait konpontzen dugun. || Okerrak zuzenduko omen ditu: ea, bada!

ea2

interj. Norbaiten arreta lortzeko edo norbaiti adore emateko erabiltzen den hitza. Ea, esazu kredoa. Ostalari, ea, hona whiski bana! Ea, mutilok!

eaka

adb. Ipar. Galdezka.

eatar

1 adj. Eakoa, Eari dagokiona.

2 iz. Eako herritarra.

ebagi

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebagi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebaki1].

ebakaitz

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebakaitz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebakigaitz].

ebakera

1 iz. Ebakitzeko era. Gari horrek ebakera ona du.

2 iz. Hizkl. Ahoskatzeko modua. Euskal herskari hasperendunen ebakera.

ebakerazi

ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebakerazi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebakiarazi].

ebaketa

1 iz. Mat., Log. Aldi berean bi multzo edo gehiagotan dauden elementuak aurkitzeko eragiketa. A, B eta C multzoen ebaketa den multzoa. Ebaketa egin.

2 iz. Ebakitzea. Sarritan erabili ohi da zulatzeko makina ebaketarako.

ebaki1, ebaki, ebakitzen

1 du ad. Lanabes aho-zorrotz baten bidez, zerbait, osatzen duen edo itsatsirik dagoen beste zerbaitetatik edo nonbaitetik bereizi. Ik. moztu 4. Ebaki zizkien oinak eta eskuak. Jondoni Petriri ebaki zioten burua. Petrik bere ezpataz ebakitako belarria. Halere ez zuen lore bat ebakiko eta beretzat hartuko. Zuhaitz betekorra ez du inork ebakitzen. Haritz guztiak hondo-hondotik ebaki. || (Belarraz eta kidekoez mintzatuz). Belarra ebakitzen ari zela. Segaz ebakia. Garia noiz erein eta noiz ebaki. || Aldizkari batetik argazkiak ebakitzen.

2 du ad. Lanabes aho-zorrotz baten bidez zerbaiten jarraitutasuna eten, zerbait bereizi edo zatitu. Mastaren lokarriak edo sokak ebakitzen. Korapilo hau ebaki gabe askatu dut. Hemendik moztu, hortik ebaki, hango urratua pasaratu eta hemen adabakia ipini. Puskatan ebaki. Ogia ebakita, bere apostoluei eman zien. Egurra ebakitzen nekatu zen.

3 du ad. (Hedaduraz). Ik. moztu 6. Etsaiari ebakitzen zion bidea, bere bihotzean sar ez zedin. Ontziak ura ongi ebakitzen du. Ebaki, eta kartak banatzen hasi zen. Solas alferrak ebaki behar dituzu (Ik. eten1 2). Bi astean gaitzak ebaki zigun koplariaren bizitza.

4 du ad. Zauria egin. Lotu zuen gerriko latz batekin larrua ebakitzeraino. Azotez ebaki. Labanarekin matraila alderik alde ebakia utzi zien. Ganibeta erori zaio eta behatza ebaki du.

5 du ad. (Hizkuntza-hotsak) ahoaz gauzatu. Ik. ahoskatu. Lau edo bost urteko mutiltxo bat badator Gaztelatik Euskal Herrira, laster ikasiko du euskara, eta guk bezala ebakiko ditu hitzak. Hango azentu tankerak badu berezkorik; esate baterako, "gizonak" sing. eta "gizonak" pl., berdin ebakitzen dira: "gizónak". Esaldiak ongi ebakitzen ahalegintzeko.

6 du ad. Mat. Lerro, plano edo solido batek, hurrenez hurren, beste batekiko puntu, lerro edo plano komun bat izan. Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten plano edo espazio zatia. || Elkar ebakitzen duten bidexkak.

ebaki2

1 iz. Lanabes aho-zorrotz batez-edo egindako zauria edo arrakala. Ebakientzat eta zaurientzat ez da ura baino sendagai hoberik. Ganibetaz eginiko ebakia. Adabegian bertan ebaki mehar bat eginez.

2 iz. Kafeari esne pixka bat nahasiz eginiko edaria. Ebaki bat eskatu eta hizketaldi laburra izan du lagun batekin.

ebakialdi

iz. Zerbait ebakitzen den aldi bakoitza; ebakitzea. Bigarren ebakialdian. Pagotxak ez du berdinik abereak gizentzeko; baina ez du ebakialdi bat baizik. Urtean hiru ebakialdi ematen dituen belar landarea.

ebakiarazi, ebakiaraz, ebakiarazten

du ad. Ebakitzera behartu. Buruko ileak ebakiarazteko.

ebakidura

1 iz. Mat., Log. Aldi berean bi multzotakoak edo gehiagotakoak diren elementuen multzoa, ebaketa-eragiketaren bidez lortua. Bi multzo horien ebakidura multzo hutsa da.

2 iz. Mat. Solido bat plano batez ebakitzean sortzen den irudia. Barru aldean, luzetarako ebakiduran, erdiko habeartea besteak baino askoz ere garaiagoa dela ikusten da.

3 iz. Objektu bat plano batez ebakiko balitz sortuko litzatekeen irudia, objektu horren barne egitura erakusteko egiten dena. Argazkian, odolbildu bat ikus daiteke arteriaren zeharkako ebakiduran.

4 iz. Ebakitzea; ebakia. Gazta gurintsuari ebakiduratik mamia dario.

ebakiera

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebakiera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebakera].

ebakigailu

iz. Ebakitzeko erabiltzen den tresna edo gailua. Ebakigailu bat erabili zuen gazteak gizona beldurtzeko.

ebakigaitz

adj. Ebakitzeko, ahoskatzeko gaitza gertatzen dena, ia ezin ebakizkoa. Esaldi luze eta ebakigaitzak.

ebakin

iz. Egunkari, aldizkari eta kidekoetatik ebakitzen den testu zatia edo argazkia. Ebakin bat da, atzoko egunkaritik ebakia. Nik ebakinen album bat izateak harritu zuen nonbait.

ebakiondo

iz. Orbaina. Zauriaren ebakiondoak sendatzeko ukendua. Ordudanik ez zion alde egin aurpegiko ebakiondo itsusiak.

ebakitza

iz. Ipar. Erdainkuntza.

ebakitzaile

1 adj./iz. Ebakitzen duena. Hortz ebakitzaileak. Basati buru-ebakitzaileak.

2 adj./iz. Mat. Lerroez edo planoez mintzatuz, beste lerro edo plano bat ebakitzen duena. Marraztu itzazu bi zentimetroko erradioa duten zirkunferentzia ebakitzaile bi.

ebakitze

iz. Lanabes aho-zorrotz baten bidez zerbaiten jarraitutasuna etetea, zerbait bereiztea edo zatitzea. Ebakitze mingarria. Belar ebakitzea bukatzerakoan.

ebakortz

iz. Hortz ebakitzailea, ahoaren aurrealdean gertatzen dena. Ebakortzak eta letaginak. Gizonaren zortzi ebakortzak.

ebakuatu, ebakua, ebakuatzen

1 du ad. Larrialdi batean leku batetik jendea atera. 1937an beste hogei mila haur ebakuatu zituzten Frantziara eta Belgikara.

2 du ad. Larrialdi batean leku bat jendez hustu. Hainbat geltoki ebakuatu zituzten atzo goizean.

ebakuazio

iz. Ebakuatzea. Enbaxadako langileen ebakuazioa agindu zuen.

ebakuntza

iz. Med. Gorputz bizi batean, zati hondatu bat erauzteko edo osatzeko egiten den eragiketa. Ik. operazio. Ebakuntza bat egin. Ebakuntzarako tresnak prestatzen. Atzo egin zioten bihotzeko ebakuntza.

ebakuntza gela, ebakuntza-gela iz. Ebakuntzak egiten diren gela berezia. Ik. operazio gela.

ebaluaketa

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebaluaketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebaluazio].

ebaluapen

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebaluapen-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebaluazio].

ebaluatu

1 du ad. Baloratu, balioetsi. Ez dira ebaluatzen errazak izaten osasun zentroetako lanuzteak. Enpresa guztiek arriskua ebaluatzeko plana izango dute.

2 du ad. Ikasle batek arlo jakin batean duen ezagutza edo arlo horretako lanak eta emaitzak baloratu. Ez da eskolan ikasitakoa bakarrik ebaluatzen. Erlijioa ebaluatu egingo da, baina bertan lortutako nota ez da aintzat hartuko bekak lortzeko. Orain arte ez da ikaslearen lana ebaluatzeko metodo egokirik.

ebaluatzaile

iz. Zerbait ebaluatzen duen pertsona. Selektibitateko ebaluatzaile guztiak sare publikokoak dira.

ebaluazio

iz. Ebaluatzea. Planaren egoeraren ebaluazioa egitea proposatu zuen.

ebanista

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebanista-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zurgin].

ebanjelari

iz. Ebanjelioak idatzi zituzten idazleetako bakoitza. Lau ebanjelariak. S. Mateo ebanjelaria.

ebanjeliko

1 adj. Ebanjelioarena, ebanjelioari dagokiona. Gezurrezko utopia ebanjelikoekin eta aingerukeriekin geure buruak engainatzen ibili gabe. Gure gizartean balio ebanjelikoak zeintzuk diren ikusi ahal izateko.

2 iz. Protestantea; bereziki, luteranismoaren eta kalbinismoaren bat egitetik sorturiko protestantismoaren jarraitzailea. Katolikoen eta ebanjelikoen artean burutzen ari diren Elizen arteko Biblia.

3 adj. Ebanjelikoen doktrinari atxikia; ebanjelikoen doktrinari dagokiona. Gilbert Deya artzapezpiku ebanjelikoa estraditatzeko eskatu dio Kenyak Erresuma Batuari. Eliza Ebanjelikoak. Eliza katolikoarekin, eliza ebanjelikoarekin eta musulmanekin duen akordioa betetzen du.

ebanjelio

1 iz. (E larriz). Berri Ona, Jesus Nazaretekoaren mezua. Jainkoaren hitzaren eta Ebanjelio santuaren arabera. Mairuei Ebanjelio santua predikatzeko. Bizia enegatik eta Ebanjelioagatik galtzen duenak. Euskal Herrira Ebanjelioa aurrena ekarri zuena. Jentilei Ebanjelioa erakusteko. Ebanjelioko legea. Ebanjelioko egia adieraztera. Ebanjelioaren araberako apaltasuna.

2 iz. (E larriz). Jesus Nazaretekoaren bizitza eta mezua biltzen diren liburuetatik bakoitza. Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren arabera. Ebanjelio sinoptikoak San Mateo, San Marko eta San Lukasenak dira. Laugarren Ebanjelioa edo San Joanen Ebanjelioa.

3 iz. Elizkizunetan irakurtzen den Ebanjelioetako pasartea. Hau da, ene kristauak, gaurko ebanjelioak dakarrena. Ebanjelio santua San Markoren liburutik.

ebanjelista

1 iz. Ebanjelaria. San Joan ebanjelista bere azkeneko urteetan Efeson bizi izan zen.

2 adj./iz. Ebanjelikoa; ebanjelikoen doktrinari atxikia; ebanjelikoen doktrinari dagokiona. Abortua eta homosexualen arteko ezkontza baimentzearen aurka azaldu da artzain ebanjelista.

ebanjelizatu, ebanjeliza, ebanjelizatzen

du ad. Ebanjelioa aldarrikatu; Ebanjelioko doktrina irakatsi. Apostoluentzat eta San Paulorentzat honetan datza berri ona: Jainkoak Jesusen baitan salbatzen gaituela; beraz, ebanjelizatzen ari dira, Jesusek salbatzen gaituela iragartzen ari direnean.

ebanjelizatzaile

iz./adj. Ebanjelizatzen duena. The Mission film ebanjelizatzailea. Ebanjelizatzaileak zoko ezkutuetaraino sartzen dira.

ebanjelizatze

iz. Ebanjelioa aldarrikatzea; Ebanjelioko doktrina irakastea. Ik. ebanjelizazio. Anitzek ez dituzte bereizten Elizako agintari handienen politika-jarrerak eta herrietako apaiz gehienen euskaltasuna eta ebanjelizatze lan leiala.

ebanjelizazio

iz. Ebanjelizatzea, Ebanjelioko doktrina irakastea.

ebano

1 iz. Tropikoko zuhaitz sendo luzea, hosto-iraunkorra, zur beltz, gogor eta astuna duena (Diospyros ebenum).

2 iz. Zuhaitz horren zura, zurgintzan oso aintzat hartua dena. Ebanozko makulu bat eramaten zuen beti eskuan. || Sudurra makur samarra, begiak ebano beltzezkoak.

ebasgo

iz. Ohointza, lapurreta. Badakigu ebasgo guztiak ez direla bide bazterretan egiten.

ebaska

1 adb. Isilka, gordeka. Ez agerian, baina ebaska bezala. Jakite hori besterengandik ebatsia du isil-gordean eta ebaska, lapurreta aitortu gabe.

2 adb. g.er. Ebatsiz, lapurretan. Ebaska bildu omen du bere diru guztia.

ebasketa

1 iz. g.er. Lapurreta.

2 iz. Zuz. Indarkeriarik erabili gabe inoren gauzaz jabetzea.

ebaskin

iz. g.er. Harrapakina.

ebasko

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebasko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebasgo].

ebasle

adj./iz. Zerbait ebasten duena; ohoina, lapurra. Galdu dituzu behiak; badakizu nor den ebaslea? Diru-ebasleak.

Oharra: azken eguneraketa 2022-01-12

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper