Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

drogazale

iz. Drogak hartzen dituen pertsona; drogen mende dagoen pertsona. Nik ezagutu ditudan drogazale gehienak besterik gabe egin dira drogazale, arrazoi zehatzik gabe.

drogazaletasun

iz. Drogen zaletasuna; drogen mende dagoenaren egoera. Zergatik ez zoaz drogazaletasuna kentzeko dauden etxe horietako batera?

drogeria

iz. Produktu kimikoak eta, bereziki, garbiketakoak eta higienikoak, saltzen diren denda.

drogoso

adj. Bizk. Bazter-nahaslea, iruzurtia. Harekin ibiltzeak beldurra ematen zuen, drogoso hutsa zen eta.

dromedario

iz. Gamelu mota konkor bakarrekoa (Camelus dromedarius). Hiru errege mago, dromedario gainean.

dronda iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dronda-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. drunda].

drone

iz. Piloturik gabeko aireontzia, urrutitik kontrolatzeko gailu batez gidatzen dena. Amazonek droneak erabiliko ditu bere bidalketak egiteko; hori da, behintzat, enpresak esan duena.

drop

iz. Kirol. Errugbian, punpa-lasterra; era horretan lortzen den tantoa. Traille eta Hernandez saiatu ziren dropak egiten, baina ez zuten asmatu. Txapelketa honetan 8 drop gauzatu ditu.

druida

iz. Antzinako zelten apaiza. Druida Nagusiak besoak altxatu zituen isiltasuna eskatu nahian.

drunda

iz. g.er. Metxa. Ik. dunda 2.

drupa

iz. Bot. Fruitu mota mamitsu eta biribilkara, barnean hazi bakarra hezur batean bildua duena. Ik. baia2.

druso

1 iz. Siria edo Libanoko herritarra, islamiar jatorriko erlijio sinkretiko eta monoteista baten jarraitzailea dena. Islamiarren artean, Libanoko parlamentuan, xiiek 27 eserleku dituzte, suniek beste 27, drusoek zortzi eta alauiek bi.

2 adj. Erlijio horrena, erlijio horri dagokiona. Libanon gutxiengoa den komunitate drusoko kidea da Sale el Aridi.

dual

adj. Bi elementu dauzkana edo bi elementuri dagokiena. Helburua Lanbide Heziketa duala lortzea da, hau da, eskolako hezkuntza teorikoa lanpostuko hezkuntza zuzenarekin uztartzea. Pantaila duala, tinta elektronikoarekin nahiz LCD moduan funtziona dezakeena.

duatloi

iz. Kirol. Lasterketa mota, bi atal dituena, bata korrikakoa eta bestea bizikleta gainekoa. Ik. biatloi. Euskadiko Duatloi Txapelketa" gehitu dira.

dublindar

1 adj. Dublingoa, Dublini dagokiona. Dublindar idazlea.

2 iz. Dublingo herritarra.

duda

iz. Zerbaiten egiatasun edo ziurtasunaz seguru ez dagoenaren edo zenbait aukeraren artean norantz makurtu ez dakienaren egoera. Ik. ezbai; zalantza; duda-muda. Hau da egia, eta honetan ez da dudarik. Gauza ziurra eta dudarik ez duena. Hobe delako, dudarik gabe. Duda gabeko itxaropena. Dudaz beterik begira. Duda handietan ibili ondoan. Duda guztiak kentzeko. Dudatik ilkitzeko. Nola dituzue gogoeta eta duda horiek?

duda egin Dudan egon; dudan jarri. Ez dakit, nik duda egiten dut. Nork ez luke duda egingo? Zerbaitez duda egin. Ez dudarik egin: frogatuaz mintzo natzaizu.

dudako adj. Dudako gauzetan jakintsuagoei kontseilu hartzea. Dudako hitzen idazkeraz.

dudan 1 adb. Duda egoeran. (izan, egon eta kideko aditzekin). Ik. duda egin. Dudan zeuden nora behar zuten partitu. Dudan zara ez jakinez zer egin? Fede gutxiko gizona, zergatik dudan eman zara?

2 adb. (jarri, ipini eta kideko aditzekin). Inork ere ez dezake geroztik dudan jarri egia hori.

dudazko adj. Dudazko kontuetan iritzia eskatzeko. Bekatu jakinak eta dudazkoak.

dudagabe

adj. Dudarik gabekoa. Gauza segurua da eta dudagabea.

dudagabeko adj. Dudagabea. Txapeldunak dudagabeko ospea zuen inguruetan.

dudaldi

iz. Zalantzaldia.

duda-muda

iz. Adkor. Duda, zalantza. Euskal azentuari dagozkion duda-muda eta eztabaidak. Zergatik horrenbeste duda-muda?

duda-mudako adj. Adkor. Dudakoa. Obra baten egile duda-mudakoa nor den erabaki behar denean. Esaldi honek dudazkorik baldin badu, azken partea bakarrik izan dezake duda-mudakoa.

duda-mudan adb. Neskatila txikia duda-mudan egon da une batez. Duda-mudan ibili.

duda-mudazko adj. Adkor. Dudazkoa. Hogeiren bat erabat alde, beste hainbeste erabat kontra eta hamar duda-mudazkoak.

dudarazi, dudaraz, dudarazten

dio ad. (nor osagarririk gabe). Dudatzera behartu.

dudatsu

adj. g.er. Dudaz betea. Gaztearen keinuak bestearenak baino dudatsuagoak dira.

dudatu, duda/dudatu, dudatzen

du ad. Duda egin, zalantza egin.

dudatze

iz. g.er. Duda egitea.

duelu

iz. Bi pertsonaren arteko borroka, irain bat garbitzeko, lekukoen aurrean, eta gehienetan armak erabiliz, egiten dena. Sir Cadoganek jendeari duelurako erronka botatzen pasatzen zuen denboraren erdia. Elkarren artean makur handixkorik dutenean, dueluan aritzera bortxatuak bezala dira.

duende iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, duende-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. iratxo].

duin

1 adj. Aipatzen dena merezi duena. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du eta, gehienetan, artikulurik eta kasu markarik gabe doa). Ik. dina1 2. Ez naiz ni duin Zu ene etxean sartzeko. Bada geurez ez gara duin itxaropen hori izateko. Saria hartzeko duin zirenen artean. Ez garela horrenbeste ondasunen duin. Betiko aintzaren duin egingo zaitu. Elizarako bakarrik duin den hizkera. Hitz egin zioten mutilak ez ziren bere duin.

2 adj. Begirunea edo aintzat hartua izatea merezi duena. Herriaren ordezkari duina. Gizon duina.

duindu, duin/duindu, duintzen

da/du ad. Duin bihurtu. Egiten dugunak baino gehiago duintzen gaitu sarritan egiten ez dugunak. Osagarrien bidez askoren soldatak duindu dira.

duineztasun

iz. Duintasunik ez duenaren nolakotasuna.

duingabe

adj. Bizk. Duintasunik ez duena. Jesus, barka ezazu zure seme duingabe hau.

duintasun

iz. Duin denaren nolakotasuna. Gure duintasun guztia Jainkoagandik datorkigula. Duintasun azkengabeko batera jaso eta goratzen du. Adinean, duintasunean edo aginpidean nagusiak direnak. Pertsonaren duintasunean sinesten dugunok. Animaliek adina eskubide dugula gizakiok ere duintasunez bizi eta duintasunez hiltzeko.

duintze

iz. Duin bihurtzea.

dukat

iz. Antzinako urrezko edo zilarrezko dirua. Dukata izan zen dirurik hedatuena Erdi Aroan. Hamar dukateko errenta. Zortzi dukateko bat eskatu zion.

duke

iz. Nobleen hurrenkeran, maila goreneko titulua duen gizonezkoa; antzina, dukerri bateko jauna. Duke jauna. Naiarako duke eta Nafarroako erregeorde Antonio Manriqueren banderapean. Dukearen jauregian. Luxenburgoko dukea.

dukerri

iz. Antzina, dukearen edo dukesaren jaurgoaren mendeko lurraldea. Akitaniako dukerri zaharra.

dukesa

iz. Nobleen hurrenkeran, maila goreneko titulua duen emakumea. Eri zetzan Gandiako dukesa.

duketza

iz. Dukearen maila.

dulabre

adj. g.er. Kementsua, gogotsua.

dulantziar

1 adj. Dulantzikoa, Dulantziri dagokiona.

2 iz. Dulantziko herritarra.

dultzaina

iz. Herri musika-tresna, zurezkoa eta mihi bikoitzekoa. Ik. gaita. Soinua ez bazen, panderoa edo dultzaina baserri guztietan jotzen zen garai horretan.

dultzainero

iz. Dultzaina jotzen duen pertsona. Ik. gaitero. Dultzaineroak, txalapartariak eta galiziar gaiteroak.

dultze

adj. Zah. Gozoa, eztia. Irribarretxo dultze bat.

duna

iz. Hondartzetan eta hareazko basamortuetan haizeak eragiten duen hareazko muinoa. Haizeak aldatu egiten ditu dunak, baina bere horretan jarraitzen du basamortuak.

dunba

iz. Zintzarri handia. Dunba handiarekiko mando lerro luzeak.

dunbada

iz. Dunbaren hotsa; danbada. Entzuten dira soinu alaiak, dunbada, oihu eta txistuak. Kanoi dunbada bat.

dunbal

iz. Danbor handia, bereziki larruzko alderdiak alboetan dituena.

dunbots

iz. Zarata handia, burrunba. Trumoiaren dunbotsa. Berebiziko dunbotsez dorre bat bezala erori zen zelai erdian. Errotarrien dunbotsa!

dunda

1 iz. Suharritik sua ateratzeko erabiltzen den burdina altzairuztatua. Suharriak, dundaz joz gero, txinpartak ateratzen ditu.

2 iz. Metxa. Ik. drunda. Kea darion dunda ez da itoko.

duo

1 iz. Mus. Bi musika-tresna edo bi ahotsetarako musika-lana. Biek elkarrekin abestu zuten Bilintxen duo lañoa.

2 iz. Mus. Bi musikarik osaturiko taldea. Golden Silver duoa 2007an sortu zen.

duodeno

iz. Anat. Heste meharraren lehen zatia. Hesteetatik kanpo, duodenoaren ondoan dagoen organo txiki bat da pankrea.

dupa

iz. Ipar. Upela, upa. Dupa nolako, arnoa halako (esr. zah.).

dupin iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dupin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tupina].

dupina iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, dupina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tupina].

duple

iz. pl. Musean, bi pareren edo lau karta berdinen multzoa.

duplex

iz. Hainbat solairuko eraikin batean, bi solairuko etxebizitza, barne eskailera duena. Hirurehun metro koadroko duplex argitsua.

duraeuropostar

1 adj. Dura-Europoskoa, Dura-Europosi dagokiona.

2 iz. Dura-Europosko herritarra.

durangar

1 adj. Durangokoa, Durangori dagokiona.

2 iz. Durangoko herritarra.

durdo

iz. Arrain ezpain-mamitsu eta ezkata-handia, itsasertzeko harkaitzetan bizi dena (Labrus bergylta). Pantxoak zekartzan batek, beste batek durdo bi eta hiru karraspio.

durdula

iz. Birigarroaren antzeko txoria, Europako iparraldean bizi dena (Turdus pilaris).

durdura iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, durdura-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. durdula].

durduza

iz. Ipar. Zalantza; asaldura. Durduza batek hartzen gaitu. Pepe Handik, den gutxieneko durduzarik gabe, hartu bere sardinak eta besagainka bota zizkion sorginari.

durduzadura

iz. Ipar. Asaldura. Ik. durduza. Durduzadurak hartu zituen guztiak. Lehen aldiz sumatu nuen durduzadura lagunaren begitartean.

durduzagarri

adj. Ipar. g.er. Durduza eragiten duena. Zirrara ia durduzagarria eragin zion, lehergailu batek eragiten duenaren tankerakoa.

durduzarazi, durduzaraz, durduzarazten

du ad. Ipar. Durduzatzera behartu. Nahasi, kordokatu, durduzarazi nahi ditu. Ez ditu-eta durduzarazi gure fededun suharrak!

durduzatu, durduza/durduzatu, durduzatzen

da/du ad. Ipar. Duda egin; asaldatu, gogoa nahasi. Eriaren aitzinean bere jakitateaz odol hotzean durduzatzen den medikua. Martiri saindu haiek ez ziren durduzatu solas horiengatik. Apur bat durduzatzen da haurra, sudurrera ematen zaiolarik holako ur bat. Ignaziok, galde bat eginik, durduzatzen du Martin.

duro

iz. Ogerlekoa.

bost duroko Bost duroko txanpona. Bost duroko bat patrikan.

duro-erdi Duro erdiko txanpona. Duro-erdi bana eman zien.

dursharrukindar

1 adj. Dur Sharrukingoa, Dur Sharrukini dagokiona.

2 iz. Dur Sharrukingo herritarra.

durunda

iz. Zub. Ihurtzuria; tximista.

durundatu, durunda/durundatu, durundatzen

du ad. Durundi egin.

durundi

iz. Hots ozena; bereziki, bere oihartzun errepikatuen bidez areagotzen edo luzatzen den hotsa. Hormei eta lurrari ikara eragiten dien durundia. Ekaitz haizearen durundia. Durundi hots horiek mendiz mendi doaz. Bere eresiaren soinua airean gelditu zen, zilarrezko ezkila baten durundia legez. Eliz ezkilarik handiena, durundirik lodi eta ilunenekoa. Etxeko hizkuntza maitearen durundi gozorik ez da inon sumatzen.

durundi egin Oihartzunen bidez hots edo soinu bat luzatu edo areagotu. Musika izugarri hark durundi egiten zidan belarrietan.

durundika

adb. g.er. Durundi eginez. Belarrietan durundika dugun Te Deum eder hori.

durunditsu

adj. Ozena, zaratatsua; durundi egiten duena. Oin hots durunditsua entzun zuen etxeko mailetan. Errementariak jo eta jo darabilen burdin xafla durunditsua.

durunditu, durundi/durunditu, durunditzen

du ad. Durundatu.

dute

iz. Lap. eta Naf. Tea. Elkarrekin goxoki afaldurik, dutea harturik.

dutxa

iz. Goitik behera datorren uraz hartzen den bainu mota; horretarako tresna. Dutxa hotza hartu.

dutxatu, dutxa/dutxatu, dutxatzen

da ad. Dutxa hartu.

dutxulu

iz. Ipar. Ontzi batean, daukan isurkaria irten dadin egiten den zuloa; zulo horretan jartzen den txorrota. Dutxulua ireki. Hurbilduko dut ene ahoa zeruko uren dutxulura.

duxanbetar

1 adj. Duxanbekoa, Duxanberi dagokiona.

2 iz. Duxanbeko herritarra.

duzunariztar

1 adj. Duzunaritzekoa, Duzunaritzeri dagokiona.

2 iz. Duzunaritzeko herritarra.

dvandva

iz. Hizkl. Hitz-elkartze mota, kategoria berekoak diren eta nolabaiteko erlazio semantikoa duten bi hitz elkartuz eratua. Seme-alabak, neska-mutilak, gazi-geza, joan-etorri eta han-hemen hitz elkartuak dvandvak dira.

dyn

dina-ren nazioarteko sinboloa.

dzast

onomat. Bat-bateko mugimenduaren edo ziztadaren onomatopeia. Ik. sast. Hartu sutan zegoen burruntzia eta, dzast, begi-begitik sartu zion.

dzongkha

iz. Bhutanen mintzatzen den hizkuntza.

e1

iz. Alfabetoko letra (e, E).

e2

interj. Deitzeko edo arreta erakartzeko hitza. E, Joseba!

ea1

1 Zehar-galderazko esaldi txertatu baten hasieran, indargarri gisa ezartzen den hitza. (Esaldi horren aditzak -(e)n menderagailua hartu behar du). Ikus dezagun ea nor etorri den. Ea zergatik egin duen hori jakin nahi nuke. Galdetu zuen berehala ea nori emango zitzaion hura egiteko kargua. Nahasketan ibili naiz ni, buru-belarri, ea eraginaren eraginez zerbait bereizten ote dugun. Ea zer bazkari jarriko ote zion.

2 (Desira moduren bat-edo gauzatzen duen esaldi txertatu baten hasieran). Ea gauzak pixka bat zuzentzen ditugun! Ea oraingo honetan irabazten dugun. Ea haien bitartez zerbait konpontzen dugun. || Okerrak zuzenduko omen ditu: ea, bada!

ea2

interj. Norbaiten arreta lortzeko edo norbaiti adore emateko erabiltzen den hitza. Ea, esazu kredoa. Ostalari, ea, hona whiski bana! Ea, mutilok!

eaka

adb. Ipar. Galdezka.

eatar

1 adj. Eakoa, Eari dagokiona.

2 iz. Eako herritarra.

ebagi ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebagi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebaki1].

ebakaitz adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebakaitz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebakigaitz].

ebakera

1 iz. Ebakitzeko era. Gari horrek ebakera ona du.

2 iz. Hizkl. Ahoskatzeko modua. Euskal herskari hasperendunen ebakera.

ebakerazi ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebakerazi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebakiarazi].

ebaketa

1 iz. Mat., Log. Aldi berean bi multzo edo gehiagotan dauden elementuak aurkitzeko eragiketa. A, B eta C multzoen ebaketa den multzoa. Ebaketa egin.

2 iz. Ebakitzea. Sarritan erabili ohi da zulatzeko makina ebaketarako.

ebaki1, ebaki, ebakitzen

1 du ad. Lanabes aho-zorrotz baten bidez, zerbait, osatzen duen edo itsatsirik dagoen beste zerbaitetatik edo nonbaitetik bereizi. Ik. moztu 4. Ebaki zizkien oinak eta eskuak. Jondoni Petriri ebaki zioten burua. Pedrok bere ezpataz ebakitako belarria. Halere ez zuen lore bat ebakiko eta beretzat hartuko. Zuhaitz betekorra ez du inork ebakitzen. Haritz guztiak hondo-hondotik ebaki. || (Belarraz eta kidekoez mintzatuz). Belarra ebakitzen ari zela. Segaz ebakia. Garia noiz erein eta noiz ebaki. || Aldizkari batetik argazkiak ebakitzen.

2 du ad. Lanabes aho-zorrotz baten bidez zerbaiten jarraitutasuna eten, zerbait bereizi edo zatitu. Mastaren lokarriak edo sokak ebakitzen. Korapilo hau ebaki gabe askatu dut. Hemendik moztu, hortik ebaki, hango urratua pasaratu eta hemen adabakia ipini. Puskatan ebaki. Ogia ebakita, bere apostoluei eman zien. Egurra ebakitzen nekatu zen.

3 du ad. (Hedaduraz). Ik. moztu 6. Etsaiari ebakitzen zion bidea, bere bihotzean sar ez zedin. Ontziak ura ongi ebakitzen du. Ebaki, eta kartak banatzen hasi zen. Solas alferrak ebaki behar dituzu (Ik. eten1 2). Bi astean gaitzak ebaki zigun koplariaren bizitza.

4 du ad. Zauria egin. Lotu zuen gerriko latz batekin larrua ebakitzeraino. Azotez ebaki. Labanarekin matraila alderik alde ebakia utzi zien. Ganibeta erori zaio eta behatza ebaki du.

5 du ad. (Hizkuntza-hotsak) ahoaz gauzatu. Ik. ahoskatu. Lau edo bost urteko mutiltxo bat badator Gaztelatik Euskal Herrira, laster ikasiko du euskara, eta guk bezala ebakiko ditu hitzak. Hango azentu tankerak badu berezkorik; esate baterako, "gizonak" sing. eta "gizonak" pl., berdin ebakitzen dira: "gizónak". Esaldiak ongi ebakitzen ahalegintzeko.

6 du ad. Mat. Lerro, plano edo solido batek, hurrenez hurren, beste batekiko puntu, lerro edo plano komun bat izan. Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten plano edo espazio zatia. || Elkar ebakitzen duten bidexkak.

ebaki2

1 iz. Lanabes aho-zorrotz batez-edo egindako zauria edo arrakala. Ebakientzat eta zaurientzat ez da ura baino sendagai hoberik. Ganibetaz eginiko ebakia. Adabegian bertan ebaki mehar bat eginez.

2 iz. Kafeari esne pixka bat nahasiz eginiko edaria. Ebaki bat eskatu eta hizketaldi laburra izan du lagun batekin.

ebakialdi

iz. Zerbait ebakitzen den aldi bakoitza; ebakitzea. Bigarren ebakialdian. Pagotxak ez du berdinik abereak gizentzeko; baina ez du ebakialdi bat baizik. Urtean hiru ebakialdi ematen dituen belar landarea.

ebakiarazi, ebakiaraz, ebakiarazten

du ad. Ebakitzera behartu. Buruko ileak ebakiarazteko.

ebakidura

1 iz. Mat., Log. Aldi berean bi multzotakoak edo gehiagotakoak diren elementuen multzoa, ebaketa-eragiketaren bidez lortua. Bi multzo horien ebakidura multzo hutsa da.

2 iz. Mat. Solido bat plano batez ebakitzean sortzen den irudia. Barru aldean, luzetarako ebakiduran, erdiko habeartea besteak baino askoz ere garaiagoa dela ikusten da.

3 iz. Objektu bat plano batez ebakiko balitz sortuko litzatekeen irudia, objektu horren barne egitura erakusteko egiten dena. Argazkian, odolbildu bat ikus daiteke arteriaren zeharkako ebakiduran.

4 iz. Ebakitzea; ebakia. Gazta gurintsuari ebakiduratik mamia dario.

ebakiera iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebakiera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ebakera].

ebakigailu

iz. Ebakitzeko erabiltzen den tresna edo gailua. Ebakigailu bat erabili zuen gazteak gizona beldurtzeko.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper