Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=jardun 4 sarreratan aurkitu da.

jardun1, jardun, jarduten

1 da/du ad. (du aditza denean, nor osagarririk gabea da). Adierazten dena egin; ari izan, aritu. Lanean jardun du egun osoa. Berriketan jardun. Gure aurrekoak aizkoran oso pozik jardun ohi ziren. Pilotan jardun dugu arratsalde guztian. Ikasten jardun gabe. Kanpaiak jo eta jo dihardu. Eginahalean jardun du bere seme hori hezten. Lanbide horretan jardun duten guztiek dakitenez. Entzutekoak ziren trikitilariak, egun guztian jotzen jardun ziren biak. Neroni jarduna naiz horrezaz bestetan, eta beste anitz jardun dira, ni baino hobeki.

2 da/du ad. Hitz egin, berriketan aritu. Ik. iharduki 2. Zertaz jardungo dugu gaur? Jardun eta jardun isildu gabe.

jardun2

1 iz. Jardutea, aritzea. Ik. jarduera. Ez ninduen oinazturak jo eta aldarazi, luzaroko jardunak baizik. Bere irakasle jardunean burutu dituen lanak. Ez dago Txomin Agirreri bertsolarien jardunak ematen zion tristura oroitu besterik.

2 iz. Hizketa, solasa. Lagun bien jarduna entzun duzu. Amaren zurekiko jardun jainkozkoa eta nirekiko samurtasun santua.

3 iz. Alferrikako hizketa. Utziko al diogu joaten?, galdetu zuen Hermannek, jardun harekin aspertzen hasita.

gogo jardun, gogo-jardun iz. Zenbait egunetan egiten den gogarte-aldi espirituala. San Ignazioren gogo jardunak.

jardunean 1 adb. Zerbaitetan jarduten. Beti jardunean eta beti geldi.

2 adb. Hizketan, solasean. Hiru emakumerekin ari ginen jardunean; beren istorio, ipuin eta holakoak kontatzen zizkiguten.

jarduneko adj. Kargudun baten ordez behin-behinean ari dena. Bilera egin zenean, Carod-Rovira Kataluniako jarduneko presidentea zen, Pascual Maragall bidaia bat egiten ari baitzen. Presidentea kargugabetu ondoren, eta bozak berriz egin bitartean, Legebiltzarreko burua izango da jarduneko estatuburua. || Jarduneko gobernua.

ardatz

1 iz. Irutean haria harilkatzeko erabiltzen den zurezko tresna, makila gisakoa, erdialdetik puntetara zorroztuz doana. Ardatzaz irun. Esku batean gorua eta bestean ardatza, makina bat mataza egindako amandrea.

2 iz. Bira daitekeen zerbait erditik zeharkatzen duen barra, biraketaren erdigune dena. Gabiaren ardatza. Gurdiaren ardatza: gurdiaren gurpilen ardatza. Gurdi ardatzaren hotsa. Ardatz buruetan.

3 iz. Dolareetan, mahatsa edo sagarra zapaltzen duen zura gorantz eta beherantz mugitzen duen torlojua; prentsetako kideko atala.

4 iz. Meta erdiko haga, meta-ziria.

5 iz. Biraketa baten erdigune den lerro irudizkoa. Planetek bi mugimendu nagusi dituzte, bata bere ardatzari biraka eta bestea eguzkiaren inguruan.

6 iz. Erdigunetzat erabiltzen den lerro irudizkoa. Simetria-ardatza. Ardatzarekiko simetria. X-ren, Y-ren ardatza.

7 iz. Lan edo ideia baten gune garrantzitsuena. Kristau moralaren ardatza.

8 iz. Hizkl. Sintagma baten osagai nagusia. Izena da izen sintagmaren ardatza.

9 iz. Teknol. Pieza zulodun baten haria egiteko lanabesa.

ardatzean (aritu, jardun) Iruten. Ik. goruetan. Aitzurrean edo ardatzean aritzea. Atsoak ardatzean ari ziren. Ardatzean ziharduten bitartean.

ardatzean egin Irun. Ardatzean eginez kantari zegoen.

gogo

1 iz. Gizakiaren buru ahalmenen egoitzatzat edo iturburutzat hartzen den gauza. Ik. arima. Neure jaun maitea, joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Hitzez, gogoz eta obraz (Ik. gogoz). Shakespeareren hamalaukoak, gogoz eta haragiz gatzatuak eta mamituak. Maiz irakur itzazu gauza sakratuak eta gero erabil itzazu gozoki zure gogoan barrena. Soin zaharrari gogo berria eman eta gogo horretan izar urdinetarainoko asmoa sorrarazi. Orain, bada, altxa ezak heure gogo tristea. Bere anaiaz oroitu eta, gogoa iluntzen zitzaion ardura. Dohatsuak gogoz behartsuak. Egotz ezazu zeure gogotik asmo hori. Gure gogoa asetzen duen ondasun bakarra. Gogo bideetan barrena. Bere gogoan eta bihotzean zaurtua. Bihozberatasun eta gogo argitasuna. Platonen gogo argia. Guztiek elkarrekin gogo batez eta aho batez adora dezagun.

2 iz. (Oroimenaren egoitza edo iturburu bezala). Ik. gogoan izan; gogoan eduki; gogora ekarri; gogora etorri. Gogoan atxiki. Gogoan gorde.

3 iz. (Nahi, desira edo asmoen egoitza edo iturburu bezala). Amoratuak bere gogo guztia haragian dauka. Ez du lanerako gogorik. Jateko, edateko gogoa. Pagatzeko gogoa baduzu. Gogoak agintzen ziona egin gabe. Norbaitenganako gogo gaiztoa. Gogo aldartetsua. Gogo beroz, arreta handiz eta jakite ugariz. Gogorik gabe edo gogo gaiztoz hasi nintzen. Ezertarako gogorik eza. Agindua ezaguera argiz eta gogo osoz hausten denean. Lapurtua itzultzeko gogo sendoaz. Gogo handirik gabe egina. Denen gogoa betetzea ez da erraza izaten. Zerurako bidean hasten direnek ez dute aspertu eta gogoa galdu behar. Etsitzea eta gogo galtzea.

4 iz. Desira. Ondasunen gogoa eta egarria. Gogo biziena.

5 iz. Espiritua. Aingeruak gogo hutsak dira. Haragia gogoaren aurka eta gogoa haragiaren aurka grinatzen.

gogoak eman 1 dio ad. Iruditu; susmatu. Gogoak ematen dit ez daudela urrun. Baina gogoak eman behar liguke, behin edo behin, ez ote den harritzekoa Jainko eskuzabalak guri bakarrik jakinduria ematea.

2 dio ad. Nahi izan. Gogoak ematen dien edozein gauza eginez. Gu gara hizkuntzari makurtu behar gatzaizkionak, ez hizkuntza guri, gogoak ematen digunean eta gogoak ematen digun bezala.

gogo aldarte, gogo-aldarte Aldartea. Ik. umore. Egoera hartan, idazteko gogo aldarterik hoberenean nengoelarik ere, ez zitzaidan hitzik etortzen. Abesti bakoitza gogo aldarte baten isla da.

gogoan eduki Gogoan izan. Ik. gogoari eman; buruan eduki. Gogoan daukat nola zioten orduko maisu ikasiek. Gauza bat eduki behar dugu gogoan: ez ditugula, horrelakoetan, silabak berdin bereizten euskaldun guztiok.

gogoan erabili Hausnartu. Ik. buruan erabili; gogoeta egin. Jesusen neke-oinazeak gogoan erabiliz. Beti gogoan erabil nazazun.

gogoan hartu Gogoratu; kontuan hartu. Ik. buruan hartu. Hemen ditut bi horien izenak; gogoan har itzazue. Zeruko gauzak gogoan hartu eta lurreko gauzei ez ikusi egiteko asmoa.

gogoan izan Gogoratu; kontuan hartu, aintzat hartu. Ik. buruan izan. Gogoan dut esan zidana. Gogoan zaitugu.

gogoan jaso Gogoan hartu.

gogoan jo g.g.er. Nazkatu. Gogoan jotzen nau askotan asko irakurtzeak. Gerraz aspertuta, mundu gaizto honek gogoan jota joan ote zen Santa Kruz sinesgabeen misioetara?

gogoan pasatu Batez ere Ipar. Pentsatu. Ez dut holakorik gogoan pasatu ere. Isilune batean gogoan pasatu nuen apez nintzela aspaldi ahaztu nahiz ari nintzela.

gogoan sartu 1 du ad. Ikasi, jabetu. Ik. buruan sartu. Ikas dezagun, bada, guztiok, eta gogoan ondo sar dezagun doktrina miragarri hau. Oraindik beste gertaera bat badugu, Iztuetari ikasi eta zuei esan behar dizuedana, Pernando zer nolakoa zen gogoan ongi sar dezazuen.

2 zaio ad. Gustatu, atsegina egin. Efraingo herri batera joan zen batean ikusi zuen neskatxa bat gogoan sartu zitzaion, eta etxeratu zenean, gurasoei agertu zien neskatxa harekin ezkondu nahia.

gogoari eman 1 dio ad. Ipar. Kontu egin, imajinatu. Ik. buruari eman. Emaiozu gogoari ikusten duzula hiri bat ilunpez estalia.

2 dio ad. Ipar. Pentsatu, erabaki. Nabukodonosor-ek eman zion bere gogoari bere azpiko behar zituela lurraren gainean ziren populu guztiak. Gogoari eman diote, beraz, behar zela haientzat arrantza ttipitu bai eta kendu diru laguntza.

gogo bahitze, gogo-bahitze g.er. Estasia.

gogo-bihotz pl. Gogoa eta bihotza. Gogo-bihotzetan daramaguna aditzera eman.

gogo eman Begiratu, adi egon. Gogo emazu, Maria, ororen irri-egingarri bilakatzen ari zara. Azeria predikatzen denean ari, gogo emaiok heure oiloari (esr. zah.).

Gogo Guren g.g.er. Espiritu Santua.

gogo(a) hartu Erabaki. Herrira itzultzeko gogoa hartu zuen.

gogo izan 1 du ad. Nahi izan. Nire lekuan zu sar zaitez, gogo baduzu.

2 (Aditzaren era burutuari dagokiola). Egin gogo dut. Zahartzeraino bekatuan egon gogo duenak. Nora joan gogo duzuen. Nork berea atera gogo duelako. Hori da ez dakidana eta jakin gogo nukeena.

gogo jardun, gogo-jardun iz. Zenbait egunetan egiten den gogarte-aldi espirituala. San Ignazioren gogo jardunak.

gogo onez adb. Gogoz, atseginez. Gogo onez eta inork behartu gabe. Gogo onez bazen ala gogo txarrez bazen, han egon behar zain.

gogora ekarri Gogoratu; gogorarazi. Ik. burura ekarri. Geure bekatuak gogora ekar ditzagun. Neskaren edertasunak amarena gogora ekartzen zion.

gogora etorri (heldu, jin) Oroitu; bururatu. Ik. burura etorri. Oraintxe gogora etorri zait gaur nire emaztearen eguna dela. Arrese Beitiaren bertsoak datozkit gogora. Gogora datorkion guztia esatea. Ahora jinak erran, gogora jinak egin. Voltaire zenaren oroitzapena heldu zait gogora.

gogo txarrez adb. Gogorik gabe, beharturik. Gogo onez bazen ala gogo txarrez bazen, han egon behar zain. Gogo txarrez zeuden erromatarren mendean.

gogo-urri 1 adj. Zah. Adoregabea, kemengabea. Ahalke zaitez haren zerbitzuan hain nagia eta hain gogo-urria izateaz.

2 iz. Zah. Neurritasuna.

gogo-urritu da/du ad. Zah. Adoregabetu, kemengabetu.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper