Euskaltzaindiaren Hiztegia

4 emaitza ala bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

ala1
1 junt. Galderetan eta zehar-galderetan, elkar baztertzen duten aukerak lotzen direnean, edo-ren ordez erabil daitekeen hitza. Zein zaldi da hobeago, geldirik dagoena ala ibiltzen dena?, zein ontzi, kostan dagoena ala itsasoan dabilena?, zein ur, geldia ala lasterra? Bihar ala etzi etorriko diren jakin nahi nuke. Gorri ala more den ezagutzea. Ez dakigu bi ala hiru beharko ote ditugun.
2 Harridura iradokitzen duen eta galdera erretorikoak bideratzen dituen partikula. (Galdera baten bukaeran). Lo zaude, ala? Zertarako egin du Jainkoak zerua, lastoz betetzeko, ala? Txantxetan ari zara, ala?
3 junt. Nahiz. Bihotz handiak kausitu ditut aberats ala pobreetan. Batzuekin ala besteekin harremanetan hasi.
4 Ipar. Galdera indartzeko partikula. Zer nahi lukete bada, ala sortzeko eta hiltzeko bi egun labur haiezaz kanpo erlijiorik gabe bizi?
ala2
interj. Zina, arnegua, desira edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza, perpausaren hasieran jartzen dena. Ik. alafede; alajainkoa. Ala Tutatis! Ala Zeus! Ala deabrua! Ala madarikatuak jaio ginen egunak! Gure Jaun beste guztien buruzagi lehena; ala miragarri baita lurrean zure izena. Ala ni malurusa!, zeren han sartu nintzen?, joan banintz aitzina, eskapatzen nintzen. Benedika fortuna, ala enkontru ona! Andozeko ibarra, ala ibar luzea!
ala3
iz. Gabarra txikia, laua eta zabala. Urumeako oletara mea aletan igotzen zuten, ibaian gora, Ereñotzuraino.
ala4
iz./adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, ala-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'alhatzea' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. alha].
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.