jarraitu1, jarrai/jarraitu, jarraitzen
1 dio ad. Norbaiten edo zerbaiten ondotik joan edo ibili. (nor osagarririk gabe). Ik. jarraiki1; segitu. Etxeraino jarraitu dio. Jainkoaren deiari baino emaztearen esanari hobeki jarraitu zion. Urrundik jarraituko diot. Mutilak begiez jarraitzen dio. || Aitaren lanbideari jarraituz, zuzenbidea ikasi zuen Bordelen. 2 dio ad. Atzetik joan, aurrekoarekin biltzeko, hura atzemateko. (nor osagarririk gabe). Ik. esetsi1 2. Ihesi doanari jarraitu. Jarraitu zion Beleak, eskatzen ziola bere gazta. 3 dio ad. Norbait edo zerbait gidaritzat, arautzat hartu, norbaiten iritziak edo erakutsiak onartu. (nor osagarririk gabe). Jesusi jarraitu dio. Hobe nuen Jaunari jarraitu banio. Urrutiegi aurreratzen bagara, herriak nazka hartuko digu eta ez digu jarraituko. Antzinako joera klasikoei jarraituz. Itsu-itsuan jarraitu.
4 dio ad. Beste zerbaiten ondotik etorri edo gertatu. (nor osagarririk gabe). Ekaitzari jarraitzen dion baretasuna. Zerrendan jarraitzen dionak.
5 du ad. Egoera edo jarrera jakin batean iraun. (nor osagarririk gabe). Lanean jarraitu du. Hura iraintzen jarraitu behar duzu? Teresak irakurtzen jarraitzen zuen. Aurrera jarraitu zuen. Nire hartan jarraitzen dut hala ere. Artzain jarraitzeko asmoz. Bizirik geldituok han eta hemen nolabait jarraitu genuen, zeharo errautsia izan zen herri baten barrenean eta kanpoan. Hurrengoan jarraituko dugu.