parte
1 iz. Zatia. Ik. atal. Bi partetan bereizia. Hiru parte egin. Zorraren parte bat. Liburuaren laugarren partean. XIX. mendearen lehen partean. Erreferentzia zaharrenak XVII. mendearen bigarren partekoak dira. Filmaren lehenengo parteko pertsonaia nagusiak sartu ditu bigarren honetan ere. 2 iz. Senipartea. Etxeko partea jaso zuenean, berrogei ardi erosi zituen.
3 iz. Alderdia, aldea. Euskal Herriko parte honetan. Aita San Martin jaio zenean Beasaingo partean. Ibaiaren goi parteko herrixkak dira pobreenak.
4 iz. (Lekuzko atzizkiekin, familia-jatorria adierazteko). Aitaren eta amaren parteko aitonak eta osabak ia denak izan dira itsasoko jendea. Aitaren aldekoak, funtzionarioak ia denak; amaren partekoak, laborari eta tratulariak. Amaren partetik nik banuen osaba bat frantziskanoa zena.
5 iz. pl. Sexu organoak izendatzeko leungarria. Ostikoa eman dit parteetan. Gizon horri egundoko kozkorra nabari zitzaion bere parteetan.