Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zuku bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zuku
1 iz. Fruituei eta barazkiei, sakatuz, ateratzen zaien likido urtsua. Ik. ur 5. Laranja zukua.
2 iz. Haragitik-eta, egostean, ateratzen den isurkaria. Haragi zukua.

Aztergaia: zuku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

haragi-zukua; laranja-zukua.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

laranja-zukua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Adierak ongi azaldu, ez baita oso dotore, adibidez, Eroskik bere produktuak Espainiako lau hizkuntza ofizialetan etiketatzean zumo de naranja euskaraz laranja-zumoa gisa aurkeztea, katalanez suc agertzen den bitartean, hori, gure zuku jatorraren kidea izanik" (1993-01-18)

 - [K201]: "adlag. "Eta axuriek zuku-zuku beteko dute tripatxoa" (Julian Alustiza)" (2009-10-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Ez da zuzena elkarketan beti -ur erabili behar dela esatea. Gauza bat da, adibidez, limoi-ura, hots, limoi-zukua urarekin nahasia (erdaraz ere agua de limón deitua), eta beste bat limoi-zukua bera, hots, urik erantsi gabea, zumo de limón, alegia. Egia da, noski, eskuarki laranja-ura esaten dela, baina kasu horiek bakarrak dira (erdarazko agua de naranja eta agua de limón -en kalkoak izanik), baina ez *pomelo-ura, *tomate-ura, *madari-ura, *mertxika-ura, *azenario-ura edo *anana-ura, hauetarako zuku erabiltzea egokiago izanik. Merkataritzan, gainera, honelako xehetasunak garrantzi handikoak izaten dira, etiketan zuku hutsa ala nahasia ote den bereiztu beharra dago eta. Bestalde, aski absurdua litzateke zuku bakarka erabiltzeko utziz, gero honelako esaldiak ezin erabiltzea: Zukurik nahi al duzu? (Honetarako Urik nahi al duzu? ezin esan daitekeelako) Bai. Zeren zukua nahi duzu, laranjarena ala tomatearena? (Eta ez zeren ura nahi duzu, noski, eta are gutxiago laranja-ura ala *tomate-ura?)'.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): 'Zuku hitza dela eta, gauzak zehaztasun handiagoz erabiltze aldera, laranja-zukua ere, adibide gisa, eranstea onartu da'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.