Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zeru bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zeru
1 iz. Lurraren gainean ikusten den bitartea, ostertzak mugatzen duena, egunaz urdin eta gauaz beltz agertzen dena. (Singularrean nahiz pluralean erabiltzen da). Ik. ortzi. Maite zituen gure zeru-lur-itsasoak, maite gure jendea, gure izaera. Lurreko animaliak eta zeruko hegaztiak. Zeru izarratua edo izartsua. Zeruko planetak. Hodei ñabarrak zeruan barrena lasterka. Zeru garbitik behera amiltzen den oinaztarriaren pare. Goibeldu zen zerua. Zeru zerrenda mehar bat. Zafiro deritzan zeru koloreko harri eder bat. Zeruetaraino goretsia. || Zortzi dira zeruak, zazpi sakramentuak.
2 iz. Zenbait erlijio eta filosofiatan, Jainkoaren (edo jainkoen), aingeruen eta pertsona zintzoen arimen egoitza, ortzi gainean irudikatu izan dena. Ik. paradisu. Homerok zioenez, bi ate ditu zeruak.
3 iz. Kristau erlijioan, santuen, aingeruen eta Jainkoaren grazian hiltzen direnen egoitza. (Singularrean nahiz pluralean erabiltzen da). Ik. paradisu. Anton. infernu. Gure Aita, zeruetan zarena. Zeruan bezala lurrean ere. Zeruko aingeruak. Zeruetako erresuma edo erreinua. Igo zela zerura. Zerurako bide zuzena. Zerura bidean eragozpen handiak topatzen dituzte. Ez dagoela zuretzat zerurik, ez dagoela bekatuen barkaziorik. Zeruan sartuko direlako ustean. Zerua galtzeko arriskuan jartzen dena. Zeruan gerta dadila gizon prestu hau. Ni naiz ogi bizi, zerutik jaitsia. Horrelakoxea zirudien eta horrelakoxea da, ez zerurako eta ez infernurako. Mila aldiz goratua izan denez gero, lehen, zeruraino eta beste milatan beheratua, gero, infernuraino.
4 iz. Toki edo egoera zoragarria, atseginez betea. Ik. paradisu 3. Ingurua zeru bihurtu zen. Eseri eta hizketan aritu gara patxadan; zeruan ni. Jaunartze ondoan bazirudien ito behar zutela kontentuaren kontentuz, zeru berri batean aurkitzen zirela. Zeru txiki bat zela Izarpe esan zitekeen, izan ere lurrean ez zen erraza halako zoriona eta bakea aurkitzea.

Aztergaia: zeru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.