Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza urrun bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

urrun
1 adb. Distantzia handira. (Dagokion izen sintagmak edo adizlagunak -tik atzizkia hartzen du). Ik. urruti. Urrun joan. Urrun egon. Haren izena eta omena urrun da hedatzen. Herritik urrun bizi da. Hemendik urrun. Hemen gizon multzo bat, pipa ahoan, deskantsuan, solasean ari; urrunxeago bertze batzuk irakurtzen. Baina hauen bihotza urrun da eneganik. Lagun galgarrietarik urrun atxiki. Euria ez da urrun. || Badoa laurehun legoa urrun.
2 adb. (Denborari dagokiola). Urrun daude elkar maite genuen egunak. || Graziaren ama berrogei urtetarik ez zen urrun.
3 adb. (Ekintza bati dagokiola). Hizkuntzaren arazo larria konpontzetik urrun da. Salbatzaileari jarraikitzeak, arima apaltzetik urrun, arima edertzen du.
4 adj. Urrun dagoena. Ekialde Urruna. || Gurasorik gabe mirariz jaioa balitz bezala, hor dago gure aurrean ez oraingo, ez egungo eguneko, inoizko aldi urrun bateko seme dirudiela.

Esaera zaharrak

Elizatik hurranena, paradisutik urrunena. Urrun doana aldatzen da lekuz, baina ez buruz.

Aztergaia: urrun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 adlag.: herritik urrun bizi da. 2 izond.: Ekialde Urruna.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: urrundik .

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 adlag. 2 izond. (cf. EArauak 51: "Ekialde Urruna").

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Aipa liteke urrundik ez esapidea? Cf. "1945-ean bururatu zen bi-garren gerla handia. Banan erran ditakea geroztik mundua bakean dagola? Urrundik ez". Eskualdun Gazteria, egutegia, 1.IV.1982'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-12-16): 'bigarren itzulirako utzi da'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.