Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza urre bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

urre
1 iz. Kolore hori-gorrixka distiratsuko metal bikaina, urak, aireak eta azidoek erasotzen ez diotena (Au; zenbaki atomikoa, 79); urrea duen metal aleazioa. Ik. urregorri; urrezuri. Munduko urre, zilar, diamante eta beste harri ederrak. Urrearen balioa erdira jaitsi zenean. Urre garbi fin-fina. Urrea surtan garbiago eta ederrago egiten da. Koroa urre hutsez egina zen. Ontza bat urre. Urre koloreko adarrak. Urre antzeko ilea zuen. Urre izpiak. Lurpeko urre-mea. Urrea balio du halako gizonak. Urre zaharra baino horiagoa. || Urre aro delako harekin zebiltzan ametsetan ordukoak.
2 iz. Urrezko gauza. Eltzea, bere urre eta zilarrekin sartzen du berriz lurpean.
3 iz. Karta espainoletako lau sailetako bat, urrezko txanpon baten irudia ezaugarri duena; sail horretako karta. Bateko urrea. Kartak ditu lau hegi, seiko urreak sei begi. Urrea, ezpata, kopa eta bastoia dira karta sorta tradizionalaren lau sailak.

Esaera zaharrak

Adiskideaz egik urreaz bezala, ikertu gabe har ez dezaala. Apirileko lorea, urrea baino hobea. Urre gakoaz ate guztiak ireki doaz. Urrungo eltzea urrez, hara orduko lurrez.

Aztergaia: urre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

urre, SEIKO URRE "Cierto juego de naipes que en otras zonas llaman los seises y que se empieza descartando por el seis de oros" Echaide Orio; Gte Erd ("Seiko urrean pasada bat irabazi dut [G-azp, AN-gip]").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

urre: A Aezk (“Errege bezpera-gabean etxekoen artean botatzen tuzte kartak: gizonendako errege urrea, emaztekiendako bateko urrea”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

urre: HiztEn, LurE (bateko urrea).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: urre (el seis de oros) seiko urrea; HiruMila: urre, (cuatro de oros) lauko urrea; ElhHizt: urre // urre: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Au.

Bestelakoak

Cf. aipatuetan urre txota eta bateko urre, biko urre, hiruko urre, lauko urre, bosteko urre, seiko urre (a eta b), zazpiko urre, zortziko urre, bederatziko urre, sota urre, txanka-urre, zaldiko urre, errege urre.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: urre-bits ; eta adibide gisa: urrezko ezteiak.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak zehaztean, kartetakoa kontuan hartu, eta azpisarrea gisa seiko urrea karta-jokoaren izena sartu, eta bateko urrea adibide gisa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko; Elementu kimikoak eta Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): urre 1 iz.: urrezko ezteiak; 2 iz. Kim. 3 (karta-jokoan): bateko urrea. Eta AS gisa: seiko urre

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.