Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza ukitu bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

ukitu1, uki, ukitzen
1 du ad. Gorputzaren zati batez, hatzen puntez batez ere, zerbaiten edo norbaiten gainaldea iritsi. Ik. hunkitu 2. Eskuekin ukitu. Hurbiltzen zaio eta ukitzen du ezpainez aitaren masaila. Nork ukitu nau, nork ukitu ditu nire soinekoak? Soinekoaren ertza ukitu hutsarekin. Neure burua itsuski ukitu dut edo ukitzera utzi dut. Zikintzeko beldurrez inor ukitzera ausartzen ez den liburua. Agintearen gailurra ukitu zuena.
2 du ad. Zerbaitek beste zerbaitetan edo norbaitengan halako eragina izan. Edertasunak ukitu duen gauza beti da atsegin. Jaunak ukitu du azkenean Iñakiren bihotz gogorra.
3 du ad. Aldatu. Zertxobait ukitu du itzulpena oraingoan ere. Euskal letren aitalehen onetsia eta ezin ukituzko eredua.
4 du ad. Norbaitengan edo zerbaitetan eragina izan. Espainia eta Frantzia bi aginte eremuren izenak dira eta, honek hurbilagotik ukitzen gaitu orain. 1876ko lege deuseztatzaileak, berez, Nafarroa ukitzen ez badu ere, izan zuen han eraginik.
5 du ad. Bi gauza elkarren ondoan, tartean hutsarterik gabe, gertatu; indarrik gabe jo. Lurrak eta zeruak elkar ukitzen duten edo hala iduri duen lekuan. Suak bolbora ukitu orduko. Bada indar bat, gauza astunak, ukitu gabe, mugiarazteko gai dena.
6 du ad. Hunkitu. Barrena ukitu. Oraingo gizakien bihotz-adimenak ukitzeko bide erosoagorik ez dago.
7 du ad. Gai bati buruz aritu, sakondu gabe batez ere. Jakintzagaiak ukitzen dituzten idazlanak. Baionan egin zen biltzarraren erabakiak hartzen ditut oinarritzat, punturik gehienak astiroago ukituz. Unibertsitate gaia luzaz ukitu dut. Etxepareren hizkera eta bertso lana euskalaririk gehienek ukitu behintzat egin dute. Aipatu dudan gogoetak ezin ukatuzko alde txarra badu, hemen ukitu baizik egingo ez dudana. Artikuluan ukitu ere gabe uzten duen puntua.
Azpisarrerak
ukitu2
1 iz. Ukitzea, ukia. Zure ukitu leuna. Sethek dardara egin zuen, zapi baten ukitua sentitu zuenean larruan.
2 iz. Eragina. Ezin esan horregatik ukitu mistiko hori izan ez zuenik.
3 iz. Konponketa, txukunketa arina. Botoitxoa sakatu aurretik, atariko kristalean ukitu batzuk eman zizkion bere buruari. Arrain zopari azken ukituak ematen.
4 iz. Idazlan, artelan eta kidekoez mintzatuz, orrazketa. Badakit gehitua eta osatua izateko premian dela, badakit zenbait igurtzi eta ukituren premian ere badela. Hitzaurre horri azken ukitua emateko.
5 iz. Ezaugarria, bereizgarria. Euskaldunen umore ukituak erakutsi nahi dizkizuet. Aristokraziaren ukitu distiratsuarekin hornitu nahi zuten beren burua.
Azpisarrerak
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.