Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza txikitan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

txikitan
adb. Haur-denboran, haurtzaroan. Ik. umetan. Txikitan amaganik ikasi genuena. || Txiki-txikitandik omen zen bihurria.
Loturak

Aztergaia: txikitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

txikitan : azpisarrera, de pequeño, durante la infancia. Documentado sólo en textos vizcaínos y guipuzcoanos: A Ardi (“Eguberri-kantatxo bat, Amezketan txikitan ikasia”), A. Zavala in Goñi (“Bere txikitan ikasitako euskera ematen digu”), ABar Goi (“Nik ere sinisten nuen, txikitan… amak ala nai zuelako”), Ag G (“Denak esaten diote Jaungoikoari txikitan ikasitako arrena”), Añ LoraS (“Mesede neurribaga ori bakarrik egin ete zeuskun txikitan?”), Anab Poli (“Orain ere an ari zan esaten bein txikitan arrantza-ontzian ikusia”), Apaol (“Hamaika bidar ernegatu eragin zian txikitan”), Bilbao IpuiB (“Niri txikitan jazoriko au gertatu oi jake askori euren bizitzan”), Cb Eg (“Alabatxoa, Monika bezala lotsatu ta erremediatzen ezpada txikitan, gero azi ta ezkondu ta ardoaren jabe danean zer izango da?”), EA OlBe (“Or zeudek txikitan gure / jolasketako bazter maitiak”, “Txikitan nik ain gogoz izanik / erri-buru bat ikusi naia / etzait aztuko lenengo aldiz / Donostira jun nitzan garaia”), Erkiag (“Txikitan, dirurik ez eukenetan”), Etxde AlosT (“Txikitan amagandik ikasi genduena ere erdi-aztua diat”), fB Ic (“Gaztetan, txikitan, lau edo bost urte ditubeneti aurrera”), Goñi (“Bere txikitan ikasitako euskera ematen digu”), Kk Ab (“Txikitan alde-egin eban erritik urriñetara biximoduaren billa”), Ldi IL (“Bera etzala txikitan amaronetik aritua… biberoiakin azia zala!”), MAtx Gazt (“Txiki-txikitan egiten asitako pekatuak”), MEIG (“Aia karlos VII.a ikusi zuen ttikitan”), Mg (“Nos aztu jatzuz txikitan guraso edo eskola maisubak irakatsi eutsuzan eskaari elesiak artuta daukazanak?”), NEtx (“Utzi zazu nagusi" itz puztu ori, ta txikitan bezela, esaidazu Pelix”), Sor AUOst (“Txikitan Jaitzkibelko mendiyan zakur arrabiyatubak kosk egin ziyola”), TAg Uzt (“Lenago ere izan gindunan antxe txikitan, ez al aiz gogoratzen?”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

txikitan : J. Arrue (“Baita oreik be, kantauko deutzedaz; baidaki Leiztarrok Arantzazuko Amaren maitale jatorrak gerala... Ara neuk txikitan ikasitako kanta batzuk”), P. Iztueta ("Ume azitzeak askotan, bururatu ezin gindezken lanak ditu, batez ere txikitan”), Vill (“Eta beti gure Manexek aul-aire bat izan du: «ni ez ukitu» esaten genion txikitan“), Txill (“Egia esan, txikitan bai”), B. Iraola (“Landare zuzen eta mardula txikitan, zugaitz bikaña geroko urtetan”), J. Gorostiaga (“txikitan berak esaten eban”), M. Zarate (“Txikitan ikasiriko abesti bat kantatzen asi zan”), I. Baztarrika (“Txikitan amari entzun omen zion kanta hau”), I. Urbieta (“Jesusek oraindik gogoan du txikitan ikasitako eskola dotorea”), Saioka/6 (“Bazen mutil koskor bat, txikitan amarik gabe gelditua”), Jesusen iarraitzaile (“Zein gauza zoragarria txikitan haurtxo izatea!”), R. Saizarbitoria (“Txikitan berriz Infinitoan pentsatzen nuen gauetan”), J.A. Aduriz (“Gogoratzen ahal duk ttipitan / irakatsi nian kantua?”), X. Mendiguren B. (“Itzulinguru ederra! [Epaileari]. Bai... haurra... gustatzen zitzaizkidan autoak... txikitan!”), X. Etxaniz (“Txiki-txikitan, jaio aurretik, eta amaren sabelean nengoelarik, nire kezka eta zalantzak eduki nituen”), N. de Felipe, P. Sastre, Eskolarteko bertso, Zeleta, Latxaga, Ingurunea/3, A. Iturbe, M. Garmendia, N. Etxeberria, DNoticias, Etxeg Itzaldiak (“Zenbat aldiz, txikitan Zumaya'n ikusitako gauza eta gerrtaera aiek gogora ekarrtzean”), F. Mendizabal (“Beste jaguar-ipui bat ere ba zekien Onkak txikitan entzundakoa: ikaragarri indartsua zen jaguar batena zen”), X. Kintana (“Otsoak, etxeko egiteko gauza dira? - Hara! Txikitan hartuz gero... bai“), Gure Erria 1972 (“Baña txikitan bide ona artu dabenentzako errezago izango da gero be bide onari jarraitzea”, “Norberen borondatea ta askatasuna asten dira denboriaz esku artzen ta izan leike gurasoengandik txikitan artutako bide ona itxi ta beste bat artzean”), A. Egaña, Euzkadi 1932 (“Txikitan Gazteiz'era morroi etorriko riojatarra da berau, ta zuzena ta zintzoa izanik, gaur Gazteiz'en dan saloski-etxerik aundiyenaren jabe da bera”), J. Sudupe, X. Amuriza (“Lehenengoz oso txikitan zapaldu nuen taberna aitaren eskutik eta orduan gauza guztiak ziren gozoak, ardo honek ez dauka gusto ederra baina”), M. Gonzalez (“Eta txikitan ere ez genukeela makurtzerik izango”), X. Diaz, J. Insausti (“Nire berriemaileek suari edo tximiniari buruzko elezaharrez dituzten oroitzapen bakarrak hauek dira: txikitan esaten zietela sorginak tximinietatik sartzen zirela etxeetara, eta, antzina, esne pixka bat edo janariren bat uzten zela suaren ondoan, gauean tximiniatik sartzen ziren arbasoen arimek zerbait jan ahal izan zezaten”), J. Gomez (“Txikitan, Askatasunaren Estatua ikustera hurbiltzen nintzen naharoki”), Kk ("Guk txikitan entzuten genduzan ipuin polit batzuk Deun Martin'tzaz; baña, tamalez aztu egin yakuz geyenak, ain txikijak giñian entzun genduzanian”), ZArg 1966, Bidez 1967, J. Cillero, I. Irazabalbeitia, Ostiela! (“txikitan hatza zupatzen omen genuen [freudianoek diotenez titiburua] eta horren ordezkoa omen erretzea”), DNoticias (“Zera gaineratu zuen ere, txikitan sormena, imajinazioa aunitzez ere aberatsagoa dela heltzerakoan baino”), Euskal Margolariak (“Umezurtz gelditu zen txiki-txikitan eta haurtzaroa Elgeta, Aberasturi eta Villanueva de Valdegobían eman zuen Urduñako Jesuiten ikastetxean internaduan sartu zuten arte”), A. Iturbe, J. Cillero, O. Maiz, J.K. Igerabide.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

txikitan : HiztEn, LurE (AS).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

txikitan : HiruMila, ElhHizt (AS gisa), EuskHizt (AS gisa).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: txikitako, txikitandik, tikitatik.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tan bizialdia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

txiki sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'txikitan / txikitandik. Hitz horien erabilera oso hedatua dago, eta hala jasotzen dute hainbat hiztegi eta autorek (Mujika, Pernando Amezketarra, 6: Txikitandik omen zan biurria, geldi egoteko txarra). Ondo legoke, beraz, halakoak zerrendan agertzea'.

 - Erabakia: BAgiriak (1999-12-16/17): 'txikitan-en parean txikitandik ere gehitzea ez da beharrezko ikusi'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.