Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza txiki bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

txiki
1 adj. Ohiko tamaina, neurria, indarra edo garrantzia iristen ez duena. Anton. handi. Gizon nano edo txiki baten itxura. Ontzi txiki batean. Gorputzez txiki, baina izatez handia. Artalde txiki baten jabe zen. Nazareteko hiri txikian. Aza orritsu buru txikidun bat. Handi gaiztoak diren tokian pagatzen du txiki onak. Jaunak dauka gauza handi eta txikien kontua. Limosna txiki bat. Soldata txikia zuelako. Askotan erortzen da hutsegite txiki edo arinetan. Hizkuntza txikia dugu, lurralde txiki batekoa, alegia. Nekea, eta neke ez-txikia, dakarren lana. Lapurreta txiki bat, jolaseko gezurtxo bat. Egonaldi txikiak egiten zituen egunaz etxean. Burges txikiak.
2 adj. Dagokion heldutasuna iritsi ez duena. Barrez eta algaraz txiki eta handiak. Erregearengandik hasi eta txiki-handi guztiak. Txiki denboran (Ik. txikitan). Txikia zinenean. || Bi haur txiki zituzten. Honetan ume txikiak legez gara. Zazpi urteko neska txiki bat.
3 (Izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean). Gure literaturak ere ezagutu ditu, bere txikian, aroak, gorabeherak eta eraberritzeak.
4 iz. Edukiera-neurri zaharra, pinta laurdena balio zuena. Ik. txetxu; txikierdi. Hiru txikiko botila zazpi errealean saltzen.

Esaera zaharrak

Abadearen lapikoa, txikia baina gozoa. Ardi txikia, beti bildots. Behekoak goikoa ezkon leidi eta txikiak handia bentzu leidi asmoz eta jakitez. Gaitz txikiak nau ikaratzen eta handiak nau biguntzen.

Aztergaia: txiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-10-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(t)xipi, txiki.

Jatorrizko forma

letra (t)xipi, (t)xiki, (hizki (t)xipi, hizki (t)xiki )

Jatorrizko forma

gurutzatzen diren bi zuzenen arteko distantziarik txikien; izendatzaile komunetako txikien; multiplo komunetako txikien; trapezio baten oin txikien.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: txikitan, txiki-txiki egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

txiki-txiki egin esapidea hobeto legoke txikitu aditzaren azpisarrera gisa, txiki-ren azpisarreretan baino.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

txiki-txiki egin, txikitan.

Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

bigarren mailakotzat emango dira ttiki, ttipi, txipi.

Lexemen erregulartasuna

tx-/x-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E113]: ik. ohar luzea (1993-02)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.