Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza soslai bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

soslai
1 iz. Aurpegi edo gorputzaren itxura edo irudia alboetako batetik begiraturik. Ik. profil. Aurpegi luze haren soslai zorrotza nigana itzuli zen beste behin. Taniari begiratu nion, nire aurrean eseria, batzuetan soslaiez, bestetan aurrez aurre. || Zeru garbian elizen eta etxeen soslaiak marrazten ziren (Ik. silueta).
2 adb. Alboka, saiheska. Ik. eslai. Ilea orraztu eta bere buruari soslai begiratu zion.

Aztergaia: soslai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

soslai forma behin azaldu da, adlag. gisa erabilia (Ax); eslaian ere behin ageri da (JE Ber: "Erromanoek egin zubi zahar beregizkoaren muthurretik etxe xuriño batzu, eslaian, harrapatzera bezala badoazkio petik gora"). Ik. OEH argitaratuan eslaitu sarrera ere.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

soslai forma 4 aldiz azaldu da, iz. gisa erabilia, EB-EgAs (Saioka 8; Natur arloa, J.A. Arrieta; J. Saizar, M. Arrieta); soslaitu birritan, EB (ESB, D. Urbistondo); eslai formarik ez da agertu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

soslai : AB38 1, HiztEn-LurE; soslaitu : AB38 1, Euskalterm 1 ("erakuskari soslaitu 'muestra sesgada').

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

adlag. zen lehen ("eguzkiak saihetsetik, soslai ematen du"); iz. gisa erabiltzen da gaur ("irabazlearen soslaia"), eta, ondorioz, soslaiz forma hartu du adlag.ak. Ikus erabilerok, eta Ipar. eslai, eslaian formekiko erlazioa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz horren inguruan silueta hitza jartzea beharbada ez da oso argigarri gertatzen. Ene ustez, soslai hitza, gehienetan, adizlaguna da eta, hori adierazteko, sinonimia erabil daiteke (alboka, saiheska) edo, bestela, adibide bat (Diccionario Retana de Autoridades del Euskera eta Azkueren hiztegiak adibide bera dakarte: Zeren eguerdian gaindik behera artez, eta arratsaldean saihetsetik soslai emaiten baitu).

 - Erabakia: BAgiria (1999-09-24): 'Ez da, hala ere, kontuan hartu oharra, silueta-ren kontua lehenago ere tratatua delako'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.