Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza puntu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

puntu
1 iz. Dimentsiorik gabeko espazio gunea. Bi punturen arteko distantzia. Bi lerrok elkar ukitzen duten puntuan. Alizia ohean, jiratuta, begirada puntu batean iltzatuta.
2 iz. Marka edo seinale guztiz txikia. Puntu argitsu bat ikusten zen zeruan.
3 iz. Zenbait ezaugarri, sentipen edo emozioz mintzatuz, kantitate txikia. (Hitz elkartuetan erabiltzen da, bigarren osagai gisa). Ik. pixka bat; ukitu2 2. Heldutasun puntu bat falta zaie. Txokolate beltz-beltzak duen garratz puntua. Krisia dela eta, nabaritzen da inguruan tentsio puntu bat. Aitortuko dut amorrazio puntu bat eragin zidala haren keinuak. Listu-bide guztiak jario batean ditudala, berehala naiz gose puntu gozoan.
4 iz. Puntuazio-marka, perpausak bereizteko erabiltzen dena (.). Puntuak eta komak beharrezkoak dira ongi irakurtzeko. || i eta j letren gainean jartzen den marka.
5 iz. Eskala bateko maila berezia. Punturik gorena.
6 iz. fis., kim. Gertakariren bat jazotzen den egoera zehazten duen aldagai baten balioa. (Hitz elkartuetan erabiltzen da, bigarren osagai gisa). Izozte puntua.
7 iz. Mintzaldi, eztabaida, arrazoibide, auzi edo kideko bateko gaietako bakoitza. Eztabaidan darabiltzagun zenbait puntu garbitzeko. Dotrinaren puntu bakoitzean. Ez dira bat etorriko puntu guztietan. Hau da ukitu nahi nukeen puntua. Hiru punturen inguruan mintzatuko naiz. Langileok aldarrikatu duguna puntuz puntu onartu du epaileak.
8 iz. Joko, kirol, azterketa eta kidekoetan, parte-hartzaile bakoitzaren emaitzak mailakatzeko erabiltzen den eskalako unitate bakoitza. Ik. tanto. Lau puntuz galdu du. Huts bakoitzeko puntu bat kendu.
9 iz. Zenbait karta-jokotan, karta bakoitzari ematen zaion egiunezko balioa. Zenbait karta-jokotan puntuak zenbatzen dira.
10 iz. Musean, jokalariek jokorik ez dutenean egiten den jokaldia edo apustua. Inor ez bada hogeita hamaikara heltzen, puntua jokatzen da.
11 iz. Jertseen, galtzerdien eta kidekoen ehuna osatzen duten begizta edo korapilo txikietako bakoitza. Puntuzko galtzerdiak. Puntuzko jertsea. Puntuzko ehuna.
12 iz. Euskal bertsoetan, oinetik oinerako esaldia. Bederatzi puntuko bertsoa. Puntu luzean, hots, zortziko handiaren neurrian. Puntu motza edo zortziko txikia.
13 iz. Denbora-une mugatua eta berezia. Heriotzako puntua. Orain, puntu honetan herioak arima ateratzen balit.
14 iz. mus. Musika-notaren eskuinean jartzen den puntua, hari bere iraupen eta balioaren erdia gehitzen diona.

Aztergaia: puntu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

punttu: HiztEn, Euskalterm (eta isilunea eta punttu / isilunea punttuarekin [silencio con puntillo], punttu bikoitz [doble puntillo]).

Erdaretako formak

es (RAE): puntillo; fr (DLLF): point; en (Collins): pitch; it (S. Carbonell): punto; de (Langenscheidts): Punkt.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

punttu: ElhHizt, HiruMila; ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, EuskHizt.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

puntu, (kulatz); puntuak, (kulatzak).

Jatorrizko forma

bi punturen arteko distantzia; bi zuzenen ebaki-puntu; bihurtze puntu; ukitze puntu; zuzenki baten erdiko puntu, segmentu baten erdiko puntu; puntu bateko ukitzaile; puntu distantzikide; puntu zuzenkatu.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: puntu kardinal.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: puntua egin, puntuan ; eta adibide gisa: puntuzko ehuna.

Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

puntu forma dagokio lantaldearen ustez, eta ez punttu, gaztelaniaz bakarrik delako txikigarria.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

Adiera zehaztean, kontuan izan beharko da musikakoa ere (iz. Mus.)

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-nd-/-nt-.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Musika.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Adierak zehaztu" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  puntuz puntu esapidea sartzea eskatu du.

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: puntuginen. || 1- Bizkaieraz erabilia, oso.

 - Erabakia: BAgiria (1999-06-24):horren beharrik ez da ikusi.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-21) Bere horretan onartu dira lantaldeak proposatu dituen adibidea eta azpisarrerak, eta forma berririk ez da orain erantsiko.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): puntu 1 iz.: puntuzko ehuna. 2 iz. Mus. Eta AS gisa: puntua egin; puntuan 1 adlag.: hamaiketan puntuan etorri ziren 2 adlag. Bizk. 'lehentxeago, duela oso gutxi'; puntu kardinal

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.