Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza plangintza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

plangintza
iz. Plan baten edo egitasmo baten araberako antolaketa. Ik. planifikazio. Euskal gramatika-lanen plangintzarako beharrezko omen ditugun lehen urratsak egiteko.

Aztergaia: plangintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Cf. infra plangintza egin; planifikatu 39: G. Ansola ("Merkatu Komunaren Batzordeak uste du eztala aski nazio bakoitzaren ekonomia banaka planifikatzea"), J.A. Arana M. ("Noiz batuko ditugu banakako ahaleginak, bilakuntzak programatzeko, abesti eta partiturak bildumatzeko, [...] heziketa planifikatzeko, eta abar?"), E. Kortadi ("Giza artistak beti sentitu izan du mundua eta gizartea, bere artelana dela bide memento historiko bakoitzean murgildurik zegoenekoa, planifikatzeko premia"), M. Pagola ("ahal den zehazkien asmatu eta planifikatutako egitamuak ere gainean du Damokles-en ezpata"), J.M. Torrealdai 2 ("Baina berrikitan planifikatu eta ugaldu da itzulpena", "Era berean ikusten du, argitaletxeak programakuntza jarraitu eta planifikatuagoz lanegiten saiatzen direla gero eta gehiago"), Euskadi Obrera 1977 ("Lehenbizikoa Autonomi Estatutua da, Estatu mailako irakaskintza deszentralizatuz, hemengoa kontrolatu eta planifikatuko lukeena"), ZArg 1978 2 ("gerorako hiztegi zerrenda bat planifikaturik", "Paristik planifikatu duten ekonomiaren —eta beraz kulturarena ere— karta"), J.M. Etxebarria ("Erdi linguistiko diran plangintzak izaten dira, sarrien erabiltzen diranak, izkuntzaren aldaketa planifikatu bat lortzeko"), B. Urkizu 3 ("Nelson-ek, kasu honetan, nor bere erritmoan aritzeko moduan gauzak bakoizten saiatzearen garrantzia ikusten du, baina Andragogiak derrigorrez bere-berea duen elementu bat falta dela dio: ikasle eta irakasleen artean planifikatu eta helburuak mugatzea", "Era horretan, gauzarik garrantzitsuena zen ekintzak "planifikatzen" hasiak ginela", "Argi dago, bere zailtasun eta guzti idatzizko erabilera gutxi-asko sustatu, kontrolatu eta planifikatu litekeelako"), P. Iztueta ("Urtean zehar buruturiko ekintzak 366 izan ziren; horietatik asko izaera kulturalekoak, guztientzat irekiak eta ia beti zikloetan banatuak, gaia hobeto sailkatu eta sakontzeko helburuarekin horrela planifikatuak"), UZEI ("Estatuaren -edo beste zenbait erakunde publikoren- urteroko finantz egitaraua da; honen bidez bere urteko iharduketa finantzarioa planifikatzen bait du"), HezkSaila 1985 ("ikastetxe bakoitzak multzo horien edo beste Multzo Osagarri batzuen hedapena planifikatu dezake"), KontsumHeziketa 1986 ("Irakasleek beren asignaturak hobeto planifika zitzaten, orientaziozko material didaktikoa landu zezaten eta lan-prozesu desberdinen emaitzak ebaluatu zitzaten saiatu zen lehenengo"), Hemen 1986 ("Zuhurtasuna da bere hitz klabea: anbizioak eskuratzeko, era hotz batez gauza guztiak ondo planifikatzen ditu"), P. Sastre ("Estatuak asko eta dena planifikatuko du baina, guk aspaldidanik ezagutzen duguna hazkuntza salbajea besterik ez da"), M. Gartzia 2 ("Taldeetako kolaborazioa planifikatu eta garatu egin behar da, ez da ustekabean gertatzen eta", "Helburuak hain argi eta hain planifikatuak ez dituztenek [...] hobeto funtzionatzen dute Y teoriaz"), Lankide 1988 ("irakaskuntza mota hau integratzeko, mugatzeko eta planifikatzeko asmoz [...]"), A. Biteri ("Edukiera ekintzak planifikatzen dira, beren tenporalizazio eta organizazioa bakarrean eta taldean kontuan hartuz"), A. Lertxundi ("Batere planifikatu gabeko irakurketak izan ditut biak"), EHAA 1992 2 ("Ganbara-musikak, oso onuragarri den zenbait ohitura garatzera behartzen du horretan diharduen musikaria, hala nola artikulazio-homogenotasunera, harizko instrumentuetako arku-kolpeak planifikatzera edo haizezkoetan arnasketa planifikatzera, etab.etara"), N. Gonzalez ("Prestakuntza eredu berri honetan taldearen prestakuntza planifikatzen da"), Axelko ("inguruaren ezaguera prestatzeko eta planifikatzeko garaian"), Hitza/5 ("Bertako biztanle guztiek lantoki hartan egiten zuten lan, batzuek lehiaketarako ideiak planifikatzen eta besteek beharrezkoa zen materialea burutzen"), OroitId 1993 ("Batetik, proiektuaren zuzendaritza bildu da 9 aldiz, datu-sarrera planifikatzeko eta jarraipena egiteko [...]"), HezkSaila Batx 1994 ("gai monografikoei buruzko ikerketa sinpleak planifikatu eta burutzea"), J. Unsain ("Horretarako beharrezkoa gertatzen da pilotaren osasuna ziurtatuko duen ingurua planifikatzea"), 15 gertaera ("Ekintza haiek agintari frankistek zehatz-mehatz planifikatutakoak ziren"), KirolEntrenamendua ("entrenamenduko karga planifikatzerako orduan haurra ezin dugu heldu txikitzat hartu"), Arte modernoa ("Simón Marchánek zentzu horretan "zaharkitze planifikatuaz" hitz egin du"), J.K. Igerabide ("Juduen hondamendi planifikatuaren lehen aroan, 1933tik 1938ra, Alemaniako juduei beren eskubide guztiak ukatu zitzaizkien"), A.I. Morales 2 ("bai hizketa pribatua, berez-berezkoa, ikertzekoa, eta bai jendaurreko bertsioak, planifikatuak, azken-azkenekoak", "irakas-praktikarako, atazetan oinarritutako eskolak planifikatu eta elkarlanean eman zituzten, oinarrizko mailako euren ikasle helduen taldeetan"), ELAO 1996 ("Benetan esplikaezina da halako egoerak ez aurreikustea eta erantzukizuna duten agintarien gainbegiraketarik ez izatea, gerta daitezkeenak planifikatu eta aurreikuste aldera"); planifikatzaile 1, Bizi kalitatea ("Planifikatzaileak osasun adierazleak behar ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

planifikaketa : AB50 1; planifikakuntza : DFrec 1; planifikapen : DFrec 6, AB50 3; planifikatu : DFrec 5, AB38 5, AB50 6, HiztEn, Euskalterm 14; planifikatzaile : DFrec 1, AB50 1, Euskalterm 1; planifikatze : DFrec 4 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

plangintzatu : PMuj DVC (planificar); planifikatu : HiruMila (planificar), ElhHizt (planificar), Casve EF (planifikatü: planifier); planifikatzaile : HiruMila (planificador, ra) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'plan/plangintza. Bi izen horiek eratortzen duten aditzaren inguruan, planifikatu mailega daiteke ala plangintza egin edo horren antzeko bat erabili beharra dago?'

 - Erabakia: BAgiria (1999-04-23): 'Bigarren itzulirako uztea hobeki irizten dio batzordeak eta euskaltzainak bat etorri dira iritzi horrekin'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.