Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza penetan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

penetan
adb. Penaz, minez. Beti penetan, beti penetan, bizi naiz mundu honetan. Penetan gelditzen den familiari, doluzko agurra. Penetan omen daude aita eta ama.
Loturak

Aztergaia: penetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2005-09-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

corpuseko datuak, llabur: penatan 12 (E, Lç 2, Harb, Ax 3, O, SP, Tt, Mst, CatS) / penetan 87; ik. OEH argitaratuan penetan(izan, egon...) azpisarrera: EZ Man (Titxakabeen ohi da konsolazionea / dohakabe zenbait lagun penetan izatea", "Fabora ezazu penetan den gaxoa"), EZ Noel ("Gehiago ezin bizi / naiteke Zu galdurik; / ager zakizkit zerori, / othoi, Haurra, nonbaitik. // Hirur egunez ibilli / ziren hala penetan / Ierusalengo [...] plaza guztietan"), Ax ("Egun hetan, orduan penetan daudenek, desiratuko dute bere egunen fina, eta akhabantza"), Arg DevB ("Nor zeiteken ama hala / zakusala penetan / etzaitena berehala / partale doloretan"), Gç ("khar handian bethi ziagok / eta bethi nigarretan; / galdurik ontasun gustiak, / bethi ziagok penetan"), Mong ("Eta nihork baldin penetan bazarete ezin izanez erran ditugun belhar eta droga horiek, gidtuko zarete gure etxera behar duzuenaren izaiteko"), Mst ("Nuiz ere phenetan eta thürbürarzünetan beitzira [...]", "Phenetan izanen zira", "Praube nüzü, eta ene gaztezaruaz geroz bethi phenetan"), Dh ("Mundu huntan nekhetan eta penetan bezenbat denbora parabisuan deskantsuan eta atseginetan"), MarIl ("Aphezpiku batek, bere Diosesako desordreak ezin korreituz [...] hainitz penetan zelarik, hartu zuela xedea [...]"), Echag ("[Jesus] hogei ta amairu / urte bizitu zan / umill eta pobrea / neke ta penetan"), It Fab ("Lehoi baten atzapar / andi zorrotzetan / arratoi bat zegoan / guztizko penetan"), Hb Esk ("Yainkoak beza argiz ingura bidetan, / ez dezan nihoiz izan arima penetan"), Bordel ("Orren konserbatzekotan / gerabiltzazu penetan, / okasione orotan", "Penetan den presunak / hun luke konsolu"), Bil ("Penetan daramazkit / eguna ta gaba, / poz bat sentitu gabe"), Arr May ("Naigabe eta penetan dagoenen bat konsolatzea"), Xe ("Zeru-lurren jabea / gurutze orretan [...] zeñi etzaio jartzen / biotza penetan?"), AzpPr ("Obra onak al bada / egin bihar dia / penetan pasa gabe / eternidadia"), Ox ("Bethi penetan Xalabador / eta lagunik ez nehor"), eta Tx, Etcham, Iratz, Txill Let, BEnb NereA, Larz Iru, Larz Senper, Ardoy SFran, Lizaso in Uzt Noiz, Xa Odol, Xaramela, Herr 2000, SP Phil, Ur MarIl, AB AmaE, Ip Hil, APBB, Ill Pill, Balad, EusJok, Basarri, NEtx LBB, Monho, Etcheberry, AB AmaE; eta penatan (izan, egon, jarri...) : E ("Hanbat zuzaz amoratu geroz nuzu penatan"), Lç Erm 8, 21 ("Ezen badakigu kreatura guziak suspirioz elkharrekin daudela, eta penatan diradela oraindrano"), Harb ("Nihor penatan denean othoitza"), Ax ("Ebak ikhusi zuen sagarra, eta handik bere burua gurekin batean, penatan ibeni zuen", "Nola penatan eta trabaillutan denak, baldin gero ondoan irabazi handi bat [...] uste badu, ez paititu pena eta trabaillu hek guztiak deus sentitzen", "Zer ahal dateke bada tormenta handiagorik [...] bethiere lekhu batetan [...] penatan, geldi egoitea baiño"), FPrS ("Eri, eta penatan direnak"), O Po ("Hanbat nago penatan, / nik eztakit nolatan, / gau et' egun gor batek / naduk' arrenkuratan. // Izena du Graziana"), SP Imit ("Gaitzki kausitzen eta penatan zarenean, orduan denbora da merezimenduen biltzeko"), Tt Arima ("Iauna phenatan nuzu, urgatz nezazu, emazu arraposta enegatik"), Mst ("Gü gihauren pasionetzaz sobera arranküratzen gira, eta gaiza igaraiten diren eli batez, sobera phenatan jarten"), CatS ("Gaizki egilen korrejitzia, phenatan direnen konsolatzia"), Lç Gal 4, 19 ("Neure haurtoak, zeinez berriz ertzeko penatan bainaiz, Krist forma daiteno zuetan"), Balad ("Astelehen goizian / Santa Klairan nintzan, / bai eta gaiherditan / phena handitan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

penatan jarri 1, X. Mendiguren E. ("Badut zera bat barne-muinetan, / jartzen didana barrena penatan"); penetan (penatan 1) egon 4: Xa Odol (OEHko testuinguruetako bat), Joxe M. Lertxundi ("Zenbat alditan egoten geran / naigabez edo penetan"), J. Lasa ("Hainbateko xamurtasunez egiten zuen irrifarre non, bi gazteek, Lerouxen dendan ezer hoberik aurkitu ezaren penatan baitzeuden"), Baleike 1996 ("Orain zoriontsua naiz garai onean alde egin nuelako, eta penetan nago hogei urte lehenago ez joan izanaz"); penetan ipini 1, BerTxapel ("Esan ditenak ez nau ipini / inolaz ere penetan"); penetan izan 2: J. Errientsa ("Kontsola penetan direnak"), K. Antruejo ("Bada, ez naiz penetan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

penatan egon : DFrec 1 (J.M. Arrieta Antso Gartzeiz: "Ez ahal hago ba penatan"); penetan : DFrec 1 (Deia: "Ba datoz honera eta noski euskerarik gabe eta seguraski berea den herria uzteko penetan") // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

penetan egon : EuskHizt - EskolaHE (adibide gisa, s.u. nolatan); penetan : HiruMila, EuskHizt (adibide gisa, s.u. baltsatu), DRA (adibide gisa); penetan egon : EuskHizt (adibide gisa) // Ez ditugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta gehitu adibideak (oharreko penetan egon, penetan izan). (2021-11-23)

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan/-tan: -tan formakoa baino ugariago erabili da -etan formakoa, eta hori proposatzen da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

pena sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

egon, izan, gelditu bezalako aditzekin erabiltzen da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.