Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza pasatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

pasatu, pasa/pasatu, pasatzen
1 da/du ad. Igaro, iragan. Haren albotik pasatu zenean. Handik Frantziara pasatu zen. Ibaia pasatu behar zuen. Bide luzeak pasatzen zenituen ortutsik. Zorionean pasatu ditu gaur arteko egun guztiak. Gaua pasatu eta hurrengo goizean. || Muga joa dut, joa eta pasea ere bai. || Duela ehun urte pasatuxe. Hogei urte nituelarik pasatuxeak.
2 du ad. Pasarazi, igaroarazi; zerbait toki batetik bestera eraman. Mutikoak txanoa pasatu zuen ingurukoen artean. Eskua bekoki mindutik pasatu zuen. Liburua hartu eta orriak pasatzen hasi zen.
3 du ad. Igaro, jasan. Nolako neke-larriak pasatu zituen udaldi hartan. Herri honetan pasatu ditut hamaika pena eta lotsa. || Amodiorik gabe pasatu ezinez, nik damak maite ditut, aitortzen dut zinez.
4 da ad. Gertatu, jazo. Zer pasatu zaio horri? Horra zer pasatu den Igeldoko herrian. Ez dugu, bada, esan nahi pasatu ez denik, sekula ez dut ikusi horrelako zezenik.
[Oharra: Euskaltzaindiak, Hegoaldean eta lagunarte mailan, partizipio burutuarentzat pasa forma ere onartzen du: albotik pasa da, etab.].
Ohiko lexiak

Aztergaia: pasatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-04-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

pasa aldaera G da batez ere, eta batez ere maila apal samarreko autoreek erabilia: a) 'gertatu' adierakoak: pasa 47: G 45 (It Fab, Xe, Arrantz, EusJok, JanEd, Noe, AzpPr, PE, Aran SIgn, Bv AsL, Alz STFer, Tx B, Goñi, Iraola, Ill Testim, Uzt Sas, Anab Poli, Berron Kijote), IE 1 (Xa Odol), EB 1 (MEIG); pasatu (+ pasau) 53 ager.: B 10 (AB AmaE, Balad, SM Zirik), G 32 (Xe, EusJok, JanEd, Noe, AzpPr, PE, Ud, Tx B, Arrantz, Ag G, Uzt Noiz, Uzt Sas, Vill Jaink, And AUzta), IE-ZuAm 10 (Bordel, Lf Murtuts, Mattin, Zerb Azk, Casve SGrazi, Xa Odol), EB 1 (Arti Tobera); pasa/pasatu erabakigaitzak (+ pasarazi) 49: G 35 (Cb Eg, It Fab, Xe, AzpPr, PE, Ud, Apaol, Urruz Urz, Moc Damu, Sor Bar, Sor Gabon, Tx B, Arrantz, Iraola, EusJok, Ill Testim, Uzt, Vill Jaink, And AUzta, Berron Kijote, NEtx LBB); eta B 7 (Balad, SM Zirik), IE-ZuAm 5 (LE Prog, Gy, Mattin, Larz Senper, Casve SGrazi), EB 2 (MEIG, Arti Tobera); b) bestelako adierekin:

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'gertatu' adierakoak: pasa 14 (G 4, EB 10); pasatu (+ pasau) 15 (B 6, G 4, IE 3, EB 2); pasa/pasatu erabakigaitzak 17 (G 2, IE 2, EB 8, EgAs 5); b) beste adierekin: pasa (+ pasatxo) 467 (B 6, G 59, IE 2, EB 302, EgAs 98); pasatu (+ pasau, pasautxo, pastu, pazatu) 305 (B 21, G 15, IE 40, EB 184, EgAs 45); pasa/pasatu erabakigaitzak (+ phasa/tu) 517 (B 6, G 27, IE 32, EB 355, EgAs 97).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pasa : DFrec 178, AB38 12, AB50 17, LurE; pasadu : DFrec 1; pasatu : DFrec 99, AB38 29, AB50 142, HiztEn-LurE; pasatxo : DFrec 2; pasatze : DFrec 2, AB38 2, AB50 2, LurE; pasatzen : DFrec 2, AB38 1; pasa erazi : AB38 3.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

pasatu, pasa, pasatzen. 1 da/du ad. 'igaro': albotik pasatu da (albotik pasa da: Heg. Lgart.). 2 da ad. 'gertatu'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

hemen ere AS gisa jasotzekoa izan liteke jo eta pasatu esapidea; eta jo sarreran ikustekoa, beste zein aditzekin egiten diren jo eta x egiturako eta 'guztiz, erabat... x' adierakoak; cf. OEH s.u. jo: jo eta hautsi(an), jo eta eraitsi.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

pasatu, pasa, pasatzen, pasatuko.

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

"albotik pasa da" modukoak Heg. berriak dira; "pasatu da" bezalakoak dira hobestekoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "recorrer adierazteko: "Kaleko ostatuak pasatzen genituen banan-banan" (Manuel Lasarte). -z pasatu: "Pasatu zan gaztetasunez" (Manuel Lasarte). Non kasuan: "Joan den apirillean Goizuetan pasa giñan" (Manuel Lasarte). "Ezagun det kolorean pasa nintzala lorean" (Manuel Lasarte)" (2009-06-05)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Parentesi arteko informazioa kendu: (albotik pasa da: Heg. Lgart.). || 1- Ahozko aldaera horren aipamenik zertan egin ez dago, geure ustez.

 - [E210]:  jo eta pasatu. 1- Forma aldatu: jo eta pasa egin. 2- Kategoria gramatikala ere eman: du. 3- Adibidea ere eman: "bigarren ziklistak aurrena jo eta pasa egin zuen". 4- Kokapena aldatu: "jo" hitzaren azpisarrera gisa. || 1- Halaxe erabiltzen baita; "pasa egin" aditz-lokuzioa lexikalizaturik dago.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-07) Bere hartan utziko oraingoz lehen itzulian arautua, azpisarrerarik eta adibiderik erantsi gabe, eta informaziorik ezabatu gabe.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.