Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza oso bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

oso
1 adj. Zatirik edo osagairik falta ez zaiona; zerbait mutur batetik bestera hartzen duena. Ik. guzti. Ogi osoa jan zuen. Hautagaien zerrenda osoa. Biblia osoa euskaraz eman zuen lehena. Idazle baten obra osoa. Mundu osoa harriturik utzi duen gertakaria. Inoiz Euskal Herri osoko izan dugun hitza. Bihotz osoz maitatzen duenak. Meza osoa entzutea. || (Adizlagun gisa). Lehenbiziko ahapaldiak oso eta bete dirudi zentzuaren aldetik. Aldizkaria gero eta osoago eta ederrago dator.
2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Isiltasun osoa zegoen. Barkamen osoa. Aitortza oso batez zeure arima guztia xahu ezazu. Ez dute haiek agian erru osoa. Fededun osoa zen erlijio gaietan. Fede oso batez. Arrazoi osoa du. Arrazoi osoz. Simetria ez da osoa. Testua interpretazio oso baten premian dago. Ezaguera osoan zegoen. Eskubide osoa duzu horretarako. Euskaldun oso dei zitekeen edozeini. Gure izaera osoa biltzen eta barrentzen duen hizkuntza. Estatuak unibertsitatea zor digu, unibertsitate osoa. || (Denborazko testuinguruetan). Nik ez dut besterik pentsatu nire bizi osoan. Bizitza osorako. Urte osoa behar izan dut hori antolatzeko. || Arratsalde oso-osoa mendi gailurrera begira egon nintzen.
3 adj. Zenbakiez mintzatuz, positiboa edo negatiboa, unitatea baino zati txikiagorik ez duena. Balioek zenbaki osoak izan behar dute. Emaitzak adieraztea ere zaila izango litzateke, ez bailirateke zenbaki osoak izango.
4 adj. Esneaz mintzatuz, koipe guztia eta mantenugai guztiak dauzkana; esnekiez mintzatuz, esne osoarekin egina dena. Esne osoa eta erdigaingabetua garestiagoak dira gaingabetua baino.
5 adb. Osorik. Diruak beti oso zeuzkan, kutxan giltzatuak. Ostia denean hausten, oso da Jesus egoten parte txikienean. || Behartzen gaitu meza santua osoa entzutera. Frutak osoak dauden artean erraz kontserbatzen dira. Lau ordu osoak egiten zituen aldareko Jaunaren aurrean. Atxikitzen da egosten egun bat osoa. Zuretzat izanen naiz oso-osoa.
6 pred. Batez ere Ipar. Eritasunik, gaitzik edo zauririk gabe. Ik. osasuntsu 2. Oso direnek ez dute medikuaren beharrik. Daniel ikusi zuen oso eta osagarri onean. Handik oso ateratzeko. Oso eta bizirik daude. Oso eta sendo.
7 adj. Pertsonez mintzatuz, zintzotasun eta prestutasun handikoa. Gizon osoak zirelako, burutik oin zolarainoko gizonak.
8 adb. Maila goran, guztiz, erabat. (Dagokion adizlagun edo izenondoaren ezkerrean). Oso ederki. Ez zeuden oso lasai. Oso pozik gelditu ziren. Oso oker ez banago. Oso berandu. Oso hurrean. Oso gutxitan ikusia. Oso erraz erantzun daitekeen galdera. Ez da oso erraza irakurtzen. Haien oso adiskide zirela. Ez naiz oso ongi oroitzen. Gai horietan ez naiz oso trebea. Hitz berriak oso zailak direla. Ez zituen oso gogoko idazle berriak. Oso gureak ez diren bertso motak. Gauza bat dela herri hizkuntza eta bestea, oso bestea gero, kultura hizkuntza. Zuhaitz hau oso ezaguna da. Harroak gara euskaldunok eta ametsari oso emanak. || Oso ahuldua eta makaldua zegoen. Amarekin oso bat egina bizi zen. Oso damuturik nago. Oso lotsaturik alde egin zuen handik. || Zuzenez irabaztea oso da bidezkoa.
9 adb. (Izenondoaren eskuinean). Logelak estutxoak, baina garbiak oso. Gehiena gihar hutsa, pisua zen oso. Gauza bat da, ordea, hizkuntza jakitea, eta bestea oso, hizkuntza horren bitartez zernahi gaiez aritzea.
10 adb. (Izenondoari dagokion izenaren ezkerrean). Oso denbora luzean izan zen. Ez dute oso begi onez ikusten. Oso gizon serioa.
11 adb. (Izenaren eta izenondoaren artean). Poz oso handiaz poztu ziren izarra ikusirik. Ordu oso luzeak igaro behar izaten zituen han.
12 adb. (Aditz bati dagokiola). Josetxo oso sendatu zenean. Hara orduko ilundu du oso. Oinez etorri naiz eta, nekatu naiz oso. Banuen astakume polit bat oso maite nuena. Komeni da, oso komeni ere, hori jakin dezagun. Oso atsegin zait. Oso beldur naiz erantzun bakarra ez ote den baiezkoa izango. Eta hau oso gogoan eduki behar genukeen puntua da.
13 iz. Osotasuna, guztia. Osoa hobe da erdia baino.

Aztergaia: oso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

oso, osa-.

Jatorrizko forma

zenbaki oso, oso.

Jatorrizko forma

zatidura oso; zatiketa oso; zatiketa oso baten hondar; zenbaki oso; zenbaki osoen bikote ordenatu.

Euskaltzaindiaren Arauak

ogi osoa jan zuen; oso ederra da. / AS: osoko (batzar edo bilerez ari garela): osoko bilkura.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

osoko AS arautuari bigarren adiera erantsiz: "2 'pieza bakarrekoa': zurezko ontzi horiek osokoak dira"; AS gisa gehituz: osoan, oso-bete, oso-osoan, oso-osoko, osozko ; eta adibide gisa: (zerbait) bere osoan hartu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 1 'aras, biziki'; 2 'osasuntsu, eri ez dena'; 3 'bere osagai guztiak dituena' adierak sartzea eskatu du; AU: oso-osoan azpisarrera sartzea proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-02-26): onartu egin da. osoko hitzaren premiaz ere eztabaida; oso-osoan sartzea ez da beharrezko ikusten. AUk aztarnak bilatu eta nondik norakoak hurrengo bilerarako izango ditu.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.