Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza osasun bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

osasun
1 iz. Eritasunik gabeko egoera; izaki bizidun batek une jakin batean duen egoera fisikoa edo psikikoa. Osasun ona. Osasun gutxikoa zen. Oraino gazte eta azkar, osasun betean zelarik. Osasunean eta eritasunean (Ik. osasunean). Gorputzari osasuna emateko. Sakelaren eta osasunaren kaltean. Edari osasun-galgarriak. Gorputzeko eta arimako osasuna. Osasuna duzun artean. Geroztik ez zuen osasunik izan. Osasuna galdu. Lana, ondasunak, osasuna bera eskaini dizkio hizkuntzari eta herriari. Osasunez ongi ibiliz gero. Buruko osasuna: XXI. mendeko gaitza. Buru osasuneko erizainek sarbidea dute programa horretan. Azken finean, seme-alaben osasun mentala dago jokoan. Presoaren osasun egoerak hobera egin du, baina oraindik larri jarraitzen du. Osasun arazoak areagotu egin zitzaizkion.
2 iz. (Agur egiteko edo topa egiteko zenbait esapidetan). Agur, Gandara jauna, eta osasuna! Zatoz, edan dezagun haren osasunera. Zure osasunera! Jaunak, edan dezagun ezkongaiaren osasunerako!
3 iz. Herritarren osasuna zaintzeko antolaturiko zerbitzuen multzoa. Ik. osasungintza. Kanpo zorra ordaindu beharrak ezinezko egiten du hezkuntza eta osasuneko oinarrizko zerbitzuak berreskuratzea. Osasun publikoa ez bada horrelako egoera larriei aurre egiteko gai. Osasun ministroa. Osasun batzordeko ikuskatzailea. 14. artikulua: osasun-laguntzako gastuak.

Aztergaia: osasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: osasun-etxe .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Adibidea ere eman: "osasun sendoan".

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.