Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza orratz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

orratz
1 iz. Ziri moduko atal mehe-mehea, gehienetan altzairuzkoa, mutur batean punta zorrotza eta bestean haria sartzeko begia duena, josteko, brodatzeko edo ehuntzeko erabiltzen dena. Ik. jostorratz. Haria orratz zulotik sartu. Gizon argia eta orratza bezain zuzena.
2 iz. Orratz buruduna. Ik. iskilinba. Orratz burua bezain txikia.
3 iz. Orratz buruduna, lepoko zapiak-eta lotzeko erabiltzen dena. Ik. buru orratz. Gorbatako orratza. Urrezko orratza paparrean. Besteek ipintzen omen dituzte lepokoak, baina orratzik gabe eta guztia estaltzen ez dutela.
4 iz. Pieza mehe luzea, gehienetan metalezkoa, mutur bat puntaduna edo zorrotza duena eta hainbat erabilera dituena. Ik. haize orratz. Galtzerdiak egiteko orratzak edo galtzerdi orratzak.
5 iz. Orratz formako tresna, oso fina, punta-zorrotza eta barne-hutsa, gorputzetik likidoak xurgatzeko edo bertan sendagai eta kidekoak barneratzeko, xiringa baten muturrean jarririk erabiltzen dena. Haurrak orratzen beldur izaten dira, baina zenbaitetan gurasoek kutsatua izaten da, haiek gehiago beldurtzen dira-eta haurrari orratzarekin zizta egin behar diotenean. Orratz hipodermikoa.
6 iz. Pieza mehe eta luzea, neurgailu eta kidekoetan neurriak edo kidekoak adierazteko erabiltzen dena. Erlojuaren orratzak. Airearen presioa orratz baten bidez adierazten da barretan.
7 iz. Iparrorratza, itsasorratza. Utzi ninduen ontzia hautsi eta orratz gaberik.
8 iz. Lumez mintzatuz, hegaztiaren azalaren barnean sartzen den hodi zatia.
9 iz. Harkaitz zorrotza. Patagoniako mendi eta orratzetan.
10 iz. Hosto luze eta oso estua, pinu, izei eta kidekoek dituztenen modukoa. Pinuari kendu zaizkion adarrak beren orratz eta guzti bertan uztea da onena.

Esaera zaharrak

Orratzak baino hariak luzeago behar du izan. Orratzak mundu oro du beztitzen, eta da bera biluz gelditzen. Orratzetik hariraino behar du jakin.

Aztergaia: orratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

adar-orratz 1 (Munita); aide-orratz 1 (NEtx); aize-orratz 1 (Erk Arran) / axe-orratz 1 (Altuna); argi-orratz 1 (Ag G); buruko orratz 1 (A BGuzur) / burukorratz (Mg PAb); elektrik orratz 1 (JE Ber); gal-orratz 2 (Ibiñ Virgil); galtz'erdi orratz 2 (Barb) / kaltzerdi-orratz 1 (Ag AL); galtzatorratz 1 (SM Zirik); galtzet-orratz 1 (Arr GB); itsas-orratz 3 (SP Phil; AA III) / itxas-orratz 1 (Añ LoraS) / itxasorratz 1 (Echta Jos); izotz-orratz 1 (Mde); jostorratz 32, B-G / jost-orratz 1 (JMB ELG); kadran-orratz 1 (O Po); mari-orratz, mariorratz bana (Ox); paparreko orratz 2 (Ag Kr; Or Eus); soinu-orratz 1 (MEIG); sorgin-orratz 3 (Mde Po, Zerb Azk); tximist-orratz 1 (Munita); zuzen-orratz 1 (Gand Elorri).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ximist-orratz IE 1 eta jostorratz B 1 izan ezik, guztiak G-EB dira: disekzio-orratz 4; eguzki orratz / eguzki-orratz bana; erloju-orratz 4 / erloiu-orratz 1 / erloju orratz 1; etxe-orratz 1; haize horratz / haize orratz / haizeorratz / haizorratz bana; ipar orratz 2 / iparrorratz 4; itsasorratz 1; jostorratz 12 (B 1, G-EB); kakorratz 1; segundorratz 1; sorginorratz 1; tximistorratz 2 / ximixt-orratz 1.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

albainorratz (HiztEn); belorratz (HiztEn); burukorratz (HiztEn: "ik. buruorratz") / buruorratz (DFrec 1; HiztEn-LurE); disekzio-orratz (Euskalterm 1); erloju orratz (AB38 2) / erloju-orratz (AB38 2); gakorratz (HiztEn); galorratz (HiztEn); galtzeta-orratz (AB38 1); galtzorratz (AB38 3; HiztEn); gasolina-orratz (Euskalterm 1); gramilorratz (AB38 1); haitz-orratz (Euskalterm 1); haize-orratz (DFrec 1; Euskalterm 1; HiztEn) / haize orratz (LurE) / haizorratz (AB50 1); iparrorratz (HiztEn) / ipar orratz (DFrec 4; LurE); itsasorratz (HiztEn-LurE); jostorratz (DFrec 1; AB38 5; AB50 1; HiztEn-LurE); kateorratz (HiztEn); lemorratz (HiztEn); lore-orratz (Euskalterm 1); luma-orratz (Euskalterm 1) / lumaorratz (HiztEn: "1 Ik. kaluma; 2 Ik. erraki"); magneta-orratz (AB38 1); mariorratz (LurE; HiztEn: "ik. burduntzi); minutorratz (HiztEn) / minutu-orratz (Euskalterm 1); ordu-orratz (AB38 2; Euskalterm 1); ordulari-orratz (AB38 1); segundo-orratz (Euskalterm 1) / segundorratz (HiztEn); sorgin-orratz (HiztEn: "k. burduntzi); suge-orratz (HiztEn; Euskalterm 1); tximistorratz (HiztEn).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

2008-01-25eko erabakiaren arabera, erloju-orratza adibidea aipatuko da orratz sarreran.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orratz: ik. oharra s.u. eguzkiorratz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2008-01-25): adibide gisa jaso erloju-orratza.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.