Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=orpo sarrera bakarrean aurkitu da.

orpo

1 iz. Giza oinaren atzeko zatia, orkatilaren azpikoa. Ik. aztal. Oin muturra lurrean, orpoa, berriz, airean. Ezpata gerrian eta orpoan ezproiak. Burutik hasi eta orpoetaraino. Orpo hezurra.

2 iz. Oinetakoetan, galtzerdietan eta kidekoetan, orpoa estaltzen duen zatia. Zuloa du galtzerdiak orpoan.

3 iz. Orpoaren azpian zapata-zolari itsasten zaion pieza. Ik. takoi. Orpo luzeko, altuko zapatak.

4 iz. Zuhaitzaren enborrak sustraiekin bat egiten duen aldea. Orpotik ebaki. Arbola orpotik sortzen den kimua. Mahatsaren orpotik dator mama gozoa.

5 iz. Ateak-eta finkatzen diren euskarria. Ik. erro 6. Atea orpotik atera.

Akilesen orpo iz. Norbaiten edo zerbaiten alderdi ahula. Ik. ahulgune. Liburu mota honek, izan ere, bere Akilesen orpoa edizioaren ezaugarrietan dauka.

orpotik (-en atzizkiaren eskuinean). Norbaiten edo zerbaiten ondotik, atzetik. Aitaren orpotik segitu nuen karrika aldera. Ahoa zabaldu gabe, txabusina ilunak estaliriko bizkar haren orpotik abiatu nintzen. Denbora badoa eta gu haren orpotik, estropezuka.

orpoz ipurdi adb. Lasterka bizian. Itsumustuan, iraulka, orpoz ipurdi, ia herriraino ez da gelditu.

orpoz orpo adb. Oso hurbiletik, ondo-ondotik. Orpoz orpo jarraitu. Orpoz orpo ibiltzea bata bestearen ondoren. Bekatu horrek zigorra orpoz orpo izaten du.

Oharra: azken eguneraketa 2021-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper