Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ordain bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ordain
1 iz. Zerbaiten truke edo baliokidetzat ematen edo hartzen den gauza. Edozein langileri zor zaio bere lanaren ordaina. Nire maitasun honek falta du ordaina. Bekatuarekin egin den zorraren ordaina. Hau da nik merezi nuen ordaina? Beragatik burua hausten, jo hona eta jo horra ibili eta, hauxe da ordaina! Gaitzen bat egiten digunari ordaina bihurtzea. Kalteen ordaina eskatu. Zeren maitatzen zaituztenak maitatzen badituzue, zer ordainen begira zaudete? Zer ordain bihurtuko diot Jaunari egin dizkidan ontarte guztiengatik? Egin zenigun mesedearen ordain eta saria. Begira ordainaren aitzakian hartu ote dituzun besteren ardia, oiloa edo arrautzak.
2 iz. Baliokidea. Faksimileak ez direla sekula izango edizio kritiko onaren ordain zuzen. "Agintari" ez da "enperadore"ren ordain jatorra. Batzuetan ez da erraz izango erdal hitzen euskal ordaina asmatzea.
3 iz. Ordekoa; ordezkaria. Hara, aita santua, Jesusen ordaina. Apezpikuaren ordainari. Esneko hortzen ordainak.
4 iz. Ondorengoa. Urte baten buruko hil zen Alexandro V.a; ordaintzat eman zioten Joan XXIII.a.
5 Ordainetan. (Adizlagun gisa, -en atzizkiaren eskuinean). Orduko atseginen ordain, orain hartzen ditugun atsekabeak. Gaizkiaren ordain, ongia bihurtzea du manatzen. Zer bihurtuko dizut grazia honen ordain? Mesede apur haien ordain hartu dituen esker onak.
6 Ordez. (Adizlagun gisa, -en atzizkiaren eskuinean). Samuel juje bilakatua zen Eliren ordain. Norbaitek hartzen du, honen ordain, saritzat emana izan zaion makila zilarreztatua.

Esaera zaharrak

Begia begi ordain, hortza hortz ordain.

Aztergaia: ordain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ordainetan, ordainez, ordainezko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ordainez, ordainezko, ordainetan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "(Hizk.) 'forma baten ordaina', itzulpena; gazt. 'correspondiente'" (1993-02)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.