Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ontzi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ontzi
1 iz. Gauzaki barneduna, isurkariak eta kidekoak edukitzeko edo biltzeko erabiltzen dena; (pl.) bereziki, sukaldean erabiltzen direnak. Ontzia bete, hustu. Ontzia hautsi. Sukaldean ontziak garbitzen ari zela. Mahaiko ontzi eta tresneria guztiarekin. Ontzi kirtenduna. Lurrezko, zurezko, burdinazko, beirazko, urrezko ontziak. "Erretilua" deitzen zaion ontzi batean. Ontzia zabala dela, baina edaria urria. Ontziak, oihalak eta etxerako behar izaten diren gauza asko saltzen zituzten. Elizako ontzi sakratuak. Aspaldiko ontzi bateko irudi beltzak. Ontzi burdinaz josiak, bainuak hartzeko. Lohikeria alde guztietatik darion ontzi bat. Edateko ontzia (Ik. edalontzi). Garbiketa-ontzia besapean zeramala. Bitartekoa da hizkuntza, ez ontzia, ez du deus barruan eta zernahi izan dezake.
2 iz. Ontzi baten edukia. Ik. ontzikada. Ontzi bat ur irakin suaren gainean.
3 iz. Ur gainean higitzen den zernahi ibilgailu, bereziki txikia ez dena. Ik. belaontzi; gerraontzi; itsasontzi. Gure ontziak bi masta zituen. Ontziaren haize oihalak. Ontziaren gaina edo gainaldea. Ontziaren zola edo hondoa. Egotz ezazue sarea ontziaren eskuinaldean. Ontziko aparailua egotzi. Ameriketatik datozen ontzietan. Uholdean hondatuak izan baitziren Noeren ontzian ez ziren guztiak. Ontzira sartu zenean (Ik. ontziratu). Hamabost tonako ontzi batean. Ontziz ibili. Ontzi txiki arin batean. Nola doakigun hondora, ura hartuz, ontzia. Eta harkaitz bat jota, ontzia galdu zen. Ontziko sukaldaria. Ontzi agintaria. Ontzi lagunak.

Esaera zaharrak

Ontzia galduz gero, guztiok pilotu.

Aztergaia: ontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ikus ondoan forma-adieren banaketa zehatzagoa. Adiera nagusi biei dagokienez, OEHko datuetan, ontzi HM da, 1.886 ager. ditu hor (IEkoak 45 dira): 'gauzaki barneduna' adierako 544 eta 'itsasoko ibilgailua' adierako 1.342; untzi IE da, 639 ager. ditu hor (HMkoak 80 dira): 'gauzaki barneduna' adierako 190 eta 'itsasoko ibilgailua' adierako 449; EEBSko EBko testuetan 'gauzaki barneduna' adierakoak 265 dira: 259 ontzi formakoak eta 6 untzi formakoak; 'itsasoko ibilgailua' adierakoak 509 dira: 413 untzi formakoak eta 96 ontzi formakoak. a) 'gauzaki barneduna' adierakoak dira: OEHan on(t)zi formako 592 (B 146, G 398, IE 12, Zu 12, EB 24) eta un(t)zi formako 197 (B 3, G 4, IE 169, Zu 21); eta EEBSn on(t)zi formako 457 (B 53, G 129, IE 6, EB 259, EgAs 10) eta un(t)zi formako 31 (B 2, IE 23, EB 6); b) atzizki gisakoak dira: OEHan -on(t)zi formako 39 eta -un(t)zi formako 21; eta EEBSn -ontzi 24 (B 3, G 8, EB 11, EgAs 2), -untzi 2 (IE); c) 'itsasoan ibiltzen den zernahi ibilgailu' adierakoak dira: OEHan on(t)zi formako 1.407 (B 498, G 844, IE 5, Zu 16, EB 44) eta un(t)zi formako 558 (B 67, G 6, IE 442, Zu 7, EB 36); eta EEBSn on(t)zi formako 323 (B 64, G 143, IE 2, EB 96, EgAs 18) eta un(t)zi formako 466 (B 4, G 2, IE 47, EB 413); d) 'hegazkin' adierakoak OEHan 26 dira, ontzi formakoak eta G; eta EEBSn ontzi 5 (B 4, EB 1) eta untzi 9 (EB); e) 'arka' adierakoak dira: OEHan on(t)zi formako 11 (B 3, G 8) eta un(t)zi formako 10 (IE); eta EEBSn untzi 2 (IE). Kopuruz adierazgarriak diren konposatu batzuk: 'itsasoko ibilgailua' adierakoetan, OEH: ontziburu, ontzigizon, egalontzi, egaontzi, itsasontzi, lurrinontzi, ontzidi, ontziratu eta hauen aldaerak; eta EEBS: arrantzuntzi, baleuntzi, itsasontzi, lurrinontzi, petroliontzi, untzigintza eta hauen aldaerak; 'gauzaki barneduna' adierakoetan, OEH: argiontzi, edalontzi, edontzi, hautsontzi, kafeontzi, lore-ontzi, lurrontzi, urontzi eta hauen aldaerak; eta EEBS: argiontzi, ed(al)ontzi, hautsontzi, lorontzi eta hauen aldaerak. Ik. halaber -ontzi atzizki gisakoa dutenak (cf. hitzontzi).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ontzi; untzi, ontzi.

Jatorrizko forma

aireontzi; argiontzi, kriseilu, lanpa; edalontzi, baso; inarrontzi; lanpa, argiontzi; loreontzi; tintontzi; ureztontzi // arrainontzi; bidai-ontzi, bidai-untzi; yate, laket ontzi, laket untzi; zama-untzi, zama-ontzi; zubi (ontzi baten).

Jatorrizko forma

euritakontzi; postontzi.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 (sukaldekoa). 2 (ur gainekoa).

Lantaldearen irizpideak
Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

azken aldiotan egin izan den bereizketa (tradizioko oinarririk gabea dela jakin arren) mantentzearen aldeko dira lau batzordekide, eta bereizketarik ez egitearen aldeko bat; baina:

Quorum hobea izatean erabakitzeko utzia

quorum hobea behar da erabaki ahal izateko (Ibon, Miren, Piarres eta Txomin falta dira).

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa jasoz: ontzi-aldaketa .

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "ontzi/untzi banaketak jadanik erro oso luzeak ditu, Azkuek berak mendearen hasieran bultzatu baitzuen. Bestalde, untzi 'barku' esanguran, iparraldeaz landa, Bizkaiko portu batzutan ere erabiltzen da. Bereizketa egiteko itsasontzi erabiltzea ez da beti egoki, batzu ibaietan zehar besterik ez baitabiltza, Mississippikoak, adibidez. / Bestalde, nahasketak sor daitezke (cfr. arrainontzi / arrainuntzi)" (1993-01-18)

 - [E109]: "[ontzi/untzi] Beti ontzi" (1993-02)

 - [K201]: "Forma bakarraren aldekoa naiz ni: ontzizain, espaziontzi, itsasontzi e.a" (1996-08-20)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): ik. eztabaida-erabakiak s.u. gerraontzi (eta s.u. golko). // Elkartuen bigarren osagaiaren idazkeraz, ik. supra harri (BAgiria 2000-03-30/31).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.