Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza neke bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

neke
1 iz. Gehiegizko lanak edo jardunak eragiten duen ahultasuna; horren ondoriozko egoera. Ik. unadura. Bideko nekeak ahuldurik. Laborantzako nekea jasaten dutenak. Nekeak eragin dion loalditik iratzarri orduko. Lanaldian atseden, nekean aringarri, malkoetan pozgarri.
2 iz. Lan, jardun edo ahalegin neketsua. Geure nekez eta izerdiz irabaziak. Neke handiz arnasa hartuz. Neke askoren semea izan da liburu hau. Batzuentzat neke handia da Jaunaren aginteak gordetzea. Hizkuntza errazago eta neke gutxiagorekin ikas dadin. Burutu duen lanaren nekea zenbaterainokoa den, eskarmenturik duenak badaki. Euskaldunik gehienok nekerik gabe irakur ditzakegun liburuak. Beste batzuek adinbat neke eraman zuen hark lan hura egiten. Bertso berri batzuk euskaraz jartzea, gustua dut neke hau niregan hartzea. Oraingo neke-lanak ezer gutxi dira gero guregan azalduko den aintzaren aldean.
3 iz. Egoera gogor edo mingarri baten ondoriozko oinaze edo ezinegona. Munduko neke eta oinazeak. Maitasunak dakartzan neke eta atseginak, amets eta etsipenak. Bere gaitzaren neke gogorrak eramateko. Harritzekoa da zenbat eta nolako nekeak hartzen dituzten beren gain milaka gizonek, abertzaletasunak eraginik. Orain neke pixka bat harturik, betiko atsedena iristen dute. Jesu Kristok guregatik igaro zituen neke-oinazeak. Eman zizkizun neke eta nahigabe handiak. Amaigabeko neke-minak.
4 adj. Neketsua, nekeza. Biziki bide luzea eta nekea badela oraino egiteko, bake sano eta iraunkor bati buruz.
5 iz. fis. Material bat, karga ziklikoen eraginez, deformatzea edo haustea. Saiakuntzak nekeaz pitzatutako CT probetak erabiliz egin ziren.

Esaera zaharrak

Haurrak hazi, nekeak hasi. Neke gaberik ez da bizitzerik. Ororen gogara egitea da gauza nekea.

Aztergaia: neke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

neke, neka-.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: neke izan. da/du ad.: neke da beleaz aztore egitea; ez zaigu neke horrelakoak ulertzea; neke du hizkuntza ilun batek hizkuntza argi bati gogor egitea; neke izan duzu euskaraz ikastea?

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: nekearen nekez, neke-sari, neketan, nekezko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

neke izan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  neke sarreran neke-neke eginik eranstea eskatu du, adlag. gisa.

 - Erabakia: BAgiria (1998-11-27): ez da onartu. Bigarren itzulirako.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.