Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza mundu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

mundu
1 iz. Diren gauza guztien multzoa. Ik. unibertso. Mundua mundu zen baino lehen. Munduaren azkena hurbil ez badago. Mundu ikuskera. || Atseginagoa zen Lizardiren mundu geldia gaurko gozogabe hau baino.
2 iz. Diren gauza guztiek osatzen duten multzoan, nolabait mugatua dagoen zatia. Ideien mundua. Zentzuaren mundutik hotsen mundura.
3 iz. Bizi garen planeta. Ik. lur. Mundua Elkanok inguratu zuen. Europan eta mundu guztian. Munduan barrena ibiltzeko. Bizi garen oraingo mundu honetan. Mundu guztiko langileak. Munduan diren euskal hiztegi guztiak. Bakarrik munduan. Mundu-mapa. Ebanjelioa mundu bazter guztietara eramateko.
4 iz. Lurrarekin erkatzen den argizagia. Jendeztaturik daudekeen beste munduak.
5 iz. Lurrean bizi diren gizakien multzoa. Ik. gizadi; gizateria. Munduaren salbatzailea. Munduaren begietan. Munduak azkenaldi honetan daraman lasterra. Badira oraino mundua alda dezaketela sinesten duten burugabe zenbait. || Mundu osoa harriturik utzi duen gertakaria. Mundu guztiak dakienez. Euskal Herri guztian mundu guztiak erabiltzen dituen hitzak.
6 iz. Erlijioaren ikuspegitik, gizarteko bizitza, atseginen eta handikerien lekutzat hartua. Mundua da arimaren hiru etsaietako bat. Mundu galgarri honetan. Mundutik urrun bizi. Munduaz konturik egin gabe, Jainkoaren borondateari begiratuz. Gogo guztiaz sarturik munduan eta bere galbide beldurgarrienetan.
7 iz. Nolabaiteko ezaugarriak dituen gizarte zatia. Ik. lehen mundu; bigarren mundu; hirugarren mundu. Hemen bi mundu daudela: erdal mundua eta euskal mundua. Ez du, ordea, inork bere mundua, giroa eta sorteguna hautatzen. Lanbide heziketan, ikasleak lan mundura erabat bideratuta daude hasieratik. Talde horretako kideak oso gazte hasi ziren musikaren munduan.

Esaera zaharrak

Mundu honek dirudi itsasoa, igerika ez dakiena hondarrera doa. Orratzak mundu oro du beztitzen, eta da bera biluz gelditzen.

Aztergaia: mundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa jasoz: munduz mundu ; eta adibide gisa eskainiz mundu oinarri duten esapide ugarietatik bakar batzuk, erakusgarri gisa (eta gainerakoak libretzat-edo emanez): beste mundua; lehen / bigarren / hirugarren mundua; mundu-ikuskera, mundu-mapa; munduan / mundura sartu; mundura jaio / sortu, mundutik joan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: beste mundu 2. Irudizkoa (Irud.) erabilera-marka eman. || 1- Maiztasun handikoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): Bere horretan onartu dira lantaldeak proposatuak: «mundu iz.: beste mundua; lehen (eta bigarren, hirugarren) mundua; mundu-ikuskera; mundu-mapa; munduan (edo mundura) sartu; mundura jaio (edo sortu); mundutik joan 'hil'. / eta azpisarrera gisa: «munduz mundu: banoa munduz mundu»

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.