Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza luze bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

luze
1 adj. Buru batetik bestera hedadura handia edo ohikoa baino handiagoa duena; luzera gainerako dimentsioak baino aski handiagoa duena. Anton. labur. Kale luzea. Soineko luzeak. Haga luze batetik dilindan. Hitz andana luzea. Bide luzea egin duelako. Gizon sudur-luzea. Eskutitz luzea. Hik mingaina luzea, baina diru gutxi. Zerrenda luzeegia. Luze samarra (Ik. luzexko).
2 adj. (Luzera adierazteko, artikulurik eta kasu markarik gabe, zenbaki eta luzera-neurri baten eskuinean). Ehun metro luze eta hogeita hamar metro zabal den eremu bat. Hamabi kana luze, gerria hamar lodi. || Bost milimetro luzeko ileak.
3 adj. Pertsonez edo behetik gora hedatzen diren gauzez mintzatuz, garaia, altua. Gizon luzea eta lerdena zen. Pago luze, lodi eta mardoa. Fabriketako tximinia luze horietako bat.
4 adj. Hasieratik bukaera arte iraupen handia duena. Barau luzeak. Ez du salaketa luzeetan aritu beharrik izan. Aipagarriak dira egilearen kemena eta arnasa luzea. Epe luzeagoa behar duela. Lan gaitz eta luzea. Horrela bizi izan ziren denbora luzean (Ik. luzaro; luzaz). Ez du denbora luzean iraungo.
5 adj. (Denbora-bitarte edo distantzia jakin baten luzetasuna azpimarratzeko). Espetxean egon nintzen sei urte luzez. Hamarkada luzeetan zehar hedatu zen gerra. 1373an Aiarako forua idatzi zen eta mende luze batean zehar indarrean izan zen. Sei ordu luzeren ondoren. Arratsaldean ere lana egin beharko zuten kilometro luzeetako soroan. Babesik gabeko kilometro luzeak.
6 (Adizlagun gisa). Ik. luzaro; luzaz. Luze iraun zuen setioak. Luze bezain zabal, bidearen gainean etzaten da, begiak hetsirik, alegia hila. Lanean hasitakoan luze joaten da astea. Egunero etxeraino joatea oso luze egiten zitzaion.
7 (Izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean). Ik. luzetasun; luzera. Barka, mesedez, aipamenaren luzea. Bidearen luzeak akituta.
8 iz. Aurrez aurre jartzen diren bi talderen artean jokatzen den pilota-jokoa. Ik. laxo 2. Luzean jokatu. Luzeko jokoa.
9 iz. Uretako kiroletan, joan-etorriko ibilbide bat banatzen den zati zuzenetako bakoitza. Azken luzeko lehen metroetan aldea pixka bat handitu zuen. Traineru bizkaitarrak azken luze ikusgarria egin du. Gura beste luze egin ditzake igerilekuan.

Esaera zaharrak

Aharrausi luzea, loa edo gosea. Azeri zaharrak aila luze, bera legezkoak besteak uste. Behiaren erroa jetziago, luzeago. Betiko itoginak harria zulatu, eta aldi luzeak guztia ahaztu. Gure katuak buztana luze, bera bezala besteak uste. Lagunaren behiak erroa luze. Orratzak baino hariak luzeago behar du izan.

Aztergaia: luze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-10-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

luze, luza-.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: luze-labur iz., luze-zabal iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: luzean, luze iritzi, luzetara .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

luze-labur, luze-zabal.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  luze-zabal 1- Adibidea ere eman: "luze-zabalean handiagoa duzu mahai hau, hura baino". || 1- Erabilera-kontestuak argitu egiten du adibideak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, eta H1.1 lantaldeak osatuko ditu adibideak eta bestelakoak.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.