1 emaitza lilura bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau86 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1992-07-23 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:08 |
-ll-.
- [E202]: Iradokizun ez baina gogoeta huts den kontu bat aipatuko dut orain, azkenik, hausnarketarako eta galdera ikurren artean. Badakit lilura forma hobetsi dela batasunerako eta horrela idazten dela jeneralean gaur egun, baina ez ote egokiago lillura idaztea, ez noski kontestuak eragindako sabaikaritzea aditzera emateko, gisa horretan lexikalizaturiko forma adierazkorra delako baizik? ; (Pixka bezalaxe, hain zuzen). Normalean /lilura/ esaten bada (Lhandek ere li~lura idazten du; ikus, adierazkortasun kontu horretaz, Mitxelena SHLV I, 58. or, eta M.L. Onederra, Euskal fonologia palatalizazioa, EHU, l990, 63. or. , 12. oh., eta 197. or.), horrek adieraziko luke forma hori horrela lexikalizatu dela (ikus, halaz guztiz, zub. luluratu). OEHrako bildurio corpusean ikusiko da agian zenbateraino lexikalizatu den forma adierazkorra eta noiz eta non idazten den liluratu, lilluratu edo llilluratu. Dena den, nire susmoak zuzenak badira, sarrera bera ez bazaio lillura formari eskaintzen, honako ohar hau jarri beharko litzateke gutxienez, beharbada, lilura hitzaren ondoan [batez ere adierazkorra lillura]. (1993-02-09)
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.