Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza lehor bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lehor
1 adj. Urik ez duena, bustirik ez dagoena. Ik. idor; siku. Anton. busti2 1. Arropa lehorrak. Itsasoaren erdian bide lehorra agertu zen. Haize lehorra.
2 adj. Ibaiez eta kidekoez mintzatuz, urik ez daramana. Ibai lehor zahar baten ondotik.
3 adj. Berezkoa duen hezetasuna edo zukua galdu duena edo kendu zaiona. Ogi lehorra. Bakailao lehor pusketa bat bota zidaten. Mahats eta piku lehorrak.
4 adj. Landareez eta kidekoez mintzatuz, iharra. Lasto bustia eta lasto lehorra. Aziendari eman behar zaio bazka ona eta lehorra. Txori bat zegoen zuhaitz lehor baten adar biluzian.
5 adj. Euri gutxi egiten duena. Abendu lehorra. Eskualde lehor eta epela. Mexiko Berriko lurralde zabal lehorrak. Klima lehorra.
6 adj. Pertsonez mintzatuz, gozotasunik, maitasunik erakusten ez duena. Ik. zakar2. Azalez bakarrik baitzen Orixe lehorra, hotza eta zekena.
7 adj. Testuez, hitzez eta kidekoez mintzatuz, apaingarririk ez duena. Ez kondaira hotza eta lehorra, bizia eta umoa baizik. Olabideren itzulpenean ez dira behar bezain urriak pasarte gogor eta lehorrak.
8 adj. Hotsez, kolpeez eta kidekoez mintzatuz, laburra eta durundirik gabea. Eta, danba!, eztanda lehor bat entzun dut. Eztul lehor baten ondoren jarraitu zuen Marco Fidanzak.
9 adj. Edari alkoholdunez mintzatuz, gozoa ez dena. Ardo zuri lehorra.
10 iz. Itsasoak estaltzen ez duen Lurraren zatia, lurra (itsaso-ren aurrez aurre). Bil bitez zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra. Itsasoan bezala lehorrean. Lehorraren bistara etortzean. Lehorrera heltzen den ontzia (Ik. lehorreratu). Lehorrean gelditzen diren marinelak.
11 adb. Gozotasunik edo maitasunik erakutsi gabe. Zer dagizu hemen?, galdegin zion lehor. Ixo!, bota zion, lehor, Beirek. Lehor erantzun zion oraingoan.

Aztergaia: lehor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

[(h)ur-lehorreko].

Euskaltzaindiaren Arauak

izond. eta iz.: itsasoz eta lehorrez. / AS: lehor-haize.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lehorreko, lehorrez .

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. / izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Beste adibide bat erantsi: "goazen lehorrera, euria da eta". || 1- Izen gisa duen erabilera-kontestua argitu egiten du adibide berri horrek.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak jasoz, bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia (H1.1 lantaldeak eskainiko ditu adibideak eta beste azalpenak).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.