Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza lagundu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lagundu, lagun/lagundu, laguntzen
1 du/dio ad. Norbaitekin batera norabait joan; norbaiten aldean hari laguntza emanez egon. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Ik. lagun egin. Etxera lagunduko dizut. Bere semeari laguntzen etorri zen. Sartu zen hirian oste handi batek laguntzen ziola. || Hiru urtez lagundu zion, eta neskak ezkontza aipatu zionean, bertan behera laga zuen. Neska laguntzen ibiltzen direnak. || Atsekabean laguntzen dizut, Nekane.
2 du/dio ad. Norbaitekin zerbaitetan aritu; jardunaren zati edo pisu nagusia bestearen gain dagoelarik, laguntza eman. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Garbitasuna gordetzen laguntzen digun gauza. Lagun iezadazu larrialdi honetan. Lanean lagundu zion. Bazkaria prestatzen laguntzen dio. Zuhaitzak beti laguntzen dio gizonari. Elkarri laguntzeko. || Meza ematen lagundu dio. Meza laguntzeko era.
3 du/dio ad. Norbaiten beharrak edo premiak betetzeko zerbait egin. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Behartsuei laguntzen die.
4 du/dio ad. mus. Akonpainatu. 20:30ean, Iñar Sastreren eskutik, pianoaz lagunduriko entzunaldia.
[Oharra: Iparraldean, etxera lagunduko zaitut; lanean lagundu zuen esaten da eta Hegoaldean, etxera lagunduko dizut; lanean lagundu zion ].
Ohiko lexiak

Aztergaia: lagundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lagundu, lagun(du), laguntzen. du (Ipar.) eta dio (Heg.) ad. 1 'lagun egin'. 2 'laguntza eman'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lagundu, lagun(du), laguntzen (cf. EArauak, 148-149: "aditzoinaren forma (...) lagun nahiz lagundu (baina ez *lagunt)").

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du/dio, biak, maila berean onartzekoak dira, 'lagun egin' / 'laguntza eskaini' adiera bietan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.