Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza lagun bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lagun
1 iz. Norbaitentzat, berarekin jolasean, lanean edo kidekoetan aritzen den pertsona. Ik. kide. Adiskideak, batez ere politika arloan, ez dira lagun nahitaez. Eskola-lagunak izan ziren. Bideko laguna. Horra zure laguna dantzarako. Lagun ona, gaiztoa. Lagun artean (Ik. lagunarte). Antzezlanak txikitako lagun-talde bat du protagonista. Batzorde lagunekin batera. Bere hizketa-lagunarekin. San Maurizio eta haren lagun martiriak. || Atsekabea da ene laguna.
2 (Izenondo gisa). Xalbadorri bertsolari lagun batek esan zionez.
3 (Multzo bateko kide bezala). Ardia bere lagunei azkentzen zaienean. Oinetako bat eta bere laguna. Elkarteko lagunen artean. Bertako hizkuntzaz bakarrik mintzatzen direnak ez dira 41.155 lagun baizik. Abiatu ginen, beraz, Kanbotik zazpi lagun, hiru gizon eta lau andre. Beribilean zihoazen lau lagunak hilak gertatu ziren. Han lehertu izan balitz, bostehun lagun akabatuko zituen gutxienez. Euskal Herriko hainbat txokotatik hurbildutako lagun andana bildu zen Tolosako plazan. || Ipuin lagunak, nahiz abere mutuak nahiz hala-holako gizon-emakumeak, bizirik daude egilearen irudimenean. Esateko, ez da liburuan lagun bat baizik nabari: Lekeitio.

Esaera zaharrak

Erakuts iezazkidak heure lagunak, nik gero hiri heure atunak. Ezezagunik ez har lagunik. Lagunaren behiak erroa luze. Lagun elekari, bideko zamari.

Aztergaia: lagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: lagun egin: etxeraino lagun egin diot adiskideari, lagun eraman, lagun hartu, lagun hurko, lagun izan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lagun handi, lagun min, lagun zahar .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

lagun izan, lagun eraman, lagun hartu, lagun egin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Adierak zehaztu. Ez adiskide. 'Pertsona' edo" (1993-02)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.