Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza kontu bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

kontu1
1 iz. Kopuru bat zenbatzea edo mugatzea. Irabazien eta galeren kontua. Kontu zehatza. Hutsen kontua laster egingo dut. Silaben kontua izan da neurkeraren muina. Gramatika alorrean ilunpetan dauden auzien kontua ezin konta ahalakoa litzateke. Dendetan erdarara jotzen da askotan kontuetan. Hizkuntza horiek bi zirela, gutxieneko kontuan. Neure Jainkoa, zure egunak konturik gabeak dira eta zure urteek ez dute akabantzarik. Bere bekatuen neurria bete arte, kontua konplitu arte.
2 iz. Irabazien edo xahutzeen zenbatekoa dakarren agiria; zenbateko hori bera. Jauna, bost erreal da berorren kontua. Hileko gastuen kontua. Kontu-ikuskaria.
3 iz. Banku kontua. Ik. kontu korronte. Kontu bat ireki.
4 iz. inform. Ordenagailu, webgune edo aplikazio batean sartzeko sistema, erabiltzaile izena eta pasahitza eskatzen dituena. Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Twitter kontua ireki du. Erabiltzaileak behin kontuan sartzea nahikoa du aplikazio guztiak atzitu ahal izateko.
5 iz. Arreta, ardura, arta. Gurasoen kontu onari ongi erantzunik. Kontu hobea dute gariaz. Gauza guztien kontua duena. Kontu eta arreta handiarekin hilduratu behar da grina nagusia. Kontu handia ipini behar dugu horretan. Elizkizunetan laguntzeko eta behartsuen kontua edukitzeko.
6 iz. Arazoa, auzia, egitekoa. Hori da kontua. Hori beste kontu bat da. Hori ez da nire kontua. Gure kontuak zuzentzeko ordua heldu da. Zeharo bat gatoz kontu horretan. Ez dela txantxetako kontua. Aspaldiko kontuak. Adin kontua da hori. Sorgin kontua dirudi. Kontuak egiteko orduan izaten dira kontuak. || Elkarrekin betiko kontuak esaten.
7 iz. Ipuina. Munduko alferrikako esamesak, gezurrezko ipuin edo kontuak.
8 Zaintzen, zaintza lanetan. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, adizlagun balioko hitz elkartuak osatuz). Behi kontu jartzen ninduten askotan. Amona falta zenean, ordea, eguarte gehiena haur kontu galdu behar nik.
9 interj. Kontuz. Eta kontu, ez duzu esan behar nor izan duzun lagun bekatuan. Kontu, kontu, ate zahar hori puskatu gabe. Kontu, gero!
Ohiko lexiak
kontu2, kontu, kontzen
dio ad. naf. Eutsi. (nor osagarririk gabe). Ik. oratu1. Beheko txirrina jo ondotik, esperoan gelditu nintzen, ateari kontzen niola. Besotik kontu zidan.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.