Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza konpas bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

konpas
1 iz. Arkuak edo zirkunferentziak marrazteko eta neurriak hartzeko erabiltzen den tresna. Bi hanken gainean konpas bat bezala mugitu, eta ate nagusira begira geratu da.
2 iz. mus. Denboraren neurria. Ik. neurri 7. Lau-lauko konpasa. Hiru-lauko konpasa.

Aztergaia: konpas

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau81
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: konpas Compás; ritmo. Echag (“Konpasa artubaz umore onez / alegratzeko erriya, / soñuba dute guztiz ederra / beren artean jarriya”), It Fab (“Ire kabriolak / ozt-ozta txirolak / oi dizkik segitzen / ta konpasa artzen”), Izt C (“[Zergatik] soñu askok konpas jakiñak dituzten bezala, aek diraden zati askotakoak, eta konpas desberdiñak dituztenak”), Garit Usand (“Besua goratuaz ta neurkia (konpasa) eramanaz”), Lek SClar (“Bertso bakoitzak iru oin ditu; iru konpas”, “Ez lau zatitako konpasean, zortziko-konpasean baizik”), LMuj BideG (“Baso baztergabean zutitzen diran oinkadok konpas mikatz bat ebakitzen dute”), Lizaso in Uzt Noiz (“Eziñ omen du jarraitu / soñu-konpasian”), Tx in Imaz Auspoa (“Kanpuan ibilliyak / badu milla gastu, / ez baldin bazabiltza / konpasian justu”); neurki (Urt IV 159). Compás. Garit Usand (“Besua goratuaz ta neurkia [konpasa] eramanaz”), eres-neurki Compás musical. Garit Usand (“1913 garren urteko Iraillaren 20 garrenian asi zan [...] lenengo eresneurkiak betetzen, ta Lotzazillaren 20 garrenian amaituta arkitzen zan Las golondrinas-en erestitza”), eres-neurri Compás musical. EEs 1912 (“Zati biyak neurri berdin-berdiñian ereslari gutxiyek neurtzen dituzte; eres-neurri geienetan lenengo zatiya ta bigarrena eztira berdiñak irtetzen”) eta (Compás de) compasillo. LzM EEs 1912 (“Neurketa-eredurako artzen dan eres-neurriya laukua (compasillo) da eta laukua deitzen diyot eres-neurri ontan lau beltz sartzen diralako"), eres-neurri biko, hiruko, lauko LzM EEs 1912 (“[Compás edo eres-neurri] bikuan (binario) bi beltz sartzen dira”), LzM EEs 1912 (“Neurketa-eredurako artzen dan eres-neurriya laukua [compasillo] da, eta laukua deitzen diyot eres-neurri ontan lau beltz sartzen diralako; bikuan [binario] bi beltz sartzen dira. Lau ordez irukuan [tres por cuatro] iru beltz sartzen dira”); musika-neurri Compás Erkiag Arran (“Zortziko, orripeko ta arin-ariña, 5/8, 3/4 eta 2/4 musika-neurriz, urrenik urren”), neurri Ritmo, compás. Izt C (“Soñu anziñako oek, zortzikoak bezala neurri batekoak ez diralako”), RIEV 1911 y LzM EEs 1912 (“5/8 deritzaion neurria”), LzM EEs 1912 (“Zortziko-neurriyan abestutzen dira”), Ag EEs 1917 (“Atabal otsaren neurrietan”), Laux BBa (“Itxarorik ez urrun jaurti, / billau bixitza onen neurri”), Or Eus (“Bide erdirako urbildu zaie / ontzi betean Getari, / indarraldia larritxoa ta, / eutsiz doa neurriari”), Lf in Casve SGrazi (“Neurriaren markatzeko arizale bakotxak kana edo makila bat badu eskuan”), MEIG (“Ez al diozue inoiz entzun Yehudi Menuhin-i Sarasateren "Euskal kapritxoa"? Garbi dago ez dela gurea ematen dion neurria”); puntu Izt D (“Kuarrentako erregelak ditu 18 zatitan, 213 puntu [= 'compás']”, “Erregela zarrak ditu 18 zatitan 208 puntu”, Tiempo de un compás; paso de baile. Lh ("Ponduak ontsa emaiten ditu, il marque bien le rythme"), Izt D (“Zortziko onen azkenengo lau puntuetan deia”), Otag EE 1884b (“Modu aundiarekin dantzatzen, denbora berean [...] diozkatelarik kantatzen ongietorriren koplak, soñuari puntuak artuaz”), Elzb PAd (“Bere makhila gorri letoindun ederra eskuan, zein ederki pikatzen zituen dantza zahar eta eder hortako pontu guziak”), Mok (“Danborrarekin puntuak zeatz neurtuz”), Or Eus (“Oiñak beti batean, ziztu gogorrean, / puntu askoz darama danboliña atzean. ‘Compases’"), Or QA (“Iztueta zaldibiarra, zigor-maisu, puntuak ematen”), Casve SGrazi (“Haiñ zalhe zirenaz gaiñen, / ikhusi behar dizügü; / nik ere zütarik landa / plazer nüke eman bi phüntü”), eskuera "Compás en la música" Lar.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

konpas Lek (“musikaren indarra ritmo-kontuan oso gogoan euki bearreko gauza bait da –musika, musikaren konpasa, naiz-ta bere izaeraz, musikaren kunpasa ta bertsoaren ritmoa, beti-beti ta oso-oso alkarrekin ados ez ibilli”, “Nolanai dala, zenbait kantaen ritmoa, asko aberastu izan da musikaren indarrez, musikaren ritmoaren konpasaren indarrez”), HezkSaila 1985 (“Musikaren konpasak amaitzean, bira-laurdena biratuko dute berriro eta horrela aurrez-aurreko posizioan geldituko dira berriro”, “Aurreko bi urratsak errepikatu, harik eta irudi honi dagokion musika amaitu arte, baina lehenago lagunari esku eman, honek azken konpasetan arinki biratuz bira oso bat emanaz erantzun dezan”), X. Gereño (“Lehen dantzaldiaren azken konpasak ziren bikotea hurbiletik iragan zenean”), P. Zabaleta (“Konpasa jotzen dakite / jotzen / tronpeta / eta sasofoi / bateria / edozein gauza / larrua ere / edozer gauza”), L. Fernandez (“Hiru zifra ipintzen da eta gainean kalderoia eta konpas bakoitzean ipintzen da, konpas nagusia aldatzen ez delako”, “Sexquinta izeneko proportzioa, konpaseko bost minimakoa da”, “Horregatik lau-lauko konpasa baino erabiliagoa da”, “Era hau airosoa da konpasa zerbait azkarturik”), P. Aristi (“Lehen zatiak bost bemoletako hamasei konpas dauzka”), H. Cano (“Musika lehen konpasean sar dadin saiatu behar dute beti”), Musika (“Oraingoz ez dio inportik tempoa, konpasa etab. zer diren ulertzen ez badute”, “Horrela bada, hasierakoak ahalik eta bizien burutu ondoren oihartzun moduko irakurketari ekingo diogu, konpasez konpas”, “Irakasleak estudioaren datu teknikoak emango ditu: Tempoa: Andante. / Konpasa: 2/4. / Erritmo irudiak: beltza eta beltzaren isilunea. / Notak: do, re, mi, sol”, “Konpasa: 2/4. / Erritmo irudiak: beltza eta zuria. / Notak: do, re, mi, sol”, “Konpasiloko konpasean dator idatzia”, “Bigarren, laugarren eta zazpigarren konpasetan r fonema kantatuko dugu”, “Bosgarren eta seigarren konpasetan glissando bat dago”, “Estudioaren airea eta idatzia dagoen konpasa galdetuko dugu”, “Konpas bakoitzean dauden pultsazioak zenbatuko ditugu, dena ondo idatzita dagoela egiaztatu nahi izango bagenu bezala”, “Datu teknikoak aipatuko ditugu: / Tempoa: = 69 / Konpasa: 4/4. / Erritmo irudiak: kortxea, zuria, beltza eta beltzaren isilunea. / Tinbrea: besoak eta putz egitea”, “Konpas guztietako pultsazioak zenbatuko ditugu”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

konpas: HiztEn (eta konpas bitar, bi-biko konpas, bi-lauko konpas, lau-lauko konpas, konpas hirutar, hiru-lauko konpas, sei-zortziko konpas, bederatzi-zortziko konpas), LurE (eta konpas bitar, lauko konpas, konpas hirutar), Euskalterm (eta sei-zortziko konpas, bi-biko konpas, bost-zortziko konpas, lau-lauko konpas, bi-laukokonpas, hiru-lauko konpas, konpas hirutar, konpas lautar, konpas bitar...).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

konpas: Elhuyar (eta biko konpas), EuskHizt, EskolaHE; neurri: HiruMila (lauko neurria, bi per lauko neurria, bost per zortzi[ko neurria], sei per zortzi).

Erdaretako formak

es (RAE): compás; fr (DLLF): mesure (eta mesure binaire, mesure à trois temps); en (Collins): measure, time, 2/4 time; it (S. Carbonell): misura binaria, ternaria, tempo binario, ternario; de (Langenscheidts): Takt, Rhythmus, Tempo.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Adiera zehaztean, kontuan izan beharko da musikakoa ere, eta neurri sinonimoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Musika.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lau-lauko konpasa; hiru-lauko konpasa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: konpas 1 iz. 2 iz. Mus.: lau-lauko konpasa; hiru-lauko konpasa. Sin. neurri.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.