Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza jo bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

jo1, jo, jotzen
1 du ad. Gauza batek beste bat halako indarrez ukitu. Harriak harria jo. Haitz txiki bat jo zuen txalupak. Horma jo arte ez zen gelditu. Bazterrak joz. Konortea galdurik, lurra jo zuen. Bi autoek elkar jo zutenean. || (nor osagarririk gabe). Non jo du lehenbizi ontziak honakoan? Paretaren kontra jo zuen.
2 du ad. (Eguzkiaz, haizeaz edo beste zenbait eguraldi gertakariz mintzatuz). Ik. haizeak jo. Eguzkiak joz gero urtzen zelako. Ekaitzak jotzen zuenean.
3 du ad. Kolpe bat edo kolpeak eman. Ik. ukaldikatu. Haserretu eta inor jo dut? Eskola hartan haurrak jo egiten dituzte. Bularra eskuaz joz. Ezpataz jo. Zigorraz jo nauelako. Zuhaitza aizkoraz jo.
4 du ad. (Pilotaz, baloiaz eta kidekoez mintzatuz). Indarrez jo du baloia. Haien teknika eta baloia jotzeko modua ikusgarriak iruditzen zitzaizkidan. || Tarteka harritzeko moduko pilotakadak jotzen ditu.
5 du ad. Irabiatu, irauliz nahasi. Jo itzazu arrautzen zuringoak.
6 du ad. Eritasunez, gaitzez eta kidekoez mintzatuz, eraso. Gaitz hilgarriak jo zuen. Zorigaiztoak jo nau. Bihotzekoak jota hil da.
7 du ad. Intsektuez eta kidekoez mintzatuz, ausiki, ziztatu. Euliak jotako aberea baino ernegatuago. Ez dakit zer habek jo duen!
8 du ad. Musika-tresna bati soinua atera. Gaizki jotzen du pianoa. Txistulari bat behar zuten jaietan jotzeko. Berak jotzen eta abesten zuen.
9 du ad. (nor osagarria jotzen den musika-lana dela). Bolero bi jo zituen pianoan. Euskal musika jo. Utziko zenidake musika apur bat jotzen?
10 du ad. Soinu egin zerbaitek. (nor osagarririk gabe). Kanpaiek jo baino lehen. Ezkilak jo du mezara. Bi aldiz jo du txirrinak. Jotzen duenean gero tronpeta izugarriak.
11 du ad. (Orduez mintzatuz, nor osagarririk gabe). Arratsaldeko bostek jo zuten. Azkaineko elizan hamar orenek jo berri zuten. Jo zuenean Jainkoaren orenak. Goizeko seiak jo ditu erlojuak.
12 du ad. Tokiren baterantz joan. (nor osagarririk gabe). Ik. egin1 14. Venezuela aldera jo zuen gero. Egun guztia jo hona eta jo hara. Eskuin jo, ezker jo, osoro galdu zen azkenekoz. Urrutirago jo gabe. Olabideren hizkera gipuzkera soila da mami-mamiraino joz gero. Auzia garbitzeko, ez dugu iturburuetara jo besterik. || Okerreko bidetik jo zuen. Nondik jo ez nekiela.
13 du ad. Zerbaitetarako joera izan. (nor osagarririk gabe). Horretara jotzen dugu euskaldunok ere, erdaraz ari garenean. Arana Goirik eta Azkuek, nolabait, helburu batera jotzen dute.
14 du ad. Zerbait lortzeko, argitzeko edo konpontzeko bidea norbaitengan edo zerbaitetan bilatu. (nor osagarririk gabe). Norengana jo, agiri onak lortzeko? Zalantzazko puntuetan Mitxelena jaunarengana jo dugu iritzi eske. Sendabide bila, berarengana jotzen zuten eriek. Berri zehatzagoen bila dabilenak badu nora jo.
15 du ad. Kopuruez mintzatuz, kopuru hori aipatzen dena edo horren antzekoa dela uste izan. Zenbat balio duela jotzen duzu? Zenbat urte jotzen dizkiozu? Behetik jota.
16 du ad. (Pluraleko 1. pertsonan, aginteran (jo dezagun), perpaus osagarri bat ondoren duela, argudio edo gogoeta baten abiapuntu gisa). Ik. eman1 16. Jo dezagun erdaldun batekin ari garela hizketan.

Aztergaia: jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

jo (musika tresna); hondoa jo, zola jo; ziztu egin, ziztu jo, (t)xistu egin, (t)xistu jo.

Euskaltzaindiaren Arauak

jo, jotzen. du ad. / AS: gora jo, -tzat jo: egokitzat jo, jo eta jo, jo eta ke, jo eta su.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: jo eta fuego, jo eta pasa ; eta AS nahiz adibide gisa: jo aitzina!

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gora jo, -tzat jo, jo eta jo, jo eta ke, jo eta su.

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jo, jo, jotzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Adierak zehaztu" (1993-02)

jo2
iz. Pilota jotzea edo jotzeko moldea. Jo luzea, laburra, hutsa. Errebotearen joa doa urrunera.

Aztergaia: jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

jo (musika tresna); hondoa jo, zola jo; ziztu egin, ziztu jo, (t)xistu egin, (t)xistu jo.

Euskaltzaindiaren Arauak

jo, jotzen. du ad. / AS: gora jo, -tzat jo: egokitzat jo, jo eta jo, jo eta ke, jo eta su.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: jo eta fuego, jo eta pasa ; eta AS nahiz adibide gisa: jo aitzina!

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gora jo, -tzat jo, jo eta jo, jo eta ke, jo eta su.

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jo, jo, jotzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Adierak zehaztu" (1993-02)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.