Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza jan bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

jan1, jan, jaten
1 du ad. Janaria, ahoan txikitu ondoan, irentsi. Gazta jaten. Zortzi arrautza eta oilasko osoa jan ditu. Bi eltzekada jan zituzten. Ardiek belarra jaten dute. Asko, gehiegi jan. Hobe dela gutxi jan. Jan gabe bizi. Egunean hiru aldiz jan. Jaten eta edaten. Zer jan eta zer jantzi ez zeukala. Ez zeukala gaitzik, egonak eta ongi janak sendatuko ez zionik. Jateko gogoa. Egileak jateko onak diren perretxikoen eta toxikoak direnen bilduma egin du. Jateko orduan (Ik. jatordu). Jan ondoko otoitza. Haren jan aurreko otoi-erretolikak! Askok eta askok, jan ahala jan arren, ase-ase egiten ez badira, uste dute barau egiten dutela. Uste dute gorputzek beste munduan jan beharra izaten dutela.
2 du ad. Zerbaitek gai edo material batean kaltea eragin, bereziki higatuz edo zulatuz. Pipiek jandako ohola. Burdina, gogorra bada ere, herdoilak jaten du.
3 du ad. Ondasunez, diruaz edo kidekoez mintzatuz, gastatu. Ik. xahutu 2; eralgi. Bere ondasun guztiak jan ditu. Horiexek jaten dituzte aurrekontuen zati handienak. Zure bankuko arduraduna da, deskuidatzen bazara, zure dirua jango dizuna.
4 du ad. Zenbait mahai-jokotan, aurkariari pieza bat kendu. (Jokoetan). Nik hari peoi bat jan nion eta hark niri beste peoi bat. Ezingo ote diozu ba partxisean fitxa bat jan elkarrekin zabiltzatelako?
5 du ad. Zikinaz eta kidekoez mintzatuz, zerbait erabat, kalte egiteko eran, estali. Etxe garbiketa ez da eguneroko eginbeharra, bai, ordea, noizean behin egitekoa, hautsak jango ez bagaitu. Nerau joango nauk etxera bihar bertan, zikinak jango hau bestela.
6 du ad. Hitz egitean edo idaztean zerbait (hitz bat, silaba bat...) esan gabe edo idatzi gabe utzi. Oso arin mintzatzen da, baina hitzak janaz. Apostrofo delakoa hobe litzateke hotsen (letraren) bat jaten dela adierazteko gordetzea. Idazterakoan fonemak, silabak edo hitzak jaten dituzte.
7 du ad. Zerbaiti zati bat kendu. Puska bat jan dio itsasoak. Horma berria egitean puska jan diote lursailari. Lixatzetik lixatzera zenbat eta tarte handiagoa utzi, orduan eta puska handiagoa jan beharko diozu zurari.
8 du ad. Txikleez mintzatuz, behin eta berriz hortzekin zanpatuz, txikituz bezala, irentsi gabe ahoan erabili. Ik. mastekatu 2. Aita-semeak eskutik helduta, txiklea jaten eta poltsa banarekin irten ziren supermerkatutik.

Esaera zaharrak

Berberak jaten duenak bere oiloa, berberak errekaita beza bere oloa. Bi etxetako txakurra, goseak jan. Duguna jan dugu eta arlote gara bihurtu. Etxean ogia ezin jan, eta Arangurenen artoa. Gaiztoto edo ondo jan, hiru bider edan. Gordinak jaten dituenak jan ditzake lirinak. Haurrak jan ez dezana, haurtzainak. Ororen ardia otsoak jan. Otsoa haz nezan [=hazi nuen], berak jan nenzan [=jan ninduen]. Tipula jan, tipula lan. Urdaia, jan eta garbaia.
jan2
iz. Janaria; jatea. Ik. jaten. Loa eta jana utziz. Jan gutxi ematen dit, makila-kolpe asko. Ez du janak bakarrik asetzen gizona. Urdeak urde-jana behar du. Atzo arkume-jana egin genuen sagardotegi batean. Ate batetik sartu beharko zituzten bi etxeetako eguneroko ganadu-janak.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.